Iraultza liberalak (1820-1830)

Liberalismo eta nazionalismoak, bi indar berri iraultza frantsesak eragin zutenak Europa osoan zabalduz, Vienako Kongresuan ezarritako ordenari aurre egin nahi zuten. Lehen bultzada iraultzaileak, 1820 eta 1830aren artekoak, kontinentea goitik behera astindu zuen, sistema konstituzionalak eta nazio zanpatuentzako eskubideak eskatuz.

Liberalismoa, nazionalismoa eta gizarte-arazoak

Frantziar iraultzaren oinordeko ziren bi mugimendu Berrezarpenaren kontra agertu ziren segidako bultzada iraultzaileetan: liberalismoa eta nazionalismoa.

Liberalismoa:

Bere funtsezko printzipioak hurrengoak ziren:

 

  • Banakakoen askatasunen eta eskubideen defentsa.
  • Biztanle guztien berdintasuna legearen aurrean.
  • Subiranotasun nazionala, horren gauzapena Konstituzioa delarik, guztion gainetik, erregea barne, dagoen nazioaren funtsezko legea dena.
  • Botereen banaketa, Montesquieu-ren teoria jarraituz ( 43. gaia ikusi).
  • Kudeaketa publikoaren kontrola, publizitatea eta prentsa-askatasunaren bitartez.

Nazionalismoa:

Nazioa arraza, hizkuntza eta historian oinarritzen den elkartetzat duen baieztapena, monarkien ondare-eskubideek sorturiko muga artifizialen aurrean. Nazionalistek hurrengoa bultzatzen zuten Vienako Kongresuan ( 51.gaia ikusi) berreraikitako maparen kontra:

  • Estatu ezberdinetan banatutako erkidego nazionalen batasuna, Alemania eta Italia esaterako (nazionalismo zentripetua).
  • Estatu multinazionalek azpiratutako herrien independentzia, Austriar Inperioa edo turkiar otomandarra bezala (nazionalismo zentrifugoa).

Lehen mugimendu iraultzaileak

Espainian Riegoren altxatze militarrak (54. gaia ikusi) bolada iraultzaileei hasiera eman zien Europan, Amerikako mugimendu independentista eta liberalek lorturiko arrakastak ere adore emanda (53. gaia ikusi).

  • Italia: Napolin, karbonarioek, liberal kutsuko erakunde sekretuak, Nola-ko altxamendua hasi zuten (1820) Bi Sizilietako Fernando I.aren kontra (1816-1825). Erregeak 1912ko espainiarraren oso antzekoa zen Konstituzioa zin egin behar izan zuen. Mugimendu nazionalista Italiako iparraldera zabaldu zen eta Piemonteko Karlos Alberto printzeak, 1821etik erregeak, Konstituzio bat eman zien. Troppau eta Laybacheko kongresuetan (1821), Aliantza Santuak Austriaren parte hartzea italiar erregimen konstituzional berrien kontra erabaki zuen, eta absolutismoa Napolin eta Piemonten berrezarri zen.
  • Portugal: 1820an, matxinada militar batek Oporton Joan IV.ak (1816-1826) Konstituzio bat aldarrika zezan behartu zuen (1822), baina hurrengo urtean Estatu-kolpe batek erregimen liberala ezabatu zuen.
  • Grezia: 1821ean turkoen kontrako askapenerako gerra hasi zen eta, Ingalaterra, Frantzia eta Errusiaren laguntzarekin grekoek independentzia lortu zuten (1830).
  • Errusia: dekabristen matxinada (1825), bortizki zapalduta.

1830eko Iraultza

  • Frantzia: Luis XVIII.aren ondorengoak, Karlos X.ak (1824-1830), monarkiari norabide ultrakontserbadorea ematen dio, honek haserre gogorra eragiten duelarik. 1830eko ekainean, erregeak Diputatuen Ganbera disolbatu zuen eta askatasunak oraindik gehiago mugatu zituen, honek iraultza piztu zuelarik. Iraultzaileek Paris hartu zuten "hiru egun loriatsu"en zehar (uztailaren 27, 28 eta 29). Karlos X.ak koroari uko egin zion eta Luis Felipe Orleanseko (1830-1848) dukeak hartu zuen tronua.
  • Belgika: abuztuan, iraultza Belgikara zabaldu zen. Alderdi liberala eta katolikoa ez zeuden pozik Holandarekin zegoen batasun politikoarekin, eta gainera, hazten zegoen burgesia nazionalak haserrez ikusten zuen Gilermo I.aren (1815-1840) autoritarismoa. Abuztuan, Frantzia eta Ingalaterraren laguntzaz, iraultza nazio osotik zabaldu zen. Holandarrek alde egin zuten eta Belgikak independentzia lortu zuen. Koroa Saxonia-Koburgo-ko Leopoldo I.aren (1831-1865) eskutan gelditu zen eta Konstituzio liberal bat aldarrikatu zen.
  • Polonia: 1830eko azaroan iraultza piztu zen, errusiar nagusitasuna amaiarazteko nahiak inspiraturik. 1831eko urtarrilean Dietak independentzia aldarrikatu zuen, baina errusiar armadak poloniarrak garaitu zituen Ostrolenkan, eta Varsovia hartu zuen.
  • Eragin gutxiagoko beste mugimendu iraultzaileak egon ziren Italiako iparraldean austriar nagusitasunaren kontra eta hiri alemaniar desberdinetan (1830-1833).

Askatasunak, Frigiakoen txanoarekin buruan eta hiru koloreko bandera eskuan hartua duela (Iraultzaren bi ikur garrantzitsuenak), hiritarrak barrikadaren kontrako erasoan gidatzen ditu. Ume batek, Frantzia berriaren ikurrak, bi pistola dauzka eskuetan. Burges batek, bere txisterak bereizten duenak, fusil batez armaturik aurrera egiten du.

Data garrantzitsuak

  • 1820 Rafael del Riegoren pronuntziamendua, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioari zin egitera behartzen duena. Altxatzeak Piemonte eta Portugalen.
  • 1821 Aliantza Sainduak Italiako iraultza bukarazteko parte hartzen du. Greziak bere independentzia-gerra hasten du.
  • 1822 Veronako Kongresuan, Aliantza Sainduak Espainian parte hartzea erabakitzen du absolutismoa berrezartzeko.
  • 1823 San Luisen Ehun Mila Semeek Hirurteko Liberalari amaiera ematen diote Espainian.
  • 1824 Lord Byron poeta erromantikoa Greziako independentziaren aldeko borrokan hil egiten da.
  • 1825 Erresuma Batuak amerikar herrialde independente berriak aintzatetsi egiten ditu.
  • 1830 Frantziar Iraultza: Karlos X.a kargugabetzen dute eta Luis Felipe Orleansekoak koroa hartzen du. Belgikako matxinada holandar monarkiaren kontra eta independentziaren aldarrikapena. Iraultza nazionalista Polonian, Errusiak gogorki zapaldutakoa. Altxamendu nazionalista eta liberalak Italia eta Alemanian. Independentzia Grezian.

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana