Sobietar Batasunaren krisialdia

1990eko hamarkadaren hasieran mundu guztia harriturik utziko zuen zerbait gertatu zen: Sobietar Batasunaren kolapsoa eta deuseztapena eta, horrekin batera, Bigarren Mundu-gerraren amaieran herrialde sozialistek eratu zuten blokearen ezabapena.

Gorbachov agintean

1985ean pertsonaia ezezagun bat SESBren aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren protagonista bihurtu zen: Mijail Gorbachov, urte horretan Sobietar estatuaren buruzagi hautatua, Konstantin Chernenkoren heriotzaren ondoren. Artean, Gorbachov, politikari gazte samarra eta aldakuntzen aldekoa, boterera iritsi zen unean, potentzia sozialista nagusia benetan egoera larrian aurkitzen zen:

  • Krisialdi ekonomiko eta produktiboa.
  • Industria zaharkitua eta lehiakortasunik gabea.
  • Horniketarako zailtasunak.
  • Gastu militar gero eta handiagoa.
  • Sistema politikoaren motelaldia.

Aldaketak: perestroika eta glasnost

Gorbachoven agintaldiak irekidura politikoko (perestroika) aro baten hasiera markatu zuen, aldakuntza-erreforma handiguratsu bat martxan jarriko zuena:

  • Estatuaren enpresen legea: enpresa publikoko zuzendariei autonomia handiagoa ematen zien. Asmoa ona bazen ere, praktikan, lege honek ustelkeria gero eta handiago bat ekarri zuen eta merkatu beltzen agerpena.
  • Glasnost, edo gardentasun informatiboa: sobietar sekretismoaren eta prentsa-zentsuraren amaiera esan nahi zuen.
  • «Pentsamolde berria» edo Estatu Batuekiko distentsioranzko itzulera, ondorio gisa desarme-itun garrantzitsuen izenpetzea ekarriko zuena.
  • Disidente garrantzitsu askoren birgaitze politikoa, adibidez, Andrei Sajarovena.

Aldakuntza aplikatzeko epelkeria zela eta, inor gutxi geratu zen konforme, eta Gorbachovek bere politikaren kontrako bi talderi aurre eman behar izan zien:

  • Kontserbadoreak, edo SESBeko Alderdi Komunistako sektore kontinuista, perestroika beren botere posizioarentzako mehatxu gisa ikusten zutenak.
  • Erreformistak, erabateko aldakuntzaren eta sistema politiko demokratiko eta merkatu-ekonomiaren ezarpenaren aldekoak.

Gorbachoven agintaldiak iraun zuen bitartean era guztietako manifestaldiak egin ziren Errusian eta SESBeko gainerako errepublika federatuetan.

Azken krisialdia

Mijail Gorbachovek gobernatu ahal izateko, txandaka, bi bloke politiko kontrajarrien laguntza behar izan zuen, erreformistena eta kontserbadoreena, baina gehiengoaren oposizioa lortu zuen. 1989ko hauteskundeetarako deiak SESBren zatitze-prozesua bizkortu egin zuen, bertako botere zentrala erabat ahuldua aurkitzen baitzen une hartan.

SESBren zatiketa hainbat arrazoiren ondorioz azkartu zen:

  • Hainbat errepubliketan talde nazionalisten garaipena hauteskundeetan.
  • Boris Yeltsin populistaren garaipena, Gorbachoven aurkako politikaria, eta erreforma azkarren aldekoa.
  • Errusiaren porrot ekonomikoa, bere erorketan SESBeko estatu satelite guztien finantzak ere hondamenera eraman zituena.

Boris Yeltsin, errusiar buru berria SESBren deuseztapenaren ondoren.

Egoera kaotiko horren erdian, indar kontserbadoreek Estatu-kolpe bat eman zuten 1991n. Oposizioa, bai barrukoa eta bai kanpokoa, politika komunista zaharrera itzuli zen, hala SESB hamabost errepublika independenteetan banatzea erabakiz.

Bloke komunistaren eboluzioa

Antzinako ekialdeko blokeak ez zuen iraun superpotentziaren erorketaren ondoren. Herrialde bakoitzak bere eboluzio ezberdina izan zuen, baina denek bideratu zituzten beren ahaleginak erregimen demokratikoak ezartzeko. Kasu aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Errusia: era guztietako arazoen zamapean, kostata lortuko zuen bere eragina mantentzea antzinako SESBetik sorturiko estatu berri batzuetan.
  • Alemania berriro batu zen berrogei urtetik gora zatiturik egon ondoren.
  • Txekoslovakia, era baketsuan zatitu zen bi estatutan (Txekiar Errepublika eta Eslovakia).
  • Jugoslavia bost estatutan zatitu zen: Kroazia, Eslovenia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia eta Jugoslavia (Serbia eta Montenegroko errepublikek osatua). Prozesu hau gogorra eta gatazkatsua gertatu zen.
  • Georgia, Azerbaijan eta Armenian izaera nazionalistako gatazka armatuak jasan zituzten.
  • Herrialde batzuek sistema komunista mantendu zuten, adibidez, Vietnamek, Ipar Koreak edo Kubak, beren ekonomia ahulduek etorkizunerako merkatu-sistemaranzko aldaketa iragartzen bazuten ere.

Data garrantzitsuak

  • 1953 Stalinen heriotza.
  • 1960 Sobietar Batasunaren eta Txinaren arteko urruntzea.
  • 1979 Afganistango inbasio sobietarra.
  • 1981 Ronald Reaganen EEBBetako lehendakaritza-agintaldiaren hasiera (87. gaia ikusi).
  • 1985 Mijail Gorbachov SESBeko presidente hautatua.
  • 1989 Sobietar armadaren atzera egitea Afganistandik. Hauteskundeak SESBean. Altxamendu antikomunistak Ekialdeko Europan.
  • 19911991 Estatu-kolpe kontserbadorearen porrota. SESBren deuseztapena. EBEren fundazioa.
  • 1993 Boris Yeltsin, errusiar presidente berria; Parlamentuaren aurkako eraso militarra agintzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana