Itzuli orri osora

Mijail Gorbachov

Mijail Gorbachov (1931-), politikari errusiarra. SESBeko Alderdi Komunistako kidea, Batzorde Nagusiko kide hautatu zuten 1971n, eta 1985ean idazkari nagusi kargurako, hau da, Sobietar Batasuneko agintari goren. Irekitasun- eta erreforma-politika berri bat aplikatu zuen, baina espero ziren emaitzak lortu gabe. 1991n, hainbat krisialdiren ondoren, bere kargu guztietatik dimititu behar izan zuen eta bizitza publikotik erretiratu. Mugimendu nazionalisten gorakadak eta sistema komunistaren oposizioak urte horretan bertan SESBren zatiketa eragin zuten.