Itzuli orri osora

Foruen monumentua

Monumento a los Fueros

Foruen monumentua Iruñean

Iruñeko Foruen monumentuaren proiektua Manuel Martínez Ubago arkitektoak egin zuen. Monumentu lerden bat da, Almandozko harriz egindako oinarri pentagonal baten gainean eraikia, Nafarroako bost merindadeen sinbolo gisa. Oinarri honek bost metroko garaiera du, aurpegietan inskripzio banarekin eta Gorteetan jarlekua zuten herrien armarriak ageri dira bertan. Prisma pentagonalaren ertz bakoitzean koloma bat dago eta hauetako bakoitzaren gainean estatua bat. Hauetako bakoitza ezaugarri baten ikurra da: lana, bakea, justizia, burujabetza eta historia. Hauen arteko tarteetan Nafarroako eta merindadeen buru diren herrien armarriak daude, hau da: Lizarra, Erriberri, Iru ntilde ea, Zangoza eta Tuterarenak. Monumentuaren erdiko atal honek zortzi metroko garaiera du. Azkeneko atala marmol gorrizko koloma bat da, kapitel zuria duena eta gainean Nafarroaren ikurra den andre baten estatua, esku batean askatasuna irudikatzen duen kate hautsi bat eta bestean Foruak adierazten dituen pergamino bat dituela.