Egungo arazoak

Blokeen arteko liskarren amaierak baikortasuna piztu bazuen ere, egungo munduan bere horretan dirau hainbat arazo larri, nazioarteko elkarbizitza mehatxatu eta Estatuen arteko harremanen normalizazio eta herri askoren bizirauteko ahalmena zailtzen dituztenak.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jadanekotasuna

Egungo problemarik larrienetariko bat giza eskubideen etengabeko bortxaketa da, nazio askotan gertatzen dena, besteak beste Txinan, Afganistanen edo Indonesian. Torturak, bortxaketak, esklabutzak eta gizartearen beste hainbat orban oraindik indarrean daude planeta honetako leku askotan.

Halere, fenomeno hau ez da gertatzen hirugarren munduko diktaduretan soilik. Nazio demokratikoetan, esate baterako Estatu Batuetan, heriotza-zigorraren aplikazioa edo arrazakeriaren eta poliziaren ankerkerien kasuak salatzen dira. Nazio aurreratuenetan ere atxilotuei eragindako tratu txarrak edo legearen bidegabekeriak gertatzen dira noizbehinka.

Gizateriaren kontrako krimenen egileen jazarpenerako eta giza-eskubideen babeserako ekimenetako bat, Hagako Nazioarteko Auzitegi Penalaren eraketa izan zen. 2002ko uztailan 60 herrialdek berretsi zuten; hala ere, Estatu Batuak, Israel, Errusia edo Txina bezalako Estatu handi batzuk ez zuten parte hartu.

Horregatik, egungo gizarteak noiz baino gehiago aldarrikatu behar du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren bete beteko jadanekotasuna, mundua bakean eraikitzeko oinarrizko tresna bezala.

Gutxiengoekiko begirunea

1990 hamarraldiko nazioarteko zenbait gertakarik, besteak beste Sobietar Batasunaren eta Jugoslaviaren zatiketek edota Afrika erdialdeko etnien arteko gerrek, agerian utzi dute gutxiengo kultural, arrazazkoa eta erlijiosoen arazoa.

Desberdintasunekiko begirunea ezinbestekoa da gizarte baketsu eta garatu baten eraikuntzarako. Gaurko munduan bere horretan diraute benetan kezkatzekoak diren gizatalde txikien bazterketa, menperatze edo jazarpenen kasuek:

  • Kurdu herria, Iran, Irak Turkia eta Sirian barrena sakabanaturik bizi dena.
  • Palestina, 2005ean independentzia lor dezakeena, baldin Osloko akordioak betetzen badira (100. gaia ikusi)
  • Mendebaldeko Sahara, 1976tik Marokoren menpe dagoena eta bere azken etorkizuna ONUren babespean egin beharko litzatekeen Erreferendum baten arabera izango lukeena, bi parteen akordiorik ezagatik hainbat aldiz atzeratu dena.
  • Tamil herria, Sri Lankan, bere independentzia aldarrikatzen duena.
  • Amerikako indigenak, bereziki maiak, Mexikon eta Ertamerikan.

Irakiar errefuxiatuen exodoa.

Eskualdeen arteko desoreka handiak

Egungo munduaren beste arazo larri bat nazio garatuen eta azpigaratuen artean dagoen aberastasun-diferentzia handia da. Sarritan, desoreka horiek nazio aberats baten barruan gertatzen dira, Italian kasu, Iparraldean errenta-maila handiko eskualde industrial bat daukana eta Hegoan nekazal eskualde pobretu bat.

Mota honetako diferentziak larriagotu egingo dira etorkizunean, ekonomi politika neoliberalen aplikazioarekin eta merkataritzari eta industriari mugetako trabak pixkanaka ezabatzean. Ondorioetariko batzuk hauexek izango dira:

  • Hirugarren munduaren pobretze gero eta handiagoa.
  • Barneko gatazken larriagotzea herrialde pobreetan.
  • Etorkin pobreen emigrazio masiboa nazio aberatsetara.

Ingurumenaren defentsa

Azkenik nabarmentzekoa da arazo larri bat, munduaren egonkortasuna edo ekonomiaren garapena ez ezik, gizadiaren biziraupena bera espezie bezala mehatxatzen duena.

Industri jarduerak, ibilgailuen trafikoak eta, oro har, giza jarduera guztiak, biosferaren gainean ondorio guztiz negatiboak eragiten dituzten elementu poluitzaileak sorrarazten dituzte:

  • Berotze globala, zenbait gas poluitzailek eragindako negutegi efektuaren ondorioz.
  • Lurra eguzki izpietatik babesten duen ozono-geruzaren deuseztapena.
  • Klima-aldaketa.
  • Airearen eta uren poluzioa.
  • Lurzoruaren higadura eta nekazal lurren emankortasunaren galera.
  • Animalia- eta landare-espezieen desagerpena.

XX. mendetik hona erritmo bizian bizkortu den prozesu hori gelditu ezean, gero eta latzagoak izango dira bizi-baldintzak Lurrean eta, azken muturreraino iritsi ezkero, bizi ezina bihurtuko litzateke gure planeta hau.

Horri guztiari gehitu behar zaio, nazio batzuek, mundu-mailan poluitzaile handiena den Estatu Batuek adibidez, ez dituztela sinatu Kiotoko protokoloa eta ingurumenari buruzko beste akordio batzuk. Horrek biziki galarazten du ingurumenari buruzko problema larriari ikuspegi orokor batetik aurre egin ahal izatea.

Aznalcollarreko meatzetako urtegiaren hormaren haustura, 1998an.

2002an, "Prestige" petroliontzia, fuelez kargatua, Galiziako itsasertzen aurrean hondoratu zen eta egundoko poluitze-hondamendia eragin zuen. Irudian, kaltetutako hondartza baten garbiketa-lana.

Data garrantzitsuak

  • 1948 Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.
  • 1968 Maiatz frantsesa, mugimendu ekologista nagusien eta giza eskubideen defentsaren sorburua.
  • 1973 Petrolioaren krisia. Energia alternatiboen bilaketa.
  • 1980-1989 Alderdi berdeen gorakada, batik bat Alemanian eta eskandinaviar herrietan.
  • 1990-1999 Ingurumenari buruzko konferentziak. Zulo baten aurkikuntza ozono-geruzan. Nazioarteko zenbait gatazkaren konponbideen zantzuak (Hegoafrika, Palestina, etab).
  • 1997 Kiotoko Protokoloa sinatzen da.
  • 2002 Hagako Nazioarteko Auzitegi Penalaren eraketa 60 estatuk berresten dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana