Gipuzkoako historia

 

Antzinaroa

Aurkitutako aztarnen arabera, Erdi Paleolitorako baziren biztanleak gaur Gipuzkoa den lurraldean. Arrasateko Lezetxiki haitzuloan Neanderthal gizaki-motari dagozkion hezurrak aurkitu dira, Debako Urtiaga haitzuloan, eta Aiako Altxerrin, Goi Paleolitoko Cro-Magnon motakoak eta, Debako Ekainen, Goi Paleolitoko Madeleine aldiko pinturak.

Ekaingo haitzuloa, Zestoa

Neolitoan abeltzaintza garatzen hasi zen eta lanbide berriak ehiza ordezkatu zuen; garai hartako trikuharri ugari dago. Gipuzkoan zehar dauden harrespilak Metal Arokoak dira (K.a. ~2000). Zelten okupazio garrantzitsurik ez zela gertatu uste da, aztarna gutxi batzuk besterik ez baitira aurkitu.

Plutarko eta Estrabon geografo eta historialarien eskutik sartu zen Gipuzkoa historian. Haien deskribapenen arabera, gizarte pobre, gerrazale eta tribu-antolaketa nabarmenekoa zen. Erdialdean barduliarrak, ekialdean baskoiak eta mendebaldean karistiarrak bizi ziren. Erromatarrek eragin txikia izan bide zuten, aztarna gutxi aurkitu baita: Irungo Santa Elena ermitako akropolia eta herri eta portu erromatarraren aztarnak dira aipagarrienak. Bisigodoek eta musulmanek Iberiar penintsula inbaditu zuten hurrenez hurren (V. eta VIII. m.), baina badirudi Gipuzkoaraino ez zirela iritsi.

Erdi Aroa

XI. mendean, Gipuzkoa aparteko entitate bezala agertu zen. Gipuzkoako izenari buruzko lehen aipamena 1025ekoa da. Nafarroako Antso IV.a hil zutenean (1076), Gipuzkoa Gaztelako Alfontso VI.aren menpera pasatu zen. Gartzia IV. Ramirez-ek Nafarroako erresumara batu zuen berriro eta Antso VI.a Jakitunaren garaian ere Nafarroaren mende egon zen. Ondoren, Gaztelako Alfontso VIII.ak eskuratu zuen (1200), eta, XIV. mendean, Nafarroa Gipuzkoa bereganatzen saiatu arren, Gaztelari lotuta segitu zuen. Nafarroako Antso VI.a Jakitunak Donostia fundatu zuen (1180) eta atzetik hiri gehiago heldu ziren: Hondarribia (1203), Getaria eta Mutriku (1209), Zarautz (1237), Deba (1343), Zumaia (1347), Orio (1379), etab.

Alfontso VIII.a (1158-1214) foruen aurren zin egitean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko Beiratea

Erdi Aroan, abeltzaintzarekin batera burdinolak indartu ziren. Feudalismoaren krisia jauntxoen arteko gerretan islatu zen, bando-gerrak deritzenetan. Oinaztarren eta ganboatarren arteko borrokak Arrasate erretzeraino iritsi ziren (1448). Jauntxoen bortizkeriari aurre egiteko hirien arteko Ermandadea sortu zen; horren eskariz, Gaztelako Enrike IV.ak Gipuzkoako dorretxeak suntsiarazi zituen (1457). Ermandadearen Koaderno Berria argitaratu zenean, funtsezko sistema politikoa eratu zen (1463); probintziako gobernu-organoa Batzar Nagusiek osatzen zuten eta hauen esku zegoen legegintza, finantza-arloa, arlo exekutiboa eta judiziala. Batzar Nagusien erabakiak burutzeko erakunde exekutibo iraunkorra Foru Aldundia zen eta ordenamendu juridiko eta politikoa foruek osatzen zuten.

XVIII. mendea

XVIII. mendean, merkataritza Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra elkartearen bidez indartu zen, Amerikako produktuen salerosketan parte hartuz. Burdinolek geldialdia izan zuten XVIII. mendean, Europako berrikuntza teknologikoari aurre egiteko prestatu gabe zeudelako. Matxinadak ere izan ziren mende hartan; 1718an Gaztelaren eta Hego Euskal Herriaren arteko aduana kentzeko kontraforu-dekretuaren aurka piztutako matxinada batetik, eta zerealen prezioa igotzeko asmoz merkatariek alea gordetzearen ondorioz sortutako eskasiaren ondorioz lehertu zena (1766), bestetik.

Fernando VI.aren eta Karlos III.aren erregealdietan, joera zentralistaren ondorioz, foruen aurkako erasoak gogortu egin ziren. 1794an, Frantziako Konbentzioaren ondoren, Napoleonen armadak Bidasoa zeharkatuz Gipuzkoan sartu eta inbaditu egin zuen. Espainiako koroak aurrera zeraman zentralizazio-prozesua zela medio, Gipuzkoan haserrea nagusitu zen eta frantsesekin paktatu nahi izan zuten. Getarian bildutako Batzar Nagusiek Espainiaren menpetik atera ziren, eta Frantziaren protektoratupean ezarriz, Gipuzkoako Errepublika izendatzea eskatu zieten frantsesei. Horiek ez zuten onartu eta Gipuzkoa konkistatu egin zuten. Ondoren, Gipuzkoa independiente aldarrikatu zuten, neutral izatearen truke. Baina, Basileako bakea sinatu zen, Frantziak lurraldu guztiak itzuli zizkion Espainiari eta Espainiak zenbait militar eta zibil donostiar epaitu zituen Donostia frantsesei emateagatik.

Donostiako erreketa eta Karlistaldiak

1807an, Napoleonek, Portugal konkistatzeko aitzakiarekin, Espainia konkistatzen du eta 1808an bere anaia Jose Bonaparte izendatzen du Espainiako errege, Carlos IV.a kargutik kenduz. Espainiarrek hasieratik ukatu zuten Pepe Botella ezizenez ezaguna zen erregea eta independentzia lortzen saiatu ziren. Espainiako Independentzi Gerrak 1813 arte iraun zuen eta ingelesen laguntzari esker eraman ahal izan zuten aurrera. Donostia frantziar armadaren esku zegoen eta 1813ko abuztuaren 31an ingeles-portugaldar tropa aliatuak hirian sartu ziren hiria libratzera. Alabaina, ingelesek eta portugaldarrek hiria arpilatu eta erre egin zuten. San Bizente eta Santa Maria elizak eta beste zenbait etxe besterik ez zuten iraun.

Lehen Karlistaldiak (1833-39) gogor jo zuen Gipuzkoa. Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergaran sinatutako bakearen bidez amaitu zen. Isabel II.a tronutik bota zutenean bigarren Karlistaldia hasi zen (1868); horren ondoren euskal foruak erabat baztertu ziren (1876). Harrezkero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Haziendaren artean kontzertu ekonomikoak sinatu dira.

Euskal Autonomi Erkidegoaren sorrera Francoren diktaduraren ondoren

XX. mendearen hasieran, hazkunde industrial eta demografiko handia izan zen; industrializazioaren ondorioz, etorkin asko iritsi zen Gipuzkoara. Francoren
diktadurapean kontzertu ekonomikoak ezabatu egin ziren. Franco hil ondoren, Gernikako estatutuaren bidez, kontzertu ekonomikoak berrezarri ziren; baita Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia ere (1981). Geroztik, Araba eta Bizkaiarekin, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana