Itzuli orri osora
'Let England Shake', PJ Harvey abeslariaren abentura berria
vie, 26 nov 2010 19:30:00 +0100
Rockaren zaleak zorioneko dira. Sekulako albiste baten berri izan dugu duela egun gutxi. Izan ere, PJ Harvey musika izarrak disko berria kaleratuko du 2011. urte hasieran. Let England Shake izenburupean, diskoa iragan maiatzean grabatu zuten eta datorren otsailaren 14an izango dugu eskuartean.

Zalantzarik gabe musika alternatiboaren baitan dagoen emakume garrantzitsuenetako bat da PJ Harvey. Lau urte pasa dira White Chalk bere azken ekoizpena kaleratu zuenetik eta kantari ingelesak ez du soilik diskoaren kaleratzearen eguna aditzera eman (adierazi zen bezala Let England Shake izenekoa), zuzenekoetan berarekin izango diren partaideak nortzuk diren ere jakinarazi du.

Diskoa datorren otsailaren 14an jarriko da salgai, eta ehuneko ehun bakarlaria izango da. Lanaren inguruko datu asko ez izan arren, Harveyk hainbat hedabidetan jakitera eman duenez, diskoan bere autoharpak protagonismo berezia izango du, harpa eta zitararen nahasketa bat, Ameriketako Estatu Batuetako country-an oso ezaguna dena. Hori dela medio, abesti berriek doinu berezi bat izango dute oraingoan.

Let England Shake pasa den udaberrian grabatu zen John Parish, Mick Harvey edo Jean-Marc Butty musikarien laguntzarekin eta Flood izango da diskoaren ekoizle nagusia. Gainera, Polly Jeanek bere webgunean esan du Island Recordsekin aterako dutela lan berria. Era berean, webean dagoeneko ezagun egin dira hainbat aurkezpen data. Hala otsailaren 27an eta 28an Bruselan, Berlinen, Parisen eta Londresen izango dira.

Rokaren izarrak azaldu du kanta guztiak zuzenean joko balituzte bezala daudela grabatuta eta diskoaren zati bat Dorseten (Ingalaterra) bere jaioterriko eliza batean grabatu zutela. Gaineratu du ez zutela inongo araurik ezarri eta arrazoi misteriotsuren batengatik guztiak lotuta zeudela eta energia, indar eta bizitasun handia zituztela.

Emakumezko rockaren irudia

Laurogeita hamarreko hamarkadan rock alternatiboak eztanda egin zuenean, bakarlari asko atera ziren argitara, baina gutxi izan ziren Polly Jean Harvey bezala goraipatuak. Laurogeita hamarreko musikagile original eta eraginkorrena izan zen, eta zintzotasun handiarekin, umore beltzarekin eta taulagainean ikuskizun berezia emanez, sexua, maitasuna eta erlijioaren gisako gaiak jorratzen zituen bere kantuetan. PJ Harveyk Dry lanarekin egin zuen debut, eta rock alternatiboaren irudi nagusiena bihurtu zen.

Harvey artista oso ezaguna da. 2001ean Mercury Music Prize saria lortu zuen, Brit Awards sarietara zortzi bider egon da izendatua, bost bider, berriz, Grammy Sarietara eta beste bi izendapen izan ditu Mercury Music sarietan. Gainera, Rolling Stone aldizkariak 1992ko Artista Berri Onena eta Bakarlari Onena izendatu zuen eta 1995ean, berriz, Urteko Artista Onena. Halaber, 2002an Q aldizkariko irakurleei egindako galdeketan emakumezko rockaren lehendabiziko postua lortu zuen.

PJ Harveyk beti gauza interesgarriak uzten dizkigu eskuartean, eta nahiz eta honen ekoizpenek ez izan duela hamarkada batzuk zuten adina indar, esperientzia ikaragarri duen artista izaten jarraitzen du. Espero dugu disko berri honekin zaleak gustura uztea.

(Argazkiak: PJ Harvey)