Baskonia Erdi Aroan (V. mendetik XIII. mendera)

Iñaki Bazán Díaz

Sarrera. Leku eta denbora koordenatuak

Historia jakintza jarraitua eta globalizatzailea da, gizakiak Lurrean duen bilakaera ikertu eta ibilbide hori ikuspegi askotatik aztertzen duelako, errealitate konplexu hori bere osotasunean hartzeko asmoz. Hala ere, historialariak, Historia ikerketei heltzean, espazioaren eta denboraren zatiketaren bidez egiten du hori, didaktika irizpideengatik eta fenomeno globalak espezializazio egokiaren bidez hobeto ulertzeagatik baino ez bada ere. Orain, Baskonia zaharrari dagokion eremua bakarrik hartuko dugu kontuan; horretarako, autore klasikoek eta Berant Antzinarokoek eginiko behaketei jarraituko diegu. Baskoniaren deitura klasikoa egungo Euskal Herriarenari dagokio, gutxi gorabehera, eta mendebaldeko Pirinioen bi aldeetako lurraldea izendatzeko erabiltzen da. Lurralde horretan, Erdi Aroan, kultura eta etnia anitzeko gizartea bizi zen; ez dago esaterik lurralde hori gobernu pertsonal bakar baten menpe egon zenik, eta lurralde batasuna eta politika bateratua izan zuenik. Eta berdin gertatu zen Elizaren antolakuntzari dagokionez.

Azalera osoa 20.500 km2-koa da. Pirinioen hegoaldean, Nafarroako Foru Erkidegoa (10.421 km2) eta Euskal Autonomia Elkartea (Euskadi) bereizi behar dira. Bigarren hori foru probintziek osatzen dute: Arabak (3.047 km2), Gipuzkoak (1.997 km2) eta Bizkaiak (2.217 km2); guztira, 17.682 km2 (lurraldearen % 86,2). Pirinioen iparraldean, berriz, hiru eskualde bereizi behar dira: Lapurdi (740 km2) mendebaldean, Zuberoa (750 km2 baino zertxobait gehiago) ekialdean, eta, bien artean, Nafarroa Beherea (1.320 km2). Guztira, 2.800 km2 dira; hau da, Frantziako Pirinio Atlantikoen departamenduaren ¿hiru eskualdeak departamendu horren parte dira¿ % 27 baino zertxobait gehiago.

Denborari dagokionez, gure ikerketak Erdi Aroa bakarrik hartuko du kontuan; hau da, V. mendetik XV. menderainoko mila urteko tarte hori. Ongi dokumentatutako historiografia tradizioaren arabera, Erdi Aroak hartutako denbora tarte luze hori bi aldi handitan banatzen da, eta 1300. urtea hartzen da horien arteko mugatzat. Une horretaraino, euskal gizarte feudalaren eraketa eta sendotze prozesua gertatu zen; hain zuzen, XII. mendean eta XIII. mendearen zati handienean izan zuen gizarte feudal horrek bere klasikotasun unea. Mende horren amaieran, euskal gizartean ¿Europako gizartean, oro har, gertatu zen bezala¿ krisi sakon baten lehen zantzuak agertu ziren. Besteak beste, "XIV. mendeko krisia", "feudalismoaren krisia" edo "Berant Erdi Aroko krisia" dira fenomeno hori adierazteko esamolde hedatuenetakoak. Fenomeno horren baitan, aldaketa eta eraldaketa sakonak gertatu ziren gizartean, eta horiek eragina izan zuten gizarte antolakuntzan nahiz ekonomi egituran, bai eta pentsamoldeetan eta politika eta erakunde bizitzan ere. Hori dela eta, gure azterketa bi aldi handi horien arabera egin dugu, eta liburuki edo CD-ROM banatan banatu.

Politika eta lurraldearen eraketa

Baskoniako inbasioak: erantzunak

Berant Antzinaroan (V. mendetik VII. mendera) gertatutakoa ezagutzea ez da batere erraza. Lehenik eta behin, oso informazio gutxi dago, eta, bigarrenik, dauzkagun berri gutxi eta bakan horiek baskoiei aurre egiten ari zitzaizkien herrietako kronistek emandakoak dira; beraz, alde bateko ikuspegia bakarrik ematen digute. Hona hemen kronista horietako batzuk: Idacio (V. mendea), Jordanes (VI. mendea), San Juan de Biclaro (VI. mendea), Venancio Fortunato (VI. mendea), San Isidoro (VI.-VII. mendeak), Fredegario (VII. mendea), Eginhardo (VIII. mendea). Azken aldian, arkeologia iturriek dokumentazio hutsune hori betetzen lagundu dute; esaterako, Aldaietako (Langara-Ganboa, Gasteiztik 15 km-ra) eta Buzagako (Elorz, Iruñatik 13 km-ra) aztarnategietan aurkitutakoek. Baina ikus ditzagun ziur dakizkigunak.

Bisigodoak Baskonia penintsularrean. Germaniako herri inbaditzaileek (alanoek, sueboek, bandaloek, heruloek eta bisigodoek) V. mendean eginiko presioak eta Erromatar Inperioaren egitura apurka-apurka desegiteak ¿476. urtean desagertu zen behin betiko¿ aldaketa eragin zuten Baskonian aurretik zegoen errealitate soziopolitikoan. Tentsio egoera horretaz gain, Euskal Herriko demografia soberakinduna zen, baliabide mugatuko ingurune batean, eta horrek eragin negatiboak izan zituen. Beraz, ez da harritzekoa talde armatuak egotea eta horiek bidelapur aritzea. Harrezkero, baskoien jarrera aldatu egin zen; erromatarren garaikoarekin alderatuta, ordukoa gerrazaleagoa izan zen. Aldaketaren lehen seinalea bagauden matxinada izan zen, 441. urtean: arpilatzeak egin zituzten Ebro ibaiaren erdiko arroan.

Baskoien intsumisio setatia zela eta, horien eta Toledoko erresuma hispanogodoaren arteko harremanak ez ziren oso adiskidetsuak izan. Hori adierazten dute errege bisigodoek (Leovigildo, Recaredo, Gundemaro, Suintila, Chindasvinto, Recesvinto, Wamba eta Rodrigo) VI. mendetik VIII. mendera eginiko zigor kanpainek. Euskal menditarrak kontrolatzeko, gotorlekuak eraiki zituzten lurraldean: Leovigildok Victoriaco (Araba) eraiki zuen, 581. urtean, eta Suintilak, berriz, Olite (Nafarroa), 621. urtean. Erresuma bisigodoaren barne politikan, baskoiek disidenteei lagundu zieten; esaterako, Froyari Recesvintoren aurkako matxinadan (653), eta Paulo dukeari Wambaren aurkakoan (672). Are gehiago, musulmanak Penintsulan sartu zirenean (711), Rodrigo erregea baskoien matxinada bat zapaltzen saiatzen ari zen: Witizaren aldeko matxinada, hain zuzen.

Musulmanak eta frankoak Nafarroan. Baskoien lurraldean, bi eremu bereiz ditzakegu: Ebro ibaiaren erdiko arroa (Erribera, Tarazona eta Kalagorri) eta Iruñako eskualdea. Horietatik lehenengoan Casio konde hispanogodoak gobernatzen zuen. 714. urte inguruan, armada musulman inbaditzaileak Zaragozatik Ebro ibaiaren ibilbidean gora zihoazen, eta Casiorekin harremanetan jarri ziren. Casiok, egoeraren larritasuna ikusita, bere familiarekin batera Islamera aldatzea eta Damaskoko kalifari omenaldia egitea erabaki zuen. Horrela, eskualdean zuen botereari eustea lortu zuen. Aurrerantzean, Casio kondearen ondorengoek Banu Qasi izena hartu zuten. Bestalde, Iruñako eskualdean, hasieran, aurre egin zieten musulmanei, baina 718. urtea baino lehenago errenditu egin ziren. Eremu horretan, protektoratu musulman bat ezarri zuten, eta zergak ordaindu behar izan zituzten. Eremu hori mendebaldeko Pirinioetatik Galiarako sarbidea zenez, garai hartako bi potentzia nagusiei (hau da, Omeyatarren Kordobako emirerriari, eta franko karolinjioei) interesatzen zitzaien, eta hura kontrolpean izateko lehian ibili ziren. Zaragozako vali a Abd al-Rahman I.a emirraren aurka matxinatu zenean, hiri hori Karlomagnori eskaini zioten, baina frankoen armada bertaratu zenean, beste matxinatu batek uko egin zion hiria entregatzeari. Karlomagnok atzera egin zuen eta, Iruñatik igarotzean, bertako gotorlekuak suntsitu zituen, musulmanen indarra ahultzeko. Pirinioak Orreagatik zeharkatzean, frankoen atzeraguardia suntsitu egin zuten (778).

Garai horretan, hain zuzen, hegoaldetik (musulmanak) nahiz iparraldetik (franko karolinjioak) eraginiko presioei aurre egiteko moduko buruzagi militar baten inguruan elkartu zen Baskoniako noblezia. Bi bando sortu ziren: bata, Velascotarrak buru zituena, karolinjioekin aliatzearen aldekoa; eta, bestea, Iñigotarrena, Kordobako potentziaren aldekoa. 799. urtean, karolinjioen aldeko bandoak Iruñako gobernadore musulmana (Mutarrif ibn Musa, Banu Qasitarra) kentzea lortu zuen. Hala ere, handik gutxira, Iñigotarrek, Banu Qasitarren laguntzaz, eskualdearen kontrola berreskuratu zuten. 812. urtean Al-Hakam I.a emirrarekin hitzartutako treguaren ondoren, Ludovico Pio enperadore karolinjioa Iruñaren jabe egin zen, eta Velasco al-Galasqi handikia jarri zuen boterean. Emirrak erasora jo zuen karolinjioen mehatxua Iruñako eskualdetik ezabatzeko, eta, 816. urtean, garaipena lortu zuen. Geroago zenbaitetan saiatu baziren ere, azkenik, karolingioek Iruñako eskualdea menpean hartzeari uko egin behar izan zioten, eta hori Eneko Aritzaren (816-851) menpe geratu zen.

Aritza Erriberako Banu Qasitarren ahaide zen, eta horien bidez Omeyatarrekin aliantzak egitearen aldekoa zen. Horrenbestez, IX. mendeko lehen erdiaren zati handi batean, Iruñako eskualdea musulmanen udako erasoaldietatik ( aceifa k, alegia) libre izan zen, erasoaldi horiek urte horietan Araba izan baitzuten jomuga. Aritza 851n hil zen, eta bere semeak, Gartzia Iñigezek, ordeztu zuen, 882. urteraino. Aldi horretan, Iñigotarren eta Banu Qasitarren (hegoaldeko ahaideak) arteko ohiko harreman onak hoztu egin ziren. Urruntze horrek Asturiasko monarkiarengana hurbiltzen lagundu zuen. Beraz, Banu Qasitarren buruzagiarekin (Musa Ibn Musa) gudan hastea ezinbesteko gertatu zenean, Gartzia Iñigezek Ordoño I.aren laguntza izan zuen, eta garaipena lortu zuten Monte Laturceko (Clavijo, 859) batailan. Horrenbestez, ahaideen (garai bateko aliatuak) lurraldeen artean muga militarra ezarri zen, bai eta Nafarroan Errekonkista hasi ere.

Musulmanak Araban. Inbasioen garaian, godoei eta musulmanei aurre egitean, eta Errekonkistaren hasieran (Iruñako, Asturias eta Leongo eta Gaztelako monarkien artean hasitako prozesua) izandako gertaeren dinamika zela eta, Arabak elkartze gune izatearen eginkizuna bete zuen; horregatik bihurtu zen enklabe berezitu. Lehen berriak Alfontso III.aren kronikan dauzkagu; obra hori 883. urte inguruan idatzi zen, baina Alfontso I.aren (739-757) ibilerak aipatzen ditu. Ziurtzat jotzen da bertako biztanleak betidanik lur horren jabe izan zirela (hau da, musulmanen inbasioaren ondoren Duero ibaiaren beste aldetik etorritako jendeak ez zuela populatu). Dirudienez, Fruela (768an hila) izan zen lurraldea menderatu eta Asturiasko erresumaren orbitara erakarri zuena; Kordobako emirerriari kendu zion, hain zuzen. Penintsulako ipar-mendebalderako sarbide naturaltzat jotzen zuten musulmanek lurraldea, eta horrek azaltzen du 767. eta 903. urteen artean bahituen, harrapakinen eta zerga ordainketen bila hainbat arpilatze espedizio egin izana ( aceifa k). Asturiasko zenbait errege tokiko leinu nagusikoetako emakumeekin ezkondu ziren, lurraldearen fideltasuna bermatzeko. Munia, Alfontso II.aren ama, dugu adibide ezagunena. IX. mende aldera, Asturiasko monarkiak Araba konderri gisa antolatu behar izan zuen, eta aurreko egitura sozioekonomikoak behin betiko aldatu zituen.

Bisigodoak, frankoak eta musulmanak Baskonia kontinentalean. Frankoek Baskonia deitu zioten erromatarren garaiko Novempopulonia probintziari (Garonne ibaiaren eta mendebaldeko Pirinioen artean). Eremu hori bisigodoek hartutako lurraldearen parte zen, 418an erromatarrekin hitzarmena egin eta gero. Baina, Vouillé-ko batailan (507) Clodoveoren franko merobinjioek bisigodoak garaitu zituzten, eta, horren ondorioz, Hispaniara egotzi zituzten. Baskoniak, frankoen orbitan sartuta egon arren, nolabaiteko independentziari eutsi zion, monarkiaren ahuleziak lagunduta. Egoera horrek tentsio militarrak sortzen zituen etengabe errege merobinjioekin, horiek baskoien indar zentrifugoak kontrolatzen saiatzen baitziren. Horregatik, Thierry II.a eta Teodoberto I.a erregeek Baskoniako dukerria ezarri zuten, 602an, eta Genial izeneko duke dependente bat jarri zuten horren buru. Neurri horren bidez, marka militar bat antolatu nahi zuten, baskoi erreboltariak zaindu, horien zergak jaso, eta justizia administratu ahal izateko, horien bidez frankoen subiranotasuna adierazteko. Baina ez zuten lortu nahi izandako emaitza, baskoiek matxinatzen jarraitu baitzuten: "wascones rebelles", kronisten hitzetan. Dagobertoren garaian hartu zituzten baskoiak menpean, horiek errepresio bortitza jasan ondoren (635-638). Hurrengo mendean, 718.-721. urteen inguruan, Eudonek Akitaniako printzerria sortu zuen, musulmanak garaitzeagatik lortutako ospeaz baliatuta. Eudonek eta bere ondorengoek baskoien laguntza militarra izan zuten, frankoen dinastia karolinjio hasiberriari aurre egiteko. Karlomagnok (768-814), egoera errepikakor hori erabat konpontzeko, lurralde hori politikoki antolatzea erabaki zuen, horren berezitasuna aitortzen zela. Hortaz, 781ean, Akitania, Baskonia eta Septimaniako lurraldeekin erresuma satelite berri bat sortu zuen Luis bere semearentzat (Ludovico Pio). Luis gaztea euskal erara jantzita agertu zen Paderbon-eko dietaren aurrean. Hurrengo mendean, inbaditzaile normandoak izan ziren protagonista nagusiak, Baionan ezarri baitzuten beren operazio basea. Gaskonian emandako denboran, normandoek euskaldunei nabigazioaz eta arrantzaz zekitena transmititu zietela uste da.

Agiriak

"Hizo también al comienzo de su reinado [Suintila] una expedición contra los vascones, que con sus correrías infestaban la tarraconense; en aquella ocasión estos pueblos, acostumbrados a correr por las montañas, fueron víctimas de tal terror ante la llegada de Suintila, que al punto, como si reconocieran ser justos deudores, arrojando sus armas y dejando expeditas sus manos para la súplica, doblegaron ante él sus cuellos, suplicantes; le dieron rehenes, fundaron la ciudad goda de Olite con sus prestaciones y trabajo, y prometieron obediencia a su reino y autoridad y cumplir cuantas órdenes les fuesen impuestas". San Isidoro de Sevilla, De origine gothorum". San Isidoro Sevillakoa, De origine gothorum .

"Franqueó [Carlomagno] los Pirineos, recibió la sumisión de todos los lugares y castillos que encontró en su camino, y volvió sin que su ejército hubiese sufrido ninguna pérdida, teniendo en cuenta que, en la travesía de los Pirineos, a la vuelta, tuvo ocasión de probar momentáneamente la perfidia wascona. Cuando su ejército caminaba en una larga fila, tal como era necesario por la estrechez del camino, los wascones les tendieron una emboscada, pues la espesura del bosque en ese lugar era propicia para ello, y bajaron de lo alto del monte, se echaron sobre la impedimenta trasera y las tropas que cubrían el grueso del ejército. Entablada la lucha, mataron hasta el último hombre, tomaron los equipajes y se dispersaron rápidamente apoyados en las primeras sombras de la noche. Les ayudaba a los wascones, en este momento, la ligereza de su armamento y la configuración del terreno, y los francos tenían en su contra la pesadez de sus armas y la posición que era peor que la de los wascones. Murieron en esta lucha el senescal Eggihardo, el conde de palacio Anselmo, y Rolando, duque de la marca de Bretaña, así como otros muchos. Esta derrota no pudo ser vengada sobre la marcha, porque los enemigos, dado el golpe, se dispersaron y nadie podía a saber a qué lugar del mundo era necesario ir a buscarlos". Eginhardo, Vita Karoli Magni Imperatoris .

"En el año de la hégira 208 [823-824 del calendario cristiano] tuvo lugar la campaña de Álava. Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid emprendió la campaña estival contra esta plaza. Se instaló en la frontera donde se concentraron las tropas musulmanas, y después de que le informaran sobre el camino mejor para entrar en el país enemigo, se acordó entrar por Álava por ser el camino más perjudicial para los cristianos, y el mejor para dominarlos. Los nuestros se adentraron por el puerto de Djernik, más allá del cual había una llanura que era la fuente de aprovisionamientos del enemigo y donde guardaba sus tesoros; cayeron sobre este territorio del que se apoderaron en su mayor parte, saquearon el contenido de los almacenes, se entregaron a la devastación de los lugares habitados y aldeas por donde pasaron, y lo transformaron en desierto. Después regresaron victoriosos y cargados de botín". Ibn Idhar, Historias de al-Andalus y el Magreb .

Galdera: Herri inbaditzaile hauetatik, zein herrik ez zuen ukipenik izan baskoiekin?

Iruñako erresuma

Tradizioz, Eneko Aritza hartu izan da Nafarroako lehen erregetzat; hala ere, Nafarroako historiografiaren arabera, hark, haren semeak eta haren ilobak botere politikoa izan zuten etapa horretan (buruzagitza etapa), erresuma ezartzeke zegoen (hau, da egoera sorrean zegoen). Antso I.a Gartzesen erregealdian (905-925) sortu zen Iruñako erresuma berriaren egitura, bai eta Jimena dinastia hasi ere. Asturias eta Leongo erresuman indarrean zegoen eredu neogotikoa eta Errekonkistakoa bere egin zuen, eta idazketa eredua eta liturgia ohiturak ere bai. Aldi berean, aurreko erregearen politika (Islamarekiko loturakoa) aldatu eta gudari ekin zion: Deyo (Lizarraldea), Ega, Arga eta Aragon ibaien erriberak, eta Errioxa Garaia (Naiara, Kalagorri, Viguera) errekonkistatu zituen.

Antso III.a Gartzes Nagusiaren (1004-1035) erregealdian Iruñako monarkiaren etapa ospetsuenetarikoa hasi zen, Penintsulako beste eremu politiko kristauetan nagusitu baitzen; horregatik deitu zioten Rex Hispaniarum . Hain zuzen, aitak utzitako ondareari (Iruña-Naiara erresuma eta Aragoiko konderria) Gaztelako Sobrarbe eta Ribagorza konderriak gehitu zizkion, Leongo erresumaren gaineko protektoratua lortu zuen, eta Gaskoniako dukerriari buruzko asmoak aldarrikatu zituen, horren titularra (osaba zuen Antso Gilen) hil zenean. Nahiz eta lurralde zabal hori kontrolatu, ez zuen izan erresuma batzeko proiekturik; aitzitik, konderri eta erresuma bakoitzaren estatus juridiko eta politikoari eutsi zion, eta, hiltzean, bere bi semeen artean banatu zituen: Gartzia Santxezi Iruña-Naiara erresuma, Euskal Herri penintsularra, eta Gaztelako konderriko mendebalde eta iparraldearen erdia utzi zizkion; Fernandori Gaztelako konderriaren beste erdia utzi zion; Gonzalori, Sobrarbe eta Ribagorza konderriak; eta Ramirori, Aragoi. Antso Nagusiaren erabaki horren eraginez, anaien arteko harremanak (eta horien ondorengoen artekoak) zailak izan ziren; eta botere nahiagatik sortutako liskarren ondorioz, Iruñako erresuma deuseztatu egin zen. Prozesu horren bi une nagusiak honako hauek izan ziren: Atapuercako bataila (1054) ¿Gartzia III.a Santxez Naiarakoa hil zen bertan¿ eta Antso IV.a Gartzes erregearen hilketa, Peñalen gertatua (1076).

Gaztelako Antso VI.a eta Aragoiko Antso Ramirez sortutako nahasketaz eta botere hutsuneaz baliatu ziren. Lehenak Errioxa eta Euskal Herri penintsularra bereganatu zituen, eta besteak, berriz, Iruñako erresumaren gainerakoa. Hori zela eta, Aragoiko eta Iruñako erresumaren elkartze dinastikoa gertatu zen Antso Ramirezen (1076-1094), Pedro I.aren (1094-1104) eta Alfontso I.a Borrokalariaren (1104-1134) erregealdietan. Garai horretan gertatu ziren Erdi Aroko Baskoniarentzat oso garrantzitsuak izango ziren bi gertaera: bizimodu hiritarraren sorrera, frankoen forua izeneko eredua hedatzearen bidez (Jaca, 1063 eta Lizarra, 1090); eta Errekonkistak aurrera egitea Ebro ibaiaren erdiko ibarrean zehar, honako plaza garrantzitsu hauek hartu baitzituzten: Zaragoza (1117), Tutera (1119) eta Calatayud (1120). Alfontso I.a Borrokalaria ondorengorik gabe hil zen, eta zentzugabeko testamentu batean zenbait ordena militar (Hilobi Santukoa, tenplarioak eta ospitalekoak) izendatu zituen oinordeko. Hortaz, Iruña eta Aragoiren arteko lotura dinastikoa eten egin zen. Aragoiko baroiek Ramiro (Rodako apezpikua) hautatu zuten, baina Nafarroako baroiek aukera hori ez zuten gogoko; beraz, Gartzia Ramirez, Gartzia Naiarakoaren birbiloba, hautatu zuten.

Gartzia Ramirezek (1134-1150) Iruñako erresumaren independentzia berrezarri zuen. Berrezarlearen semeak, Antso VI.a Jakitunak (1150-1194), rex Pampilonensium ohiko izendapena aldatu egin zuen, eta, horren ordez, rex Navarrorum ezarri zuen; beraz, aurrerantzean erresumaren izena Nafarroa izan zen. Orduan hasi zen Nafarroaren eta Gaztelaren arteko gatazkaren lehen atala, Errioxako eta Euskal Herri penintsularreko eremuez jabetzeko. Azkenean, gatazka horretan Nafarroako erresuma gertatu zen galtzaile, 1200. urtean Antso Azkarrak (Antso VI.aren semeak) galdu egin baitzituen Gaztelako Alfontso VIII.aren aurka. Hortik aurrera, honako eremu hauek hartuko zituen Nafarroako erresumak: egungo foru erkidegoaren lurraldea, hego-mendebaldeko eranskin bat ¿Bernedok, Laguardiak eta San Vicente de la Sonsierrak (1463an galdutakoa) osatua¿, eta iparraldeko beste bat ¿hau da, Mugaostea edo Ultrapuertos delakoa (1530ean galdua)¿.

Antso VII.a Azkarra ondorengo zuzenik gabe hil zen (1234ko apirilaren 7an, Tuteran). Hortaz, egoera horrek tronuan jartzeko aukera eman zion Champagneko Teobaldori (Antsoren iloba), "herrialde arrotzeko eta hizkuntza arrotzeko" subiranoari, Nafarroako foruan adierazten den bezala. Champagneko etxeko lehen bi erregeen erregealdietan Nafarroako erresumak Gurutzadetan parte hartu zuen, bai eta Bigorrako konderriko ondorengotzagatiko gerran ere. Halaber, ahaidetasun harreman zuzenak izan zituen Frantziako errege etxearekin. Horren guztiaren ondorioz, erresumak inoiz izandako nazioarteko ospe eta proiekziorik handiena lortu zuen. Barne politikari dagokionez, dinastia horrek eginiko aldaketek zerikusi handia izan zuten geroko egitura juridiko-instituzionalean. Teobaldo I.aren erregealdian, administrazioaren erabateko modernizazioaren bidez, estatu aparatua eratu zen (ordura arte ez zegoen horrelakorik). Erreforma horrek eragina izan zuen lurralde administrazioko ohiko sisteman (tenentziak merindadeez ordeztu ziren), zerga sisteman (kontabilitate metodo berriak erabiltzen hasi ziren eta urteko kontuen erregistroak ezarri zituzten), eta gobernu sisteman (erregea ez zegoenean, seneskal bat arduratzen zen gobernatzeaz). Seneskal edo gobernadore karguaz gain, beste funtzionario kargu batzuk sortu zituzten; esaterako, txanbelana (altxorzaina), kantzelaria, merioa edo bailea. Horiek guztiak, gehienbat, Champagnetik etorritako atzerritarrek eskuratu zituzten.

Nafarroako Joana I.a (Champagneko Enrike I.aren alaba) adingabe zen garaian, Felipe III.a Ausarta Frantziakoaren esku utzi zuten erresumaren gobernua, eta horrek gobernadore guztiahaldun bat bidali zuen, 1275. urtean: Beaumarchais-ko Eustachie. Nafarrek ez zuten horrelako inposaketarik onartu, eta matxinatu egin ziren; Iruñako Nabarreria auzoa izan zen, hain zuzen, matxinadaren guneetako bat. Subiranoak frantsesen aurkako matxinada menderatzeko bidalitako armadak Nabarreria (nafarrez jendeztaturiko auzoa) txikitu zuen. 1285ean, Joanaren senarrak Frantziako tronua oinordetzan jaso zuen: Frantziako Felipe IV.a Ederra izango zen. Gertaera horren bidez, Nafarroako koroa Capeto dinastiaren parte izatera pasatu zen. Senar-emazteen hiru semeak Nafarroako errege izan ziren, bata bestearen segidan: Luis I.a Setatia (1306-1316), Felipe V. Luzea (1316-1322) eta Karlos I.a Burusoila (1322-1328).

Agiriak

"Sepan cuantos esta presente carta vieren e oyeran como nos, Eustaquio de Beaumarchais, gobernador de Navarra, fuimos enviado por el noble señor rey de Francia por gobernador de Navarra en vez e en nombre de doña Juana [I], noble reina de Navarra, la cual tienen en comanda el señor rey de Francia antedicho e como nos trabajamos en gobernar el dicho reino de Navarra, queriéndolo mantener en paz e en justicia, a nuestro leal poder, los ricos omes de Navarra mandaronnos que nos fuesemos de la tierra e quisieronnos echar del reino e nos, viendo que por esta carrera la dicha reina podría perder el reino de Navarra, hubimos a ensayar e a rogar a los burgueses e a los omes buenos del Burgo de Sant Cernin e de la Población de San Nicolás de Pamplona que nos ayudasen y nos defendiesen [...], por la cual guerra nos hubimos a encerrar en el dicho Burgo e Población en los cuales lugares nos tubieron cercado los dichos ricos omes e los omes de la Navarrería con iures poderes combatiéndonos de ingenios e de fuegohasta que nuestro señor el rey de Francia nos envió socorro [...]". Guerra de la Navarrería de las gentes navarras contra el dominio francés del reino , 1276.

Galdera: Zer erregek jarri zion Nafarroako erresuma izena Iruñako erresuma zenari?

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko eremu politikoen bereizketa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoak berandu sartu ziren Erdi Aroko historian. Arabari eta Bizkaiari buruzko lehen berriak IX. mendekoak dira: Alfontso III.aren Kronikan aipatzen dira eta Alfontso I.aren (739-757) ibilerei dagozkie. Gipuzkoa, berriz, XI. mendeko agiri batean aipatzen da lehen aldiz; hain zuzen, 1025. urteko agirian, Aragoiko San Juan de la Peña abadiari Olazabalgo San Salbadoreren dohaintza egiten zaiola adierazten da. Eremu horien lurralde eta politika ezaugarrien hasierako bilakaera kristau monarkien eraketa prozesuarekin lotuta dago ¿Errekonkistaren hasieran¿: Asturias eta Leongo monarkiaren sorrerarekin, mendebaldean; Iruñakoaren sorrerekin, ekialdean; eta Gaztelakoaren sorrerarekin, hego-mendebaldean. IX. eta X. mendeetan, Arabako kondeek Asturias eta Leongo erregeekin zituzten loturak. XI. mendean, Antso III.a Nagusiaren garaian, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia Iruñako erresumaren parte ziren. Peñalengo errege hilketaren (1076) ondoren, aipatutako euskal lurraldeak, Durangaldearekin batera, Iruñako orbitatik atera eta Gaztelako Alfontso VI.aren orbita politikoan sartu ziren. 1134. urtean, Iruñako erresuma berrezarri zuen Gartzia Ramirezek. Bai hark, bai haren semeak (Antso VI. Jakituna), Peñalen gertatutakoaren ondorioz galdutako euskal lurraldeak berreskuratzea lortu zuten, Enkarterri izan ezik. 1200. urtean, Alfontso VIII.ak Araba (Laguardia eta bere eskualdea izan ezik), Gipuzkoa eta Durangaldea Gaztelako koroan behin betiko sartzea lortu zuen. Bizkaiak urte batzuk lehenago utzi zuen Nafarroako orbita politikoa, Gaztelakoan sartzeko; 1180. urtean, hain zuzen. 1212. urtean Alfontso VIII.a erregeak Durangaldea eman zion Diego Lopez de Haro II.a jaunari, eta, ondorioz, lurralde hori Bizkaiaren parte izatera pasatu zen. Enkarterriri dagokionez, prozesua apurkakoagoa izan zen; mende batzuk hartu zituen: XI. mendean, Santurtzi eta Gordexola; XII. mendean, Somorrostro eta Karrantza; XIII. mendearen amaieran, Lanestosako hiribildua; eta hurrengo mendean, Balmaseda.

Ezagutzen dugun lehen konde arabarra Elyo (868) izan zen; agirietan agertzen den Gipuzkoako lehen jauna, Gartzia Azenariz (1025); eta Bizkaiko lehen kondea, berriz, Momo (920). 1040. urtean, Lopez de Harotarren dinastia jarri zen Bizkaiko konderriaren buru.

Agiriak

"Por aquel tiempo se pueblan Primorias, Liébana, Trasmiera, Sopuerta, Carranza, las Vardulias, que ahora se llaman Castilla, y la parte marítima de Galicia; pues Álava, Vizcaya, Alaone (¿Ayala?) y Orduña está comprobado que siempre estubieron en poder de sus habitantes, como Deyo y Berrueza". Crónica de Alfonso III 

"Al mismo tiempo, los sitiados de Vitoria, fatigados por las luchas y trabajos y extenuados por la falta de víveres, vinieron a situación de tener que entregarse. El venerable García, obispo de Pamplona, cuidando generosamente de su libertad, como correspondiese el peligro del hambre, se fue apresuradamente al rey Sancho [VII el Fuerte] en tierra de los árabes, con uno de los sitiados, y expuesta la realidad de las cosas, obtuvo del rey que se entregase Vitoria al [rey] de Castilla. Volvió en el tiempo marcado con aquel caballero que habían enviado los sitiados de Vitoria y expuso la orden de Sancho de que se entregase la ciudad y el castillo. Obtuvo de este modo el noble rey Alfonso [VIII de Castilla], Vitoria, Ibida, Álava, Guipúzcoa con sus plazas y castillos, excepto Treviño (castillo), que en trueque de Inzura le fue después dado. Dio también del mismo modo Miranda (de Arga) por Portilla. Adquirió San Sebastián, Fuenterrabía, Beloaga (valle de Oyarzun), Zaitegui, Aizcorroz (Arlabán), Arlucea, Arzorocia, Vitoria la Vieja (Vitoriano), Marañón, Ausa (Elosua), Ataún, Irurita y San Vicente (de Arana). Ciertamente, el rey de Navarra volvió cargado de regalos del Agareno, pero despojado de todo lo dicho y del honor". Rodrigo Jiménez de Rada, Historia de los hechos de España .

Galdera: Euskal Herriko lurralde historikoetatik, zein da agirietan beranduen agertzen dena?

Baskoniako dukerritik Euskal Herri kontinentaleko bizkonderrien eraketara

Gaskoniako kondeek mendekotasun feudala zuten Frantziako monarkiarekiko. Hala ere, seguru asko, hurbiltasun geografikoarengatik eta antzeko ohiturak izateagatik, harreman dinastiko estuak izan zituzten Pirinioetako beste aldeko gobernariekin: Gaskoniako Gilen Santxez kondea Urrakarekin ¿Iruñako Gartzia I.a Santxezen (925-970) alaba¿ ezkondu zen. Horien semea, Gaskoniako Antso Gilen (1009-1032), sarritan ibili zen Iruñako gortean, iloba baitzuen bertako erregea, Antso III.a Nagusia. 1063. urte inguruan, Akitaniako dukerriaren eta Gaskoniako konderriaren titularra pertsona bera zen: Gilermo VIII.a. Frantziako Capeto dinastiaren ahulezia zela eta, Akitaniako dukerriko dinastiaren ohiko independentzia nahiak areagotu egin ziren. Bestalde, garai horretan agertzen zaigu Gaskonia zenbait bizkonderritan antolatuta (Lapurdi edo Zuberoa). Horien buru egon ziren tokiko aristokraziako familiak, eta horiek basailutza feudaleko loturak zituzten Akitaniako dukeekin.

Akitaniako Gilermo X.a hiltzean (1134), haren alaba, Leonor, Frantziako Luis VII.arekin ezkondu zen; ondorengorik izan ez zutenez, ezkontza deuseztatu egin zen, eta Leonorrek berriro ezkondu ahal izan zuen, oraingo honetan Enrike Plantagenetekin, 1152. urtean ¿Enrike Ingalaterrako errege izango zen 1154an: Enrike II.a, alegia¿. Hortaz, Akitania eta Gaskonia Ingalaterrako monarkiarekiko mendekotasun feudala izatera pasatu ziren, eta senar-emazteen oinordekoak (Rikardo Lehoibihotza) oinordetzan jaso zituen biak. Rikardok politika zentralizatzailea eta errepresiozkoa egin zuen jarrera zentrifugoekiko, eta hori argi eta garbi ageri zuen Lapurdi eta Zuberoako bizkonderrian. Lupo Antso izan zen Lapurdiko lehen bizkondea, eta ahaidetasuna zuen Iruñako errege etxearekin, Ramiro Gartziaren ¿Gartzia II.a Santxezen (994-1004) bigarren semea, eta Antso II. Abarkaren (970-994) anaia¿ iloba baitzen. Bizkondearen leinukoek tenentziak eta ohoreak izan zituzten Iruñako monarkiaren menpeko lurraldeetan; are gehiago, Ebro ibaiaren ibarraren Errekonkistan ere parte hartu zuten, Iruñako erregeekin batera. Rikardo Lehoibihotzak kanpaina militar bat abiarazi zuen bizkonderria kontrolatzeko; 1177an ingelesek Baiona hartu zuten, eta hor amaitu zen kanpaina. Printze ingelesak azken bizkondea, Guillaume Raymond, errege funtzionario batez ordeztu zuen (baile batez, alegia). Halaber, administrazioaren aldetik, 1190ean bizkonderria bi zatitan banatu zuen: batetik, Lapurdiko lurra, baile baten menpekoa, eta, bestetik, Baionako hiria, probestu batek gobernatua. Garai horretan, ingelesen agindupean, hasi zen demografiaren eta ekonomiaren hazkundea, bai eta Baiona portu hiriaren autonomia administratiboa ere, Ingalaterrarekin sortutako merkataritza harreman garrantzitsuari eta Joan Lurgabeak 1215ean berritutako udal foruari esker. Zuberoari dagokionez, ezer gutxi dakigu XI. mendearen aurrekoez; mende horretan eratu zen bertako bizkonderri feudala, Gaskoniako konderriaren parte zela. Bizkonderriaren independentziarako mehatxu nagusia Biarnoko bizkondeek ezarritako etengabeko presioa zen. Biarnokoek lurraldea bereganatu nahi zuten, baina Nafarroako erresumak emandako babesak presio hori arintzen zuen. Hala ere, Akitaniako Leonor eta Enrike II.a Plantagenet ezkontzean (1152), Akitaniako dukerria eta Gaskoniako konderria ingelesen menpe geratu ziren, Zuberoako bizkonderria barne. Zuberoako bizkondeek ez zuten gogo onez onartu Ingalaterraren menpe egotea, eta Auger III.ak gerrara jo eta aurre egin zion Ingalaterrako Eduardo III.ari. Dena den, 1261ean gerra eta bizkonderria galdu zituen. Galera hori konpentsatzeko, errege franko-nafarrak Radako jaurerria eman zion, bai eta Nafarroako errege alferizaren titulua ere.

Antso VI.a Jakitunaren erregeldiaren amaiera aldean hasi zen Nafarroako erresuma Mugaosteko lurraldean ( Ultrapuertos delakoa, geroago Nafarroa Beherea deitua) eragina izaten. Eragin hori 1191n aitortu zen, errege horren eta Akitaniako Leonorren artean Berengela eta Rikardo Lehoibihotzaren ezkontza hitzarmena adostean. 1194. urte inguruan, Nafarroako erregeak gazteluzain bat ezarri zuen Donibane Garazin, eta horren aginteak Baigorriko eta Ossesko ibarrak, Cisako lurraldea, eta Arberoueko lurrak hartzen zituen. Baina Nafarroako koroak basailutzako lotura feudalen bidez hartuko zituen menpean Mugaosteko lurraldeak. 1194 eta 1228 bitartean, inguruko zenbait jauntxok (esaterako, Tartas eta Dax-eko bizkondea, Agramonteko jauna, eta Luxako jauna) basailu jarauspena egin zioten Antso Azkarra erregeari, bai eta horren ondorengoei.

Agiriak

"Tras la Navidad del año 1177, (Ricardo) puso en sitio a la ciudad de Dax, que Pedro, vizconde de Dax, y el conde de Bigorra habían fortificado contra él, y al cabo de diez días se amparó de ella. Seguidamente asedió la ciudad de Bayona, que Arnaldo Bertrand, vizconde de Bayona, había fortificado contra él, e igualmente al cabo de diez días se amparó de ella: hizo seguidamente avanzar a su armada hasta el puerto de Cize, llamado ahora puerta de España, puso cerco al castillo de Saint-Pierre, lo tomó y lo demolió. Obligó además por la fuerza a vascos y navarros a jurar que en adelante y por siempre guardarían la paz con los extranjeros y entre sí [...]". Roger Hoveden, Annalium pars .

Galdera: Zer printze ingelesek hartu zituen menpean Lapurdiko eta Zuberoako bizkonderriak? (Nafarroako infanta batekin ezkonduta zegoen).

Foru eta tokiko erakundeak

Lurralde foruak

Nafarroako eta Bizkaiko lurralde foruek antzina-antzinako ohiturazko arau idatzi gabeak (usadioak eta ohiturak) dituzte oinarrian, gizarteak onartuak eta zuzenbide zibileko (gizabanakoen arteko harreman pribatuak), penaleko eta prozesaleko auziak arautzen zituztenak. Une jakin batean, ohitura horiek idatziz adierazi zituzten, bai eta legetzat onartu ere, eta horrela gertatu zen arau tradizioaren instituzionalizazioa: Nafarroan, Antzinako Foruaren bidez (Foru Orokorraren oinarria), XIII. mendean; eta Bizkaian, berriz Joan Nuñez de Lararen Koaderno Penalaren bidez, XIV. mendearen lehen erdialdean.

Antso VII.a Azkarra hiltzean, atzerriko dinastia baten eskuetan geratu zen Nafarroako koroa: Frantziako Champagne etxearen eskuetan, alegia. Horien gobernu metodoek eta ikuspegi zentralistak nobleziaren eta Elizako hierarkiaren oposizioa eragin zuten. Egoera hori konpontzeko, batzorde bat izendatu zuten, zenbait estamenturen partaidetzaz (baroiak, zaldunak, elizjendea, Iruñako apezpikua eta erregea bera). Batzorde horrek Nafarroako idatzizko lehen testu juridikoa egin zuen, eta, testuan, erresumaren ohiturazko antolamendua biltzen zen. Halaber, boterea monarkiaren eta gizarte talde nagusien artean banatzeko ohiturazko oinarriak ere onartzen ziren, bai eta atzerritarrek horretan parte izateko aukerak murriztu ere. Horrela sortu zen Foru Zaharra. Foru horri zenbait hobekuntza gehitu zizkioten XIV. eta XV. mendeetan, eta horiek denek (Foru Zaharrak eta hobekuntzek, alegia) Nafarroako Foru Nagusia osatu zuten. Hor arautzen ziren Nafarroako eguneroko alderdi guztiak. Labur esateko, Foru horrek gizarte harremanak, ekonomia jarduerak, zergak, oinordetza, ezkontzak, sistema prozesala eta penala eta abar arautzen zituen, baina ¿eta hori da garrantzitsuena¿, aldi berean, erregimen paktista ezartzen zuen monarkiarentzat. Horren arabera, erregeak ezin zuen gobernatu Nafarroako hamabi leinu nagusien adostasunik eta aholkularitzarik gabe. Hona hemen leinu horiek zein ziren: Aibar, Almoravid, Baztan, Cascante, Guevara, Lehet, Mauleon, Monteagudo, Rada, Subiza, Urroz eta Vidaurre.

Bizkaiari dagokionez, idatzi gabeko ohiturazko arauen berri dago, Bizkaiko lurralde guztietan: Lur edegian, Enkarterrin eta Durangaldean. Idatzizko lehen adierazpena 1342koa da, Joan Nuñez de Lararen Koaderno Penalekoa, alegia. Testu horretan, Lur edegiko justizia penalaren administraziorako usadioak eta ohiturak biltzen dira, bai eta Bizkaiko Jaunaren eta kapareen eskubideei buruzko zenbait xedapen ere ¿mendien ustiapenarekin lotutakoak¿. Joan Nuñez de Lara Bizkaiko Jaun ezkontidea zen (Maria Diaz de Haro II.arekin ezkonduta zegoen) eta Bizkaiko zuzenbidea ezagutzeko zuen interesagatik sortu zen Koaderno hori. Horretarako, Gernikan Batzorde Orokor batera deitu zuen.

Agiriak

"E si por ventura viniese cosa que fuese Rey hombre de otra tierra, o de extraño lugar o de extraño lenguaje, que no les diese en esa tierra más de V en bailía, ni en servicio de Rey hombres extraños de otra tierra. E que Rey ninguno que hubiese poder de hacer Corte sin consejo de los ricos hombres naturales del Reino, ni con otro Rey o Reina, guerra ni paz, ni tregua no haga, ni otro granado hecho o embargamiento de Reino, sin consejo de XII ricos hombres o XII de los mas ancianos sabios de la tierra". Nafarroako Foru Orokorra (1. tit., I. kap).

Galdera: Zeri deitzen zaio lurralde forua?

Frankoen tokiko foruak edo udalekoak

XI. mendearen amaieran, hiriak agertzeak Baskoniako Erdi Aroko gizarte landatar tradizionala hankaz gora utzi zuen. Antso Ramirez erregeak zenbait enklaberen sorrera suspertu zuen; leku horiei lege eta erakunde egitura erabat berria eman zien, merkataritzarekin eta artisautzarekin lotutako ekonomiaren garapena ahalbidetzeko. Izan ere, Santiago bideak eraginiko aldeko koiunturaz eta Frantziatiko erromes ugariren igarotzeaz baliatu nahi zuen garapen hori bultzatzeko. Jaca izan zen lehena (1063. urtean, gutxi gorabehera), eta eredu bera erabili zuten Lizarran (1090). Gaztelako Alfontso VI.ak ekimen horrekin jarraitu zuen, Logroñon (1095). Politika horretarako hautaturiko tresnak frankoen foruak, tokiko foruak edo hiri gutunak izan ziren. Lege esparru berri horrek iraultza ekarri zuen garaiko gizarte eta ekonomia egituretara. Batetik, gizarte klaseen espektroa zabaltzen zuen, ordena berri bat sartzen zuelako: burgesak, alegia. Ordena hori libreagoa zen eta erregalia gehiago zituen, eta kapareen eta infantzoien estatutu tradizionalera nolabait egokitzen zen. Bestetik, ekoizte jarduera berri batzuetan (artisautza eta merkataritza) jarduteko aukera ematen zuen, bai eta asteko azoka antolatzen eta arautzen ere, inguruko landa lurretako ekoizpena zentralizatzeko eta banatzeko.

Beraz, lehen hiri guneak ekonomia arrazoiengatik eraiki zituzten, Santiago bideak Nafarroan zeharkatzen zituen gune garrantzitsuenetan. 1094an Zangozari eman zioten frankoen forua; 1122an, Garesi; 1129an, Iruñako San Cernin burgoari; 1149an, Monreali (Zangoza eta Garesen arteko bideko eskala, garrantzi txikiagokoa). Antso VI.a Jakituna erregeak ere sistema hori erabili zuen. Kasu horretan, ordea, arrazoiak militarrak ziren, eta ez ekonomikoak, Gaztelarekin liskarretan baitzebiltzan. Fundazio berri horien bidez, erresumaren hego-mendebaldeko hegala sendotu nahi zuen: Laguardia, San Vicente de la Sonsierra (1172), Los Arcos (1175), Gasteiz (1181), Antoñana eta Bernedo (1182), Treviñu (1191 baino lehenago), La Puebla de Arganzón (1191) eta Labraza (1196). 1200. urtean gertatutakoaren ostean (Araba eta Gipuzkoa galtzea), Gaztelari zegokion Nafarroarekiko muga defendatzea, eta horren arabera jokatu zuen Alfontso X.a Jakituna erregeak: iparretik hegoaldera, honako hiribildu hauek fundatu zituen: Peñacerrada-Urizaharra, Kanpezu, Korres, Contrasta, Segura, Ordizia eta Tolosa (1256).

Antso VI.a Jakitunak itsas zirkulazioari lotutako merkataritzarekiko interesa zuela adierazi zuen, Donostia sortu zuenean (1180). Gaztelak interes hori bultzatu zuen, XIII. mendean Gipuzkoako itsasertzaren zati handi bat hiritartu baitzuen: Hondarribia (1203), Mutriku eta Getaria (1209), eta Zarautz (1237). Mende horren erdialdetik aurrera, hiribilduak fundatzeko politika areagotu egin zuten, baina beste asmo batez; barnealdea eta ontziratze portuen artean korridoreak ezarri nahi zituzten, merkataritza bide bat sendotzeko: Hego-Ipar bidea, (Santiago bideak Ekialde-Mendebalde orientazioa zuen). Alde horretatik, Alfontso X.a Jakitunak paregabeko lanari ekin zion, Gasteiztik abiatu eta itsasertzera zihoazen hiru bide sortu baitzituen: Deba bailaran barrena zihoan bidean, Arrasate (1260) eta Bergara (1268) fundatu zituen; Agurain, San Adriango tunela eta Oriako ibarrean barrena zihoan bidean, lehen aipaturiko Segura, Ordizia eta Tolosa; eta Laredo eta Castro Urdialesera zeraman bidean, Artziniega (1272). Azken bide hori Artziniegan barrena zihoan, eta Altubeko lehorreko portutik igarotzen zen.

Euskal Herriko beste lurraldeekin alderatuta, Bizkaiko Jaurerria oso atzeratuta zegoen hiritartze prozesu horretan. 1290ean Durango eta Ermua fundatu zituzten, eta urte hori baino lehen bost hiribildu bakarrik zeuden. Gipuzkoako hiribilduen kopurua horren bikoitza zen, eta Arabarena eta Nafarroarena, berriz, hirukoitza. Bizkaiko bost hiribildu horiek, funtsean, Jaurerrirako sarbideak ziren, Burgostik ¿Enkarterritik (Balmaseda, 1199, eta Lanestosa, 1287) eta Orduñatik (1229) barrena¿ eta Gasteiztik ¿Otxandion zehar (1254)¿ abiatzen ziren bideentzat. Bizkaiko itsasertzean, Bermeo (1236) zen itsas merkataritzarako ate bakarra. Gauzak erabat aldatu ziren Diego Lopez de Haro "El Intruso"rekin, Hego-Ipar merkataritza ardatz berriak Bizkaiarentzat (eta, bide batez, jaurerriko ogasunarentzat) ekar zitzakeen ekonomia abantailak ulertu baitzituen. Horregatik fundatu zituen Durangoko eta Ermuko hiribilduak, barnealdean, bai eta Bizkaia itsas merkataritzarantz erabat bideratu ere, Plentzia (1299) eta Bilbao (1300) fundatzean.

Mugaosteko lurraldeetan, XII. mendearen amaiera aldean, Antso VI.ak Donibane Garazi eta bertako gaztelua eraiki zituen, Errobi ibaiaren ertzetan, Nafarroak eremu horretan zuen presentzia bultzatzeko.

Agiriak

"[...] Yo, Sancho, por la gracia de Dios, rey de Navarra, hago este documento de confirmación y corroboración para todos vosotros, mis pobladores de la nueva Vitoria, tanto presentes como futuros.

Me place benévola y razonablemente poblaros de dicha villa, a la que puse nuevo nombre, a saber, Vitoria, que anteriormente se llamaba Gasteiz. Y os dono y concedo el que en todos vuestros juicios, asuntos y negocios tengáis y conservéis siempre el mismo Fuero que tienen y disfrutan los burgueses de Logroño.

[...] También, que tengáis libres y francas las heredades de vuestro patrimonio que ahora tenéis, o desde ahora podáis adquirir o habéis comprado, y no paguéis nunca por ellas la mortura ni ningún otro impuesto, sino haced de ellas totalmente vuestra voluntad.

[...] Tened siempre alcalde elegido de entre vuestros vecinos y si no fuere bueno y fiel, cambiadle cuando queráis, y no reciba de vosotros los impuestos de novena ni arenazgo, pero el que reciba el impuesto de homicidio o caloña, pagará al alcalde y al sayón.

[...] Y el que haga un molino o un horno en su propia heredad, téngalo libre y franco y no pague por él una parte al rey; pero si lo construyera en aguas o heredad del rey, que el rey no reciba su parte durante el primer año, pasado éste, ponga la mitad a interés y reciba la mitad del rédito.

No tengáis fuero de pesquisa, ni de mañería, ni de sayonicio, ni salgáis en hueste, si no fuere a batalla campal.

Y el que venga a vuestra villa con mercancía, no pague el impuesto de lezda, sino en día de mercado.

[...] Y todos los años, en la fiesta de san Miguel, me pagaréis a mí y a mis sucesores dos sueldos por cada casa; y a no ser de vuestra buena voluntad, no me hagáis ningún otro servicio. [...]". Gasteizko forua, Nafarroako Antso VI.a Jakitunak 1181ean emana.

Galdera: Nafarroan, zein izan zen frankoen forua jaso zuen lehen hiribildua?

Botere erakundeak

Erregea. Erregea, lehenik eta behin, buruzagi militarra eta justizia iturria zen. Piramide sozio-politikoaren goiko erpinean zegoen. XIII. mendean, "leku arrotzeko eta hizkuntza arrotzeko" dinastia batek (Frantziako Champagne etxeak, alegia) Nafarroako tronua eskuratzearekin batera, pentsaera politiko berritzailea sortu zuen: horren arabera, monarkia itun baten emaitza zen, erresumaren eta erregearen artean adostutako itunarena, alegia. Monarkiaren kontratuzko izaera hori erregeak eta gizarte talde pribilegiatuek lurraldearen politika eta justizia administrazioa banatzeko egiten zuten banaketan zehazten zen. Itun horren helburua erregearen pribilegioak mugatzea zen, eta, aldi berean, nobleziarenei eustea. Bestetik, erresumaren administrazioak nafarren eskuetan jarraituko zuela bermatu nahi zuten, eta atzerritik dinastia berriarekin etorritako funtzionarioei aurre egin. Teoria paktista horretan, zin bikoitzean oinarrituriko zeremoniala ezarri zuten, erregeak tronuan jartzean egiten zena. Lehenik, erregeak egiten zuen zin, eta honako konpromiso hauek hartzen zituen bere gain: erresumako foruak, legeak, ordenantzak, libertadeak, ohiturak eta pribilegioak gordetzea; kargu publikoak bertako baroien, zaldunen eta hiribilduetako gizon onen artean banatzea; Nafarroako hamabi baroien aholkularitzarik gabe ez justiziarik ematea, ez gobernatzea, ez gerrarik hastea, ezta bakerik hitzartzea ere. Bigarrenik, eta konpromiso horren ordainetan, errege berriari leial izango zitzaiola zin egiten zuen erresumak, eta hori azpimarratzeko, baroiek ezkutu baten gainean jasotzen zuten, " real " hitza hiru aldiz aldarrikatuz.

Errege kuria. Erakunde horren eginkizuna erregeari aholkua ematea zen, gobernu eta justizia lanetan. Honako hauek osatzen zuten erakunde hori: erresumako zenbait baroi, elizgizon eta eskribauk eta maila txikiagoko beste pertsona batzuek. Baroiei dagokienez, honako kargu hauek hartzen zituzten, besteak beste: alferiza (errege intsigniaren eramailea eta, erregea ez zegoenean, armada gobernatzen zuena), maiordomoa (errege etxearen administratzailea), kantzelaria (erregearen zigiluaz arduratzen zen idazkaria), eta merio nagusia (justiziako ofiziala). XIII. mendean, errege kuriaren funtzioak bi erakundetan banatu zituzten: errege kontseilua (aholkularitza funtzioa hartu zuen) eta cort epaitegia (justizia funtzioaren ardura hartu zuen, ricos omes deiturikoen eta infantzoien arteko auziak erabakitzeko).

Tenentziak eta merindadeak. Lurraldeko zenbait barruti edo mugapenetan (alegia, tenentzietan ¿erregeak emandako ohore edo onura bat zen¿), erregeak bere funtzio batzuen eta administrazioaren ardura nobleziako leinu nagusien kide batzuei ematen zien. Ezagutzen ditugun lehen tenentziak X. mendekoak dira. Horien buru jarritako handikiak zenbait arlotako (politika, ekonomia, zergak, arlo militarra eta arlo jurisdikzionala) eginkizunak betetzen zituen erregearen izenean. Tenentziak hainbat tamainatakoak izan zitezkeen (hiribildu bat edo gehiago, ibar bat, eskualde txiki bat, etab.) eta Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako lurraldeetan sakabanatuta zeuden. Tenentzia emateko prozedura feudalismoko basailutzako erritu tipiko horietako bat izaten zen. "Onura" edo ohore horren truke, tenentea erregearen basailu izatera pasatzen zen, eta, ordainetan, laguntza militarra eta aholkua eman behar zion. Erregeak tenentziaren barrutian jasotako jaun errenta eta errenta publikoetatik, erdia tenentearentzat zen. XIII. mendean, Frantziako Champagneko dinastia tronuan jartzean, tenentzien eredua merindadeen ereduaz ordeztu zuten. Funtzionario bat jarri zuten horien buru: merioa, alegia. Errege altxorretik jasotzen zuen ordaina, eta ez zen goi nobleziakoa; zalduna edo frankoa izan ohi zen. Nafarroako lurraldea merindadetan egituratuta geratu zen: Tutera, Lizarra, Mendia, Zangoza. Mugaosteko lurraldeentzat ere, antzeko barruti bat sortu zuten, nahiz eta horri merindade ez deitu; 1407an, berriz, Oliteko merindadea sortu zuten.

Gorte Nagusia ( Cort General ). XIII. mendean, curia generalis, cort general edo Gorte Nagusia delakoa sortu zuten. Handikiek, zaldun eta infantzoiek eta elizgizonek osatzen zuten hori, eta, apurka-apurka, hiribildu onak ere sartu zituzten erakunde horretan. Nafarroako Berant Erdi Aroko Gorteen aurrekari zuzena izan zen. Aholkularitza zuen eginkizuna, interes orokorreko arazoei buruzko aholkularitza: erregeen ezkontideak hautatzea, errege berrien zina, moneta zirkulaziorako baimena ematea, eta erresumaren bizitzarako garrantzi handiko beste arazo batzuk. Champagneko dinastia desagertzean, Capeto dinastia jarri zen tronuan, baina dinastia berria heldu eta berehala Nabarreriako gerra hasi zen. Horren ondorioz, Nafarroak egun zailak bizi izan zituen, eta, egoera horrek eraginda hasi zuen erakunde horrek bere bidea. Gorteen egitura (estamentu banaketa, erregelamendua eta eskuduntzak) XIV. mendetik aurrera zehaztu zuten, Evreux dinastiaren agintepean.

Arriagako Kofradia. XII. mendearen amaiera eta 1332 bitarte, errege hiribilduek eta Arriagako Kofradiak hartutako eremuek osatzen zuten Arabako lurraldea. Kofradiari buruzko lehen agiria 1258koa da: jaurerri jurisdikzional bat zen (agindupean hartutako lurraldea, bertan gobernatzeko, justizia administratzeko, zergak jasotzeko eta abarretarako ahalmenaz), Bizkaikoaren edo Oñatikoaren modukoa. Kofradiaren geografi eremua bat zetorren, gutxi gorabehera, kideen ondasunen eta orubeen multzoarekin, eta hori egungo Arabako lurralde historikoaren ia erdia zen. Ezberdintasun bat zuen beste jaurerri batzuekiko: Arriagako Kofradiaren jauna hautatua izaten zen. Kofradiakideek Arriagako zelaian, Gasteiztik gertu, ospatzen zituzten Batzar Nagusiak, eta, horietan, Kofradiaren jauna hautatu, justizia banatu, eta talde gisa zituzten arazoez jarduten zuten. Kofradiaren jaunaren eskumenak hiru atal handitan banatzen ziren: justizia ematea, zergak jasotzea eta lurraldearen defentsarako osteak zuzentzea. Pertsona dependenteei (nekarazi morroiak eta nekazariak) zegokien zergak ordaintzea, foru petxa zelakoa, alegia: idi bat eta zereal modio erdi bat martxoan ordaintzea.

Bizkaiko Jaurerria. Jaurerria lau barruti instituzionaletan banatuta zegoen: Lur edegia, Enkarterri, Durangaldea eta hiribilduak. Lur edegiko erakunde txikienak elizateak ziren, eta horiek merindadetan biltzen ziren. Bizkaian ohiturazko erregimen paktista egon zen, Nafarroaren antzekoa. Jaun berriak bizkaitarren erregaliak, usadioak, ohiturak, frankiziak, askatasunak eta foruak gordeko zituela zin egiten zuen, Gernikako haritzaren aurrean. Hori egiten ez bazuen, ez zuten Jauntzat aitortzen, ez zieten haren gutun eta aginduei obeditzen, ez eta haren zergariak onartzen ere. Zin egin eta gero, bizkaitarrek Jaun berriarekiko fideltasuna adierazten zuten, eskumuinen zeremoniaren bidez. Gobernu ekintzetarako (esaterako, hiribildu berriak eraikitzea, foruak aldatzea eta abar), Jaunak aintzat hartu behar zuen bizkaitarren iritzia, eta, horretarako, Gernikara, harizpera, "bost deiadarren" bidez deitzen zituen, kontsulta egiteko.

Kontzejuak. Hiri guneen botere politiko zuzena kontzeju batzarraren eskuetan zegoen. Batzar horietara herritar guztiak joaten ziren, horregatik deitzen zitzaien kontzeju irekiak. Zenbait arlotako atribuzioak zituen; besteak beste, legegintzakoak, ekonomiakoak (barne ekonomia arautzea; esaterako, merkatua), zergak (zergen banaketa zehaztea), eta politikakoak (kontzejuko funtzionarioak edo magistratuak izendatzea). Magistratura nagusia alkatetza zen, eta alkateari zegokion, besteak beste, justiziaren administrazioa (zibila eta kriminala), aginte militarra, eta onetsitako ekonomia eta zerga politiken garapena. Ondoren, zinpekoak zeuden (gaur egungo zinegotzien parekoak), eta horiek udal bizitzaren martxa onerako beharrezko eginkizunez arduratzen ziren. Halaber, zinpekoak biztanleen ordezkariak ziren, kontzeju batzar murriztuetan. Hiribildu eta hiri batzuek erregearen ordezkari zuzenak zituzten, eta horiek arduratzen ziren legeak betearazteaz eta erregearen interesak zaintzeaz. Lekuen arabera, izen ezberdinez deitzen zieten: justizia (Tuteran), almirante (Iruñako San Nikolas eta San Cernin auzo frankoetan), probestu, etab.

Agiriak

"Sepan cuantos esta carta vieren como nosotros los cofrades de Álava. Siendo juntados en el Campo Arriaga a junta pregonada así como uso e costumbre es. Y siendo allí don Juan Alfonso de Haro, señor de la Cofradía, por nuestro señor el rey don Sancho. Todos a una voz acordaron en uno, viendo que es servicio del rey e pro e guarda de nosotros todos comunalmente e honra de vosotros, el concejo de Vitoria, por muchas riñas e enemistades que hay entre nosotros, hacemos e ponemos postura con vosotros, el concejo de Vitoria, por los que ahora somos e seremos en adelante". Arriagako Kofradia eta Gasteizko kontzejuaren arteko akordioa, kofradiako kideen eta kontzejuko biztanleen arteko lehiei buruzkoa (1291).

Galdera: Zer esan nahi du "monarkia paktista" terminoak?

Demografiaren bilakaera

Goi Erdi Aroari eta Erdi Aro Beteari (V.-XIII. mendeak) buruz inolako zenbaki eta agiri egokirik ez dagoenez, demografiaren bilakaerari ekiteko hurbilketa sintomatikoa baino ezin dezakegu egin. Erdi Aroaren lehen mendeetan, biztanle dentsitatea ez zen oso handia, eta jendea eremu emankorrenetan biltzen zen, batez ere. Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa hezean, Mugaosteko lurraldean eta Zuberoan jende gutxi bizi zen Goi Erdi Aroan. Eremu horietako ekonomia jarduera nagusia artzaintza zen, eta nekazaritza, berriz, kaskarra. Arabako lurraldeetan, Iruñako Arroan eta Ebro ibaiaren ibarrean, nekazaritzak aukera gehiago ematen zuenez, askoz jende gehiago bizi zen.

Musulmanen inbasioak VIII. mendetik aurrera eraginiko desdoitzeak gainditu eta gero, biztanleriak hazkunde prozesu geldoa izan zuen. Zenbait eremutan (esaterako, Araban eta Iruñako eskualdean), hazkunde prozesu horren eraginez, XI. mendea heltzean, baliteke gainpopulazio erlatiboko egoera egon izana, jarduera ekonomikoari eta gizarte antolakuntzari lotua, eta horrek eragitea Ebro ibaiaren erriberetaranzko (Errioxako eremua) migrazio mugimenduak. Paisaia eraberrituaren konfigurazioa ¿hiri gune edo herrixka txiki asko zeuden eta, Arabari dagokionez, hori ondo dokumentatuta dago 1025. urtearen inguruko la reja de San Millán izeneko agirian¿ populazioaren hedatze prozesuaren adierazpena da, eta horren adierazgarri nagusia XI. mendearen bigarren erditik aurrera gertatu zen: Nafarroako lehen hiribilduak. Hiribildu horiek, batez ere, merkataritzarako asmoz sortu zituzten; esaterako, Lizarra (burgo gisa azaltzen da 1076. urterako, eta Jacako forua jaso zuen 1090ean). Horietako asko atzerritarrez, Pirinioetako beste aldetik etorritako jendeaz, populatu zituzten. Horiei, oro har, franko esaten zieten eta estatutu juridiko librea zuten, hiribilduaren fundazio foruari esker. Frankoen burgo horiek Baskonia osoan sortu ziren, eta XI. eta XIII. mendeen artean izandako demografia hazkunde iraunkorra adierazten dute. Halaber, horri esker, gizarte klase berri bat sortu zen: burgesia.

Agiriak

Biztanleriaren hazkundearen adibide bat: Gasteizko hiri hazkundearen etapak. Erdian, Nafarroako Antso VI.a Jakitunaren fundazio gunea (1181); ezkerrean, Gaztelako Alfontso VIII.aren zabalgunea (1202); eta, eskuinean, Gaztelako Alfontso X.aren zabalgunea (1256).

Galdera: Nora joan ziren Arabako eta Iruñako populazio soberakinak X. eta XI. mendeetan?

Ekonomiaren egoera orokorra

Erdi Aroko lehen mendeetan, jarduera militarrean, administrazioan edo erlijio jardueretan aritzen ziren gutxi batzuk izan ezik, Baskoniako ia biztanle guztiak nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren. Denbora joan ahala, dibertsifikazioa gertatu zen, eta jarduera industrial batzuek gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten: sarritan, meatzaritzarekin eta burdina eta gatza ateratzearekin loturiko jarduerek, alegia (gatza, hain zuzen, Gesaltza-Añanan ¿Espainiako iparraldeko ekoizpen zentro nagusietariko bat¿, Salinillas de Buradonen eta Leintz-Gatzagan lortzen zen, batez ere). Halaber, merkataritza jardueren garrantzia areagotu egin zen, eta horretan jarduten zuten, batez ere, hiri guneetan, bai barnealdean, bai kostaldean.

IX. mendetik aurrera eta XII. mendeko amaiera aldera arte, Araban nekazaritza dibertsifikatuago zegoen, eta garrantzi handia zuen zerealen laborantzak. Hori basoaren ustiapenarekin eta abeltzaintzarekin osatzen zuten. Halaber, la reja de San Millán izeneko agiriak Arabako lurraldean burdinaren ustiapenak garrantzia zuela erakusten digu. Votos falsos de San Millan delako agiritik (1143. urte inguruko agiria) ondoriozta daitekeenez, Kostaldeko lurraldeetan abeltzaintza eta baso jardueren nagusitasuna erabatekoa zen. Paisaian, erabat nagusi ziren basoa eta abeltzaintza, eta, horretaz aparte, sagastiak eta belardiak baino ez zeuden, Mugaosteko lurraldean eta Zuberoan bezala.

Nafarroako lurraldean hiru eremu bereiz daitezke. Iparraldean, Pirinioetako ibarretan, abeltzaintza eta baso jarduerak ziren nagusi. Erdialdean, Iruñako Arroan, zereal laborantzak (garia eta garagarra) ziren nagusi nekazaritza eremuetan. Hegoaldean, Nafarroako Erriberan, nekazaritza dibertsifikatuago zegoen, eta garapen handia lortu zuen: zerealak mahastiekin eta fruta arbolekin txandakatzen zituzten, eta eremu ureztatuetan, berriz, baratzeko laborantzak hazten zituzten.

XI. mendetik aurrera, Kordobako kaliferriak behera egin ondoren, Nafarroako erresuma sendotu egin zen politikoki, Antso Nagusiaren (1004-1035) eta horren ondorengoen eskutik. Ekonomiak ere garapen garrantzitsua izan zuen, Orreagatik eta Canfranc-etik Pirinioak zeharkatu eta Nafarroako lurraldean zehar ibiltzen ziren merkatarien eta erromesen joan-etorriak suspertuta. Baliteke lehenagokoa izatea, baina Antso Ramirezen garairako (1076-1094) badugu Jacan kobraturiko muga zerga baten berri. Horri esker, badakigu Iparraldeko herrialdeetatik larruak, ehunak (Flandestik eta Frantziatik), metalak eta armak heltzen zirela. Espainia islamiarretik, berriz, espeziak, zetazko ehunak eta luxuzko beste ehun batzuk, urrezko txanponak eta gatibuak ere ekartzen zituzten. Jacako aduana postuaz gain, Iruñakoa ere oso garrantzitsua zen. Ostabaten, Donibane Garazin eta Eiheralarren ere bazeuden horrelakoak.

XII. mendeko azken herena eta Antso VII. Azkarraren erregealdia (1194-1234) oso oparoak izan ziren Nafarroako ekonomiarentzat. Horren adierazle dira eraikuntzak izandako sustapena (eraikin berriak egin ziren; batez ere, erlijio eraikinak), eta hiri biztanleriaren hazkundea (biztanle berriak ¿atzerritarrak nahiz frankoak¿ etortzearen eta burgo edo hiribildu berrien sorreraren eraginez).

1200. urtetik aurrera, Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea Gaztelako orbitan behin betiko sartu ondoren ¿Bizkaiko gainerako lurraldeak dagoeneko sartuta zeuden, Bizkaiko jaunarekiko basailu loturagatik¿, lurralde horiek, beren ekonomiaren garapenari dagokionez, hedatze aukera berriez baliatu ahal izan ziren, batez ere, merkataritza eta itsas arloetako hazkundeari esker. Araban, burdinoletako jarduera gain behera zegoen ¿XIV. mendean izango zuen behin behineko gainbehera¿, baina hori konpentsatu egin ahal izan zuten Gasteizek (eta neurri txikiagoan, beste hiribildu batzuek ere bai; esaterako, Agurainek eta Laguardiak) XIII. mendean izandako hazkunde izugarriari esker. Nolabait, burdinaren ekoizpenak Bizkaian eta Gipuzkoan izan zuen jarraipena. Halaber, lurralde horietan azalera handiagoa erabili zuten zereal laborantzarako, eta kostaldeko portuetan, arrantza ¿batez ere, baxurakoa eta balearena¿ bihurtu zen ekonomiaren funtsezko osagaia. Bisigua eta sardina oso preziatuak ziren, baina beste espezie batzuk ere harrapatzen zituzten: lupia, urraburua, meroa, legatza, txitxarroa, itsas aingira... eta, noski, balea. Hona hemen baleontziek abiapuntutzat edo helmugatzat erabilitako portu nagusiak: Hondarribia, Bermeo, Mutriku, Lekeitio, Mundaka eta, Baskonia kontinentaleko kostaldean, Miarritze. XIII. mendearen erdialdetik, kostaldeko portuak oso merkataritza gune aktibo bihurtu ziren. Lehengaiak esportatzen ziren (batez ere, Bizkaiko burdina eta Gaztelako artilea), eta, inportazioari dagokionez, zenbait manufaktura heltzen ziren; esaterako, ehunak, bitxiak, luxuzko piezak eta beste produktu batzuk, Flandesen, Ingalaterran edo Frantziaren Iparraldean eginak. Produktu horiek Gaztelako Koroa osoan eta Nafarroako Erresuman banatzen ziren.

Merkataritza jarduera hori beste herrialde batzuen lehiatik babesteko eta jardueratik eratorriko liskarrak erabakitzeko, Fernando IV.aren erregealdian (1295-1312) kostaldeko hiribilduek Hermandad de la Marina de Castilla edo Hermandad de las Marismas izeneko erakundea sortu zuten, 1296ko maiatzaren 4an. Hasieran, erakunde horretan honako hiribildu hauek zeuden: Santander, Laredo, Castro Urdiales, Bermeo, Getaria, Donostia eta Hondarribia, bai eta barnealdeko hiribildu bat ere; Gasteiz, hain zuzen. Datu horrek Gasteizen merkataritza garapena garrantzitsua zela adierazten du, bertan lehorreko aduana edo portua egoteak adierazten duen bezalaxe. Geroago, Ermandadearenkide kopurua handituz joan zen, eta merkataritza elkarte indartsua bihurtu zen, Kantauri itsasoko portu zerrenda luze batez osatua, Galiziako Bayonatik Lapurdiko Baionara hartzen zuena. Toki esparruan, beste merkataritza elkarte bat aipatu behar dugu: Societas Navium Baionensium , Baionaren garapen ekonomikoaren adierazle. Hiri horri, hain zuzen, foru berri bat eman zion Joan Lurgabea erregeak (1215).

Arrantza eta merkataritza jarduerekin lotuta dago ontzigintzaren garapen garrantzitsua. Korasta lema dugu euskal ontzigintzaren ekarpen garrantzitsuenetakoa. XIII. mendetik aurrera eginiko ontzietan ikus dezakegu hori.

Agiriak

"[...] Enciso, Arnedillo, Ocon con sus villas, Peñalba, Erze, Préjano, Quel, Autol, Bea, Calahorra, Andosilla, Carcar, Lerin, Zaharra, El Monesterio y Funes con sus villas pertenecientes a su alfoz y otras que están situadas a la orilla del río Arga: éstas, ya dichas, por cada casa, una media de vino para la oblación y un pan para la ofrenda.

Y Resa, por cada casa, una arenzada de anguilas.

[...] Álava, con sus villas pertenecientes a sus alfoces, esto es, de Losa y Buradón hasta Eznate, hierro: por cada villa, entre diez casas, una reja.

Del río de Galarraga hasta el río Deva, esto es, toda Vizcaya y del Deva hasta San Sebastián de Hernani, esto es, toda Guipúzcoa desde los confines de Álava hasta la orilla del mar, todo lo que está dentro de cada alfoz, un buey.

Pero puesto que el número de regiones , lugares y villas es grande y no han sido nombradas una a una por nos, prescribimos que, tanto las no escritas, como las escritas, tomen parte en este digno voto, y, según su poder y cualidad, mandamos que den con las demás el censo al venerable cenobio de San Millán". Falsos votos de San Millán de la Cogolla izeneko agiria (1143an, gutxi gorabehera).

"A nombre de Dios e de santa María. Sepan cuantos esta carta vieren como nosotros los concejos de Santander e de Ladero e de Castro Urdiales e de Vitoria e de Bermeo e de Guetaria e de San Sebastián e de Fuenterrabía, a servicio de Dios, e de nuestro señor el rey don Fernando, hacemos hermandad en uno [...]. Otrosí, que guardemos los buenos fueros, e los buenos usos que tuvimos en tiempo del rey on Alfonso [...]. Otrosí acordamos, que ningún hombre de estas villas sobre dichas que no envíen ni lleven ninguna mercancía, ni otra cosa ninguna fuera de la su villa por tierra mientras que nuestro señor el rey no hiciera esta demanda que ahora hace [...]. Otrosí, si los de Guetaria tuvieran querella con los de San Sebastián, o ellos de aquellos, que vayan a Fuenterrabía aquellos que el pleito tuvieran, e que demanden dos hombres buenos de la villa con placer de las partes para que libren luego el pleito [...]. Otrosí acordamos, que cuando calquiera de estos concejos hubiera pesto sus alcaldes en cada villa, que haya con ellos sesenta hmbres de los mejores que en la villa hubiera, e que les hagan jurar sobre el libro [Evangelios], e sobre la cruz, que guarden, e tengan, e amparen tods estos nuestros buenos fueros, e usos, e costumbres, e franquezas, e libertades según que hoy día los habemos, e que guarden, e tengan, e amparen todas cuantes cosas en este cuaderno dice". Hermandad de las marismas de Castilla erakundearen gutuna (1296).

Galdera: Zein izan zen Baskoniako lehen meatze eremua (burdina eta gatza)?

Gizarte feudalerantz

Goi Erdi Aroan eta Erdi Aro Betean, euskal gizarteak kristautze eta feudaltze prozesu sakona bizi izan zuen. Batez ere, bi gizarte taldetan egituratu zen gizartea: jaunak eta nekazariak; horiek osatzen zuten landa lurretako biztanleria. XII. mendetik aurrera, beste osagai bat gehitu behar dugu, oso dinamikoa: hirietako biztanleak edo burgesia. Gizarte substratu nagusi horrekin batera, beste talde txiki batzuk ere bazeuden; esaterako, juduak eta mudejarrak (horiekiko aldeak etniari eta erlijioari lotuak ziren), eta marjinatutzat jotakoak.

Informazio iturri gutxi daude Erdi Aroko lehen mendeetarako, eta ez dira oso argiak. Frankoen kroniketan iruñarrak eta nafarrak bereizten dituzte. Hain zuzen, "nafar" deitzen diete egungo Nafarroako erdialdeko biztanleei. Arabiar kronistek "baskunis" deitzen diete Iruñakoei, eta, horien esanetan, "aukera gutxiko lurraldea da; biztanleak pobreak dira, ez dute behar beste jaten eta bidelapur jarduten dute; gehienek euskaraz egiten dute; hortaz, ez dago horiei ulertzeko modurik".

Erdi Aroko lehen mende horietan, nekazaritza eta abeltzaintza aberastasun bakarra zenean ("abere" = etxe animalia; "aberatsa" = aberastasuna, ganadu jabetzaren arabera neurtua), jaunek ("seniores") edo nobleek osatzen zuten agintarien taldea. Askatasun absolutua eta boterea zuten; horiek ziren lurren jabe nagusiak eta lurretik eratorritako errentak ¿menpean zituzten nekazariek ordaindu beharrekoak, batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago¿ jasotzen zituzten.

Nahiz eta nobleziako kideek gizarte eginkizun bera izan (lurraldea defendatzea, alegia), ez zuten talde homogeneoa osatzen. Batetik, goi noblezia zegoen. Nafarroan, XII. mendetik aurrera, talde horretako kideei ricos omes titulua aitortzen zitzaien. Hor sar daitezke honako familia hauek: Almoravid, Baztan, Rada, Subiza eta Vidaurre. Bizkaiari dagokionez, leinu nagusia jaurerriaren titularrek osatzen zuten: Lopez de Haro familiak. Gipuzkoan eta Araban, berriz, Guevara, Mendoza, Velasco edo Ayala familiak gero eta botere gehiago eskuratzen hasi ziren XIII. mendean, eta gorenera helduko ziren hurrengo bi mendeetan.

Nobleziaren bigarren maila infantzoiek edo kapareek osatzen zuten. Horien kopuruak gora egin zuen apurka-apurka, talde horrek bere baitan hartuko baitzituen Bizkaiko Lur edegiko, Gipuzkoako hiribilduetako eta Nafarroako landa komunitate batzuetako biztanleak. Talde horren maila ekonomikoa eta gizarte ospea goi nobleziarena baino txikiagoa zen; hala ere, goi nobleziak bezala, ez zuten inolako zergarik ordaindu behar, ez pertsonalik, ez ondasunengatikorik. Bizkaian, kapare horietako askok beren lurretan lan egin behar izaten zuten, nahitaez. Araban, landetako kapareetako askok Arabako edo Arriagako Kofradia izenekoa osatzen zuten.

Nekazariek ere ez zuten talde homogeneoa osatzen, eta egoera mota asko zeuden horien artean, lurraren jabetzaren eta askatasun pertsonal mailaren arabera. Batetik, nekazari libreak zeuden; horiek ez zuten inolako mendetasun pertsonalik eta lurren jabeak ziren. Bestetik, nekazari edo abarquero ak zeuden: beste norbaiten orubean kokaturiko nekazariak, alegia. Eta azkenik, nekazari morroiak zeuden. Jaunekiko mendetasun pertsonala zuten, eta jaunek nekazari morroiak sal edo eros zitzaketen, horiek kokatzen zireneko lurrekin batera. Horien egoerak, nolabait, Antzinaroko landa serbuena gogorarazten digu.

XII. mendetik aurrera, feudalizaturiko gizarte landatar horretan, hiribilduetako biztanleek, klase burgesek edo hiri biztanleriak aurrera egin zuten, eta horrek gizartea erabat aldatu zuen. Hala ere, hiri gune edo hiribildu guztiek ez zuten garapen bera izan; horrela ondoriozta daiteke Gasteiz eta Labrazaren arteko erkaketa sinple bat eginez gero: lehena, XIII. mendearen amaiera aldean, euskal merkataritzaren garapenaren aitzindaria zen; bigarrena, berriz, Erdi Aro osoan, nekazaritza herrixka harresituriko sinple bat baino ez zen izan. Hala ere, ezin ukatu hiribildu guztien multzoak erabateko garrantzia izan zuenik Erdi Aroko euskal gizartearen eraldaketan.

Europako gainerako lurraldeetan bezala, hazkunde demografikoari eta ekoizpen indarren eta merkataritza trukeen garapenari esker sortu ziren hiribilduak. Antso Ramirezek (1076. urtetik aurrera Aragoi eta Iruñako erregea) frankoen forua eman zion Jacari 1063an, eta horrek hiritartze prozesu zabal bat hasi zuen, geroago Baskonia osoan zehar hedatuko zena. Jacako foruan jasotako "frankoen zuzenbidea" baliagarria izan zen, nolabait, euskal hiribilduen profil juridiko-instituzionala eta horietako biztanle eta auzotarren eskubideak eta betebeharrak zehazteko. Jacako foru hori zuzenean aplikatzeaz gain, eredu horretan oinarrituriko foruak ere ezarri zituzten; esaterako, Lizarrakoa ¿Nafarroako lehen burgoa¿ (1090), edo Logroñokoa (1095) eta horretatik eratorritakoak (adibidez, Gasteizkoa).

Hiribilduetan eta burgoetan oso biztanleria heterogeneoa zegoen. Nobleak eta nekazariak ere bazeuden, harresien barruan kokatuta, hiri negozioek eskainitako aukeretatik sortutako errenta iturri berrien edo segurtasunaren bila. Baina hiri biztanleriaren ezaugarri nagusia honako hau zen: hirietako biztanle gehienak juridikoki libreak ziren, ez zuten inongo jaunekiko inolako mendetasunik, eta, batez ere, artisautzan, merkataritzan edo zerbitzuen arloan (abokatu, notario eta sendagile) jarduten zuten; hau da, nekazaritzarekiko inolako loturarik gabe. 1111. urte inguruan, Lizarran sustraituta zegoen dagoeneko burgensis (burgesak) terminoa hiribilduko biztanleak adierazteko, eta erabilera hori orokortu egingo zen gizarte adierazle gisa. Nafarroako eta Arabako hiribildu askotan ¿batez ere, erromes bideekin lotutakoetan¿, hiri biztanleriaren zati bat "frankoez" osatuta egon zitekeen; hau da, atzerritik ¿batez ere, Frantziatik¿ etorritako jende libre eta pribilegiatuaz. Horiek merkataritzan eta artisautzan jarduten zuten, batez ere. Franko horietako askok Okzitaniako hizkuntza erabiltzeari eutsi zioten, eta hori erabiltzen zuten Jacatik Lizarrarako bidean beste franko batzuekin eginiko transakzioetan, bai eta Languedoc-eko merkatariekiko merkataritza harremanetan ere.

Gizarte antolakuntza horretan, elizjendearen estamentua gehitu behar dugu. Kristautasuna hedatzea oso garrantzitsua izan zen gizartearen egituraketan. Elizjendeak ( oratores ) osatzen zuen gizarte horretako lehen estamentua, nobleen ( bellatores ) eta nekazarien ( laboratores ) aurretik. Baina elizjendeak ¿sekular (apezpikuak, presbiteroak, diakonoak) nahiz erregular (monjeak)¿ ez du talde homogeneoa osatzen.

Oso aldea handia zegoen gotzain hirietako (Iruña, Baiona) titularren edo monasterio garrantzitsuenetako (Leire, Iratxe, Fitero, La Oliva) abadeen eta gainerako elizjendearen artean ¿batez ere, parrokietako eliztarrekin jarduten zutenekin, bai hiribilduetan, bai herrixketan¿. Lehen taldekoek (apezpikuek eta abadeek, alegia) askoz prestakuntza intelektual hobea eta ekonomi ahalmen handiagoa zuten. Baina, hala ere, ez dugu ahaztu behar elizjendea, oro har, estamentu pribilegiatua zela, zergak ordaindu beharrik ez zuela eta berariazko jurisdikzioa zuela, eliz auzitegiek bakarrik baitzuten elizjendea epaitzeko eskumena.

Erdi Aroko gizarte errealitatearen eskema orokorra amaitzeko, horretatik at geratzen zirenak aipatuko ditugu. Zenbait hiribildutan, juduak edo musulmanak zeuden. Azken horiek garrantzi handia zuten Tuteran eta Ebro ibaiaren ibarreko beste hiri batzuetan, baina, gainera, herrixka eta hiri gune txikietan ere bizi ziren. Izan ere, erregeek landan lan egiteko nahi zituzten, edo, bestela, eraikuntzarekin lotutako lanbideetan jarduten zuten.

Juduei dagokienez, garapen ekonomiko handiena lortu zuten hiribilduetan bizi izan ziren; esaterako, Gasteiz, Balmaseda, Laguardia, Tutera, Lizarra, Iruña, Olite, Viana, Tafalla, Zangoza eta Baionan. Juduen komunitatea argi eta garbi bereizten zen kristauen komunitatetik, bai etnia-erlijio alderdietan, bai alderdi politiko-instituzionaletan. Berariazko gobernu erakundeak zituzten, eta ez zuten inolako parterik hartzen kontzejuko administrazio karguetan. Hala ere, kontzejuak argitaraturiko ordenantzetan, juduen eguneroko bizitzako zenbait alderdi arautzen ziren, eta hor geratzen zen agerian agintari kristauek diskriminatuta zeudela. Baina, oro har, XIV. menderaino, bi komunitateen arteko bizikidetza nahiko ona izan zen.

Kristau erlijioa ez zen beste erlijio bat izateagatik baztertutakoez gain, beste txiro mota asko zeuden: bidelapurrak, gaizkileak, legendunak, prostitutak eta abar. Horiek ere aipatu behar dira, gizarte egitura erabat zehazteko.

Agiriak

"En nombre de nuestro señor Jesucristo, que es Padre, Hijo y Espíritu Santo, majestad trina y divinidad una. Ésta es la carta que hemos redactado para la villa llamada Apardues, yo Sancho Garcés rey, con mi esposa Urraca hija de Fernando, el año 1029 de Cristo. Hemos donado la mencionada villa de Apardues, para el reposo del alma de mi hermano Ramiro Garcés al monasterio San Salvador, a las vírgenes santas Nulio y Elodia y a las reliquias que allí se encuentran a fin de que intercedan ante Dios todopoderoso. Amén. Y hemos confirmado la donación de la mencionada villa en presencia del abad don Eximinus con toda la comunidad de Monjes.

Poseen al mismo tiempo un convenio referente a la viña de Tavares que deben podar, bibar y rebiñar. (Deben también) vendimiar, encubar el vino y nadie debe eludir el trabajo a no ser la dama Santia de Cillequieta.

Deben en prestaciones:

Galdera: Baskoniako gizarte hierarkian, zein zen estamentu nagusia?

Kristautzea eta Elizaren antolakuntza

Kristautzea

Baskonian, kristautze prozesuak hegoaldetik iparralderako ibilbidea egin zuen. Hori dela eta, hegoaldeko area (Araban, kantabriar ibarren hegoaldeko eremua, eta Nafarroan, Iruñako arrotik hegoalderakoa), erromanizatuena, izan zen ebanjelioaren mezua jaso zuen lehena, Berant Erromatar Inperioaren garaian, III. eta IV. mendeen bitartean. Sartze bideek, jakina, lurraldea zeharkatzen zuten erromatarren galtzada nagusien ibilbideari jarraitzen zioten: Bordele-Astorga (hain zuzen, Arabatik Frantziako mugarainoko tartea bat dator, nolabait, gaur egungo Nazional 1 errepidearekin) eta Tarragona-Zaragoza-Iruña-Oiartzun.

 Erromatarren galtzadak 

Logikoa zen bide horietaz baliatzea, kristautasuna Erromatarren Inperioaren erlijio ofizial izan baitzen V. mendetik aurrera; beraz, kristautasuna erromanizazioaren beste sintoma bat izan zen. Lurraldea kristautzen ari zela erakusten duten lehen testigantzen artean honako hauek ditugu: Emeterio eta Celedon soldaduen martirioa, Kalagorrin gertatua (304), Diokleziano enperadoreak aginduriko jazarraldien ondorioz; Aurelio Prudencio (348-405) prokontsularen Peristefanon obran, Ebro ibaiaren erriberako baskoiak kristaututa zeudela eta paganotasuna iraganeko kontua zela adierazten da; Briviesca, Cascante eta Tarazona eremuko gizarte klase garrantzitsuenetako kideek ( honorati et possesores ) Kalagorriko apezpikua defendatu izana Aita Santuaren aurrean; eta Arabako multzo eremutarra ¿87 kobazulo artifizialek osaturiko multzoa, etxebizitza, tenplu eta egitura antropomorfoko hilobi funtziokoa, IV. eta VIII. mendeen artekoa¿.

Aitzitik, iparraldean (kostaldeko probintzietan ¿Bizkaia eta Gipuzkoa¿, Arabako ibar kantabriarretan, eta Nafarroako mendialdean) kristautasunaren hedapena eta arbasoen kultura paganoaren ordezkapena geldoago gertatu zen, besteak beste, erromanizazioaren eragina txikiagoa izan zelako, orografia menditsua zelako eta espazioaren okupazioa sakabanatua zelako. Horregatik guztiagatik, kristautasuna ez zen hedatu eta finkatu Baskoniako lurralde osoan IX. eta X. mendeak arte. Paganotasunari eusteari dagokionez ¿batez ere, iparraldeko lurraldeetan¿, zenbait testigantza aipatu dira; horietako batzuk benetakoak dira, eta beste batzuk, berriz, ez hain fidagarriak, edo ez dira behar bezala interpretatu. 1) Zaragozako Tajon apezpikuak, Bartzelonako Quirico apezpikuari VII. mendean idatzitako gutunean, Froyak Recesvinto errege bisigodoaren aurka egindako matxinadaren baitan Zaragozan izandako gertaera izugarriak adierazi zituen. Froyak baskoien laguntza lortu zuen, eta, matxinadan, aldareak txikitu eta apaizak hil egin zituzten. Hala ere, gutun horren edukia guda militar krudel baten testuinguruan ulertu behar da, eta horrek ez du esan nahi nahitaez paganotasunak irauten zuenik. 2) VII. mendekoa dugu Vita Amandi obra ere, San Amandok idatzia. Apezpiku horrek sona handia zuen frankoen gortean, eta, aipaturiko obran, Baskonia kontinentala ebanjelizatu zuela aldarrikatu zuen. Egungo kritikak, ordea, gertaera apokrifoak aipatzen dituela frogatu du. 3) Ibn Hayyan kronistak, arabiarren kanpainak aipatzean ¿Iruñako Velasco jaunaren aurka 816an eginiko kanpainak, alegia¿, Aitzgorri eta Gorbeia mendien artean machus ak edo suaren gurtzaileak (hau da, paganoak) zeudela adierazi zuen. 4) Erdi Aroan, Aro Modernorako trantsizio aldia barne, arbasoen kulturaren zenbait elementuk iraun zuten, eta horiek kristau kulturarekin nahasi ziren. Izan ere, lehenengo elizetako asko gurtza paganoak egiten ziren lekuetan eraiki zituzten; Urkiolakoa, esaterako. Arbasoen kulturaren elementu horien artean, Marirengan sinestea dugu ¿Anbotoko dama, fenomeno atmosferikoak menpean hartzen dituena¿.

Agiriak

"[...] ¿Crees ya, bárbara gentilidad de los vascones de otro tiempo, cuan sagrada sangre derramó el error cruel? ¿Crees que los espíritus de las víctimas fueron llevados de nuevo a Dios? [...]. El mismo Salvador nos concedió este bien para que gocemos de él cuando destinó los cuerpos de los mártires a nuestra ciudad [Emeterio y Celedonio a Calahorra], que ahora protegen a los habitantes que baña el Ebro". Prudencio, Peristephanon : (Kalagorriko Emeterio eta Celedonio martirien omenerako I. himnoa).

"[...] Por su maldad, los fieros vascones, habiendo bajado de los Pirineos, asolando la tierra de Iberia con diversas irrupciones la devastan. ¡Oh dolor!, la magnitud de la desgracia hace desfallecer el propósito de contarla. Pero hay que llegar hasta lo que da miedo contar. Se derrama sangre inocente de muchos cristianos; unos son degollados, otros mueren heridos por lanzas y otras diversas armas; son cogidos una gran cantidad de prisioneros y se consiguen grandes botines. [...]. La guerra llega hasta los templos de Dios y son destruidos altares ya consagrados; a muchos clérigos los matan a espada y sus cuerpos sin enterrar se ofrecen a los perros y aves: así se cumple el salmo 78". Zaragozako Tajon apezpikuak Bartzelonako Quirico apezpikuari idatzitako gutuna.

Galdera: Ibar hauetatik zein kristautu zen lehenik: Durangaldea ala Aramaiona?

Galdera: Zer bidetatik, batez ere, sartu zen kristautasuna Baskoniako lurraldeetan?

Galdera: Honako funtzio hauetatik, zer funtzio ez zuen Arabako multzo eremutarrak?

Galdera: Ibn Hayyan kronistaren arabera, non zeuden suaren gurtzaileak?

Erlijio bizitzaren erreforma eta dibertsifikazioa

840an, Kordobako San Eulogiok Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetako ibarretako zenbait monasterio bisitatu zituen (San Pedro de Usun, Igal, Santa María de la Fuenfría eta Urdaspal), eta horiek kultur eta espiritualtasun maila ona zutela egiaztatu zuen. Hurrengo mendean, Errioxako eremuaren errekonkista zela eta, fraide bizitza suspertu egin zen. Hain zuzen, Antso I.a Gartzesek (905-925) eliz hierarkia berrezartzeari ekin zion Errioxan errekonkistaturiko lurraldeetan. Iruñako apezpikua, Galindo, arduratu zen horretaz. Lurralde horietan, parrokia eta fraide antolakuntza zaharrak zirauen, bai eta bizitza eremutar aktiboak ere. Azken hori bisigodoen garaiko usadioa zen: eremutarrak kobazuloetan bizi ziren, Donemiliagan, Naiaran, eta Ireguako eta Lezako ibarretan ikus daitekeen moduan. Antso I. Gartzesek San Martin de Albeldako monasterioa fundatu zuen; X. mendearen erdialdean ia berrehun fraide zeuden monasterioan, eta scriptorium ean mota askotako obrak kopiatzen zituzten, ugari. Beste monasterio batzuk mende horretarako garrantzitsuak ziren; besteak beste, San Cosme eta San Damian, Vigueraren parean, Santa Agueda y Santas Nunilo y Alodia, Naiaran, San Andres de Cirueña, eta, batez ere, Donemiliaga Kukulakoa. Donemiliaga Gaztelarekiko mugan zegoen eta kultur gune garrantzitsua zen; horrela egiaztatzen da 922an idatzitako Kodex Emilianensis liburu ospetsuan, Gaztelako erromanikoaz eta euskaraz idatzitako lehen testuak jasotzen dituen liburuan, alegia. Iruñako monarkiak sustatutako monasterio errioxar horrek erabateko garrantzi politiko-kulturala izan zuen erresuma hasiberria sendotzeko, eta tradizio eta erritu bisigotiko-mozarabiarretan zituen sustraiak.

Alejandro II.a eta Gregorio VII.a aita santuek eginiko heresia akusazioak zirela eta, XI. mendeko azken laurdenean erritu bisigotiko-mozarabiarra alde batera utzi eta erromatarra erabiltzen hasi ziren. Antso Ramirez, Iruña eta Aragoiko erregea, Erromaren esanekotasunera pasa zen 1076an, eta Gaztela bi urte geroago. Egoera berri horrek erreformak eta aldaketak ekarri zituen liturgia egutegian, santuen izendegian, bai eta letra tipoan ere: letra tipo bisigotikoa erabiltzeari utzi eta letra karolinoa erabiltzen hasi ziren. Politika erreformatzaile hori aurrera eramateko, Nafarroako erregeek Frantziako erlijiosoak etorrarazi zituzten, klunitarrak, batez ere. Leire eta Iratxe Clunyko fraide beneditarren bidez inportaturiko erreformaren zentro zabaltzaile bihurtu ziren.

XII. eta XIII. mendeetan dibertsifikazioa izan zen erlijio bizitzan, ordena monastiko berriak sortu baitzituzten. Lehena San Bernardo Clairvauxkoaren ordena zistertarra izan zen. Ordena horrek erreformak egin zituen klunitar monasterioen munduan, erregela beneditarra zorrotzago betetzearen alde. Zisterko ordenaren hedapena Fiteron (1140) hasi zen, eta La Oliva (1149-50) eta Iranzunen (1176) bidez jarraitu zuen.

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ez zegoen monasterio handirik, baina baziren monasterio txikiak edo dekaniak, lurralde horietatik at zeuden monasterioen menpekoak. Izan ere, zenbait monasteriok (esaterako, Oña, Naiara, Donemiliaga Kukulakoa, Leire edo San Juan de la Peñakoak) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeetara hedatu zuten beren eragina X., XI., eta XII. mendeetan.

XIII. mendearen hasieran, frantziskotarrak eta domingotarrak agertu ziren. Ordena horiek demografia eta ekonomia dinamikoko hiri guneetan kokatu ziren; hain zuzen, San Frantziskok borondatezko pobretasuna azpimarratu zuen espiritu burges materialistari aurre egiteko modutzat; Santo Domingok, berriz, prestakuntza intelektuala nabarmendu zuen, hirietan sorturiko mugimendu heretikoei aurre egiteko. Frantziskotarrak Gasteizen, Iruñan, Bermeon, Lizarran, Oliten, Zangozan, Tuteran eta Baionan kokatu ziren; domingotarrak, berriz, Gasteizen, Iruñan, Lizarran, Zangozan eta Tuteran.

Agiriak

"Conocida cosa sea a todos quantos esta carta vieren, como yo Diego Pérez de Valladolid, Alcalde del Rey, porque nuestro señor el Rey me mendó que yo diese al convento de la orden de los frailes menores de Victoria de aquellas heredades que son cerca, e lugar que tomaron para el monasterio, que comenzaron a hacer en el mercado las que hubiesen menester para asentarle [...]". Frantziskotarren monasterioa eraikitzeko lur ematea, 1270. urtekoa (J.J. de Landazuri, Historia civil, eclesiástica, política y legislativa de la M.N. y M.L. ciudad de Victoria ..., Madril, 1780 (faksimilea, 1975).

Galdera: Zer ondorio izan zuen Baskoniako elizarentzat XI. mendean gurtza erromatarra sartzeak?

Baskoniako elizbarrutien lurralde jurisdikzioa

Baskoniako elizaren antolakuntzari buruzko lehen berriak VI. mendekoak dira. Hain zuzen, 589ko agiri batean aipatzen da lehenengoz Iruña gotzain hiri zela, eta horren titularra Toledoko kontzilioetara joaten zela. Halaber, Baskonia kontinentaleko lurraldeetan beste gotzain hiri batzuk zeuden: Oloroe, Auch, Bazas eta Akize.

XII. mendean egituratu zen Baskoniako Erdi Aroko elizbarrutien behin betiko mapa. Zazpi elizbarruti zeuden:

1) Burgosko elizbarrutiak Bizkaiko (Enkarterri) eta Arabako mendebaldea (Valdegoviako bikariotza) hartzen zituen.

2) Kalagorri eta La Calzadakoak Bizkaiko eta Arabako gainerako lurraldeak, Gipuzkoako Deba ibarra eta Nafarroako Vianako eremua hartzen zituen. Elizbarruti horrek Arabakoa (Armentian zuen gotzain hiria) ordeztu zuen, 1088an, Fortunio apezpikua hil ondoren, eta litekeena da horren jatorria IX. mendearen amaiera aldekoa izatea.

3) eta 4) Iruñako elizbarrutiak Nafarroako eta Gipuzkoako gainerako lurraldeak hartzen zituen, honako hauek izan ezik: Baztango ibarra, Lerin, Cinco Villas, eta Oiartzun eta Bidasoa ibaien arroak (Oiartzun, Errenteria, Lezo, Pasaia, Hondarribia eta Irun). Azken horiek, Lapurdiko probintzia eta ia Nafarroa Beherea osoarekin, Baionako elizbarrutiaren parte ziren.

5) Akizeko elizbarrutiak Nafarroa Behereko zerrenda ekialdekoena (Amikuze-Izura) eta Zuberoaren ipar-ekialdea hartzen zituen.

6) Oloroeko elizbarrutiak Zuberoako gainerako lurraldeak hartzen zituen.

7) Tarazonako elizbarrutiak Tuterako eskualdea hartzen zuen.

Euskal Herriko eliz maparen konplexutasunak gatazkak sortu zituen gotzain hirien artean, batez ere XI. eta XII. mendeetan, bakoitzari zegokion jurisdikzioaren mugapena zela eta. Apezpikuek bazuten beste arazo larri bat: gobernuko eta erlijio diziplinako arauak elizbarrutiko leku guztietara helaraztea. Hori erabat nabarmena zen Bizkaian; lurralde horretako klerikoek eta laikoek ez zuten onartu Kalagorriko apezpikuaren agintea, eta lurraldean sartzea debekatu zioten.

Eliz antolakuntzari dagokionez, elizbarrutiak artzapez barrutitan banatuta zeuden, eta horiek, berriz, artxidiakonoen barrutitan. Hala ere, praktikan, parrokiak ziren eliztarrekin harreman estuena eta gizartean eragin handiena zutenak. Parrokia sistemaren bidez, eliz agintariek mezu ebanjelizatzaileak helarazten zituzten leku urrutienetara, gurtzaren praktika eta jaierazko bizitza antolatzen zuten, eta diru sarrera ugari lortzen zituzten, hamarrenen, primizien, eskaintzen eta eliztarren dohaintzen bidez. Zenbaitetan, gatazka sortzen zen parrokien artean, eliztarrak batak besteari kentzeko, parrokien diru sarrerak eliztarren kopuruaren araberakoak izaten zirelako. Kasu batzuetan, parrokiek akordioak edo ermandadeak zituzten elkarren artean, errentak banatzeko; esaterako, Gasteizko lau parrokia zaharren ermandadea. Hori 1257an zabaldu zuten, aurreko urtean Alfontso X.ak sortutako San Ildefonso parrokia ermandadean sartu baitzen.

Agiriak

"[...] E porque dudaban que muchos de sus parroquianos se venían a la iglesia de San Ildefonso que yo [Alfonso X el Sabio] mandé fundar e edificar en honor de Dios e de San Ildefonso en la puebla nueva, pidieronme merced por sí e por los clérigos del cabildo de Vitoria, sus compañeros, que así como las iglesias antiguas de Vitoria han su avenencia e su hermandad en uno que me rogaron que aquella iglesia que yo mandara hacer que hubiese su avanencia e su hermandad con las otras iglesias antiguas de Vitoria e que aquel o aquellos clérigos que yo presentaria por razon del patronazgo que yo allí he, que tomasen su ración en las otras antiguas iglesias de Vitoria así como cada uno de los otros compañeros tomaren. E otrosí, que los conpaññeros de las antiguas iglesias que tomasen su parte en las raciones de la iglesia de san Ildefonso". San Ildefonso eliza Gasteizko beste parrokien ermandadean sartzea, 1270 (C. Gonzalez Minguez).

Galdera: Zer elizbarrutik hartzen zuen Enkarterri?

Arte eta kultur adierazpenak

Lingua vasconica edo lingua navarrorum

Euskarak zenbait dialekto edo euskalki zituen, eta horiek bat zetozen, gutxi gorabehera, erromatarren aurreko herriek ¿autrigoiek, karistiarrek, barduliarrek eta baskoiek¿ antzina hartutako lurraldeekin. Bizkaierak Deba ibaiaren arroa, karistiarren muga naturala, hartzen zuen; Gipuzkerak, Oiartzungo ibarrerainokoa, barduliarren lurralderainokoa, hartzen zuen, eta han hasten zen baskoien eremua. Horien eragin kulturala (hizkuntzarena barne) Aragoiko eremu mendebaldekoeneraino eta Errioxako ipar-ekialderaino iristen zen.

XI. mendearen amaieratik, lingua navarrorum indarra galduz joango zen, beste hizkuntza batzuek egindako presioagatik. Hona hemen hizkuntza horiek: 1) Okzitaniera, Santiago bidean sorturiko hiri berrietara etorritako frankoek ekarria. 2) Gaskoia, Baskonia kontinentaleko kostaldean itsasoan eta merkataritzan jarduten zutenen hizkuntza. Gipuzkoako ipar-ekialdean hedatu zen, eremu horien arteko harremanei eta Donostiako forua hedatzeari esker; foru horretan, hain zuzen, gaskoien usadioak sartu zituzten, horiek erakartzeko. 3) Hizkuntza neolatindarrak edo erromanikoak (gaztelania, nafar-aragoiar erromantzea, eta frantsesa); horiek apurka-apurka nagusitzen joan ziren administrazioaren eta botere politikoaren adierazpide gisa. Hain zuzen, gaztelaniaren sorrerako eremu geografikoan, antzina autrigoien herri euskalduna izandako lurrak zeuden, beste lurralde batzuez gainera; nafar erromantzea, berriz, Ega eta Aragoi ibaien arroen artean sortu zen. Frantsesa Champagne eta Capeto dinastien eskutik sartu zen, frantziar jatorriko dinastia horiek gobernatu baitzuten Nafarroan XIII. eta XIV. mendeetan. Dena den, euskararen nagusitasuna erabatekoa zen landa lurretan, horiek elebakarrak baitziren, argi eta garbi. XI. eta XII. mendeetako hiri esparru hasiberrian, aldiz, okzitaniera eta hizkuntza erromanikoak ziren nagusi. Hamahirugarren menderako, ordea, euskarak hirietan bere lekua hartzea lortu zuen, inguruetako landa lurretako biztanleak hirietara joateari esker, hiribilduen fundazio foruek erakarrita ¿Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, batez ere¿ edo erregeek baimenduta ¿Nafarroan, alegia¿.

 Codex Emilianensis ¿Donemiliaga Kukulako monasterioko liburutegiko testua¿ latinez idatzitako testua da, gurtzarakoa, eta, tarteka, marjinetan esaldi labur batzuk ditu ¿glosak¿, Gaztelako erromanikoaz eta euskaraz. Horiek dira, hain zuzen, bi hizkuntza horietan ezagutzen diren idatzizko adierazpen zaharrenak.

Euskararen ezaugarriei dagokienez, hona hemen garaiko zenbait egilek eginiko adierazpenak. Esaterako, al-Himyari kronista musulmanak Abd al-Rahman III.ak 924an bashkuni en ¿horrela deitzen die al-Himyarik¿ aurka eginiko kanpaina kontatzean, musulmanentzat euskara ulergaitza zela aipatu zuen. Baina adituei atentzioa gehien eman dien erreferentzia Aymeric Picaud-ena da. Vezelayko kapilau horrek gida bat idatzi zuen XII. mendean Santiago bidea egiten zuten erromesentzat. Gida horretan, besteak beste, bidean aurkitu zituen euskal herriak ¿nafarrak barne¿ deskribatu zituen, bai eta haiei buruzko iritzia eman ere. Hizkuntza barbaroa zutela esan zuen, zakurren zaunken antzekoa. Esandakoak frogatzeko, hemezortzi hitzez osaturiko hiztegi txiki bat osatu zuen. Dena den, Picauden iritzi iraingarriak honako testuinguru honetan ulertu behar dira: Picaud zibilizazio hiritarrekoa zen, Frantziako Okzitaniakoa, alegia, eta hori euskal-nafarren zibilizazioa baino hobea zela uste zuen ¿euskaldunena zibilizazio landatarra baitzen, nagusiki; hiri gutxi zeuden, eta, gainera, horiek Frantziatik (esaterako, Touloseko inguruetatik) etorritakoek jendeztatzen zituzten¿.

Ez dugu ahaztu behar gutxiengo juduak eta musulmanak ¿Araban eta Nafarroan bizi ziren, batez ere¿ hebreeraz eta arabieraz egiten zutela, hurrenez hurren.

Agiriak

"Y oyéndoles hablar, te recuerdan los ladridos de los perros, por lo bárbaro de su lengua. A Dios le llaman urcia; a la Madre de Dios, andrea Maria; al pan, orgui; al vino, ardum; a la carne, aragui; al pescado, araign; a la casa, echea; al dueño de la casa, iaona; a la señora, andrea; a la iglesia, elicera; al sacerdote, belaterra, que significa bella tierra; al trigo, gari; al agua uric; al rey, erreguia; y a Santiago, iaona domne iacue". Aymeric Picaud, Liber peregrinationis .

Galdera: Hizkuntza hauetatik, zeinetan ez ziren mintzatzen Baskonian Erdi Aroan?

Fraide kultura

Erdi Aroaren hasieran, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren, monasterioak antzinako kultura grekolatindarraren ondarearen zaindari eta transmititzaile bihurtu ziren. Hortaz, adibidez, Kordobako Eulogio apezpikuak, 848an, mendebaldeko Pirinioetako monasterio batzuk (Igal, Siresa, Urdaspal, Leire...) bisitatu zituen, eta ezusteko atsegina hartu zuen horien kultur ahalmena ikustean. Hain zuzen, San Agustinen, Virgilioren, Juvenalen, Horazioren eta Porfirioren obrak aurkitu zituen monasterio horietako liburutegietan. Mende bat geroago, Errioxako eremuko monasterioen ¿Iruñako koroarekiko lotura politikoak zituzten (Naiarako domeinuak)¿ txanda izango zen: San Martin de Albelda eta Donemiliaga Kukulakoa. Monasterio horietan miniaturiko kodize ederrak egin zituzten; esaterako, Codex Vigilanux edo Albendensis delakoa (976). Vigila fraideak idatzitako kodize horretan, Iruñako erresumaren kronika labur bat eta zenbait lege kode daude, bai eta beste mota batzuetako testuak ere. Monasterio horiek ezarri zituzten Iruñako monarkia hasiberriaren oinarri intelektualak.

 Studium generalis delakoei edo unibertsitateei dagokienez, Baskoniak atzerapen nabarmena izan zuen aldameneko eremu politikoen aldean: Gaztelan Palentziako eta Salamankako unibertsitateak zeuden, eta Frantzian, berriz, Pariskoa, Avignongoa, Toulouskoa eta Montpellierkoa. Gabezia horri aurre egiteko, Iruñako apezpikuek eta errege nafarrek gaitasun handieneko apaizak atzerrira ¿Frantziara, batez ere¿ bidaltzen zituzten, han prestakuntza jaso zezaten. Atzerrira bidaltze horrek ez zituen gelditu lurraldean bertan studium generalis bat sortzeko ekimenak. Teobaldo II.ak Tutera hautatu zuen horietako baten egoitzatzat, 1259an, eta, horretarako, aita santuaren laguntza izan zuen. Zoritxarrez, oso denbora gutxi iraun zuen. Olibako ¿Miguel Arteriz¿ eta Iranzungo abadeek studium generalis bat sortu zuten Lizarran, eta horrek 1289tik 1335era iraun zuen. Monasterio horietako fraide zistertarrak bertara joaten ziren prestakuntza jasotzera, baita Leirekoak eta Gaztelako eta Aragoiko beste monasterio batzuetakoak ere.

Eskeko ordenek hiri esparruan garatzen zuten apostolu eta misio helburuetarako, fraideek prestakuntza ona izan behar zuten, eta, horregatik, ordena horien zentroetan studium ak zituzten, komunitateko kideei zenbait arlotako prestakuntza emateko: teologiakoa, filosofiakoa edo latinekoa. XIII. mendearen erdialdetik aurrera, badago studium batzuei buruzko dokumentazioa: frantziskotarrek Iruñan zuten bat, eta domingotarrek, berriz, Iruñan, Lizarran eta Gasteizen.

Prestakuntza atalean, katedral eskolak ere aipatu behar dira. Horiek teologia maisu bat eta zuzenbide kanonikoko beste bat izan behar zuten, nahitaez. Hain zuzen, Iruñakoan, Roberto de Chester edo de Ketton itzultzaileak egin zuen lan XII. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan. Hark itzuli zuen Korana lehenengoz, Pedro Agurgarria Klunyko abadeak aginduta. Beste obra arabiar batzuk ¿algebrakoak, alkimiakoak eta astronomiakoak¿ ere itzuli zituen.

Agiriak

"[...] recorriendo con creciente devoción los cenobios de otros de esas mismas regiones se endulzó con la amistad de muchos padres, cuyo trato en la carta, que envió estando en la cárcel al obispo de Pamplona, expuso en sus coordenadas nominales y tópicas. Allí disfrutó de la conversación con el beato Odoario [abad del monasterio de Siresa], bajo el que militaban ciento cincuenta monjes regulares. De allí el libro de La ciudad del beatísimo Agustín, y la Eneida de Virgilio, y los libros en verso de Juvenal, y los poemas satíricos de Flacco, y los opúsculos miniados de Porfirio, o las obras de epigramas de Adhelelmo, y también las fábulas en verso de Avieno, y los brillantes cánticos de los himnos católicos [...]". Vita Eulogii (Alvaro de Cordoba).

Galdera: Nork idatzi zuen Codex Albendensis izeneko kodizea?

Santiago Bidea

Jatorria. IX. mendearen hasiera aldean, Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zuten, Iria Flaviatik ¿egungo Padron¿ gertu zegoen castrum batean. Tradizioak dioenez, apostoluaren dizipuluek (zazpi gizasemeek) Santiagoren gorpua txalupa batean jarri zuten, eta hori, Mediterraneo itsasoa eta Iberiar Penintsulako kostalde atlantikoa zeharkatu ondoren, Galiziako kostaldera heldu zen. Bertan hobiratu zuten Santiago. Apostolua Herodes Agripa erregeak aginduta martirizatu zuten, 44. urtean. Teodomiro apezpikuak aurkikuntzaren berri eman zion Alfontso II.a Garbia (791-842) Asturiasko erregeari, eta horrek basilika xume bat eraikitzeko agindu zuen. Alfontso III.a Handiak (866-910), berriz, garrantzi handiagoko tenplu bat eraikitzeko agindu zuen, santuaren ohoretan. Alfontso II.ak ama arabarra zuen, Munia, eta amaren lurretan aurkitu zuen babesa bere osaba Mauregatok Asturiasko erresuma okupatu zuen bitartean. Santiago apostoluaren hilobiaren aurkikuntzak eragin handi izan zuen kristauengan, eta baliagarria izan zen ideologia neogotikoa eta errekonkistakoa aurrera eramateko eta kristauek Islamari aurre egiteko. 859an Clavijoko (Errioxa) bataila gertatu zen: Asturiasko Ordoño I.ak ¿eta, agian, Iruñako Gartzia Iñigezek ere bai¿ Muza ben Muza Banu Qasitarraren aurka egin zuen. Kondairak dioenez, Santiago apostolua kristau osteen buruan jarri zen.

Berehala ugaritu ziren apostoluaren hilobirako erromesaldiak. IX. eta X. mendeetan tokiko esparrukoak izan ziren, baina, XI. mendetik aurrera, Santiago kristautasun erromesaldien zentro garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, Erroma eta Jerusalemekin batera. Dirudienez, ezagutzen den nazioarteko lehen erromesa Gotescalco izan zen, Le Puy-en-Velay-ko apezpikua, 950. urtean. Gotescalcok Iruñako San Martin de Albelda monasterioan geldialdia egin zuen.

Ibilbideak. Mendebaldeko Pirinioetara heldu arte, Europako erromesek lau bide nagusi erabiltzen zituzten Konpostelako Santiagorako bidean. Aymeric fraideak, berak idatzitako gidan, ibilbide horiek aipatu zituen.

 Via Turonensis edo Toursko bidea: Paristik abiatzen zen, eta Tours, Poitiers eta Bordele ziren mugarri nagusiak. Akizetik sartzen zen Baskonia kontinentalean, eta Ostabat eta Donibane Garazin barrena jarraitzen zuen. Luzaide eta Orreagatik zeharkatzen zituen Pirinioak.

 Via Lemovicensis edo Limogesko bidea: Vezelaytik abiatzen zen, Limoges eta Perigueux ziren mugarri nagusiak, eta Ostabaten bat egiten zuen Toursko bidearekin.

 Via Podensis edo Le Puyko bidea: Le Puytik abiatzen zen, eta Conques, Moissac eta Ortez ziren bide horretako mugarri nagusiak. Pirinioak Orreagatik zeharkatzen zituen.

 Via Tolosana edo Toulouseko bidea: Arlestik abiatzen zen, eta Montpellier, Toulouse, Auch, Lescar eta Oloroe ziren etapa nagusiak; Pirinioak Somportetik (Aragoi) zeharkatu ondoren, Jacan barrena jarraitzen zuen, eta Nafarroara heltzen zen, Yesara, hain zuzen. Nafarroan zenbait etapa (Zangoza, Monreal, Eunate eta Obanos) bete ondoren, Garesera heltzen zen, eta hor bat egiten zuen aurreko hiru bideekin.

Euskal Herriko lurraldeetan (Nafarroa barne), urteak joan ahala, Santiago bidea finkatuz joan zen, honako egitura hau izan arte: adar nagusi bat ¿Frantziako bidea deiturikoa¿ eta bigarren mailako beste bi.

Antso III.a Nagusia eta Antso Ramirez erregeak izan ziren Frantziako bidearen oinarriak ezarri zituztenak. Batez ere, bigarrenak, hiri guneak sortu eta frankoen forua eman baitzien. Politika horren bidez, erromes europarrak bertan kokatzea sustatu nahi zuen, lurralde horietako ekonomiaren oinarri tradizionalak ¿nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapena¿ merkataritza eta artisautza jardueren bidez suspertzeko. Jaca eta Lizarra izan ziren frankoen forua jaso zuten lehen hiribilduak. Frantziako bideak honako eskala gune hauek zituen Nafarroan: Orreaga, Iruña, Gares, Lizarra (bide guztien elkargunea), Los Arcos eta Viana.

XIII. mendetik aurrera, Santiagorako bide berri bat erabiltzen hasi ziren, eta hori nolabait lotuta zegoen Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak bultzaturiko merkataritza bide berriarekin. Bide horrek Araba eta Gipuzkoa zeharkatzen zituen: Baionatik, erromesak Tolosa, Ordizia eta Seguran barrena joaten ziren, eta San Adriango tunela (Gipuzkoa eta Arabaren arteko muga) zeharkatzen zuten. Araban, Agurain, Gasteiz, La Puebla de Arganzon eta Armiñonen barrena jarraitzen zuten.

Azkenik, bazegoen beste adar bat, baina erromesek gutxiago erabiltzen zuten. Kantauri itsasoaren kostaldean zehar zihoan, Gaskoniatik Asturiasera. Euskal Herriari dagokionez, bide horren mugarri nagusiak Donostia, Getaria, Markina, Bilbao eta Balmaseda ziren. XV. mendeko amaiera aldean Martir apezpiku armeniarrak bide hori egin zuen.

Erromesaren arreta. Santiagorainoko bidea luzea, gogorra eta arriskutsua zen (erasoak izateko arriskua barne). Erromesei laguntza materiala eta espirituala emateko, ostatuak, monasterioak, ospitaleak edo aterpetxe xumeak sortu zituzten. Honako hauek sustatu zituzten horrelakoak: a) Jerusalemeko San Joanen eta Tenplearen ordena militarrek (Baliarrain eta Zegama); b) fraide ordenek; esaterako, agustindarrek (Orreaga eta Urdax), beneditarrek (Estibaliz), frantziskotarrek (Gasteiz, eta Ziortzako kolegiata); c) erregeek; esaterako, Gartzia Naiarakoak (Iratxe eta Naiara) eta Antso Ramirezek (Jaca eta Iruña); eta d) udal agintariek. Erromesek leku horiek ezagutzeko, Santiago bidearekin loturiko ikonografiaz markatzen ziren; adibidez, txirlez eta Santiagoren gurutzearen bidez. Aterpe horietan, erromesek honako hauek aurkitzen zituzten: janaria eta atseden hartzeko ohea, gehienetan beste bidaiari batzuekin partekatu beharrekoa; zainketa medikoak (batez ere, oinetako lesioak eta zauriak arintzeko); laguntza espirituala; eta, hilez gero, hileta eta hilobia.

Santiago bidearen oihartzuna. Fenomeno konplexua ziren erromesaldiak. Ez zen bakarrik erromesak bide horietan barrena joan-etorrian ibiltzea, bakearen bila eta Jainkoarekin adiskidetu nahian; fenomeno askoz konplexuagoa zen. Hain zuzen ere, erlijio adierazpena izateaz gain, Santiagorako erromesaldiek hainbat gauza suspertu zituzten Baskonian: merkataritza eta artisautza jardueren garapena; kultura hedatzea; artea interpretatzeko modu berri batzuk sartzea; eta hiri iraultza, frankoen foruak emateari lotua. Foru horiek, hain zuzen, aldaketa eragin zuten Erdi Aroko gizarteko hiru estamentuko egituran (jaunak, elizjendea eta nekazariak), eta gizarte klase berri baten sorrera ekarri zuten: burgesiarena, alegia.

Agiriak

"[...] es pues, que en el año de mil doscientos y setenta, último del Rey Don Teobaldo Segundo, y primero del Rey Don Enrique de Navarra, un arzobispo de la iglesia de Patrás (cuyo nombre propio se ignora) resolvió peregrinar a Compostela, y visitar el sepulcro del Apóstol Santiago, y para ofrecer en su templo algún don precioso, que manifestase su religiosa piedad, consintiendo los Canónigos de la iglesia de Patrás tomó una espalda de San Andrés Apóstol, que auna con la cabeza, y otra porción de sus reliquias [que] se conservaba en aquella iglesia, donde fue martirizado, y los testimonios auténticos, que certificasen la verdad de la reliquia, y acomodando la espalda en una caja de madera emprendió su larga jornada, y entrando en el reino desde la Francia llegó de tránsito a Estella (que está en el camino real de Santiago) donde no sin providencia especial del Cielo enfermó gravemente hospedado en el hospital de San Nicolás, que había entonces, próximo a la iglesia parroquial de San Pedro de la rúa; venía el Santo Arzobispo por mayor mortificación a pie con pobre traje ocultando su dignidad; agravose su enfermedad, y murió sin declarar el tesoro, que junto al pecho encubría con el vestido, y sin hacerse reparo, como un pobre peregrino, fue enterrado vestido en el cementerio de la iglesia de San Pedro, quedando con el Arzobispo peregrino sepultado el rico tesoro de la Espalda, no quiso el Cielo, que éste quedase oculto, y así la noche siguiente se cercó la sepultura del Arzobispo de claridad, y resplandor; violo el sacristán de la iglesia no con poca admiración suya; pero temiendo que fuese ilusión, o imaginación propia, calló por entonces; a la noche inmediata vio la misma claridad, y pareciéndole, como lo era, cosa celestial dio cuenta a la clerecía de la parroquia, y acudiendo todos a verificar el milagro, hallaron ser verdad, viendo con sus ojos los resplandores, y luces, y con este motivo tan divino cavaron, y descubrieron la sepultura del peregrino, y desnudaron le hallaron la Santa Reliquia con los testimonios auténticos, que de ella llevaba acomodada en el Relicario, o caja de madera, y en ella algunas otras reliquias; alborozose la gente con el suceso, y dando a Dios, y al Santo Apóstol San Andrés las gracias de tan singular beneficio, colocaron en la iglesia de San Pedro la Reliquia de la Espalda, exponiéndola al culto público, y volvieron a enterrar el cadáver del Santo Arzobispo en el mismo sepulcro, en el que pusieron una lápida con su faja, insignia de prelado [...]". Baltasar Lazaun y Andia, Lizarrako kronista (1698).

Galdera: Frantziako bideko zer herritan egiten zuten bat lau bide europarrek?

Arte adierazpenak (V. mendetik XIII. mendera)

Prerromanikoa. VII. mendetik X. mendera garaturiko arte eta arkitektura estiloa. Estilo horretan, jatorri paleokristauko teknikak eta dekorazio motiboak erabiltzen zituzten jatorri germaniarreko (bisigodoa) arte tradizioekin uztartuta; esaterako, absideen leihateak (monolitikoak, ferra arku zentrokidedunak). Baskonian oso adibide gutxi daude: Mutrikuko San Andres eliza (Astigarribia auzoa); Abrisketako San Pedro baseliza (Arrigorriaga) eta Astreako San Julian baseliza (Zalduendo).

Erromanikoa. XI. eta XII. mendeen bitartean garaturiko arte eta arkitektura estiloa. Honako hauek dira estilo horretako elementu berezienak: erdi puntuko arkua; kanoi ganga erdizirkularra; basilika oinplanoa, nabe bat eta hiru nabe artekoa; abside erdizikular bateko (edo hiruko) burualdea; eskultura bidezko dekorazioa kapiteletan, arkuetan eta portadetan; eta pintura bidezkoa hormetan eta gangetan. Baskonian azkar hedatu zen, besteak beste, faktore hauengatik: klunitarren ordenaren (erromanikoaren hedatzailea) eskumeneko etxeak sortu zirelako; klunitar fraideek gregoriar erreforma ezarri zutelako XI. mendean; Santiagorako erromes bidearen adar nagusia (Frantziako bidea) eta bigarren mailakoak finkatu egin zirelako, eta horien bidez Europako kultur eta estetika ereduak hedatu zirelako. Erromanikoa Nafarroan garatu zen, batez ere; Araban, gutxiago; eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, oso gutxi. Zergatik izan zen hori? Hain zuzen, Santiago bidearen ardatz nagusia Nafarroan barrena zihoalako, eta, aldi berean, bertan zeudelako klunitarren abadia garrantzitsuenak. Gainera, XI. mendean, erromanikoaren goren unean, Nafarroa Iberiar Penintsulako erresuma kristau garrantzitsuena bihurtu zen, Antso III.a Nagusiaren politikari esker. Araban, Santiago bideko beste ardatz garrantzitsu bat dugu. Bestalde, garai hartan, Arabaren maila politikoa eta sozioekonomikoa Bizkaiarena eta Gipuzkoarena baino garatuago zegoen; izan ere, bi lurralde horien dinamismoa beranduago hasi zen: Berant Erdi Aroan, alegia.

Lehen erromanikoan, X. mendearen amaiera aldea eta XI. mendearen hirugarren laurdena bitarte, aipatzekoak dira Leireko San Salbadore eta Aralarko San Migel Excelsis, biak Nafarroan.

Erromanikoaren goren unean, XI. mendearen hirugarren laurdena eta XII. mendearen erdialdea bitarte, aipatzekoak dira Uxueko Santa Maria (Nafarroa), Iratxeko monasterioa (Nafarroa) eta Iruñako katedral erromanikoa. Katedral hori Pedro de Roda apezpikuaren (1100. urtean Cluny-n izandako erreformatzailea) agintaldian hasi zuten, eta Santiagoko katedraletik etorritako Esteban maisuak parte hartu zuen horren eraikuntzan.

XII. mendearen erdialdetik XIII. mendearen hasiera arte garatu zen erromaniko berantiarra. Hona hemen estilo horretako zenbait adibide: Zangozako Santa Maria (Nafarroa), Eunateko Santa Maria (Nafarroa), Lizarrako San Pedro de la Rua (Navarra), Armentiako basilika (Araba), Estibalizko Santa Maria (Araba) eta Galdakaoko Andra Maria (Bizkaia).

XIII. mendearen hasieran hasi zen protogotikoa, erromanikotik gotikorako trantsizio aldia. Estilo horren ezaugarri dira arkuak zorroztea, ogiba gangak, bi zutabeko pilareak, oinplano poligonaleko absidea, etab. Estilo horren adibide ditugu Nuestra Señora de Tuesta (Araba) eta Orreagako kolegiata (Nafarroa).

Galdera: Non garatu zen gehien arte erromanikoa?

Eguneroko bizitza eta pentsamolde kolektiboak

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdiaren (476) ondoren, Baskoniako bizitza erabat landatartu zen. Aurreko aldian ekonomiaren eta kulturaren dinasmimoa eragiten zuten hiri gune zaharretako batzuk alde batera utzi zituzten; esaterako, Iruña Oka (Veleia, Araba). Beste batzuk, berriz, ahuldu egin ziren. Beraz, Baskoniako ia biztanle guztiak lurretik zuzenean bizitzera aldatu ziren (nekazaritza eta baso ustiapena), ekonomia autarkiako erregimenean. Edo, bestela esanda: elikagaien, jantzien, lan tresnen eta abarren ekoizpenari dagokienez, buruaski bihurtu ziren. Nork bere baliabideez konpondu behar zuen, ez baitzuten desagerturiko hiri merkatura jotzerik.

Erdi Aroko gizartearen eskeman hiru estamentu zeuden, eta horren arabera, nekazariek ¿libreak edo jaun baten menpekoak (serbuak, nekazari morroiak)¿ lurra lantzen zuten, beraientzat eta gizarteko beste bi estamentuentzat (noblezia eta elizjendea) elikagaiak ekoizteko. Menpeko nekazariak lur zati bat eskuratzen zuen jaunarengandik, eta horren truke errenta (petxa, alegia) ordaindu behar izaten zuen. Gainera, jaunaren jabego zuzena ziren lurretan ere edozein motatako lanak egiteko obligazioa zuen. Nekazari guztiek, libreek nahiz menpekoek, uztaren hamarrena (hamarrena edo detxema delakoa) Elizari eman behar zioten, gurtzaren eta elizjendearen mantenurako eta elizak egiteko.

Nekazariaren lanaldiak egunsentitik gauera arte irauten zuen. Neguan, bederatzi ordu, gutxi gorabehera, eta udan, berriz, baita hamabi ere. Egunaren denboraren erritmoa kanpai hotsen bidez markatzen zuten; horiek egunsentia, angelusaren ordua (eguerdian) eta etxeratze agindua (iluntzean) adierazten zuten. Asteko atsedenaldia larunbat iluntzean hasten zen, eta igandean amaitzen, bezperen ondoren. Liturgia egutegiko jaiegunak ospatzeko, elizkizunak egiten zituzten goiz partean, bai eta beste jarduera ludiko batzuk ere: dantzaldiak, entzierroak eta jokoak (kartak, taulak eta dado kaltekorrak barne). Erregeak joko etxe ( tafureria ) bat zuen Tuteran, eta errenta handiak jasotzen zituen hortik; hala ere, beste herri batzuetan debekatuta zeuden, moralerako eta ordena publikorako kaltegarriak zirela uste baitzuten.

Nekazarien lan tresnak oso oinarrizkoak ziren; batez ere, golde erromatarrean oinarriturikoak (zurezko golde muturra) eta giza edo animali trakziokoak. Horrelako goldeak erabilita, ezinezkoa zen lurrean ildaska sakonak egitea, eta, horren ondorioz, uztak urriak izaten ziren; are gehiago, klima baldintzak aurkakoak izanez gero, horrek arriskuak sortzen baitzituen uztarentzat berarentzat eta gizabanakoen biziraupenerako. XI. mendetik aurrera, golde belarriduna (golde muturraren alboetan xafla bana erantsi zuten) orokortu egin zen, eta horrek ildaska sakonagoak eta lurra iraultzeko (oxigenatzeko) aukera ematen zuen. Hortaz, hazi unitate bakoitzeko etekinak ugaritu egin zituzten, bai eta soberakinak sortu ere, eta horrek aukera eman zuen trukerako eta lana banatzeko.

XI. mendean izandako beste berrikuntzetako bat hirietako bizimodua berpiztea izan zen. Hala ere, Baskoniako lurraldeari dagokionez, hori oso pixkanaka gertatu zen, eta, batez ere, Santiago bideak Baskonia zeharkatzearekin lotuta. Nafarroako eta Gaztelako erregeek eta Bizkaiko jaunek fundatutako hiribildu berrietan bizimodu berria sortu zen, ordura arte nagusi izandako nekazaritza bizimoduaz erabat bestelakoa. Hiribilduak merkatariz eta artisauz bete ziren, eta azoka edo feria izaten zuten astero. Azoka edo feria horietan mota guztietako trukeak izaten ziren, eta hor merkaturatzen ziren nekazaritzako soberakinak. Baskonian, XIII. mendetik aurrera batez ere, garrantzi handiko gizarte eraldaketa gertatu zen, hirien fenomenoa edonon hedatu zelako eta bi merkataritza bidek lurraldea zeharkatzen zutelako: Santiago bide klasikoak, eta beste bide berri batek, Gaztela euskal portuen bidez Ipar Europarekin lotzen zuenak, hain zuzen. Baina, hala eta guztiz ere, oraindik landa mundua zen nagusi, hiribilduetan guztizko populazioaren % 20 baino gutxiago bizi baitzen. Jende gehienak herrixketan bizitzen jarraitzen zuen, eta landak eta basoak ustiatzen zituen.

Hiribilduak harresi batez inguratzen zituzten, defentsa arrazoiengatik, batez ere. Kaleak estuak ziren ¿lau metro baino gutxiagoko zabalera zuten¿, gaizki aireztatuak eta harriztatu gabeak. Animaliak aske ibiltzen ziren kaleetan barrena; batez ere, jendeak jateko erabiltzen zituzten txerriak. Mota guztietako zaborrak botatzen zituzten kaleetara, eginkariak eta txiza ( aguas mayores y aguas menores ) barne ¿leihoetatik horiek bota aurretik abisu ematen zuten¿, bai eta harakinek hildako abelburuak ere ¿horiek zakurrek eta arratoiek jaten zituzten¿. Finean, kaleak arrisku larria ziren osasun publikorako, edozein epidemia ¿izurria barne¿ hedatzeko haztegi egokia.

Aldi horretan, hirietako etxebizitzak oinplano errektangularrekoak ziren, 40 edo 50m2-koak. Zurez egiten zituzten, batez ere; beraz, sute ugari izaten zen eta horiek erraz hedatzen ziren. Bi isurkiko teilatuak izaten zituzten, harlauza finez edo lastoz eginikoak; elkarri atxikiriko etxebizitzek, berriz, mehelinak zituzten. Etxeetako barne espazioa bi gelatan banatuta egoten zen: bata kalera begira egoten zen eta sukaldetzat erabiltzen zuten, eta bestea, berriz, zokoratuago egoten zen. Hori logelatzat erabiltzen zuten: familia osoarentzat bi ohe baino ez zeuden, eta arropa gordetzeko kutxatzarren bat besterik ez. Etxearen atzealdea, berriz, baratze, ukuilu edo aletegitzat, eta komun edo estoldatzat erabiltzen zuten. Artisauen etxebizitzen aurrealdeko zatia dendatzat erabiltzen zuten. Sarritan, goian, biltegitzat erabiliriko gela edo ganberaren bat izaten zen, baina XIV. eta XV. mendera arte ez zuten egin bi ¿edo hiru¿ altuerako eraikinik. Ur hornidurarako, hiribilduetako plazetan izaten ziren iturri publiko urriak erabili behar izaten zituzten.

Landetako etxeak ez ziren hirietakoak bezain erregularrak. Sakabanatuta egoten ziren eta eranskinak izaten zituzten, nekazaritza eta abeltzaintzako ohiko jardueretarako erabiltzeko: lastategiak, eskortak, ukuiluak edo aletegiak. Baserriak eta basetxeak XIV. eta XV. mendeetatik aurrera orokorturiko nekazaritzako ustiapen eta etxebizitza motak ziren.

Nekazarien elikaduraren oinarria ogia zen, eta, zenbaitetan, barazkiak eta lekaleak, eta arrautzak, esnea eta gazta ere jaten zituzten. Haragia luxuzko jakia zen, txerriren baten hazkuntzari edo ustiapeneko zenbait animalia hiltzeari lotua (ardiak, eskorta hegaztiak edo behi zaharrak). Noski, pobreenek gaztainak, intxaurrak eta hurrak jan zitzaketen, dieta osatzeko. Edari mozkorgarriei dagokienez, ardoa eta sagardoa edaten zuten. Ardoa Erriberan ekoizten zuten, eta sagardoa, berriz, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean eta Mugaosteko lurraldeetan. Burgesen mahaiak nekazarienak baino hobeto hornituta egoten ziren, hiribildu eta hirietako dendei, merkatuei eta azokei esker. Nobleen, monasterio handien eta erregeen mahaiena, berriz, beste kontu bat zen, horiek petxak jenerotan eta uzten hamarrenak jasotzen baitzituzten. Gainera, bazuten luxuzko produktuak ¿esaterako, espeziak (piperra)¿ eta ehiza larriko animaliak (basurdeak, oreinak) lortzeko modurik. Ehiza larriari dagokionez, gizarte estamentu pribilegiatuak bakarrik jardun zezakeen horretan. Otordu erregimena liturgia egutegiaren menpe zegoen. Beraz, baraua eta bijilia egin behar izaten zuten horiek gorde beharreko egunetan; esaterako, Garizuman eta urteko ostiral guztietan. Horietan, haragiaren ordez arraina jaten zuten.

Sukaldeko tresneriari dagokionez, zeramika edo kobrezko lapikoak eta zurezko katiluak, kaikuak, edalontziak eta koilarak erabiltzen zituzten. Jateko, koilarak erabiltzen zituzten, sardexken erabilera ez baitzegoen orokorturik. Familiako kide guztiek zuzenean jaten zuten lapikotik, koilarak erabiliz, eta jarleku luzeetan eserita. Erregeen eta nobleen mahaietako tresneria aberatsagoa eta askotarikoagoa zen, metalezko eta beirazko tresnak barne.

Jantziek bilakaera geldoa izan zuten Erdi Aroko lehen etapa horretan. X. mendera arte, Berant Erromatar Inperioaren garaiko jantziak erabiltzen jarraitu zuten nolabait; hau da, tunika eta tubruco delakoa (praken antzeko jantzia). Baina, XI., XII. eta XIII. mendeetatik aurrera, aldaketa txiki bat gertatu zen: nolabaiteko mailako pertsonen artean orkatiletarainoko tunikak (brialak edo túnicas talares direlakoak) erabiltzea orokortu zen, eta gizarte maila behekoagokoak, berriz, belaunetarainoko jantzi motz bat (zaia) erabiltzen hasi ziren. Tubruco en ordez, zangoen formara egokitzen ziren praka batzuk (galtzak) erabiltzea hedatu zen. Gizonezkoek burua estali gabe eramaten zuten, bai eta ile luzea eta bizarra ere. Emakumeek zenbait motatako burukoak erabiltzen zituzten: kofiak, kokotsean lotutako boneteak, oihal zerrendaz estaliriko kono enbor edo zilindro formako burukoak.

XI. mendetik XIII. mendera, Santiagorako erromesaldien goren unean, oso sarritan ikusten zen Baskonian Santiago bidea egiten zuten erromesen janzkera. Honako hauek ziren janzkera horren elementu berezienak: espartzu saskia, limosnak, ibiltzeko baimenak eta abar gordetzeko; pordoia (makila), ibiltzen laguntzeko erabilia eta erromesa bera baino altuagoa zena; makilari erantsiriko kalabaza, ura edo ardoa gordetzeko ontzitzat erabiltzen zutena; eta kapa edo kapelura jositako maskorra ( venera ), erromesaren ikurra, alegia.

Erdi Aroko mende horietan, bizitza zikloa oso laburra zen, bizi itxaropenak nekez gainditzen baitzuen 40 urteko adina. Neskak ugaltze adinera heldu bezain pronto ezkontzen zituzten, familiari ahalik eta haur gehien emateko. Neska horiek birjinak izan behar zuten ezkontzean; batez ere, nobleen estamentukoek. Horri buruz zalantzaren bat izanez gero, Nafarroako Foru Orokorrak aukera ematen zion gizonari emaztegaiaren benetako birjintasuna egiaztatzeko. XIII. mendera arte, ezkontza bi sendiren arteko kontratu zibila izan zen, batez ere. Ezkontzen bidez, familiek tratu on bat ixtea zuten helburu, beren gizarte eta ekonomia estrategien baitan. Kontratu horretan ez ziren aintzat hartzen ezkongaien nahiak, eta Elizak ez zuen parte hartzen lotura hori ezkontzako sakramentuaren bidez bedeinkatzeko, hori XIV. eta XV. mendeetan ezarriko baitzen.

Zergatik zen hain laburra bizi itxaropena? Hona hemen zenbait arrazoi: elikadura eskasa, medikuntzak sendatu ezinezko gaixotasunak, gerra ugari izatea, eta muturreko baldintzetan lan egitea. Horrelako baldintzetan, heriotza nonahiko eta eguneroko kontua zen. Gaixoei eta hildakoei arreta emateko, kofradiak sortu zituzten; esaterako, San Saturninorena (1229). Kofradiakideak gaubeilaz, hileta elizkizunaz, ehorzketaz eta pro anima otoitzez arduratzen ziren. Ehorzketa bukatu eta gero, kofradiakideen arteko bazkari bat egiten zuten eta hamabost pobre gonbidatzen zituzten horretara.

XII. eta XIII. mendeen artean, testamentua orokortuzen oinordekotza eta arima kontuak xedatzeko eta agintzeko tresnatzat. Arima kontuak xedatzeak betiko salbamena zuen helburu, Elizari ondareak utziz eta agindutako pro anima mezen bidez Purgatorioan ahalik eta denbora gutxien egoteko.

Elizak zenbait katekesi baliabide erabiltzen zituen, fededunei jakinarazteko prestatuta egon behar zutela heriotza ordurako eta arima kontuak ordenan jarrita izan behar zituztela. Baliabide horietako adibide dugu Lizarrako Antso mamuaren kondaira, 1112. urtekoa. Denbora gutxi zeraman hilik Antsok, nagusi izandako Pedro Engelbertori agertu zitzaionean; morroi lanengatik zor zion dirua pobreei laguntzeko erabil zezala eskatu zion, bizitzan eginiko hutsegiteak purgatzeko eta bere arimaren barkamenerako. Hori egiteko eskatzen zion, Lizarrako beste biztanle bati ¿Berneriori, alegia¿ gertatutakoa gerta ez ziezaion. Bernerio, hain zuzen, infernuko betiko suan erretzen ari zen, "askotan, diruak edo adiskidetasunak bultzatuta, bidegabeko epaiak eman zituelako". Gai horri buruzko irakasbideak adierazteko, Elizak beste baliabide batzuk ere erabiltzen zituen; esaterako, Baskoniako geografiako eliz arte erromaniko eta gotikoko pinturak eta eskulturak. Horietan, Azken Judizioa irudikatzen zen: San Migel goiaingeruak arimak pisatzen zituen; gaiztoen arimak infernura joango ziren, Pedro Boteroren galdaretara, eta zintzoenak, berriz, Abrahamen magalera (zerura). Eszena horien irudikapen nagusiak honako leku hauetan daude: Baionako katedraleko klaustroan, Gazeoko edo Gasteizko San Migeleko pinturetan, Tuterako katedraleko Azken Judizioan, edo Lizarrako Santo Sepulcro elizan.

Agiriak

"Pasado este valle, viene la tierra de los navarros, rica en pan, vino, leche y ganados. Navarros y vascos tienen características semejantes en las comidas, el vestido y la lengua, pero los vascos son de rostro más blanco que los navarros. Los navarros se visten con ropas negras y cortas hasta las rodillas como los escoceses y usan un tipo de calzado que llaman abarcas, hechas de cuero con pelo sin curtir, atadas al pie con correas y que sólo envuelven las plantas de los pies, dejando al descubierto el resto. Gastan, en cambio, unos mantos negros de lana que les llegan hasta los codos, con orla, parecidos a un capote, y a los que llaman sayas. Como se ve, visten mal, lo mismo que comen y beben también mal, pues en cada casa de un navarro se tiene la costumbre de comer toda la familia, lo mismo el criado que el amo, la sirvienta que la señora, mezclando todos los platos en una sóla cazuela, y nada de cucharas, sino con las propias manos; y beben todos del mismo jarro. Cuando los ve uno comer, le parecen perros o cerdos. [...].

Son un pueblo bárbaro, diferente de todos los demás en sus costumbres y naturaleza, colmado de maldades, de color negro, de aspecto innoble, malvados, perversos, pérfidos, desleales, lujuriosos, borrachos, agresivos, feroces y salvajes, desalmados y réprobos, impíos y rudos, crueles y pendencieros, desprovistos de cualquier virtud y enseñados a todos los vicios e iniquidades, parejos en maldad a los Getas y a los sarracenos, y enemigos frontales de nuestra nación gala. Por una miserable moneda, un navarro o un vasco liquida, como pueda, a un francés. En algunas de sus comarcas, en Vizcaya o Álava por ejemplo, los navarros, mientras se calientan, se enseñan sus partes, el hombre a la mujer, y la mujer al hombre. Además, los navarros fornican incestuosamente al ganado. Y cuentan también que el navarro coloca en las ancas de su mula o de su yegua una protección, para que no las pueda acceder más que él. Además, da lujuriosos besos a la vulva de su mujer y de su mula. Por todo ello, las personas con formación no pueden por menos de reprobar a los navarros.

Sin embargo, se les considera valientes en el campo de batalla, esforzados en el asalto, cumplidores en el pago de los diezmos, perseverantes en sus ofrendas al altar. El navarro, cada vez que va a la iglesia, ofrece a Dios pan, vino, trigo, o cualquier otra ofrenda. Dondequiera que vaya un navarro o un vasco se cuelga del cuello un cuerno como un cazador, y acostumbra a llevar dos o tres jabalinas, que ellos llaman auconas. Y cuando entra o vuelve a casa silva como un milano. Y cuando emboscado para asaltar una presa, quiere llamar sigilosamente a sus compañeros, canta como el buho o aúlla como un lobo. [...]". Aymeric Picaud, Liber peregrinationis .

Galdera: Zein zen nekazarien oinarrizko elikagaia?

Galdera: Elementu hauetatik, zer ez zegoen hiriko etxebizitzetan?

Galdera: Zein zen noble baten jantzi nagusia?

Galdera: Noble batek nekazari batek baino bizitza itxaropen luzeagoa al zuen?

Oinarrizko kronologia

Bibliografia

  • Aukerak: a) hunoek, b) merobinjioek c) heruloek
  • Erantzuna: a) hunoek
  • Aukerak: a) Antso Jakitunak, b) Gartzia Ramirezek c) Eneko Aritzak
  • Erantzuna: a) Antso Jakitunak
  • Aukerak: a) Bizkaia b) Gipuzkoa c) Enkarterri
  • Erantzuna: Gipuzkoa
  • Aukerak: a) Juan Lurgabeak b) Enrike Plantagenetek c) Rikardo Lehoibihotzak
  • Erantzuna: c) Rikardo Lehoibihotzak
  • Aukerak: a) Euskaldunen eta nafarren kaparetasun unibertsalaren adierazpenari b) usadioak eta ohiturak biltzen zituen tresna juridiko bati c) bizkaitarren erregalia esklusibo bati
  • Erantzuna: b) usadioak eta ohiturak biltzen zituen tresna juridiko bati
  •  Araba: Gesaltza-Añana 1140; Laguardia 1164; Gasteiz 1181; Antoñana 1182; Bernedo 1182; Treviñu (1191 baino lehen); La Puebla de Arganzón 1191; Labraza 1196; Labastida 1242; Agurain 1256; Kanpezu 1256; Korres 1256; Contrasta 1256; Urizaharra (1256an, gutxi gorabehera); Salinillas de Buradón 1264; Artziniega 1272
  •  Gipuzkoa: Donostia 1180; Hondarribia 1203; Getaria 1209; Mutriku 1209; Zarautz 1237; Tolosa 1256; Ordizia 1256; Segura 1256; Arrasate 1260; Bergara 1268
  •  Nafarroa: Lizarra 1090; Zangoza 1094 eta 1122; Tutera 1119; Gares 1122; Iruñako San Cernin burgoa 1129; Olite 1147; Monreal 1149; Los Arcos1176; Iruñako San Nicolas burgoa (1184an, gutxi gorabehera); Iruñako Nabarreria 1189; Viana 1219; Genevilla 1279; Lumbier, 1298?
  •  Bizkaia: Balmaseda 1199; Orduña 1229; Bermeo 1236; Otxandio 1254; Lanestosa 1287; Durango 1290; Ermua 1290; Plentzia 1299; Bilbao 1300
  • Aukerak: a) Lizarra, b) Jaca c) Gares
  • Erantzuna: a) Lizarra
  • Aukerak: a) erregeak bere ondasun guztiak banatzen dituela, b) erregea bere etsaiekin adosten dela, gerra dagoenean c) erregeak gobernu lanak goi nobleziarekin banatzen dituela
  • Erantzuna: c) erregeak gobernu lanak goi nobleziarekin banatzen dituela
  • Aukerak: a) Andaluzia jendeztatzera, Errekonkista prozesuaren baitan b) Asturias eta Leon jendeztatzera c) Ebro ibaiko eremu errioxarra jendeztatzera
  • Erantzunak: c) Ebro ibaiko eremu errioxarra jendeztatzera
  • Aukerak: a) Araba b) Bizkaia c) Enkarterri
  • Erantzunak: a) Araba
  • Aita García de Agirri, 2 galletas, 2 panes y un arrobo de mijo
  • Su hijo Gundulli, lo mismo
  • Manxo Izurra, lo mismo
  • Sancho Fortuniones, lo mismo
  • Orito Orrilici, lo mismo
  • Asnari García, 4 galletas y 4 panes y corderos, 2 arrobos de cebada
  • Enneco Eletes, 2 galletas y 2 panes y 1 arrobo de cebada.
  • Y (en) los campos, han de labrar, binar, sembrar, segar y transportar con sus bueyes las cosechas de la granja del rey, y las viudas han de trasladarse al palacio.
  • García Ennecones, 2 galletas y 2 panes y un arrobo de cebada
  • García Asnare, lo mismo
  • Vincenti, 1 nietro de vino y 8 panes, kahiz de cebada y cordero
  • Asnar Garçandoiz, 4 galletas y 4 oanes, arrobo de cebada
  • Aita Lioarriz, lo mismo
  • Santio Galindoni, lo mismo
  • Retera Galindonis lo mismo
  • Santio Ennecons, lo mismo
  • Garbisso, 2 galletas y 2 panes, arrobo de cebada
  • Santia Sancionis, lo mismo
  • Auria Galindonis, lo mismo
  • Urraca Galindonis, lo mismo
  • Sacerdote García, lo mismo
  • Aita Bellico, lo mismo
  • Liomes, 4 galletas y 4 panes, 2 arrobos de cebada
  • Semeno Ortiz, 2 galletas, 2 panes, arrobo de cebada
  • Anga Liomes de Agirri, 2 galletas y 2 panes, arrobo de cebada
  • Baraterra, 2 galletas y 2 panes, arrobo de cebada
  • Auria Munil, 2 galletas y 2 panes, arrobo de cebada
  • Acenari Gardeliz, 1 galeta y 1 pan
  • Andere, nietro y medio, cordero y cabra
  • Lope Gomessanis, lo mismo
  • María, 2 galletas y 2 panes, arrobo de cebada
  • Fortunio Santionis de Indurain, lo mismo
  • Manxo Oxoiz, lo mismo
  • Urraka Ennecones, lo mismo
  • Y todos (deben) corderos al rey. Y quien ose romper esta carta tenga la suerte del traidor judas". Nafarroako Apardues herrixkako biztanleek egin beharreko lanak eta eman beharreko errentak (M. Goyhenetche).
  • Aukerak: a) kapareak b) ricos omes zirelakoak c) elizjendea
  • Erantzuna: c) elizjendea
  • Aukerak: a) Durangaldea b) biak aldi berean c) Aramaiona
  • Erantzuna: b) Biak aldi berean
  • Aukerak: a) Bordele-Asturias b) Bordele-Astorga c) Tarragona-Lezo
  • Erantzuna: b) Bordele-Astorga
  • Aukerak: a) etxebizitza b) hilobia c) ale biltokia
  • Erantzuna: c) ale biltokia
  • Aukerak: a) Gorbeian b) Anboton c) Auñamendin
  • Erantzuna: a) Gorbeian
  • Aukerak: a) euskararen ordez latina erabiltzea b) frantziskotarrak eta domingotarrak heltzea c) erritu bisigotiko-mozarabiarra alde batera uztea
  • Erantzuna: c) erritu bisigotiko-mozarabiarra alde batera uztea
  • Aukerak: a) Kalagorri eta La Calzadakoak b) Burgoskoak c) Akizekoak
  • Erantzuna: b) Burgoskoak
  • Aukerak: a) galaikoportugesez, b) gaskoiz, c) hizkuntza neolatindarretan
  • Erantzuna: a) galaikoportugesez
  • Aukerak: a) Eulogio Kordobako apezpikuak b) Vigila fraideak c) Miguel Arteriz abadeak
  • Erantzuna: b) Vigila fraideak
  • Aukerak: a) Iruñan b) Orreagan c) Garesen
  • Erantzuna: c) Garesen
  • Aukerak: a) Nafarroan b) Bizkaian c) Araban
  • Erantzuna: a) Nafarroan
  • Aukerak: a) gaztainak b) sagardoa c) ogia
  • Erantzuna: c) ogia
  • Aukerak: a) iturriko ura b) argi naturala c) ukuilua
  • Erantzuna: a) iturriko ura
  • Aukerak: a) zaia b) briala c) galtzak
  • Erantzuna: b) briala
  • Aukerak: a) bai b) ez c) antzekoa
  • Erantzuna: c) antzekoa
  • 409: Alanoek, sueboek eta bandaloek Pirinioak zeharkatu zituzten, Baskonian zehar.
  • 581: Leovigildoren kanpaina baskoien aurka, eta Victoriacoren fundazioa.
  • 589: Iruñako Liliolo apezpikuak Toledoko III. Kontzilioko aktak sinatu zituen.
  • 602: Baskoniako dukerria sortu zen: Baskonia kontinentaleko lurraldeak ere hartzen zituen.
  • 621: Suintilaren kanpaina baskoien aurka, eta Oliteren fundazioa.
  • 635: Dagobertoren kanpaina baskoi kontinentalaren aurka.
  • 653: Froyaren matxinada Chindasvintoren aurka, baskoien laguntzaz.
  • 711: Rodrigoren kanpaina baskoien aurka. Musulmanek penintsula inbaditu zuten.
  • 714: Musulmanak Ebro ibaiaren ibarrean. Casio kondea (Banu Qasi) Islamera aldatu zen.
  • 778: Karlomagnoren porrota Orreagan.
  • 781: Luis, Karlomagnoren semea, Akitaniako (Baskonia kontinentaleko lurraldeak barne) errege izendatu zuten. Paderborneko gortean euskal usadioaren arabera jantzita agertu zen.
  • 782: Abd al-Rahman I.aren kanpaina baskoien aurka.
  • 806: Frankoak Velascok gobernaturiko Iruñako eskualdean nagusitasuna izaten hasi ziren.
  • 816: Eneko Aritzak erabat kontrolpean hartu zuen Iruñako barrutia.
  • 841: Muza ben Muza eta Eneko Aritza (bere ahaidea) Kordobako emirraren aurka matxinatu ziren.
  • 848: Kordobako San Eulogio apezpikua Iruñan egon zen.
  • 851: Eneko Aritza hil zen.
  • 905: Antso I.a Gartzes Iruñako errege izendatu zuten.
  • 922: Antso I.a Gartzesek Naiarako eta Kalagorriko lurraldeak konkistatu zituen, Leongo Ordoño II.aren laguntzaz.
  • 976: Codex Vigilanus edo Albendensis delakoa.
  • 1004: Antso III.a Nagusia Iruñako errege izendatu zuten.
  • 1006: Paskual II.a aita santuak Baionako elizbarrutiko mugak zehaztu zituen.
  • c. 1025: Gipuzkoari buruzko lehen aipamen dokumentala.
  • 1025: Reja de San Millán delako agiria
  • 1040: Iñigo Lopezen eskutik, Lopez de Harotarren dinastia hasi zen Bizkaiko Jaurerrian agintzen.
  • 1052: Naiarako Santa Mariaren (Iruñako erregeen panteoia) fundazioa.
  • 1054: Gartzia Santxez III.a Naiarakoa Atapuercako batailan hil zen, eta euskal probintziak Gaztelako erresumaren orbitara aldatu ziren.
  • 1063: Jacak frankoen lehen forua jaso zuen.
  • 1076: Peñalengo errege hilketa. Iruñako erresuma Aragoi eta Gaztela artean banatu zuten.
  • 1076: Antso Ramirez Aita Santuaren basailu bihurtu zen, eta gregoriar erreforma Nafarroan eta Aragoin sartu zen.
  • 1090: Lizarrak Jacako forua jaso zuen, Antso Ramirezen eskutik.
  • 1119: Alfontso I.a Borrokalariak Tutera konkistatu zuen.
  • 1122: Garesek Lizarrako forua jaso zuen, Alfontso I.a Borrokalariaren eskutik.
  • 1124: Diego Lopez de Haro I.ari Bizkaiko Jaurerriko agintea kendu zioten, Alfontso I.a Borrokalariaren aurka egiteagatik. Lopez de Haroren ordez, Ladron Iñiguez de Guevara jarri zuten agintean.
  • 1129: Iruñako San Cernin auzoa frankoez jendeztatu zuten, eta horiei Jacako forua eman zieten.
  • 1134: Gartzia Ramirezek Iruñako erresuma independentea berrezarri zuen.
  • 1140: Aymeric Picaudek Kodize Kalistotarra edo Liber Sancti Jacobi delakoa eman zion Konpostelako artzapezpikuari.
  • 1140: Gesaltza Añana, Arabako lehen hiribildua, Gaztelako Alfontso VII.ak fundatua.
  • c. 1143: Donemiliaga Kukulako boto faltsuak edo Votos falsos de San Millán izeneko agiria.
  • 1147: Olitek Lizarrako forua jaso zuen, Gartzia Ramirez Berrezarlearen eskutik.
  • 1152: Akitaniako Leonor Ingalaterrako Enrike II.arekin ezkondu zen. Horren bidez, Baskonia kontinentala Ingalaterraren menpeko bihurtu zen.
  • 1154: Antso VI.a Jakitunak baimena eman zion komunitate juduari Iruñan ezartzeko.
  • 1164: Laguardiak Logroñoko forua jaso zuen, Antso VI.a Jakitunaren eskutik.
  • 1177: Rikardo Lehoibihotzak Lapurdi menpean hartu eta Guillaume Raymond (azken bizkondea) kargutik kendu zuen.
  • 1180: Antso VI.a Jakitunak Lizarrako forua eman zion Donostiari.
  • 1180: Iruñako San Cernin auzoko burges frankoek auzo horrekiko auzotasun eskubideak ukatu zizkieten nafarrei.
  • 1180: Diego Lopez de Haro II.ak Bizkaiko Jaurerriko agintea berreskuratu zuen bere dinastiarentzat.
  • 1181: Gasteizek Logroñoko forua jaso zuen, Antso VI.a Jakitunaren eskutik.
  • 1182: Bernedok eta Antoñanak Laguardiako forua jaso zuten, Antso VI.a Jakitunaren eskutik.
  • 1190: Rikardo Lehoibihotzak Carta de los Malhechores delakoa aldarrikatu zuen. Horrek Lapurdi eta Baionako hiriaren arteko zatiketa instituzionala eragin zuen
  • 1191: Rikardo Lehoibihotzaren eta Berengelaren (Antso VI. Jakitunaren alaba) ezkontza hitzarmena
  • 1194: Nafarroako erresumaren nagusitasunaren hasiera Mugaosteko lurraldeetan: Cisa eta Mixa.
  • 1196: Labrazak Laguardiako forua jaso zuen, Antso VII.a Azkarraren eskutik.
  • 1199: Bizkaiko Jaurerriko lehen hiribildua fundatu zuten: Balmaseda.
  • 1200: Áraba, Durangaldea eta Gipuzkoa Gaztelako erresuman sartu ziren.
  • 1209: Mutrikuk eta Getariak Lizarrako forua jaso zuten, Donostiako foruaren bidez.
  • 1212: Durangaldea Bizkaiko Jaurerrian sartu zen.
  • 1213: Societas navium elkartea eratu zen Baionan.
  • 1214: Frantziskotarren monasterioa fundatu zuten Gasteizen. Tradizioak dioenez, santuak berak fundatu zuen.
  • 1215: Joan Lurgabeak foru berritu bat eman zion Baionari.
  • 1219: Vianak Laguardiako forua jaso zuen, Antso VII.a Azkarraren eskutik.
  • 1234: Antso VII.a Azkarra hil zen, oinordeko zuzenik gabe, eta Champagneko dinastia hasi zen Nafarroan agintzen.
  • 1236: Zisterko erregela sartu zen, Leireko monasterioaren bidez.
  • 1236: Bizkaiko Jaurerriko lehen itsas hiribildua fundatu zen: Bermeo.
  • 1238: Batzorde bat izendatu zuten erresumako ohiturazko foruak idatziz jartzeko; hau da, Nafarroako Foru Zaharra (Foru Orokorraren oinarria, alegia) idazteko.
  • 1240: Teobaldo I.a Lur Santuko gurutzadatik itzuli zen.
  • 1256: Komunitate judua Gasteizen finkatu zen.
  • 1258: Arriagako Kofradiaren lehen aipamen dokumentala.
  • 1259: Studium Generalis delako bat eraiki zuten Tuteran, Teobaldo II.aren ekimenez.
  • 1260: Arrasatek Logroñoko forua jaso zuen (Gasteizko foruaren bidez), Alfontso X.a Jakitunaren eskutik.
  • 1266: Nafarroaren eta Ingalaterraren arteko gerra, Bigorrako konderriaren jabetzagatik.
  • 1268: Bergarak Logroñoko forua jaso zuen (Gasteizko foruaren bidez), Alfontso X.a Jakitunaren eskutik.
  • 1270: Teobaldo II.a Tunezera joan zen, gurutzadetara, eta, itzultzean, hil egin zen
  • 1275: Frantziaren menpeko erregimena Nafarroan, Capeto dinastiaren bidez.
  • 1276: Nabarreriako gerra hasi zen.
  • 1284: Nafarroako Joana I.a Frantziako Felipe IV.a Ederra izango zenarekin ezkondu zen.
  • 1285: Felipe IV.a Ederrak Frantziako eta Nafarroako koroak eskuratu zituen. Nafarroa Frantziako Capeto dinastiaren jabetza bihurtu zen.
  • 1289: Zistertarrek Studium Generalis bat eraiki zuten Lizarran.
  • 1296: Hermandad de las Marismas edo Hermandad de la Marina de Castilla delako erakundearen sorrera.
  • 1297: Zuberoako Auger III.a kondeak bere domeinuak galdu zituen behin betiko, ingelesen eskuetan.
  • AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.): Gran atlas histórico del mundo vasco, Bilbao, 1994.
  • CARO BAROJA, J. (zuz.): Historia General del País Vasco, Donostia-Bilbao, 1980, II. lib.
  • ENCICLOPEDIA General Ilustrada del País Vasco, Auñamendi argital., hitzak: Vasconia, Vizcaya, Guipúzcoa, Navarra, Álava, Labourd eta Soule.
  • FORTUN, L.J. eta JUSUE, C.: Historia de Navarra. I. Antigüedad y Alta Edad Media, Iruña, 1993.
  • GARCIA DE CORTAZAR, J.A. et al.: Introducción a la Historia medieval de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya en sus textos, Donostia, 1979.
  • GOYHENETCHE, M.: Historia General del País Vasco. I. liburukia. Prehistoria-Época Romana-Edad Media, Donostia, 1999.
  • LACARRA, J.M.: Historia del reino de Navarra en la Edad Media, Iruña, 1975.
  • MARTIN DUQUE, A.: "Vasconia en la Alta Edad Media. Somera aproximación histórica", Revista Internacional de Estudios Vascos, 44-2. zenb. (1999).
  • NOSOTROS los vascos. Arte, Bilbao, 1987, I. eta II. liburukiak.
  • RIVERA, A. (dir.): Euskal Herriaren Historia, Lur, Bilbao, 1998.
  • ZENBAIT EGILE: Atlas histórico-geográfico del País Vasco, Donostia, 1982.
  • ZENBAIT EGILE: Gran atlas de Navarra. II. Historia, Iruña, 1986.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana