Vienako Kongresuaren Europa

Napoleon garaiturik, Europako potentziak Frantziako Iraultzaren eragin guztiak deuseztatzen eta absolutismoa berrezartzen saiatu ziren. Vienako Kongresuak liberal-kutsuko edozein iraultza-saiakeren aurrean, monarkien arteko solidaritatean oinarritzen zen oreka europarra ezarri zuen.

Berrezarpena

Frantzian monarkia Luis XVIII.aren (1814-1824) pertsonan berrezarri ondoren, Napoleonen kontra garaitu zuten potentziek bateratzea erabaki zuten bi helburu praktikan jartzeko:

  • Erregimen Zaharra legitimotasun monarkikoan oinarrituz berrezartzea.
  • Potentzien arteko oreka lortzea, honetarako Europako mapa berri bat sortu zen, etnia edo hizkuntzen arteko ezberdintasunak kontutan izan gabe.

Vienako Kongresua 1814ko maiatzaren eta 1815eko ekainaren artean bildu zen, hurrengo Estatuak parte hartuz:

  • Austria, Metternich kantzilerrak ordezkatuta, zein eztabaiden epaile bilakatu zen.
  • Errusia, Alexandro I. tsar bera bere interes nazionalen babesle zelarik.
  • Ingalaterra, Castlereagh eta Wellingtonek ordezkatua. Bere helburua oreka kontinentala mantentzea zen itsasoen gain zuen nagusigoa mantenduz.
  • Frantzia, bere nazioarteko posizioa mantentzea lortu zuena, Talleyrand bere Atzerri-arazoetako ministroaren gaitasunari esker.
  • Prusia, oraindik nazioarteko garrantzi eskasa zuena, agintea hartzeko une egokiaren zain.

Aliantza Santua eta parte-hartzearen printzipioa

Legitimotasun monarkikoaren garaipenak, Estatu bakoitzak buru bezala legez zegokion erregea izan behar zuela zioenak, absolutismoaren defentsa inplikatzen zuen, Europan zehar hedatutako mugimendu iraultzaileen aurrean.

  • Akisgraneko Kongresuak (1818) Frantziako ebakuazio militarra konpondu eta nazio hori Aliantza Santuan sartzea erabaki zuen.
  • Troppauko Kongresuak (1820-1821) Italian militarki parte hartzea erabaki zuen.
  • Veronako Kongresuak (1822) armada frantsesak Espainiako gobernu liberalaren kontra borrokatzea erabaki zuen (54. gaia ikusi).

Europako mapa berria

Vienako Kongresuan adostutako Berrezarpenak, Aliantza Santuaren bitartez mantendua izan zenak, Europako mapa berri bat eragin zuen, bertan potentzia handiek Estatuen zenbatekoa txikitzen saiatu zirelarik orekaren alde.

  • Frantzia 1972ko bere mugen barnera itzuli zen.
  • Ingalaterrak bere itsasoen gaineko nagusitasuna segurtatu zuen, Malta, Joniako uharteak, Zeilan, Lurmutur hiria eta Espainiako eta Frantziako Antillen irla ugariz jabetuz.
  • Austriak Belgika galdu zuen, baina bere nagusigoa finkatu zuen, Italian, Venezia eta Lonbardiaz jabetuz eta printze austriarrei eman zitzaizkien Parma, Modena eta Toskanaren kontrolaren bitartez.
  • Prusiak Poloniako zati bat berreskuratu eta Suediako Pomerania, Renania eta Saxoniaren zati bat lortu zituen. Bere postua indartua gelditu zen Germaniar Konfederakuntzaren barnean, erromatar-germaniar Inperio Santuan inspiraturiko hogei eta hemeretzi Estatuen batasuna zena.
  • Errusiak Finlandia (Suediari kendua) eta Besarabia (Turkiari kendua) beretu zituen eta Poloniako zati handi bat mantendu zuen.
  • Suedia Norvegiari atxikia gelditu zen.

Data garrantzitsuak

  • 1814 Napoleon, abdikatzera behartua, Elbako irlara erbesteratzen dute. Vienako Kongresua hasten da. Borboiak Frantziako tronura itzultzen dira Luis XVIII.arekin.
  • 1815 Napoleonen itzulera: Ehun Egunetako Gobernua hasten da. Napoleonen porrota Waterloon eta Santa Elena irlara erbesteratzea. Aliantza Santuaren sorrera Errusia, Prusia eta Austriaren artean.
  • 1818 Akisgraneko Kongresua. Frantzia Aliantza Santuan sartzen da.
  • 1820 Rafael Riegoren matxinadak Cabezas de San Juanen Fernando VII.ak Konstituzioari zin egin diezaion eragiten du: Hirurteko Liberala. Matxinada liberala Italian.
  • 1821 Greziak independentzia-gerra hasten du Otomandar Inperioaren aurka. Troppauko Kongresuak Italiako matxinada zanpatzeko austriar gudarosteek parte hartu dezaten erabakitzen du.
  • 1822 Veronako Kongresuak Espainia inbaditzea onartzen du.
  • 1823 Armada frantsesak (San Luisen Ehun Mila seme) Espainiako erregimen liberala zanpatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana