Igandean MTV europarren sariak banatuko dituzte Madrilen Fri, 5 Nov 2010

Musikaren munduko izar handiak Madrilen izango dira igande honetan. Datorren irailaren 7an MTV kateak urtero ematen dituzten European Music Awards (EMA) sarien hamazazpigarren edizioa ospatuko da Madrilen. Katy Perryk, Lady Gagak eta Rihannak bost izendapen dituzte eta, hori dela eta, aurtengoan ere begi-bistakoa da emakumezkoen presentzia. Katy Perry bera, Bon Jovi, Shakira eta Linkin Park bezalako artistek, besteak beste, zuzeneko emankizunak eskainiko dituzte sari banaketan.

Zinebi 2010 ate joka dator jardueraz beteriko egitarau batekin Fri, 5 Nov 2010
Datorren azaroaren 22an Zinebi Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioa hartuko du Bilbok, hilaren 27ra arte. Aurretik, aperitibo moduan, PreZinebi izango dugu Bizkaiko hiriburuan. Zinema-munduarekin lotutako jarduerek osatzen dute PreZinebiko programa, eta Bilboko Zabalgune eraikinean egingo dute, azaroaren 9tik 20ra.
Elvis Costello, Ken Zazpi eta Fangoria, asteko estreinaldi nagusiak Fri, 29 Oct 2010

Astea musikaz beteta datorkigu. Diskoa estreinatuko duten taldeen artean daude Ken Zazpi (Ortzemugak begietan), Dani Martin (Pequeño), Fangoria (El paso trascendental del vodevil a la astracanada. Antología de canciones de ayer y de hoy), Taylor Swift (Speak Now), Elvis Costello (National Ransom), Bryan Ferry (Olympia) eta Antonio Carmona (Soy lo que soy). Gainera, El alpinista de los sueños: Tributo a Antonio Vega artista madrildarraren omenezko lana ere asteon jarri dute salgai.

Martxan da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Fri, 29 Oct 2010
Datozen egunotan beldurra izango da nagusi hiriburu gipuzkoarrean, beste behin, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astea ospatuko baita gaur hasi eta azaroaren 5a bitartean. Aurten, gainera, azken edizioetan ez bezala, jaialdiak Donostiako kaleak hartuko ditu, krisia zela medio, kaleko ekintzarik apenas egin baitzen aurreko jaialdietan.
'Izarren Argia', gaurtik aurrera zinema aretoetan Fri, 22 Oct 2010
Mikel Rueda euskal zuzendariaren Saturrarango Kartzelari buruzko pelikula, Izarren argia, Zinemaldian ikusi ahal izan genuen lehenengoz, eta gaur, zinema-aretoetan aurkezteaz gainera, Eibarko Coliseoan estreinatuko da. Pilar Calvo Arnaiz da espetxe hartan egon zirenetatik bizirik geratzen den eibartar bakarra, eta emakume honen antzeko bizipenak kontatzen dira filmean.