Itzuli orri osora

Chernobyl

1986an, Ukrainan, Chernobyleko zentral atomikoaren lau erreaktoreetako batean leherketa bat gertatu zen eta ondorioz izugarrizko erradioaktibitate-kantitatea igorri zen atmosferara. Istripu nuklear honen ondorioak, segur aski sekula gertatu den larriena, askotarikoak izan ziren: nekazaritzarako lurren poluzioa eta pertsonen osasunean eragindako kalteak alde batetik; eta bestetik, nabarmen geratu zirela sobietar programa atomikoen segurtasun-falta eta politika informatikoko sekretismoaren iraupena, istripu hau ezkutuan gordetzen ahalegindu baitziren.