1848ko iraultzak

1848an bultzada iraultzaile berri batek Europa asaldatu zuen. Burgesiak defendaturiko ideia liberal eta nazionalistei, garrantzia irabazten ari zen gizarte klase berri baten kezka eta planteamendu demokratikoak batu zitzaizkien oraingoan: proletalgoarenak.

Iraultza berrien ezaugarriak

Alderdi askotan, 1848ko iraultzak 1830ekoen arrazoi berdinek eragin zituzten, baina ezberdintasun nabarmenak ere egon ziren.

  • Liberalismoa eta nazionalismoa: 1830ean bezala, monarkien absolutismoa eta autoritarismoarekin amaitu nahi da.
  • Ideal demokratikoak: 1848an indarrez agertzen da demokraziaren aldarrikapena, planteamendu liberalengandik nabarmenki alderatua. Sufragio unibertsala eskatzen da, askatasun konstituzionalen eduki handiagoa exijitzen da, berdintasuna aldarrikatzen da -ez legala bakarrik, baizik eta soziala-, eta Errepublika defendatzen da Estatu eredu bezala.
  • Ekonomi krisia: 1847ko uzta txarrek nekazari-gaien prezioak igoarazi eta gosea eta gaixotasunak zabaldu zituzten. Honekin batera industri krisia etorri zen, gehiegi ekoiztu baitzen eskaeraren erorketa une batean. Honen eragina langabeziaren gehiagotze handia izan zen.
  • Gizarte-krisiak: pobreziak eta langabeziak langileriaren protesta era hasiberriak bultzatu zituzten, askotan makinen kontrakoa. Aldi berean, lehen sozialistek, Blanc, Blanqui eta Proudhon-ek besteak beste, ideologia berria eman zioten iraultzari.

48a Frantzian

Luis Feliperen erregetzak (55. gaia ikusi) burgesia gorena eta klase erosoak poztu zituen, baina herri klaseen haserrea eragin zuen.

François Guizotek, lehen ministroak (1787-1874), politika kontserbatzaile bat eta oposizio errepublikarraren kontrako errepresio gisa erabili zuen. Demokraten eta sozialisten laguntza zuen oposizio errepublikarra bide politikotik eragiten saiatu zen erreforma konstituzionala lortzeko, baina arrakastarik gabe.

1848ko otsailaren 22, 23 eta 24an langileen eta ikasleen iraultzaren eztanda egon zen Parisen, Guardia Nazionala beren alde jarriz. 24ean, Luis Felipek, Tullerietan setiaturik, koroari uko egin zion, eta egun bat geroago norabide demokratiko nabarmena zuen II. Errepublika aldarrikatu zen.

Behin behineko gobernuak sufragio unibertsala ezarri zuen eta apirilean hauteskundeak ospatu ziren, demokrata moderatuek irabazi zituztelarik.

Asanblada Konstituziogileak azaroaren 12an aldarrikatu zen Konstituzio bat prestatu zuen. Botere betearazlea sufragio unibertsalaren bidez hautaturiko lehendakari baten eskutan geratzen zen, legegilea Asanblada bakar bati zegokion bitartean.

Abenduan Luis Napoleon Bonaparte (58. gaia ikusi), Napoleon enperadorearen iloba, presidentea hautatu zuten eta iraultzari norabide moderatua eman zion.

Iraultzaren zabalkuntza

  • Austria: martxoan Vienan piztu zen iraultza. Metternich kantzilerrak (51. gaia ikusi) kargua utzi behar izan zuen eta Fernando I.ak (1835-1848) Frantzisko Jose I.a bere ilobarengan abdikatu zuen (1848-1916). Dieta Konstituziogileari deitu zitzaion, baina 1849ko martxoan absolutismoa berrezarri zen.
  • Hungaria: Lajos Kossuth buruzagi nazionalistak (1802-1894) independentzia aldarrikatu zuen apirilean, baina abuztuan armada austriarrak Errepublika berria zanpatu zuen.
  • Bohemia: txekiarrek Austriarekiko independentzia lortu zuten, Pragaren bonbardatzearekin amaitu zena.
  • Italia: Napolin eta Palermon Fernando II.ak (1830-1859) (1830-1859) Konstituzio bat eman behar izan zuen. Iparraldean, Milan eta Venezia Austriaren kontra matxinatu ziren, Piemonteko laguntzarekin. Pio IX.ak (1846-1878) Erromatik ihes egin zuen eta Mazzinik (63. gaia ikusi) Errepublika aldarrikatu zuen. 1849an mugimendu guzti hauek zapalduak izan ziren.
  • Alemania: matxinadak alemaniar estatu ezberdinetan biderkatu ziren, eragin nazionalista zituzten gogo liberal eta demokratikoek bultzaturik. Berlinen, iraultzak Prusiako Federiko Gilermo IV.a (1840-1857) gobernu liberal bat onartzera behartu zuen. Mugimendu iraultzailea Saxonia, Bavaria eta Hannoverrera zabaldu zen. 1850etik aurrera armada prusiarrak mugimendu errepublikarrak zapaldu zituen eta erreakzioa Alemania osora hedatu zen.

Data garrantzitsuak

  • 1848 Frantzian Iraultza: Luis Felipe kargutik kentzen dute eta II. Errepublika aldarrikatzen da, Luis Napoleon Bonaparte presidente duelarik. Liberalen garaipenak hauteskundeetan herri-altxamendua eragiten du, gogorki zapaldua dena.

    Italia: altxamendu liberalak Austriako nagusitasunaren kontra. Iraultza Napolin. Erroman, Mazzinik Errepublika aldarrikatzen du.

    Austria: matxinada nazionalistak Bohemia eta Hungarian.

    Alemania: iraultza liberalak Estatu askotan, azkenean porrot egiten dutelarik. Frankfurteko Asanblada batasun politikoa lortzen saiatzen da.

    Marx eta Engelsen Manifestu komunistaren argitarapena.

  • 1849 Hungarian Errepublikaren aldarrikapena eta Austriaren garaipena independentisten kontra.

    Iraultzaren kontrako zapalketa Napoli eta Sizilian. Piemonteren porrota Austriaren kontra. Armada frantziarrak Erroma hartzen du eta Pio IX.aren berrezarpena. Austriak Venezia hartzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana