Kaiser Chiefs eta Kasabian ere Bilbao BBK Liven arituko dira Wed, 9 Feb 2011

Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek uztailaren 7tik 9ra Kobetamendin arituko diren beste bost talderen izenak jakinarazi ditu: Kasabian, Kaiser Chiefs, !!! (Chk, chk, chk), 30 Seconds to Mars, Russian Red eta M-Clan. Gainera, 30 Seconds To Mars eta Kaiser Chiefs taldeentzat Estatuan eskainiko duten zuzeneko bakarra izango da Bilbokoa.

2011k ekarriko digun musika Fri, 17 Dec 2010

Urte berriaren atean, ezin ditugu errepasatu gabe utzi 2011n U2, The Strokes, Red Hot Chili Peppers, REM, Lenny Kravitz, Radiohead, Coldplay, Muse, Kiss, Foo Fighters, Roxettte, Garbage, Death Cab For Cutie, Mogwai, Low, Blink 182, PJ Harvey, The Pains Of Being Pure At Herat, Extremoduro edo Su Ta Gar bezalako bandek ekarriko dizkiguten berrikuntzak. Gainera, musika jaialdiek ekarriko digutena ere aztertuko dugu.

Musika jaun eta jabe izango da Durangoko Azokaren 45. edizioan Fri, 3 Dec 2010

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ezagunak bihar, abenduak 4, irekiko ditu ateak. Hurrengo lau egunetan Bizkaiko herria euskal kulturaren topaleku bihurtuko da, eta Azokan bertan hainbat liburu eta disko aurkezteaz gain, Plateruena Kafe Antzokian zenbait kontzertuz gozatzeko parada izango da.

Leslie Nielsen, komediari loturiko aktorea hil da Fri, 3 Dec 2010
Ohikoa zen paper komikoetan ikustea, nahiz eta noizean behin zenbait filmetan gaizto aurpegia jarri. Leslie Nielsen komiko kanadarra, ilezuriarengatik eta aurpegiko espresio bereziengatik ezaguna, joan den igandean zendu zen bere jaioterriko ospitale batean neumonia batek sortutako zailtasunak medio. 84 urte zituen.
'Let England Shake', PJ Harvey abeslariaren abentura berria Fri, 26 Nov 2010
Rockaren zaleak zorioneko dira. Sekulako albiste baten berri izan dugu duela egun gutxi. Izan ere, PJ Harvey musika izarrak disko berria kaleratuko du 2011. urte hasieran. Let England Shake izenburupean, diskoa iragan maiatzean grabatu zuten eta datorren otsailaren 14an izango dugu eskuartean.