Disneyk printzesa modernoa gorpuztu du 'Enredados' filmean Fri, 26 Nov 2010
Atzean geratu da printzesa ahul eta babesgabearen irudi tipikoa. Oraingoan printzesa modernoago batekin ausartu da Disney, bere beldurrak gainditzen dakien printzesarekin, alegia. Asteon Estatu Batuetako zinema-aretoetara heldu da Rapunzel (Enredados) filma, Mickey saguaren estudioek egin duten 50. pelikula.
"Herria" diskoak eman dio amaiera Kepa Junkeraren trilogiari Fri, 19 Nov 2010
Hiru urtetan mundu erdia baino gehiago zeharkatu du Kepa Junkerak bere proiektuarekin, eta aste honetan Herria diskoak proiektuari amaiera eman dio. Disko eklektikoagoa da, eta Parisen, New Yorken edo San Frantziskon, besteak beste, grabatutako 23 kantu biltzen ditu lanak. Mundu osoko musikariek desfilatu dute trilogia honetatik eta euskal kantuei kolore eta doinu berriak eman dizkiote.
Astelehenean abiatuko da Zinebi, eta Luis de Pablo eta Nicolas Roeg omenduko dituzte aurten Fri, 19 Nov 2010

Datorren astelehenean, azaroaren 22an, abiatuko da Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia. Aurtengo edizioa larunbatera arte luzatuko da, eta Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alhondigako Golem zinema aretoak ere eszenatoki izango dira lehen aldiz. Aurten, Luis de Pablo konpositoreak eta Nicolas Roeg zuzendariak jasoko dituzte Ohorezko Mikeldi sariak. Gainera, ekoizpen britainiarrari eta Gerra Zibilean Frantziara erbesteratutako zinemagile espainiarren lanei eskainitako sailak egongo dira. Estreinaldien artean, Mugaritz jatetxearen sutearen eta berreraikitze lanen ingurukoa da azpimarragarriena.

Springsteenen sortze-prozesua, 'The Promise: The Darkness on the Edge of Town Story' lanean bilduta Fri, 12 Nov 2010

Datorren azaroaren 16an The Promise: The Darkness on the Edge of Town Story kaleratuko dute mundu guztian. Aipatutako lanean, inoiz azaldu gabeko materiala aurkeztuko dute, eta Springsteenek bere ibilbideko une garrantzitsu batean izandako sormen prozesua azalduko da ikuspuntu berezi batetik.

Helena Tabernaren 'Nagore' dokumentala estreinatuko dute gaur Fri, 12 Nov 2010
Nagore Laffage 20 urteko irundar gaztea 2008ko uztailaren 7ko goizean hil zuen Jose Diego Yllanesek. Hiltzailea hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra betetzen ari da hilketa dela eta. Orain, Asun Casasola Nagoreren amaren laguntzarekin, Helena Taberna zuzendariak "Nagore auzia" zinemara eraman du.