Ipar Euskal Herriko historia

Historiaurrea

Ipar Euskal Herrian aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak duela 150.000 urte ingurukoak dira. Ilbarritzen, Hiriburun eta Mugerren, Aturri ibaiaren ertzean, zenbait bizileku aurkitu dira. Erdi-Paleolito garaian (duela 100.000-70.000 urte) Euskal Herrian bizi ziren gizakiak Neanderthalekoak ziren. Hasieran inolako estalperik gabe bizi ziren eta gero haitzulotan, Isturizkoan, esate baterako. Goi-Paleolitoko (duela 50.000-9.000 urte) gizakiak jadanik euskaldunak ziren, Cromagnongo gizakiaren bertako eboluzioz sortuak.

Madeleine aldiko (duela 14.000-9.000 urte) arte ugari aurkitu da Isturitzen. Han aurkituriko gauzen artean ezagunena antzinako txistu antzeko bat da. Mesolito garaiko biztanleak haitzulotatik kanpo bizitzen hasi ziren, nahiz eta askoz beranduago ere haiek erabili ziren. Bestalde, garai hartakoak dira zeramikaren, nekazaritzaren eta abelazkuntzaren hasierak.

zaldia

Isturitzen aurkituriko Madeleine aldiko hezurra, zaldia grabatua duena

Neolito garaian (K.a. 4000-3000) euskaldunek, beste herri batzuekin zituzten harremanei esker, metalak eta nekazaritzako hainbat aurrerapen erabiltzen ikasi zuten.

Erromatarren garaia

56. urtean Krasok, Zesarren tenienteak, Akitaniako herriak garaitu zituen. Aldi hartan Ager vasconum (mediterraniar Euskal Herria) eta Saltus vasconum (atlantiar aldekoa) bereizten zituzten; azken hau erromanizatzen zaila izan zen.

Julio Zesar-ek eta Estrabon geografo eta historialari grekoak garbi bereizten zituzten galiarrak eta akitaniarrak hizkuntza aldetik. Bederatzi herrik osatzen zuten lehen Akitania izandako Novempopulania erromatar probintzia (gaur egun euskaldun ez direnak): Tarbelli (Akize), Auscii (Auch), Bigerri (Tarbe), Boiates (Argenteyres), Consoranni (Couserans), Convenae (Comminges), Elusates (Eauze) Lactorates (Lectoure) eta Tarsuates (Aire). Ondoren, Bearnenses (Lescar), Iluronenses (Oloroe) eta Basattes (Bazas) gehitu zitzaizkion.

Hizkuntza aldetik, Ipar Euskal Herriko hego mendebaldea gutxiago erromanizatua izango da, bertako leku-izen gehienak euskal jatorria duten atzizkiez (-ousse, -ous, -ost, -ost, -oz) osatuak baitaude; esaterako, Biscarrosse edo Almandoz.

Erdi Aroa

Germaniarren aurkako gatazken ondoren, Novempopulania Baskonia izenez ezaguna izango da 602tik aurrera. Bisigodoek ipar eta hego aldetik eraso zieten euskaldunei, Klovis frankoen erregeak hauek garaitu zituen arte (Vouillé, 507). Iparraldeko euskaldunek, 636an Arinberto dukea garaitu ondoren, Baskoniako lehen dukerria eratu zuten 660an, Akitaniarekin batuz. Batasun hau 668an desegin zen. Orreagako gudua galdu ondoren (778), frankoen errege Karlomagnok ez zuen euskal lurrak bereganatzeko beste saiorik egin. Bere ondorengoek egin zituzten behin eta berriz ahaleginak, eta denboraldi labur batzuetan, baita Iruñea menderatu ere. 824tik aurrera Eneko Aritza ageri da Iruñeko errege.

IX. mendearen bukaeran Baskoniako bigarren dukerria eratu zen, Gilermo baskoi guztien duke zela. Urte batzuk geroago, Guy Geoffroyek Baskoniako eta Akitaniako dukerriak eta Poitiers-eko konderria bateratu zituen.

Ebanjelizazioa iparraldera berandu etorri zen eta ez zen asko hedatu. Euskaldunak fedegabe basatiak zirela zioten, idolozaleak eta sorginkerian, lapurretan eta iruzurretan ibiliak. IX. mendetik aurrera eta Santiago bideari esker, Novempopulaniako elizak antolakuntza finkoa izan zuen. Santiagora zihoazen bide garrantzitsu guztiak Iparraldetik igarotzen ziren eta, horren ondorioz, bertako bideak eta hiribilduak garatu ziren.

Ospitalepea

Ospitalepeako San Blas eliza, Santiago bidean, Zuberoan.

Politika eta erakundeak

Piriniotako bailaretan hainbat formakuntza politiko txiki agertzen hasi ziren. Horien artean, Lapurdi, Zuberoa eta gero Nafarroa Beherea osatuko duten hainbat herri txiki.

Lapurdiko bizkonderria Antso Gartzes Nagusiak fundatu zuen 1023an. 1193an Nafarroako erregeen menpe gelditu zen. Erregea zen lur hutsen, basoen eta uren jaun eta jabe eta denek, nobleek eta noble ez zirenek, erabil zitzaketen haiek. Nobleek ez zuten inolako eskubide feudalik eta justizia erregearen esku zegoen. Biltzar batek zergak eta kargak banatu eta dirua kudeatzen zuen; parrokietako etxeko jaunek aukeratutako ordezkariek hartzen zuten parte biltzar horretan. Parrokia bakoitzak ere bazuen bere batzarra.

Zuberoako bizkonderria, antza denez, Antso IV.a Gaskoniako dukeak eratu zuen. XII. mendetik Zuberoako bizkondeek Nafarroako erregearen babesa bilatu zuten Biarnoko bizkondearen eta Ingalaterrako erregearen aurka. Lapurdiko erakundeen antzekoak zituzten. Gorputz Handiaren bileran bertako noblezia eta kleroa biltzen ziren eta Silbiet izeneko bilera, Zuberoako biltzarraren paretsukoa zen.

Uztaritze

Uztaritze. XII. m.aren bukaeratik Iraultza Frantsesera bitartean Lapurdiko hiriburua izan zen.

Nafarroa Beherea osatzen zuten herri edo bailara txikiak Nafarroako erregeen menpe geratu ziren 1194 eta 1245 artean. Erdi Arotik Donibane Lohizuneko alkaideak zuen boterea, eta errenta-jasotzaileak zergak jaso eta gastuak ordaintzen zituen. Nafarroa Behereko herrialde bakoitzak Gorteak zituen, biltzarren edo silbieten modukoak, eta baita parrokia bakoitzeko batzarrak ere.

Baiona 1215ean Lapurditik banandu zen eta Iparraldeko gune ekonomikoa izan zen XIX. mendea arte. Baina, batik bat, Nafarroa Europako iparraldearekin lotzen zuen portua izan zen.

Baionako portua

Baionako portua

Errenazimentua eta sorginkeria-epaiketak

XVI. mendean garai ilunak biziko dira Ipar Euskal Herrian. 1512 eta 1659 bitartean Frantzia eta Espainia arteko gatazkak eta ondoren, 30 urtez, erlijio-gerrateek beldurra eta miseria erein zuten lurraldean.

Bestalde, hainbat sorginkeria-epaiketa egingo dira Bordeleko Parlamentuan. Lapurdira bidali zuten Pierre de Lancre aholkularia eta 200 emakume, haur eta apaiz inguru errearazi zituen 1609ko uztailean, erruak aitortzera behartu ondoren.

Pierre de Lancre

Pierre de Lancreren, Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons où il est amplement traité des sorciers et de la sorcellerie (1612) Pierre de Lancre Lapurdiko sorgin-ehizaren arduraduna izan zen. Emakumeek berez bekatuzko izaera dutela uste zuen. Haren ustez emakumeak hain dira arriskutsuak, ezen ez bailitzake inoiz epaile bakar batek epaitu, gizonak ahulak direlako. Gizon askok osatutako epai-mahai batek baizik ezingo lituzkeela epaitu zioen.

Hala ere, sufritutako ezbeharrak gainditu eta XVII. mendean berpizkunde moduko bat bizi izan zen. Euskarazko lehen testua bere Pantagruelen idatzi zuen Rabelais-ek eta Linguae Vasconum Primitiae argitaratu zuen 1545ean Etxeparek.

Iparraldea eta Frantziako monarkia

Mauleko eta Baionako Gazteluak hartzearekin, 1449an eta 1451n hain zuzen, Lapurdi eta Zuberoa Frantziaren menpe geratu ziren. Eta Enrike III.a Nafarroakoak Frantziako koroa lortu zuenean, Nafarroa Beherea ere estatuaren barruan sartu zen.

Zentralismoa zen monarkiaren ezaugarria, bai ideologiaz baita interesez ere, jokabide horrek erresistentzia eragoztea eta, monarkiaren arazo ekonomikoei aurre egiteko, zergak igotzea ahalbidetzen ziolako. Frantziak, monarkia zentralista izaki, Iparraldeko herri-erakundeak desagerrarazteko hainbat saiakera egin zituen.

Alabaina, Nafarroa Beherearen kasua berezia zen. Izan ere, Enrike IV.a erregeak Frantziako eta Nafarroako lurraldeak bereizi egiten zituen eta Nafarroa Behereko eskubideak mantentzen saiatu izan zen beti.

Frantziar Iraultza

Frantziako Luis XVI.ak, estatu-arazoak eztabaidatzeko, Estatu Orokorrak eratu zituen. Hiru estatuak biltzen ziren: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua. Lapurdik ordezkapen banandua lortu zuen, kudeaketa, ohitura eta hizkuntza desberdina izateagatik. Uztaritzeko elizan elkartu eta hirugarren estatuak Garat anaiak aukeratu zituen hara joateko. Hiru estatuek eske berberak azaldu zituzten: besteak beste, euren ezaugarri nazionalak babestea, hizkuntza bereziki, eta garai bateko herriko erakundeak berrezartzea. Euskara zekien apezpikua nahi zuten gainera. Zuberoako diputatuek kexa berdintsuak azaldu zituzten.

Nafarroa Beherea ez zegoen Frantziako erresumaren barnean eta ez zituen diputatuak bidali Estatu Orokorretara. Hala ere, hainbat kexa bildu eta eraman zituzten, borboien gehiegikeriak indargabetzeko eskatuz.

Bitartean, Biltzar Konstituziogilea sortu zen eta probintzien pribilegioak deuseztatu zituzten. Lapurdiko biltzarra horren kontra azaldu zen eta gutxienez hiru probintzia euskaldunen eraketa federala eskatu zuen. Baina, 1790ean Behe Pirinioetako departamenduaren proiektua iritsi zen, euskaldunak biarnotarrekin batzen zituena.

Garat anaietako batek zenbait txosten bidali zizkion Napoleoni hego eta ipar euskaldunak batuko zituen Fenizia Berria izeneko federazio bat osatzeko aholkatuz. Napoleonek euskaldunei buruzko liburu bat idazteko agindu zion, baina, garaitua izan zenez, proiektua bertan behera gelditu zen.

Joseph Dominique Garat

Joseph Dominique Garat Baionan jaio zen 1749ko irailaren 8an. Abokatua, kazetaria eta filosofoa izan zen. Suard, Buffon, d'Alembert, Condillac, etab. adiskideak izan zituen. Bere hizjariogatik hiru bider saritu zuen Akademiak. Estatu orokorretan diputatu izan zen, gero Bost Ehunetako kide, Justizia ministro 1792an eta Barne ministro 1793an. Berak adierazi zion Luis XVI.ari heriotza-zigorra ezarri ziotela. Izuaren garaian kartzelan sartu zuten, baina gero askatu egin zuten. Enbaxadore izan zen Direktorioaren garaian, Zaharren Kontseiluko kide, Inperioak senadore eta konde izendatu zuen. Hizlari handia izan zen, Historia irakatsi zuen Lizeoan eta Filosofia Eskola Normalean; Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide. 1833ko abenduaren 29an hil zen.

Frantziar Iraultzak izan zuen gertaldirik beltzena lapurtarrek pairatu zuten. Iraultzaren aurka egoteagatik eta euskarak propaganda iraultzailea oztopatzeagatik, 1794ko dekretuen ondorioz, milaka lapurtar konzentrazio-zelaitan sartu zituzten.

XIX. mendetik hona

Frantziar Iraultzaren ondoren Iparraldeko politikagintzak ez zuen bizitza propiorik izan; gaurdaino kontserbadorea eta askotan frantziar nazionalista izan da Ipar Euskal Herria.

Amerikarako emigrazioa izan da azken 150 urtetako gertakaririk garrantzitsuena. 1857tik 1877ra 150 mila frantziar joango dira, haietatik 31 mila biarnotarrak eta euskaldunak; 1885etik 1887ra 25 mila, haietatik 5.653 Behe Pirinioetatik. Argentina, Uruguay eta Paraguay izan ziren batik bat emigrazio guneak. Badira Txilera abiatu zirenak ere. XIX. mendearen erdialdean, ordea, Kaliforniara urre bila joan ziren batzuk.

1857an trenbidea iritsi zen Baionara eta 1864an Hendaiara. Bestalde, Napoleon III.ak eta bere emazteak Biarritzen igarotzen zituzten udak. Horixe izan zen Iparraldeko turismoaren hasiera.

Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) arrasto sakona utzi zuen Ipar Euskal Herrian, besteak beste, 6.000 hildako eta kutsu nazionalista frantses sakona.

Vitoriako bataila

Vitoriako bataila, Andre Maria Zuriaren plaza, Vitoria-Gasteiz.

Azken mendean Iparraldeko ekonomiaren, demografiaren eta kulturaren egoerak beherakada handia izan du. Nekazaritza eta abelazkuntza garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina barnealdeko herrien biztanleria gutxituz doa. Baiona da industria gunerik garrantzitsuena (ia bakarra), baina portuaren inguruko industriak une zailak bizi ditu, portua txikia baita. Turismoa, kostaldera mugatua hasiera batean, barnealdera zuzendu da azkenaldian, baina oso mugatua da.

Arrangoitze

Arrangoitzeko golf-zelaia

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana