Nazionalismoaren Europa

Europako mapa berrezartzean, Vienako Kongresuak ez zituen kontuan izan alemaniarren eta italiarren bateratzeko gogoak, ezta Europako ekialdean Errusia, Austria eta Otomandar Inperioak menperaturik zeuzkaten nazioen independentziarako nahiak ere. Nazionalismoak beraz, Berrezarpenaren ordena arrakalatzen lagundu zuen.

Italiako bateratzea

Vienako Kongresuan (51. gaia ikusi), Italia zazpi estatutan banatua geratu zen:

  • Piemonte-Sardiniako erreinua, Savoiako dinastiapean.
  • Bi Sizilien erreinua (Napoli eta Sizilia), Borboien menpean.
  • Estatu Pontifikalak (Romaña, Marcas, Unbria, Lazio, Pontecorvo eta Benevento).
  • Parma, Modena eta Toskanako dukerriak.
  • Lonbardia-Veneto, Austriaren mendean.

Risorgimento bezala ezaguturiko mugimendu kulturalak batasun italiarra bultzatu zuen Piemonteko erreinutik. Giuseppe Mazzini (1805-1872), Garibaldi eta Cavourreko kontea (1810-1861) izan ziren batasunaren bultzatzaile nagusiak, ondorengo faseetan gauzatu zena:

  • Piemonteko Austriaren gaineko garaipena Magenta eta Solferinon (1859), Lonbardiaren bateratzea suposatu zuena.
  • Parma, Romaña, Modena eta Toskana Piemonteri atxikitzea plebiszitu baten bitartez (1860).
  • Garibaldik lorturiko Napoli eta Siziliaren askapena (1860).
  • Piemonteko Viktor Manuel II.a Italiako errege bezala aldarrikatzea (1861).
  • Venetoko beretzea (1866), Prusiaren kontrako austriar porrotaren ondoren Sadowan.
  • Viktor Manuel II.aren tropen sarrera Erroman (1870), Napoleon III.aren porrotaren ondoren. Napoleonen suntsipena Sedanen (58. gaia ikusi) izan zen, non Aita Santua babesten baitzegoen.

Alemaniako bateratzea

Germaniar Konfederakuntza, 1815ean osaturikoa, hogei eta hemeretzi estatuk osatzen zuten. Austriak lehendakaritza zuen, baina Prusia lehian zebilen honekin botere eta eraginei dagokionez. Beste lau erresuma garrantzitsu Saxonia, Bavaria, Hannover eta Württemberg ziren.

Zollverein edo Iparraldeko Aduana-batasunak (1834), merkataritzaren gaineko zergak eta beste traba batzuk ezabatu zituenak, batasunaren norabidean lehen pausua suposatu zuen.

Bateratze-prozesu honen sortzailea Otto von Bismarck kantziler prusiarra izan zen, Gilermo I.aren erregealdian (1861-1888).

  • Dukerrien Gerra (1864): Danimarkako Federiko VII.aren heriotzaren ondoren, Bismarckek Schleswig eta Holsteingo dukerriak hartu zituen, Prusia eta Austriari jabetzaren erregimenean eman zizkielarik.
  • Gerra austriar-prusiarra (1866): Sadowako garaipen prusiarrak, Helmut von Moltke jeneralak (1800-1891) lortutakoak, Bismarckek Alemaniako Iparraldeko Konfederakuntza sor zezan ahalbidetu zuen (1867), Austria kanpoan utzi zuena.
  • Gerra franko-prusiarrak (1870), prusiarrek Frantzia irabazi zutenak, bateratze alemaniarraren lanari bukaera eman zion, Alsazia eta Lorrenaren atxikitzearekin. 1871n Alemaniar Inperioa edo II. Reicha aldarrikatu zen, Gilermo I.a errege gisa zuena.

Europako Ekialdeko nazionalismoak

  • Polonia: 1830eko matxinadaren zapalketaren ondoren (55. gaia ikusi), Poloniako nazionalistek matxinada bat antolatu zuten 1863an, Errusiak Prusiaren laguntzarekin zapaldu zuena.
  • Austria-Hungaria: Austriako Frantzisko Jose I.a (1867-1916) bere Inperioko gutxiengo ugarien iraultza liberal eta nazionalista guztiak geldiarazten saiatu zen. Hungariak 1867an bere independentzia aldarrikatuta ikusi zuen, monarkia dual baten barruan. Bosnia eta Herzegovinaren beretzeak (1908) Errusia eta Serbiaren arteko norgehiagoka areagotu zuen.
  • Ekialdeko arazoa: Otomandar Inperioaren zatiketak, Errusia eta Austriak zuten norgehiagoka lurralde berriak beretzearren piztu zuen, era berean Frantzia eta Ingalaterra adi jarriz. Arazo honekin erlazionaturik egon ziren istilu askoren artean hauek aipa daitezke:
  • Greziako independentzia, 1830ean lortutakoa Errusiako, Ingalaterrako eta Frantziako laguntzarekin. Serbia, Valakia eta Moldaviak ere urte berean lortu zuten independentzia.
  • Krimeako gerra (1854-1856), Frantziak eta Ingalaterrak Turkia lagundu zuten Errusiaren kontra, honen eragina txikitua gelditu zelarik europar Hego-ekialdean.
  • Errusiar-turkiar gerra (1877). San Stefanoko bakearen bidez, Errusiak Balkanetako herri kristauen gainean zuen eragina handitu zuen.

Data garrantzitsuak

  • 1831 Mazzinik «Italia Gaztea» sortzen du.
  • 1834 Zollverein edo Aduana-batasuna Alemaniako Iparraldean sortzen da.
  • 1848 Milan Austriaren kontra matxinatzen da Piemonteren laguntzaz. Austriar garaipenak Custozza eta Novaran. Matxinada Erroman, bertan Mazzinik Errepublika aldarrikatzen duelarik.
  • 1859 Piemontek Austria garaitzen du Magenta eta Solferinon.
  • 1860 Parmak, Romañak, Modenak eta Toskanak Piemonterekin bat egiten dute. Garibaldiren espedizioa Sizilia eta Napolira. Marcas, Unbria eta Bi Siziliak Piemonterekin bat egiten dute.
  • 1861 Viktor Manuel Italiako errege aldarrikatzen dute. Cavour hiltzen da.
  • 1863 Poloniar nazionalisten matxinada Errusiaren kontra.
  • 1866 Vienako bakea dela medio, Italiak Venetoa jasotzen du Austriarengandik.
  • 1867 Bismarckek Alemaniar Iparraldeko Konfederakuntza antolatzen du. Hungariar estatuaren aintzatespena Inperio austrohungariarraren barnean.
  • 1870 Italiar tropek Erroma hartzen dute. Napoleon III.aren porrota Sedanen.
  • 1871 Erroma Italiako hiriburu aukeratzen dute herri-plebiszituaren bitartez. Prusiako Gilermo I.a Alemaniako enperadore aldarrikatzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana