Egungo ekonomia

Egungo ekonomiaren ezaugarri nabariena nazioarteko bihurtzeko prozesu gero eta handiagoa da. Hedabideek, informatikak eta muga-traben pixkanakako ezabatzeak «herrixka globala» deritzon egoitzaren alderako joera indartzea eragiten dute.

Ekonomia globalaren zentroak

Komunismoaren erorketaren eta merkatu librearen ekonomi sistemen indartzearen ondoren, mundu-ekonomia oinarrizko hiru polotara zuzendurik geratu zen:

  • Amerikako Estatu Batuak: munduko lehen ekonomi potentziak bere posizio hegemonikoa mantendu zuen, nahiz eta bere barne arazoak eduki eta kanpoko konpetentzia gero eta garrantzitsuagoa izan.
  • Japonia eta «ekialdeko dragoiak»: ekonomi jardueraren atal handi bat Asiako ekialde urrunera lekualdatu izana, bigarren mundu gerraren ostean Japoniak garatu zuen garapen ikusgarriaren ondorioa izan zen. Japoniarren jokabidea eredutzat hartu zuten zonaldeko beste nazio batzuek, hala nola Taiwan, Hego Korea edo Singapur, Hong-Kong txinatar hiriak ez ezik.
  • Europar Batasuna: bata bestearen segidako zabaltze prozesuaren ondorioz hirugarren ekonomi potentzia bihurturik, bere bazkideen arteko lehia eta estatubatuar eta ekialdetar konpetentziak neurri handian mugatu zuten honen merkaturatzeko ahalmena.

Neoliberalismoaren arazoak

Ekonomiaren garapen orokorra bistakoa bada ere, politika neoliberalen ezarpenak ia munduko eskualde guztietan hainbat alde txar azaldu zituen:

  • Langabeziaren areagotzea: langabezia herrialde garatu gehienen arazo nagusia bihurtu zen.
  • Merkataritzaren eta aurrekontuen defizita, nagusiki Estatu Batuetan eta Europar Batasuneko zenbait naziotan eragina izan zuena.
  • Neoliberalismoak herrialde pobreetan eta errepublika komunista ohietan garapena ziurtatzeko zuen ezintasuna.

Politika neoliberalen sakontzeak kontrako mugimenduen agerpena eragin du mundu guztian, nazioarteko ekonomi eta politika topaketak direla eta, nagusitasun nabarmena eta indar berezia azaltzen dutenak. Sortu dira foro alternatiboak ere ekonomi eredu honen aurrean, Portoalegreko foroa kasu.

Ekonomia modernoaren bereizgarriak

Egungo ekonomia globalizazioagatik bereizten da, eta hauexek dira bere ezaugarriak:

  • Lan merkatuaren aldakuntza, langilearen babesgabetasuna eragiten duena, eta langabezi indize altuko herrialdeetan bereziki erasotzen duena.
  • Fabrikak esku lana merkeago daukaten hirugarren munduko herrialdeetara eramatea.
  • Teknologi aurrerakuntza etengabeak, lehen gaien eta esku lanaren kostua murrizteko.
  • Multinazional handien boterearen hazkundea, Estatuen subiranotasunaren kaltetan.
  • Nazio garatuen eta nazio azpigaratuen arteko diferentzia ekonomikoa gero eta zabalagoa izatea, hirugarren munduko herrialdeetako gatazkak areagotuko dituena.

Hong-Kongeko kale bat.

Etorkizuna: ongizate Estatuaren defentsa

Neoliberalismoaren aplikazioak mundu mailan, espero zitekeen baino itxaropen gutxiago eskaintzen du, beraz. Nahiz eta mugak desegiteko joera izan eta zeharka zenbait gatazka negoziazioen bidez konpontzeko aukera eskaintzen duen, aldi berean munduaren zatiketa, aberats eta pobreena gero eta sakonagoa da.

Bestetik, herrialde aberatsetan neoliberalismoaren aplikazioak ongizate Estatuaren pixkanakako birrinketa eragin du, pentsio, langabezi, osasun, eta abarreko arloetan lortutako hainbat onura sozial bertan behera utziz.

Etorkizuneko munduaren erronka nagusia, beraz, hiritar gehienen ongizatea ziurtatzeko ekonomi egitura berrien ahalmenean errotuko da.

Data garrantzitsuak

  • 1991 Hegoko Merkatu Komunaren eraiketa (MERCOSUR) Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguayren artean.
  • 1992 Maastrichteko hitzarmenaren sinadura. Europako Elkarte Ekonomikoa Europar Batasuna izatera pasatzen da. Merkataritza Libreko Hitzarmenaren sinadura (TLC) Mexiko, Kanada eta Estatu Batuen artean.
  • 1994 TLCren berrespena.
  • 1996 Bolibiak eta Txilek hitzarmenak sinatzen dituzte MERCOSURrekin.
  • 1999 Euroa hamabi naziotako moneta bihurtzen da, moneta nazionalekin batera bizi bada ere.
  • 2000 Ardatz monetario hirukoitz baten sorrera birtuala: dolar-euro-yen.
  • 2002 Euroa EBeko hamabi naziotako moneta bakar bihurtzen da, herrialde bakoitzeko dibisak desagertu ondoren.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana