Itzuli orri osora

Asociación Eúskara de Navarra

Iturralde y Suit

Juan Iturralde Suit

Iruñean 1878an eratu zen, euskara, euskal literatura eta historia lantzeko eta ezagutarazteko helburuarekin, Foruen aurkako erasoaren ondoren. Sortzaileetako batzuk izan ziren Juan Iturralde Suit, idazle, historialari eta artista, Revista Eúskara ren zuzendaria izan zena, arkeologi ikerketak eta 150 bat olio-pintura egin zituena eta San Fernandoren Arte Ederretako Akademiaren kide izan zena, Arturo Kanpion, idazle eta historialaria, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa, Nikasio Landa, militar, sendagile eta idazlea, Florentzio Ansoleaga, arkitekto eta arkeologoa, San Fernandoren Arte Ederretako Akademiaren kidea, Salbador Etxaide, abokatu eta idazlea eta Estanislao Aranzadi, Iru ntilde eko Abokatuen Elkartearen dekanoa. Elkartearen organo ofiziala Revista Eúskara zen . Elkartekide batzuek kargu politikoak izan zituzten udaletan, Diputazioan eta Espainiako Gorteetan. Elkarteak antolatu zituen Hego Euskal Herriko lehen Lore-Jokoak Elizondon 1879an.