Itzuli orri osora

Agaramontarrak eta beaumondarrak

Agaramontarren gaztelua

Agaramontarren gazteluaren hondakinak Bidaxunen

Agaramontarrak eta beaumondarrak Nafarroako ahaide nagusien bandoak ziren. Gaztelua Bidaxunen zuen Agaramonteko jauna zen agaramontarren burua;. beaumondarrena, berriz, Aratzurin bizi zen Beaumonteko jauna. Bi bandoen arteko borrokek 1438ko gerrate zibila ekarri zuten. Geroago, 1512an, Gaztela eta Aragoiko errege Fernando II.a Katolikoak, beaumondarren laguntzarekin, agaramontarrak garaitu eta Nafarroako erresuma konkistatu zuen.