Ibilaldia Gorlizen barrena Tue, 5 Jan 2010

Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da Gorliz. Bilbotik 30 kilometrora dago, Uribe-Kostaren barruan. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, ekialdean Lemoizko udalerria eta hegoaldean, Plentzia. Uresaranse, Santa María, Gandía, Fano eta Elejaldeko auzoetan banatzen da herriaren 10,20 kilometro karratuko guztizko hedadura. Guztira 5.176 biztanle ditu Gorlizek.

Berriobeiti, Iruñerriko eskualdeko zendea Tue, 5 Jan 2010

Nafarroa Foru Erkidegoko udalerria da Berriobeiti, Iruñerriko eskualdean, Iruñeako ipar-mendebaldetik 2 kilometrora. 30 kilometro koadroko baino gehiagoko azalera du eta 900 metroko altuera duten zenbait mendiz inguratuta dago, hala nola, Ezkaba (892 metro) eta Eltxumendi (852 metro). Txulapain, Ezkabarte, Iruñea, Oltza eta Itza ditu mugakide Berriobeitik.

Noain, Nafarroa erdialdean Tue, 5 Jan 2010

Aste honetan Noain ezagutuko dugu, Nafarroa Foru Erkidegoaren erdialdean, Iruñerriko eskualdean, dagoen udalerria. Iruñeko hegoaldetik 5 kilometrora kokatuta, 450 metrora altxatzen da eta 5.000 biztanle inguru hartzen ditu.

Corella, hiri barrokoa Tue, 5 Jan 2010

Nafarroa hegoaldean, Erribera eskualdean, kokatzen da Corella, Iruñetik ia 100 kilometrora. Hiri honek 7.000 biztanle baino gehiago hartzen ditu eta 81 kilometroko azaleran zabaltzen da. Fitero, Cintruenigo, Tutera, Castejon eta Alfaro (Errioxa) ditu mugakide Corellak.

Ibilbidea Fruizen barrena Tue, 5 Jan 2010

Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da Fruiz, Bilbotik 22 kilometrora, Uribe eskualdean, kokatutakoa. Butroe ibaiak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen udalerri honek 5 kilometro koadroko azalera du eta 400 biztanle inguru hartzen ditu.

Galway, Irlandako hiri dibertigarriena Tue, 5 Jan 2010
Irlandan dagoen Galway konderriko hiriburua da Galway. Irlaren mendebaldean kokatua, Europar Batasuneko hazkunde ekonomiko handiena duen hiritzat jotzen da. Bizilagun kopurua aldakorra du, izan ere, bertan dauden izen handiko bi unibertsitateek erakarrita ikasle kopurua handitu egiten da une oro, eta baita atzerritik lanera datozenen zenbatekoa ere. Zalantzarik gabe Europar Mendebaldeko toki lasaienetako baten aurrean gaude, hiri bat bada ere, bertako giro lasai eta jarrera erlaxatu eta ia bohemikoaren ondorioz, herri bat baitirudi Galwayek.
Ibilbidea Areatzan barrena Tue, 5 Jan 2010

Aste honetan Areatza ezagutuko dugu, Arratia-Nerbioi eskualdean, Bizkaian, kokatzen den udalerria. Arratia ibarran, Bilbotik 29 kilometrora, dago Areatza eta 1.000 biztanle inguru bizi dira bertan. 9 kilometro koadroko azalerarekin, Areatzak honako udalerriak ditu mugakide: Arteaga eta Zeanuri iparraldean, Orozko eta Zeanuri hegoaldean, Zeanuri ekialdean eta Orozko eta Arteaga mendebaldean.

Bilar, historiaurreko aztarnaz jositako herri txikia Tue, 5 Jan 2010

Arabako Errioxaren bihotzean dago Bilar herrixka. Plaza nagusian dagoen Jasokundeko Andre Mariaren elizaz gain, enparantzan bertan dauden jauregi dotoreak eta handik gertu dagoen XVIII. mendeko "Indianoaren" etxea dira herriguneko eraikinik ederrenak. Baina Bilarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. Sorginen Txabola trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez.

Ibilbidea Trapagaranen barrena Tue, 5 Jan 2010

Aste honetan Trapagaran ezagutuko dugu, Bilbo Handia eskualdean (Bizkaia), Bilbotik 12 kilometrora, kokatuta dagoen udalerria. Bere 13 kilometro koadroko azaleran, Trapagaranek 12.000 biztanle baino gehiago hartzen ditu eta honako udalerriak ditu mugakide: Portugalete iparraldean, Galdames hegoaldean, Sestao eta Barakaldo ekialdean eta Ortuella hegoaldean.

Ibilbidea Zalduondon barrena Tue, 5 Jan 2010

Aguraingo Koadrilaren barruan, Arabako Lautadako ipar-ekialdean, dagoen udalerria da Zalduondo. 12,14 km²ko hedadura eta 150 bizilagun eskasekin probintziako herririk txikiena dugu hauxe. Hala ere, Arabako Lautada osoan udalerri bakarrak osatutako udala da Zalduondokoa.