Nafarroako historia

escudo

Nafarroako armarria

Historiaurrea

Euskal Herriak Behe-Paleolitikoaz geroztik ditu biztanleak. K.a. 1500 urtearen inguruan izan ziren indoeuroparren migrazio-uhinek herriak sortzea ekarri zuen alde batetik, bereziki Erriberan eta Nafarroako Erdialdean, eta bestetik laborantza, metalezko armen eta tresnen erabilera eta bizitzaren eta izadiaren ikuskera berri bat.

Dólmen de Artajona

Artaxoako trikuharria

Erromatartzea (K.a. II. mendetik K.o. IV. mendera arte)

Pirinioetatik Ebrora bitartean hainbat giza talde bizi ziren erromatarrak etorri aurretik eta hauek ez zuten eragozpen handirik aurkitu lurraldea menderatzeko. Euskal Herria erromatarrek Hispania Citerior deitzen zuten eskualdean zegoen, Zaragozako "conventus" juridikoaren barruan. Arkeologi aurkikuntzek erakusten dutenez, Euskal Herrian baziren hirigune garrantzitsuak: Iruñea, Erriberri edo Cascante, esate baterako eta "villa" bikainak, Ledeakoa edo Faltzesekoa, adibidez, eta baita ingeniaritza-lanak ere, hala nola Lodosakoa. Gehiago erromatartu zen "Ager Vasconum" (Euskal Herriaren Mediterraneo aldeko isurialdea) "Saltus" (Kantauri aldeko isurialdea) baino; lautada zabalak egokiagoak ziren laborantzarako eta bideak egiteko.

mosaico romano

Erromatarren mosaikoa Teseo eta Minotauroa irudikatzen dituena. Iruñean agertu zen eta Nafarroako Museoan dago.

Erromatartzeak eragina izan zuen lurraldeko antolaketa sozial eta erlijiosoan. Gizarte-klaseen egitura sortzen da: alde batetik lursail handien jabeak eta goi-mailako magistratuak eta bestetik, jopuak, esklaboak eta maizterrak. Bien artean gizon askeak zeuden, "fundi"en jabeak eta "Stipendia" izenaz ezagutzen ziren zergak ordaindu behar zituzten nekazariak. Erlijioari dagokionez, bertako jainkoez aparte (Selatse, Lakubegis) erromatarren jainkoak ere ageri dira.

Germaniarren migrazioak izan zirenean 275 aldera, garai zailak etorri ziren Euskal Herriarentzat eta Pirinioetan zehar beste herri batzuk igarotzeak Erromarekiko loturak guztiz haustea (407-408) ekarri zuen.

Musulmanak eta karolinjioak

V., VI. eta VII. mendeak ilunak izan ziren. Erromatarrak zituzten alde batetik eta sueboak eta bisigodoak bestetik. Euskaldunek borroka eta presio artean bizi behar izan zuten. Gutxiago erromatartuak zeuden mendialdekoak (Saltusekoak) hobeto jarki zitzaizkien. "Ager"eko ordokiak, ordea, bisigodoen eskuetan jausi ziren.

Tropa musulmanak Baskoniara iritsi zirenean mendi aldekoen eta bisigodoen mendean zeudenen arteko desberdintasunak areagotu egin ziren: hegoalde islamiartua Nafarroako erresumatik at geratu zen XII. mende arte. Alabaina, printze baskoi kristauek harreman ekonomiko estuak izan zituzten Banu Qasitar musulmanekin eta baita senitartekoak ere haien artean. Eneko Aritza bat Musa ben Musa ospetsuaren anaia zen.

Capitel de la mezquita de Tudela

Tuterako meskita-aljamako transeptuko kapitela.

Kordoba hiriburua urrun egoteak, besteak beste, hainbat matxinada eragin zituen. Frankoen errege Karlomagnok Hispania musulmana konkistatu nahi izan zuen, baina Zaragozara heldu zenean, hango gobernadoreak ez zion hiria eman nahi izan. Pirinioetaranzko itzulian baskoiek Orreagan jarri zioten segadan erori zen (778).

Garai hartan Iruñean bi joera nabarmentzen ziren politika aldetik: frankoen dinastiako karolinjioena eta Banu Qasitarrekin harreman onak izaten jarraitu nahi zutenena.

Nafarroako erresuma Erdi Aroan

Iruñeko monarkia VIII. mendearen bukaeran sortu zen, hamabi "baroi"ekin boterea partekatuz. Aldi batez iruindarrak Banu Qasitarren adiskide izan ziren, baina Antso I.a Gartzesek (905-925) Banu Qasitarrei eraso zien eta lurrak bereganatzen saiatu zen. Deio, Errioxa Goiena eta Pirinioen ondoko Aragoiko konderria konkistatu zituen.

Antso III.a Gartzes Nagusia (~992-1035) da Nafarroako historiako pertsonaia gailena. Gaztelarekiko harremanak sendotu zituen, erresumaren antolaketan aldaketak egin zituen (Clunyko erreformari ekin zion) eta Iruñeko erresuma zabaldu zuen. Bere seme Gartziak bere lurren ondarea jaso zuen eta erresumaren jabe izaten ahalegindu zen senideen gainetik. Gontzalok Sobrarbe eta Ribagortza jarauntsi zituen, Ramirok Aragoi eta Fernandok Gaztela. Hauek euren lurraldeak handitzen eta Iruñekoak banatzen saiatu ziren.

Monumento a SanchoIII

Antso III.a Nagusiaren monumentua Hondarribian, Higer lurmuturraren ondoan.

Antso IV.a zendu ondoren, Iruñeko erresuma banatu egin zuten eta Nafarroa Aragoiko errege Antso Ramirezen eskuetan geratu zen. Ramirezen eta honen semeen gobernuek ahaleginak egin zituzten lurraldea hedatzeko eta birkonkistan jarraitu zuten. Hauek agindu zuten bitartean, burgu berriak edo "burgu frankoak" sortu ziren, hots, burgu zaharretatik kanpora zeuden herriguneak, foru bereziekin eta merkataritzan ziharduten biztanleekin.

Ramirezen seme Alfontso I.a Borrokalariak bere testamentuan zioen erresuma "Jerusalemgo Ordenakoentzat" izan zedila, baina ez Aragoik eta ezta Nafarroak ere ez zuten onartu. Gorabehera hartaz baliatuz, Nafarroak independentzia lortu zuen eta Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea izendatu zuten errege. Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta Pedro II.a Aragoikoa Antso Azkarraren arerioak izan arren, elkarrekin gudukatu zuten musulmanen aurka Navas de Tolosako guduan (Jaen, 1212-VII-16).

Las Navas de Tolosako gudua (1212) (Van Halen; Madril, Senatuaren Jauregia).

Bestalde, erresumaren ekonomia aberatsa izan zen; koroak herriak eta lurrak erosi zituen eta eliz erakundeek beren ondarea handitu zuten eta monumentu erromaniko sail ederra eraiki zuten.

Antso Azkarra hil zenetik 1328 arte Nafarroak Frantziarekin lotura estua izan zuen. Erresuma Parisetik administratzen zuten eta gobernua aitoren seme frantsesen eskutan jarri zuten, bertakoak baztertuz. Frantsesen eragina artean ere nabari da; hizkuntzaren ikuspegitik, ordea, nekazari-jendea alfabetatu gabea zen eta "lingua navarrorum", euskara, alegia erabiltzen zuen. 1328z geroztik, h.d. Karlos I.a Burusoila Nafarroakoa zendu zenez geroztik, Evreux-eko dinastiak erreinatu zuen 1425 arte. Nafarrek idatzitako Forua berritu eta hobetu zuten, baina, itxurazko aberastasunaren azpian, nekazarien txirotasuna, krisialdi demografiko sakona eta laborantzako ekoizpenaren beherakada ezkutatzen ziren.

1425 eta 1521 bitartean gatazka handiak izan ziren Nafarroan erregetzan ondorengoa nor izango. Agaramontarrak Joan II.aren aldekoak ziren eta beaumondarrak, aldiz, Karlos IV.a Vianako printzearenak. Joan II.ak irabazi zuen beaumondarren aurkako borroka Lizarran, Gorteak bildu zituen eta bere alaba Leonor izendatu zuen ondorengo. Honek ondorengotza bere semeari eman zionean, Foix dinastia jabetu zen botereaz Nafarroako erresuman eta horrek areagotu egin zituen agaramontarren eta beaumondarren arteko liskarrak. Eztabaida hauen ondorio gisa, Nafarroa Garaia ahultzen joan zen eta Fernando II.a Katolikoak erresuma konkistatu zuen (1512).

Gaztelako erresumaren mendean

Nafarroa Beherean erreinatu zuen Albret dinastiak mantendu egin zuen "Nafarroako errege-erreginak" deitura. Bestalde, nahiz eta Fernandok zin egin zuen nafarrei Foruak errespetatuko zizkiela, erregeordeak jarriz, herrialdearen independentzia politiko eta kulturala murriztu zuen. Hala eta guztiz ere, XVI. mendean zehar hazkunde ekonomiko eta demografiko handia izan zen, mahastiak landatu ziren, burdinolak ustiatu, penintsularekiko merkataritza eta eskulangintza garatu.

Elizak eta aitoren semeek irabaziak izaten jarraitu zuten, beren lurrak ustiatuz, eta noblezia zabaldu eta aberastu egin zen. Politika-arloan, Gorte Nagusiek botere legegilea eskuratu zuten eta Gortea eta Errege-kontseilua justizi epaitegi gorenak. Biztanleak bi sail handitan banatzen ziren: agintariak eta nekazariak. Azken hauek alfabetatu gabeak ziren eta euskaraz hitz egiten zuten.

XVIII. mendean nafarrek foruak salbatu zituzten, lehen errege borbondarra izango zen Felipe Anjoukoaren aldekoak izan zirelako, Karlos Austriakoaren aurka, ondorengotza-gerratekoan. Aragoiko Erresumakoak, aldiz, deuseztatu egin zituzten. Aipagarria da merkataritzak eta industria pribatuak nahiz publikoak izan zuten aurrerapena, gorantz zetorren talde sozialari esker. Zenbait familia nafarrek dirua eta ospea irabazi zituen, Joan Goienetxekoarenak eta Jeronimo Ustarizkoarenak, adibidez. Aberats berri horiek beren ondasunen parte bat noblezia-tituluak lortzen eta hirigintzan erabili zuten. Nekazariek ezjakin eta tradizioei atxikita jarraitzen zuten.

Nafarroa, probintzia bihurturik

Garai hartan Nafarroak nozitu zuen krisialdiaren erroak ez zeuden absolutismoaren eta liberalismoaren aldeko jarrera kontrajarrietan bakarrik, ez batak eta ez besteak ez baitzuten Foruak mantentzea proposatzen. 1808an Napoleon Iruñean sartu zen eta Espainiako Independentzi Gerratea hasi zen. 1812an Espainiako Konstituzioa sinatu zen, Espainia estatu bakar gisa eratuz. Fernando VII.a jarri zen berriz errege eta honek absolutismoa berrezarri zuen, baina Riego jeneralak konstituzioa zin egitera behartu zuen erregea. I. Karlistaldiaren bukaeran, Bergarako Ituna sinatzean (1839), Espartero jeneralak Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak mantenduko zirela agindu zuen, baina ez zegoen lekurik Nafarroako erresuma askearentzat Espainia berrian.

Espainiako beste probintzia bat sortu zen, bere gobernadore zibilarekin eta Diputazio Probintzialarekin. Horrela, foruak autonomia fiskal eta administratibo hutsera murriztuta geratu ziren. Gainera, Nafarroak garai honetan geldialdia izan zuen ekonomia eta demografia aldetik; oligarkia finantzarioak Bizkaian eta Gipuzkoan bultzatu zuen garapenaren aurkako egoera sortuz.

Canovas-en 1876ko legeak askatasun handia ematen dio Espainiako gobernuari Euskal Probintzietan eta Nafarroan erabakiak hartzeko. Nafarroak akordio ekonomiko bat sinatzen du: bi milioi pezetako kupo bat jartzen da, 1927 arte iraungo duena. Garai hartan, intelektual nafarrez osaturiko talde batek, Joan Iturralde Suit buru zuela, "Asociación Eúskara de Navarra" sortu zuen (1849-1909). "Zazpiak bat" lelopean, elkarte honen xedea "euskara, euskal literatura eta historia zaintzea eta zabaltzea" zen . Eúskara aldizkaria sortu zuten eta beste euskal intelektual batzuekiko harremanak izan zituzten. Asociación Eúskara de Navarra hau Eusko-Ikaskuntza-ren aurrekari bat izan zen.

Foruen aldarrikapenen artean Gamazada izan zen gobernu zentralaren aurka jende gehiena bildu zuen protesta. Germán Gamazo, Ogasun ministroak, Euskal Probintzien eta Nafarroaren urteroko zergak igotzea proposatu zuen, 1841eko forua urratuz. Diputazioak eta udalek protesta egin zuten eta 1893ko ekainaren 3an manifestaldi handi bat egin zen, 107.000 nafar bildu zituena. Iruñean eta Nafarroako beste herri askotan Foruen monumentuak eraiki zituzten.

Primo de Riveraren diktadurapean (1923-1931) diputazioak desegin zituzten (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroakoak salbu), alderdi politiko bakarra sortu zen eta militarrek hartu zituzten gobernadore zibilen karguak; espainolismoa eta zentralismoa nagusitu ziren Espainian. 1927an akordio ekonomikoa berritu zuten eta kupoa bi milioi pezetatik sei milioira igo zen.

Nafar gehienek ez zuten onartu Errepublika (1931-1936). Foruen aldarrikapena egin zuten: penintsulako euskaldun guztien batasuna estatu bakarrean Autonomia Estatutu baten bidez defenditzen zuten. Nafarroa 1936ko altxamendu militarraren habia izan zen; militarrek eta karlistek bat egin zuten. Ordurako, 1934an, espedizio nafarrak joanak ziren Italiara prestakuntza militarra hartzera eta armak biltzen eta etxetan eta elizatan gordetzen ari ziren karlistak.

Gerratea, frankismoa eta trantsizioa

Gerra zibilak nafarren arteko borroka eta euskaldunen arteko bizikidetza hondatzea ekarri zituen; Nafarroan eta Araban altxamenduak arrakasta izan zuen hasiera-hasieratik eta Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, Errepublikarekiko leial mantendu zirenek hasieran kontrolatu egin zuten egoera. Gerrak Nafarroako bertako balioen zapalkuntza ekarri zuen; zehazki euskararena.

Francoren garaian Nafarroak tratu berezia izan zuen Espainiako gobernuaren aldetik; foru-erregimena errespetatu egin zioten. Diktaduraren lehen aldian agintariak oso kontserbadoreak izan ziren eta ekonomia geldi egon zen. Honek jende asko Bizkaira, Gipuzkoara eta Kataluniara emigratu beharra ekarri zuen; Opus Deik Nafarroako Unibertsitatea sortu zuen. Bigarren aldi batean, 1970eko hamarkadatik aurrera, Nafarroa asko aldatu zen, industrializazioak aurrera egin zuen eta honekin Iruñean eta inguruan biztanleria asko hazi zen. Horren ondorioz, frankismoaren azken urteetan laneko gatazkak ugaritu egin ziren eta langile-mugimenduak indartu ziren.

Franco hil ostean zenbait saio egin ziren Nafarroak Hego Euskal Herriko beste herrialdeekin batera Autonomia Estatutu bat lortzeko. Hasieran, 1978 arte, Nafarroako PSOE alderdia ideia honen aldeko zen. 1978ko Espainiako Konstituzioak Nafarroako foru eskubideak onartu zituen. 1982an Nafarroako Foru Erregimena Berrezartzeko eta Hobetzeko Lege Organikoa onartu zen, hau da, Nafarroako Autonomia Estatutua. Lege honek eta 1978ko Konstituzioaren iragaitzazko laugarren xedapenak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eta Nafarroakoak bat egiteko aukera ematen dute eta hori gauzatzeko bidea zehazten dute. Nafarroako Foru Erkidegoak bere Gobernua eta Legebiltzarra ditu.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana