Fernando VII.aren Espainia

Fernando VII.aren erregealdiak Espainiaren historiarentzat arlo askotan emaitza ezkorrak izan zituen. Amerikar kolonien galera eragiteaz gainera, absolutismoaren berrezartzeak espainiarren artean gorrotoa piztu zuen, honela garai hori errepresio politikoak eta konspirazioek bereiztu zuten.

Absolutismoaren berrezarpena

1814ko martxoan, Fernando VII.ak, herriak Desiratua deitzen zuenak, Kataluniara iritsi eta handik Balentziara bidaiatu zuen.

Cadizetik Madrilera aldatu ziren Gorteak, 1812ko Konstituzioari (50. gaia ikusi) zin egingo zion errege baten esperoan zeuden, baina Fernando VII.ak, armadaren zati batek eta elizak lagunduta, ez zeukan hori egiteko asmorik.

Hirurogeita bederatzi erregearen aldeko diputatuez osatutako talde bat Balentziara joan zen Konstituzioaren ezabatzea eskatzen zuen Persiarren Manifestua entregatzera, eta 1814ko maiatzaren 4an erregeak Cadizeko Gorteek eginiko guztia deuseztatzen zuen dekretua sinatu zuen.

Kondizio desberdinetako presio-taldea zen "kamarilak" lagunduta, hurrengo sei urteetan (1814-1820) Fernando VII.ak gobernu pertsonal batean ihardun zuen, gobernu horren ezaugarriak hauek izan zirelarik:

 

  • Erregimen Zaharreko kontseilu eta idazkaritzak berrezarri ziren, Inkisizioa, jaurerriak eta prentsa ofizialarekin batera.
  • Gerraren eta Amerikatik zetozen metal baliotsuen sarreren galeraren ondorioz nazioa pobrezian murgilduta zegoen arren, edozein motako erreformei atea itxi zitzaien.
  • Liberalak jazarriak izan ziren sistematikoki, horrek behartu zituen erakunde sekretuetan antolatzera eta pronuntziamendu errepikatuen bitartez absolutismoa deuseztatzen saiatzera.

Gizon oportunista eta koldarra, Fernando VII.ak espainiar herriaren maitasunaz gozatzen zuen, printzea zen garaitik. Orduan Godoyk Karlos IV. menpean zuen eta herriak nazioa ordenatu zezan espero zuen berarengandik.

Hirurteko Liberala

1820ko urtarrilean, Rafael del Riego komandantea (1785-1823) Cabezas de San Juanen pronuntziamendu baten burua izan zen, Amerikara mugimendu independentista zapaltzera zihoan gudaroste bat erabiliz. Ejertzitoaren zati handi batek bermatu zuen, eta martxoan Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioari zin egin behar zion.

Erregimen liberal berriak hiru urte baino ez zuen iraun (1820-1823). Honen kontra absolutista taldeak jargi ziren Katalunian, Euskal Herrian, Errioxan eta Aragoin, bitartean, liberal berberak moderatuengandik (edo doceañistas) eta asaldatuengandik banatu egin ziren.

Riegoren pronuntziamenduak iraultza-bultzada berri bati hasiera eman zion Europan. Espainiako Komandante liberala heroi aldarrikatu zuten beste nazioetako liberalek, eta Cadizeko konstituzioa beste funtsezko lege batzuentzat eredu bilakatu zen, Piemonte edo Portugalen aldarrikatu zirenak esaterako.

Cadizeko lan konstituzionala jarraitzeko denbora gutxi izan zuten arren Hirurteko gobernuek erreforma garrantzitsu batzuei ekin zieten:

  • Espainiako lehen Zigor-Kodea egitea.
  • Lurralde nazionalaren banaketa probintziak osatuz.
  • Inkisizioaren behin betiko desagertzea eta bere ondasunen salmenta (desamortizazioa).

Artean, erregeak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari (51. gaia ikusi) bere gobernu absolutista berrezartzeko.

Veronako Kongresuak Espainian parte hartzea erabaki zuen eta 1823ko apirilean Angulemako dukearen agindupean zegoen Frantziako gudaroste batek, San Luisen Ehun Mila Seme, Penintsulan sartu eta Fernando VII. errege absolutu bezala berrezarri zuen.

"Zorigaiztoko Hamarraldia" eta ondorengotzaren arazoa

Absolutismoaren bigarren berrezarpena errepresio politikoarekin hasi zen lehenengoa baino handiagoa izanik. Liberal asko urkatu zituzten, horien artean Riego, eta beste batzuk erbestera alde egin behar izan zuten berriro.

Liberalak pronuntziamenduak erabiltzera itzultzen ziren, aldi berean absolutista zorrotzenak, apostolikoak, Fernando VII.aren ondorengotzarik ez zegoenez, Karlos Maria Isidro printzearen alde ekiten hasi ziren (1788-1855), erregearen anaia.

1829an, Fernando VII.a bere iloba Borboiko Maria Kristinarekin ezkondu zen (1806-1878). Bere laugarren emaztea zen eta ahurdun geratu zen laster.

Aholkularien presiopean, erregeak Berrespen Pragmatikoa argitaratu zuen, Karlos IV.ak 1789an aldarrikatu zuen legea, Felipe V.aren Lege Salikoa ezeztu zuelarik, emakumeek erregetu zezaten debekatzen zuen legea (1713). Horrela, ezkontza honetatik emakume bat jaiotzen bazen, Karlos Maria Isidrok ez zuen tronua lortzeko eskubiderik izango.

1830ean Isabel printzesa jaio zen. 1832an, Karlosen aldekoek, karlistek erregeak, gaixo zegoelarik, Berrespen Pragmatikoa ezeztatu zezan lortu zuten, baina osasuna berreskuratu zuenean, berrezarri egin zuen. Erregea hil ondoren (1833) ondorengotzaren arazoa zabalik geratu zen, karlistek ez baitzuten Isabel II.a aintzatetsi (59. gaia ikusi).

 

Data garrantzitsuak

  • 1813 Valençaiko Itunaren bidez, Napoleonek tronua itzultzen dio Fernando VII.ari.
  • 1814 Fernando VII.a Espainiara itzultzen da eta 1812ko Konstituzioaren indargabetzea dekretatzen du, Cadizeko Gorteek onetsitako dekretu guztiekin batera.
  • 1818 Fernando VII.ak Aliantza Santuaren laguntza eskatzen du arrakastarik gabe Akisgraneko Kongresuan, independentista amerikarren kontra.
  • 1820 Riegoren pronuntziamendua: Fernando VII.ak Konstituzioari zin egiten dio eta Hirurteko Liberala hasten da.
  • 1822 Veronako Kongresuan, Aliantza Santuak Espainian parte hartzea erabakitzen du absolutismoa berrezartzeko.
  • 1823 San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartzen dira eta Cadizeraino iristen dira, bertan gobernu liberala errenditzen delarik. Absolutismoa berrezartzen da.
  • 1829 Fernando VII.a Borboiko Maria Kristina bere ilobarekin ezkontzen da.
  • 1830 Fernando VII.ak Berrespen Pragmatikoa argitaratzen du, emakumeen ondorengotza baimentzen duena. Isabel printzesa jaiotzen da eta tronuaren ondorengo aldarrikatzen dute.
  • 1832 Karlos Maria Isidroren aldekoek Berrespen Pragmatikoa indargabetzera behartzen dute erregea, baina handik gutxira berriz aldarrikatzen du.
  • 1833 Fernando VII.a hiltzen da eta Isabel II.a bere alabak jarraitzen dio. Maria Kristinaren Erregetza.

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana