Mundu polobakar baten arazoak

Sobietar Batasunak hirurogeita hamar urte baino gehiagotan Mendebaldearen lehiakide izan ostean jasan zuen kolapsoaren ondorioz, ordena mundial berri bat sortu zen, bertako potentzia hegemoniko bakarra Estatu Batuak zirelarik. Mundu berri honek, gerra hotzeko tentsioetatik libre, Estatu Batuen eta bere aliatuen esku-hartzea ahalbidetu du, ONU erakundearen irizpideak kontuan hartu gabe; horrela, mundu polobakar bat sortzen da.

ONUren zaharkitzea

Nazio Batuen Erakundea, planeta-mailan bakea babesteko instituzio gisa Bigarren Mundu-gerraren amaieran sortua (81 eta 82. gaiak ikusi), 1990eko hamarkadan krisialdi larri batean murgildu zen. ONUren gainbeheraren arrazoiak hainbat eratakoak izan ziren:

  • Arazo ekonomikoak, nazio kide askok kuotak ordaintzen ez zituztelako, batez ere Estatu Batuek, erakundearen zordun nagusia.
  • Sinesgarritasunaren galera, nazioarteko interesa duten auzi askotan erakundeak agertu duen jarrera zalantzakorraren ondorioz.
  • Ezgaitasun exekutiboa, Asanbladan diktaturiko erabakiak betearazteko.
  • Egitura zaharkitua, Bigarren Mundu-gerran garaile gertatu ziren bost potentziek kontrolatzen duten Segurtasun Kontseiluarekin (Estatu Batuak, Errusia, Txina, Erresuma Batua eta Frantzia). Potentzia berriek, Japonia, India, Brasil, eta abarrek, berrikuntza bat eskatu izan dute arlo honetan.

Golkoko gerra

1990ean, Irakeko armadak Kuwait emirerri petrolio-sortzaile txikiaren aurka eraso zuen Pertsiar Golkoan. Saddam Hussein Irakeko presidenteak entzungor egin zion ONUk handik erretira zedin egindako eskabideari; ONUk, orduan, hogeita zortzi naziotako indarrez osaturiko nazioarteko askapen-armada bat bidali zuen. Hainbat bonbardaketa eta lehorreko operazioren bidez, nazioarteko koalizioak Irak-eko armada Kuwaitetik egotzi zuen, urtebeteko okupazioaren ondoren.

Golkoko gerrak eragin garrantzitsuak izan zituen nazioarte-mailako ekonomian, petrolioaren prezioak izugarri garestitu baitziren. Irakek blokeo komertzial gogorra jasan du gatazka haren amaieraz gero, eta behin baino gehiagotan jasan ditu nazioarteko indarren erasoak. Esku-hartze hauek direla eta, Ekialde Ertainean hainbat terrorista-talde integrista sortu dira, esate baterako Al Qaeda, 2001eko irailean Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurkako atentatuak burutu zituena.

Atentatu hauei erantzuteko, Estatu Batuek Afganistan eraso zuten 2002an, Al Qaeda taldeko buruzagi terrorista han babesten zelakotan, eta nazio hura gobernatzen zuen talibanen erregimena boteretik egotzi zuen. 2003an, Estatu Batuek eta bere aliatuek Iraken aurkako gerra deklaratu zuten, berriro erasoa jo eta Sadamen erregimena desegin zuten, oraingoan ordea Nazio Batuen onespenik gabe, eta horrek nazioarteko erakundearen irudi jadanik aski hondatua areago aldrebestu zuen.

Kuwaiteko askapen-kanpainako lehorreko operazioak.

Somaliako porrota

Somaliako gerra zibila, non lurralde hartako gune desberdinetan guztira hogeita zortzi talde militar elkarren borrokan zebiltzan, Nazio Batuen sinesgarritasuna hankaz gora botako zuen beste hondamendi bat izan zen.

Gerra haren ankerkeria eta lehiakideen artean akordio baketsu batera iristeko ezintasuna ikusirik, Estatu Batuek militarki esku hartu zuten 1992an. Estatubatuar militarren porrotaren aurrean, ONU arazo hura konpontzen ahalegindu zen "kasko urdin" talde bat bidaliz.

ONUko ordezkarien gestioek apenas emaitza positiborik lortu zuten (1994an su-eten baten akordioa, huts egin zuena) eta "kasko urdinak", berriz, hainbat salaketari aurre egin beharrean aurkitu ziren (droga-trafikoa, prostituzioa, populazio zibilaren aurkako torturak) eta, ondorioz, 1995ean bueltan erretiratu behar izan ziren.

1997an bake-aurreakordio bat sinatu zen, baina apenas bermatzen zuen normaltasunaren ezarpena afrikar lurraldearentzat.

Harrera-zentroa elikatu gabeei laguntzeko.

Dayton-eko akordioak Bosniari buruz

Bosnia-Herzegovinako gatazka (98 gaia ikusi) 1992an hasi zen eta 1995ean amaitu zen, Estatu Batuen esku-hartzeari eta erasotzaile serbiarren aurka NATO erakundeko aire-indarrek Mediterraneoan izan zuten partaidetzari esker.

Negoziaketara premiaturik, liskarturiko alderdiek (bosniarrak, musulmanak, kroaziarrak, eta serbiarrak) estatu federal bat sortzea onartu zuten, bi entitate autonomoz osatua:

  • Bosniako Federazioa (musulmanak eta kroaziarrak).
  • Errepublika serbobosniarra (serbiarrak).

Banaketa hau Daytoneko bake-akordioetan erabaki zen, 1995eko abenduaren 14ean sinatu zirenak eta, laburbilduz, bi egitate funtsezko hauek onartzen zituztenak:

  • Bosnia-Herzegovinako banaketa etnikoa.
  • Barne-mugak bat etortzea gerraren amaieran bando bakoitzak okupatuak zeuzkan eremuekin.

NATOko tropen presentziak status quo hauskor hori mantentzea bermatu du.

Data garrantzitsuak

  • 1990 Kuwaiten inbasioa Irakeko tropen aldetik.
  • 1991 Nazioarteko koalizioak erasotzaile irakiarrak egozten ditu Kuwaitetik.
  • 1992 Tropa estatubatuarrak Somaliara bidaltzen dituzte. Erabateko porrota. Bosnian gerra zibila hasten da. Hilketak eta garbiketa etnikoa.
  • 1995 Kasko urdinak Somaliatik erretiratzen dira. Daytoneko akordioak Bosniari buruz. Errepublika bikoitz baten sorkuntza.
  • 1997 Bake-akordioa Somalian.
  • 2001 Atentatu suizida New Yorkeko Dorre Bikien eta Washingtoneko Pentagonoaren aurka.
  • 2002 Afganistango guda.
  • 2003 Iraken aurkako guda.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana