Ojos de Brujo taldea "Corriente vital" diskoarekin agurtu da Fri, 22 Oct 2010
Laurogeita hamarreko Bartzelona moderno eta urratzailearen ikurra izan zen Ojos de Brujo, eta orain, 10 urteren ostean, bere ibilbideari amaiera ematea erabaki du "neke energetikoa" eta autogestio arazoak medio, hala adierazi du Marina Abad taldeko abeslariak. Gaineratu du "haustura hori jai batean amaitu" nahi duela. Ondorioz, eta ibilbide diskografikoaren hamargarren urteurrena ospatzeko, astearte honetan Corriente vital. 10 años kaleratu dute, artista ugariren parte hartzearekin.
Manuel Alexandre zendu da, bigarren mailako urrezko aktorea Fri, 15 Oct 2010
Askok zinema espainiarraren historikotzat jotzen dute. Bienvenido, Mr, Marshall edo Calle Mayor bezalako filmetako protagonistak, Manuel Alexandre aktore madrildarrak, 92 urterekin betiko utzi ditu agertokiak. Iragan asteazkenean Madrilgo Teatro Español antzokiak ateak ireki zituen espainiar zinemaren eta antzerkiaren bigarren mailako aktoreari azken agurra emateko. Nahiz eta gehien maite izan duten lagunaren galera handia izan, hil-kaperara hurbildutako aktore eta zuzendariek 92 urte hauetan pozik bizitzen jakin duen aktore gisa definitu zuten Alexandre.
Agur Solomon Burke rock & soularen erregeari Fri, 15 Oct 2010

Joan den asteburuan Solomon Burke rock & soul musikaren erregea hil zela jakin genuen. Hegazkin batean zihoan, Los Angelesetik Amsterdamera, De Dijk taldearekin batera kontzertu bat eskaintzeko. Baina ez zen hegazkinetik atera ere egin, izan ere, lur hartu baino lehen hil zen, bihotzekoak jota.

Euskal musikaren arrakastak biniloan dakartza Elkarrek Fri, 8 Oct 2010

Gaur, urriak 8, Euskal diskogintzan ezinbestekoak diren sei lan binilozko luxuzko edizioan argitaratu ditu Elkar diskoetxeak. Gure diskogintzaren hastapenetik ekoitzi eta argitaratu diren milaka diskoen artetik, banaka batzuk funtsezkoak dira, euskal musikaren eta musika industriaren garapenerako ezinbesteko erreferentzia baitira. Dagoeneko eskuragarri duzu, beraz, belaunaldi oso baten soinu-banda osatu zuten sei talde edo kantariren lehen lanak, besteak beste, Barricada, La Polla Record, Mikel Laboa edo Ruper Ordorikarenak.

'Fragments', Marilyn Monroeren idazkiek argia ikusi dute Fri, 8 Oct 2010

Bakardadea, filmaketa bakoitzaren aurretik sentitzen zuen izua, literaturarekiko zuen grina... besteak beste, gai horien inguruan idatzi zuen Marilyn Monroek (1926-1962), eta editore frantziar batek idazkiok bildu ditu Fragments liburuan. Orain, "Le Nouvel Observateur" astekari frantziarraren eskutik jakin dugu aktore estatubatuarraren testuon berri. Orain arte, ezezagunak ziren idazkiok jendearentzat, Annak, Lee Strasberg Actor's Studioko zuzendariaren alargunak zituen. Bernard Comment editoreak Seuil argitaletxe frantziarrarentzat bildu ditu.