KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Foo Fighters: bazegoen bizitza Nirvanaren ondoren (I) oir, 11 ots 2011 foofighters_rd_0_t.jpg

1994an Kurt Cobainen heriotzak mundua astindu zuenean, grunge mugimendua maila gorenera eraman zuen Nirvana taldearen soinu berezia harekin hil behar zela zirudien. Halere, Dave Grohl, Seattleko talde mitikoaren bateria-jotzailea, horri aurre egiteko prest zegoen. Bateriako makilak alde batera utzi eta gitarrari eutsi ondoren, talde berri bat sortu zuen: Foo Fighters. Nirvanak baino soinu leunago bat eginda, Grohl buru duen laukoteak estudioko 6 disko kaleratu ditu eta industria eta publikoaren harrera paregabea izan du beti, agertoki gainean eman dituen 15 urteetan. 2011n, Foo Fightersek zazpigarren lana merkaturatuko du eta, dagoeneko, ikusmin handia piztu du, Nirvana zenaren hiru kidek hartuko baitute parte disko horretan: Dave Grohlek, Krist Novoselicek (baxua) eta Butch Vigek (produktorea).

Arcade Fire, XXI. mendeko lehen banda handia? oir, 4 ots 2011 arcadefire_rd_0_tx.jpg

Biolontxeloak, biolinak, mandolinak, ukeleleak, akordeoiak, xilofonoak... Amaigabea da Arcade Fire banda kanadarrak kalitatezko rocka egiteko erabiltzen dituen instrumentuen zerrenda. Indie rock eta art rock estiloetan murgiltzen den euren soinua da, askoren ustetan, milurteko berriak orain arte utzi duen musika ekarpen handienetako bat. Aniztasun instrumental horrek, bandaren soinu potentearen berezitasunak eta zuzeneko ikusgarriek milioika pertsona liluratu dituzte mundu zabalean. Arcade Fire egungo panoramako banda independente garrantzitsuena da eta, etorkizunera begira, itxaropen gehien pizten dituena ere bai; are gehiago, oraingoz hiru disko baino ez dituzte, baina mende honetako lehen talde entzutetsuaren aurrean gaudela uste duenik badago.

Hamlet, munduko istoriorik filmatuena oir, 4 ots 2011 hamletzinean_rd_0_t.jpg

Shakespearen lanak ehunka aldiz moldatu dituzte zinemarako. Lan hauen artean beharbada munduko lanik ezagunena eta idazlearen maisulanetako bat dago: Hamlet. Antzezlanak Hamlet Danimarkako printzearen historia kontatzen du; nola bere osaba Claudioren kontra mendekua hartzen duen, harek Hamleten aita erail eta Gertrude bere amarekin ezkontzen denean. Lanak eromena, samina, amorrua, traizioa, mendekua, intzestua eta moralaren galera bezalako gaiak nahasten ditu.

The Killers, pekatuaren hirian sortutako talentua oir, 28 urt 2011 killers_20110128_0.jpg

2002an Las Vegasen (Nevada) sortuta, egungo rock panoramako izen handietako bat da The Killers. Brandon Flowers (ahotsa eta teklatua), Dave Keuning (gitarra), Mark Stoermer (baxua) eta Ronnie Vannucci Jr. (bateria) musikariek osatutako laukoteak estudioko hiru disko kaleratu ditu, mundu zabalean 15 milioi kopiatik gora salduta. Gainera, Brandon Flowers bandako abeslaria eta teklatu-jolea debuta egin berri du bakarkako ibilbidean Flamingo diskoarekin, eta arrakasta handia lortu du, bereziki, "Crossfire" abestiak lortutako oihartzunari esker.

Lauren Bacall, zinema beltzaren dama oir, 28 urt 2011 lauren_bacall_rd_0.jpg

Pantailaren bestaldetik erakusten zuen dotoreziari esker, Lauren Bacall joan den mendeko erdialdeko zinema beltzean aktore emakumezko garrantzitsuena izan zen. Bere edertasunak, ahots baxuak eta ikusleak txundituta uzten zituen begi ederrek ¿"begirada" ezizena ere jarri zioten- garaiko emakumeen eredu egin zuten. To have and have not filmean zioen "Behar banauzu, txistu egin" esaldia, zinemaren historiako aipu ahaztezinetako bat izatera pasa da.