Itzuli orri osora

Noaingo gudua

Noaingo guduaren oroitarria

Noaingo guduari eskainitako oroitarria

1521eko ekainaren 30ean gaztelauen eta franko-nafarren artean izan zen gudua. Asparros jeneral frantsesa, Nafarroako erresuma birkonkistatu ondoren, Errioxara bideratu zen. Karlos V.a enperadoreak konpondua zuenez Gaztelako Komuneroen auzia, aurre egin ahal izan zion eta atzera egitera behartu zuen. Asparros, gizon gutxi zituen arren, ez zen geratu laguntzaren zain, lekuak laguntzen ziola pentsatuta. Gaztelako armada erraz nagusitu zen eta franko-nafarrek 5.000 gizon baino gehiago galdu zituzten. Asparros bera ere larriki zauritua gertatu zen. Gudu hau irabaziz Gaztelak Iru ntilde ea eta Nafarroa Garaia osorik berreskuratu zituen.