Existentzia baketsurantz

1950 hamarkadako azken urteak nazioarteko politikan emango zen aldaketaren lekuko izan ziren. Gerra hotzetik superpotentzien arteko orekara igaro zen, beste oreka berri batera, ez, ordea, tentsio eta krisi larririk gabea.

Estrategia-aldaketa

Bigarren Mundu-gerraren bukaeratik eta berrogeita hamarreko urteen azkenaldira arte, mundua gerra nuklear hondagarri baten mehatxupean beldurturik bizi izan zen, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko norgehiagoka inperialista batengatik. Stalinen heriotzak 1953an nazioarteko harremanen beste ikuskera baten ezarpena zehaztu zuen.

Bi pertsonaia izan ziren aldaketaren protagonistak: John F. Kennedy, Estatu Batuetako presidentea, eta Nikita Kruschev, lehen ministro sobietarra. Bien artean ondoko aspektu hauetan oinarritutako konpromiso bat ezarri zuten elkarrekin bakean bizitzeko:

  • Disuasio nuklearra edo terrorearen oreka: bi superpotentzien armategi atomikoek batak bestearen hondamena ziurtatzen zuten, horregatik gerra ezinezkoa gertatzen zen.
  • Bigarren Mundu-gerraren bukaeran banatutako eraginkortasun-guneekiko begirunea.
  • SESBren desestalinizazioa; honek inbasio sobietarraren beldurra gutxitu zuen Mendebaldean.
  • Alderdi Demokrataren igoera Estatu Batuetan; hau politika tolerante eta baketsuago baten aldekoa zen beste superpotentziarekin.
  • Oldarkortasun ideologiko eta propagandistikoaren gutxitzea bi bandoetan, barneko aldaketa politikoen emaitza.
  • Negoziaketa-bide zuzenak ezartzea bi superpotentzien artean. Kremlina Etxe Zuriarekin komunikatzen zuen «telefono gorria» elkarrizketaren sinbolo bihurtu zen.
  • Arma nuklearren murrizketari buruz hitzarmenak sinatzea.

Berlingo harresia, bi bloke kontrajarritan zatitutako munduaren sinboloa.

Hondamen masiboko arma gero eta sofistikatuagoen garapena nazioarteko harremanen ezaugarrietako bat izan zen Bigarren Mundu-gerraren ondoren.

Krisiak

Distentsio-politikak nazioarteko mailan optimismo-giroa sortu bazuen ere, bi krisi larrik hondamendi nuklear zorian ipini zuten mundua 1960ko hamarkadaren hastapenetan:

  • Berlingo krisia: Ekialdeko Alemaniatik Mendebalderanzko etengabeko ihesak, batez ere Berlinen, agintari sobietarrek hormigoizko hesi bat eraikitzea eragin zuen hiriaren mendebaldeko sektorearen inguruan.
  • Misil kubatarren krisia: 1959an iraultza kubatarrak, Fidel Castro buru zuela, Fulgencio Batista diktadorea agintetik kendu zuen. Estatu Batuak irla inbaditzen ahalegindu ziren 1961ean (Cochinos badian lehorreratzea) eta, operazioan huts egin ondoren, blokeo ekonomiko gogor batera behartu zuen. Honela, Kuba bloke sobietarrarekin lerrokatzera behartua aurkitu zen. 1962an, misil errusiarrak irlan instalatzeak mundua gerra nuklearraren zorian jarri zuen. Azkenean, Moskuk misilak erretiratu zituen Karibeko irla ez inbaditzeko promes amerikarraren truke.

Blokeen barneko gatazkak

Bi blokeek barneko krisi larriak jasan zituzten 1960ko hamarkadan zehar:

  • Vietnamgo gerra: 1964an armada estatubatuarrak esku hartu zuen Ipar Vietnam eta Hego Vietnamen arteko gerran (1954an hasia). Estatu Batuetan barruko oposizio gogorra sortuko zuen kanpaina luze eta anker baten ondoren, Nixon presidenteak bere tropen atzera egitea agindu zuen 1973an. Historia estatubatuarreko lehen porrot militarrak krisi sakona eragin zuen potentzia amerikarrean.
  • Pragako Udaberria: Alexander Dubcêk presidenteak Txekoslovakia demokratizatzeko egindako ahaleginak ("aurpegi gizatiardun sozialismoa"), Varsoviako Ituneko tropek herrialdea inbaditzea eta sistema sozialista tradizionala ezartzea ekarri zuen berekin, eta honek, nazioarteko oposizio handi bat eragin zuen.

Pragako Udaberria.

Data garrantzitsuak

  • 1953 Stalinen heriotza. Nikita Kruschev, lider sobietar berria.
  • 1959 Iraultza kastristaren garaipena Kuban.
  • 1960 Kennedy Estatu Batuetako presidente aukeratzen dute.
  • 1961 Berlingo hesiaren eraiketa.
  • 1962 Misil kubatarren krisia.
  • 1963 Kennedy presidentearen hilketa Dallasen.
  • 1964 Esku-hartze estatubatuarra Vietnamen.
  • 1968 Ez Ugalketa Nuklearraren Hitzarmena. Martin Luther Kingen hilketa; Estatu Batuetako beltzen eskubide zibilen aldeko borrokan liderra zen.
  • 1969 Richard Nixon aukeratzen dute Estatu Batuetako presidente.
  • 1970 Vietnamgo gerraren aurkako protestak Estatu Batuetan.
  • 1972 Arma Estrategikoak Mugatzeko Hitzarmena (SALT).
  • 1973 Atzera egite estatubatuarra Vietnamen. Watergate eskandalua. Nixon dimititzera behartua aurkituko da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana