Itzuli orri osora

EBE (CEI)

Sobietar batasunaren zatiketatik hamabost estatu burujabe berri sortu ziren:

· Ekialdeko Europan:
Errusia, Bielorrusia, Ukraina eta Moldavia.

· Herrialde baltikoak:
Estonia, Letonia eta Lituania.

· Kaukasoko Estatuak:
Georgia, Armenia y Azerbaijan.

· Asia Zentraleko Errepublikak:
Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan, Uzbekistan eta Turkmenistan.

Errepublika hauetako gehienek (baltikoak salbu) ekonomia eta defentsa komuneko elkargo bat eratu zuten, Estatu Burujabeen Elkartea (EBE) deritzona. Errusiaren ahaleginak hegemonia lortzeko eta gainerako errepubliken mesfidantzak federazio berri honen hedadura mugatu zuten.