OSEk Pedro Sanjuan omenduko du disko berrian Fri, 17 Sep 2010

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ez du atsedenik hartzen, eta egunotan Euskal Konpositoreen Bildumako hamalaugarren bolumena izango denaren grabaketan murgildurik dago. Oraingoan Pedro Sanjuán orkestra konpositore eta zuzendari donostiarrari eskainiko zaio diskoa. Gainera, larunbatean hari-laukote batek Michael Nyman eta Philip Glassen musikarekin emango dio hasiera Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiari.

Izar distiratsuak gaurtik aurrera, Donostian Fri, 17 Sep 2010
Donostiako kaleetan "glamourra" da nagusi, zazpigarren arteko izar handiz jantziko baita hiria. Gaur Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioa inauguratuko da, eta Edurne Ormazabal eta Eduardo Noriega izango dira galaren aurkezleak. Astelehenean, berriz, Julia Roberts aktorea izango da protagonista nagusia, eta jaialdiak urtero banatzen Donostia Saria jasoko du. Hurrengo bederatzi egunetan 193 pelikulen emanaldiak ikusi ahal izango dira, eta herrialde ezberdinetatik aukeraturiko 18 ekoizpen onenak, Urrezko Maskorra eramateko lehian arituko dira.
Zinemaldiak Alex Angulo omenduko du Fri, 10 Sep 2010

Urteko hitzordu zinematografiko garrantzitsuena ate joka dugu. Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioaren baitan, euskal ekoizpen zinematografikoari zuzenduriko sailean, zortzi pelikula izango dira ikusgai, horietatik bost, estreinaldiak. Euskal Zinemaren Galan Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzenduriko Debekatuta dago oroitzea filma ikusi ahal izango da lehenengoz. Gainera, Alex Angulo aktore bizkaitarrak Zinemira Saria jasoko du.

Limp Bizkit, asteburuan Bilbon Fri, 10 Sep 2010

Zazpi urteko isiltasunaren ondotik, Limp Bizkit taldea bere errautsetatik berpiztu da, eta Gold Cobra diskoa prestatzen ari da, datorren azaroaren 30ean kaleratu dena. Dena dela, nu-metalaren zaletuak zorioneko dira, izan ere, larunbatean Floridako taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Santana 27 aretoan Gaztea irratiaren 20. urteurrenean.

Folk erritmoen doinuak nagusi, Getxon Fri, 3 Sep 2010

Getxok ez du atsedenik hartzen, eta jaialdiek aurrera jarraitzen dute. Oraingo honetan Getxo Folk Getxo BBK jaialdiaren txanda iritsi da, irailaren 9tik 12ra arte, eta udalerriko kultur panoramaren protagonista nagusia izango da. Hogeitasei garren edizio honetan, Oyesterband, Mala Rai Band edo Ladysmith Black Mambazo bezalako talde handien emanaldiak izango dira entzungai. Lau egun horietan, Munduko Musiken eskutik, beste herrialdeak, kulturak eta jendea ezagutu ahal izango dugu.