Ilustrazioa (II)

Antzinako erregimeneko gizarteari egindako kritika Ilustrazioko alde garrantzitsuetariko bat izan zen. Burgesia iraultzaileak azkar onartu zituzten filosofo frantziarren ideiak, esparru juridiko eta politiko berria behar baitzuten beren jarduera ekonomikoan askatasunez aritzeko.

Antzinako erregimenaren kritika: Voltaire

Mugimendu ilustratuaren bultzatzaile eta ordezkari nagusiak, Voltairek, bere espiritu kritikoa oso gaztea zenetik jada adierazi zuen. Honek kartzela eta erbestea ekarri zion, Europa osoko intelektualen baldintza gabeko mirespenarekin batera.

Bere ideien artetik hauek dira nabarienak:

  • Absolutismoa eta aginte arbitrarioaren oinarri ziren printzipioekiko aurkakotasuna, hauen kontra Nazioen ohitura eta espirituari buruzko entsegua eta Hiztegi filosofikoa lanetan tolerantzia jartzen zuelarik.
  • Heziketaren beharra aurrerapenaren motore gisa.
  • Deismoa, edo erlijio positibo guztien gidaria izaki goren bat denaren sinesmena.
  • Ezkortasuna eta bere garaikideen baikortasunarenganako kritika, Apal bere nobelak adierazten duen bezala.
  • Berdintasunezko ideien aurrean gizarte hierarkiaren babesa.

Iraultzailea izan arren, Voltairek ideia ilustratuei izaera oldarkorra eman zien, honek Frantziako Iraultzaren protagonistengan eragina izan zuelarik.

Votairek idatzitako Txinako Orfelinoren lehen irakurketa Madame Geoffrinen etxean

Botere-banaketa: Montesquieu

Izaera kontserbadorea zuen Montesquieu aristokratak, nobleziaren pribilegio politikoak babestu zituen errege-absolutismoaren aurrean, eta aldi berean, bere Persiar eskutitzak (1721) liburuan ezarritako agintearen akatsak eta usadioak kritikatzen zituen.

Bere lan garrantzitsuena izan zen Legeen espirituan (1748), gobernu-mota ezberdinak aztertu zituen, ingeles motako parlamentuzko monarkiaren alde agertuz. Honetaz gain, helburutzat biztanlearen askatasuna ziurtatzea zuen botere banaketaren teoria azaldu zuen.

  • Botere legegilea: legeak sortzearen arduradun, Parlamentuari dagokio.
  • Botere judiziala: justizia administratzearen arduradun, epaileen eta epaimahaien eskutan egon behar da.
  • Botere exekutiboa: bere xedea legea betearaztea da, Gobernuak egin behar du lan hau.

Demokrazia: Rousseau

Montesquieu eta Voltaireren arrazionalismoari kontrajarrita, Rousseauk pasioz eta sentimenduz betetako joera naturalista adierazten du, Erromantizismoaren atari dena.

Gizabanakoaren askatasunaren defentsa eta naturarekiko maitasuna islatuak gelditu ziren izaera sozial eta pedagogikoa zuten bere lanetan, Eloisa berria eta Emilion, esate baterako. Baina bere ekarpen funtsezkoena demokraziaren teoria izan zen, Kontratu sozialan (1762) azaltzen zuena, bere ideia funtsezkoenak hauek direlarik:

  • Gizona ona da izatez, gizarteak usteldutako basati ona da.
  • Gizarte barruan berezko ontasuna berreskuratzea beharrezkoa da, hau guztien askatasuna bermatzen duen kontratu baten bidez bakarrik lor daitekeelarik.
  • Estatu demokratikoa banakakoen gogoen batura da, hauek kontratu sozialak batuta, gogo orokorrari leku ematen diote, subiranotasun eta legearen oinarri denari.
  • Askatasuna gogo orokorretik igorritako legea betetzean datza.

Aldizkako prentsa ideia ilustratu eta iraultzaileen zabalketarako oso garraiobide garrantzitsua izan zen. Lehen aldizkariak XVII. mendean agertu ziren, kazeta, «merkurio» literario eta albisteen orri gisa. Frantziako lehen egunkaria, Pariseko Journala, 1777an azaldu zen.

Data garrantzitsuak

  • 1715 Frantziako Luis XV.aren erregealdia hasten da.
  • 1735 Linneok landare-espezien sailkapenari buruzko lanak argitaratzen ditu.
  • 1740 Austriako Maria Teresaren erregealdia hasten da. Prusiako Federiko II. Handiaren erregealdia hasten da.
  • 1748 Montesquieuk Legeen espiritua argitaratzen du.
  • 1749 Buffon bere Historia naturala idazten hasten da.
  • 1751 Entziklopediaren argitarapena hasten da.
  • 1759 Espainiako Karlos III.aren erregealdia hasten da.
  • 1762 Rousseauk Kontratu soziala argitaratzen du. Katalina Handiak bere erregealdia hasten du Errusian.
  • 1763 Voltairek Tolerantziari buruzko tratatua argitaratzen du.
  • 1774 Frantziako Luis XV.a hiltzen da eta Luis XVI.ak tronuan jarraitzen dio.
  • 1780 Jose II.ak Austriako Maria Teresari tronuan jarraitzen dio.
  • 1783 Montgolfier anaiek baloi aerostatikoa asmatzen dute.
  • 1786 Federiko II. Handia hiltzen da.
  • 1788 Espainiako Karlos III.a hiltzen da eta Karlos IV.ak tronuan jarraitzen dio.
  • 1789 Frantziako Iraultza hasten da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana