Sumatra Irla, abentura zaleentzako harri bitxia Fri, 18 Jun 2010

Askok fenomeno naturalekin lotzen dute, lurrikarekin, tsunamiekin edo urakanekin, hain zuzen ere. Baina Sumatra Irlak baditu ikusteko toki atseginak, turismo exotikoaren herrialdea baita, eta aipatzekoa da abentura gustuko duenak soilik ezagutzen duela zonalde hau. Artxipelagoko hirugarren irla handiena, eta munduko bosgarren handiena, Indonesiako lurralde garrantzitsuena da, izan ere, estrategikoki, ekonomikoki eta politikoki nazioaren bizkarrezurra osatzen du.

Erreportai gehiago

Lyon, dastatu beharreko hiria Fri, 28 May 2010

Frantziako Alpe mendien ondoan aurkitzen da Lyon, Rhône-Alpeak departamenduko hiriburua. K.a. 43 urtean sortu zuten erromatarrek hiria. Lugdunum izena eman zioten hasieran eta Erdi Aroan, Erromako Inperioaren garaian, Galiako hiriburua izan zen. Gaur egun, biztanle gehien dituen hiria da Parisen ondoren; bi milioi pertsona inguru bizi dira Lyonen. 1998an Gizaldiaren Ondare izendatu zuen UNESCO-k Frantziako hiri eder hau.

Erreportai didaktiko gehiago

Sagu batek Txinako banku baten ganbera korazatua ireki duela Thu, 21 Jan 2010

Karraskari batek Kanton hiri txinatarreko gordailuak giltzapean zituen banketxe baten segurtasun handiko konporta ireki du. Sagua ganbera korazatu hori irekitzeko botoiaren gainetik pasatu omen zen. Hasiera batean, langileak lapurreta bat izan zela pentsatu zuten, baina ezer ez zela falta baieztatu eta gero, ideia hori baztertu egin zuten. Lapurren aurkako sistemaren kableetan sagu bat harrapatuta ikusi zutenean konturatu ziren gertatutakoaz. Gertakari horrek urduritasuna zabaldu du herritarren artean, eta segurtasun neurriak hobetzeko eskatu dute, kaleetatik sagu eta katu asko dabiltzalako. ...

Ibilaldia Gorlizen barrena Tue, 5 Jan 2010

Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da Gorliz. Bilbotik 30 kilometrora dago, Uribe-Kostaren barruan. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, ekialdean Lemoizko udalerria eta hegoaldean, Plentzia. Uresaranse, Santa María, Gandía, Fano eta Elejaldeko auzoetan banatzen da herriaren 10,20 kilometro karratuko guztizko hedadura. Guztira 5.176 biztanle ditu Gorlizek.

Ibilbide gehiago

Avilés eskualdea, Asturias bete-betean Tue, 2 Feb 2010
Asturiasko kostaldearen erdigunean dago Avilés bailara. Elkarren artean oso desberdin diren lau herrik osatzen dute: Avilés, Castrillon, Corvera eta Illas herriek, hain zuzen.

Bideo gehiago