Musikak ireki dizkio ateak udazkenari Fri, 1 Oct 2010

Uda atzean utzi dugu, eta berarekin, urteko musika jaialdi handienak. Artista askok, ordea, ez dute atsedenik hartu, eta azken hilabeteotan buru-belarri aritu dira euren disko berriak prestatzen. Bide Ertzeanek, Rulok eta KT Tunstall euren lan berriak estreinatu dituzte asteon, baita Metallicak, Neil Young, Tricky eta Eric Claptonek ere. Gainera, Dabid Bowieren omenezko diskoa eta Lobo Electrico talde tolosarraren azken lana ere kaleratu dira dagoeneko.

Peter Mullanen 'Neds', 2010eko Zinemaldiko Urrezko Maskorra Mon, 27 Sep 2010

Peter Mullan zuzendaria izan da aurtengo Donostiako Zinemaldiko garaile nagusia, Neds filmak eskuratu baitu 2010eko Urrezko Maskorra. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak, 58. edizioko saririk garrantzitsuena eskuratu du orain arte zuzendu duen hirugarren lanari esker. Gainera, zintaren protagonistak, Connor McCarronek, aktore onenaren saria lortu du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Glasgow hirian girotuta dago Neds.

Musikako izarrek omenaldi diskoa egin diote Antonio Vegari Fri, 24 Sep 2010

Duela urtebete pasatxo esan zigun agur Antonio Vegak. Pop espainiarraren abeslari handienetakoa, Nacha Pop taldeko liderra izan zen. Gaur egungo musikan presentzia izaten jarraitzen duten "La chica de ayer" edo "Lucha de gigantes" bezalako altxorrak utzi zizkigun. Honen gabezia handia bada ere, pop espainiarreko hainbat artistak eta taldek, Amaral, Marlango edo Los Planetasek, besteak beste, omenaldi xume bat egin diote El Alpinista de los Sueños: Homenaje a Antonio Vega diskoan.

Zinemaldian parte hartzen ari diren filmak, zinema-aretoetan Fri, 24 Sep 2010

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian parte hartzen ari diren filmak ditugu aste honetan zinema aretoetako ikuskizunen sailean. El gran Vázquez eta Elisa K pelikulak Urrezko Maskorra irabazteko lehian daude. Come, reza, ama eta Carancho ere Zinemaldian aurkeztu dituzte, lehena Sail Ofizialean, baina lehiaketatik kanpo, eta bigarrena Zabaltegi-Perlas Sailean. Asteon aurkeztuko dituzten beste bi lanak alzheimer gaixotasuna duen gizon baten istorioa kontatzen duen Amanecer de un sueño eta Astro Boy, haurrentzako animaziozko filma dira.

Emakume gazteak nagusi Europako MTV sarietarako izendapenean Fri, 24 Sep 2010

Musikaren munduko izar handiak Madrilen izango dira udazken honetan. Datorren irailaren 7an MTV kateak urtero ematen dituzten European Music Awards (EMA) sarien hamazazpigarren edizioa ospatuko da Madrilen. Katy Perryk, Lady Gagak eta Rihannak bost izendapen dituzte eta, hori dela eta, aurtengoan ere begi-bistakoa da emakumezkoen presentzia.