Euskal Herriaren historia ekonomikoa

Historiaurrea eta Antzinatea

Euskal Herrian gizakiaren aztarnek ez dute 150.000 urtetik gora. Paleolitoak duela 150.000 urtetik 6.000 edo 5.000 K.a.ra arte iraun zuen. Fruitu-bilketan eta ehizan oinarrizten zen ekonomia. Aldi luze horren barruan klima-aldaketa handiak izan ziren ordea eta bizimodua ere aldatuko zen. Goi-Paleolitoan aldakuntza handiak izan ziren suharriaren eta hezurraren lanketan, ehizan eta arrantzan.

tresnak

Aranzadi Zientzia Elkartekoek aztertutako historiaurreko tresnak

Neolito eta Eneolito Aroek Euskal Herrian 5.500 K.a.tik-1.000 K.a.ra arte iraun zuten. Ehiztarien zibilaziotik artzain eta nekazarien zibilizaziorako aldaketa gertatzen da aldi honetan. Gurpila eta hiriak ere garai hartan sortzen dira. Artzain-zibilizazio garrantzitsua hedatu zen Pirinioetan. Metalezko lanabesak erabiltzen hasten dira. Euskal Herrian hainbat lekutan dauden trikuharriak garai honetakoak dira. Indoeuroparrak sartu zirenerako Mediterraneo aldeko isurialdean nekazaritza errotuta zegoen.

Burdin Aroak 1.000 K.a.tik erromatarren etorrera arte iraun zuen. Zeltak sartu ziren Euskal Herrian. hauek herriguneak sortu zituzten eta nekazaritza indartu zuten Mediterraneo aldeko isurialdean. Beharbada Bizkaiko burdin meategiak arakatzen ere hasiko ziren. Goldea sartu zuten Euskal Herrian.

Erromanizazioa

Erromatarrek ondo bereizi zituzten Mediteraneo aldeko isurialdea eta Atlantiko aldea. Lehenbizikoari ager deitu zioten eta bigarrenari saltus. Ager delakoak interes handia zuen haientzat. Han beren eredua guztiz garatu zuten: laboreak, olioa eta ardoa ekoizten zituzten, "villa"k garatu zituzten eta esklabuak erabili zituzten lanerako. Saltus-ean, aldiz, ez zuten interesik izan modu iraunkorrean kokatzeko, ondasunak (Arditurri, Banka, Somorrostro, Ereño) edo merkataritzarako kokapen estrategikoak (Irun-Hondarribia, Zarautz-Getaria) aurkitu zituzten leku jakinetan izan ezik.

Andelos

Arga ibaiaren ondoan, gaur Mendigorriako udalerria dagoen lekuan Andelos-eko hiria izan zen erromatarren garaian. Argazkiak ur-hornikuntzako sistemaren hondakinak ikus daitezke, beren presa, depositu, eta ubideekin.

Feudalismoa

Erromatarren inperioa desegin zen eta produkzio-molde feudala nagusitu zen Europako herrialdeetan, V. eta XVIII. mende artean iraungo duena. Feudalismoaren bereizkuntzarik nabarmenena soberakinak ateratzeko eta banatzeko eran datza. Ekonomia produkzio txikian oinarritzen da eta langileak beren lanabesen jabe dira, baina talde nagusiek soberakinak bortxaz lortzen dituzte.

V. eta X. mende artean, Euskal Herrian bi feudalismo-mota desberdin errotu ziren. Atlantiko aldeko isurialdeko gizartea, gutxi erromatartu zena, leinuzko gizartea zen, lurra guztiena zen eta abelazkuntzan eta basoaren ustiapenean oinarritzen zen. Mendietako biztanleak pixkanaka mendi-maldatan finkatzen hasi ziren, auzo txikiak sortuz, eta IX-X. mendeetan lehen etxeak azaldu ziren. Nekazaritzarekin batera, lurraren jabetza pribatua sartu zen. Mediterraneo aldeko isurialdean, aldiz, bilakaera bestelakoa izan zen. Lehengo fundi-en inguruan handiki feudalen jaurerriak sortu ziren. Ondoren, musulmanak inbaditu zituzten eta honek aldaketak ekarri zituen nekazaritza-arloan: ubideak irekiz eta lurrak ureztatzea lortuz. Errekonkistan musulmanak Ebrora jaitsi zirenean, nekazaritzan garapen nabaria izan zuen.

XI.-XIV. mendeetan demografiaren gorakada nabaritu zen Euskal Herrian eta hirigintzaren fenomenoa berrindartu zen; lehen hiriak Santiago bidearen inguruan fundatu ziren. Ipar Europa eta Gaztelako mesetaren artean merkataritza-ardatz bihurtuko da Euskal Herria. Atlantiko aldeko isurialdean, abeltzaintzak nagusi izaten jarraitzen du eta Mediterraneo aldekoan mahastien landaketa franko egiten da. XII. mendean itsasaldea jendez betezen da, arrantza (balea) eta merkataritza-lanetan jarduteko. Industria aldetik, burdingintza nabarmentzen da, garai honetan mendietan, mea eta egurrikatza ateratzen zen tokietan. Eta ontzigintza itsasbazterretan garrantzia hartuz joan zen. Merkataritza aldetik, Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetatik Gaztelako artilea eta lekuko burdina esportatzen zen Flandes, Frantzia eta Ingalaterrara.

XIV. eta XV. mendeetan ekonomia-garapenaren geldialdia eta berregituratzea gertatu zen. Ahaide-nagusien arteko bando-gerrak jazo ziren garai honetan, eta hauek zergati ekonomikoa bazuten oinarrian: handikien errentak gutxitu ziren, nekazaritzako produktuen prezioak jaitsi zirelako eta jaun feudalek zergak emendatu zituzten. Orduan laborariak ermandadetan bildu eta handikien kontra altxatu ziren. Bestalde, ekonomiaren bultzada hirietan gertatzen hasten denez, hirietako eta lur zabaletako biztaleen artean tirabirak sortuko dira. Nekazaritzan aurrerakuntza teknikoak sartu ziren eta industrian, burdinaren produkzioak gorakada egin zuen eta ontzigintza eta merkataritza ez ziren atzean gelditu. Euskal ontziak Atlantikoan ez ezik, Mediterraneoan ere bazebiltzan. Giro honetan, XVI. mendean egoera berriak etorriko dira: oletan, sistema kapitalistari dagozkion harreman sozialak agertzen ziren eta olagizonak laneko baldintzak hobetzeko matxinatzen ziren, hirietan gremioen sistema zen nagusi, gremioak nolabaiteko monopolioa zuten eta nekazaritza-munduan, etxekojaunen gizartea garatu zen, jabego txiki pribatuarekin eta joera antifeudalarekin. Handikiek nagusitasun politikoa galdu zuten.

Agorregi

Gipuzkoako Aian, Agorregin, ikus daitezke lanean antzinako burdinolak eta errotak

1450 eta 1880 artean feudalismo garatua edo Lege Zaharreko egituratze ekonomikoa nagusituko da. Garai honetan, hiru lurralde bereizten dira: itsasaldeko mendialdea edo Atlantiko aldeko isurialdea, erdialdea (Gasteiz eta Iruñea aldeko lautada) eta Mediterraneo aldeko isurialdea. Nekazaritza-arloan, XVI. mendean, oro har, nekazaritzako produkzioak gora egingo du eta abelazkuntza eta basoko espazioa mugatzen da. Bultzada hori XVII. eta XVIII. mendeetan mantendu egingo da eta XIX. mendean, gerrek bultzatutako geldialdiaren ondoren, berriro ere goraka joango da pixka bat. Arrantzan, balearen eta bakailaoaren arrantzaren gainbehera etorriko da, baina XVIII. mendean sardinari eta bisiguari esker egingo du berriro ere gora. Industrian, burdingintzak bere punturik gorena biziko du, baina atzerakadak ere izango dira garai honetan. XVIII. mendean, Ingalaterrako hazkunde ekonomikoaren ondorioz, merkatua berpiztu arren, XIX. mendean, olen azkena izango zen. Untzigintzak une gozoak biziko ditu eta beste industri mota asko hedatu zen; hauen artean larrugintza. Merkataritzan, lurraldearen kokapenari esker, euskal merkataritza Ipar Europaren eta Gaztelaren arteko zubia izan zen eta indar handia hartu zuen. XVI. mendeko aldi onaren ondoren, ordea, XVII. mendean, gainbehera etorriko da. XVIII. mendean euskal merkataritzak loraldia biziko du, Baionaren berpizkundea batetik eta Bilboko portuaren nagusitasuna bestetik (merkatai-talde sendoa sortu zen), ekarriz. Euskal kortsarioak ezagunak ziren garai hartan. Oro har, feudalismo garatuan ekoizle txiki eta autonomoen egitura nabarmentzen da, baina XVIII. mendean, merkatuko ekonomiaren legeak nagusitzen hasi ziren.

Kapitalismoaren nagusigoa

Kapitalismoaren nagusitasuna, munduan gertatzen diren Iraultza liberalarekin eta industrialarekin batera etorriko da. XVIII. mendean, burdingintzaren loratzea etorriko da eta gainerako industriek (ontzigintza, larrugintza) gailurra ukitu zuten. 1808-1830 artean, gerrak eta kolonietako merkatuen monopolioa galtzeak beherakada ekarriko du. 1830-1854 artean, giro industrial berriaren isla nabari da, nahiz eta karlistaldiek berrikuntza eten zuten. 1855-1881 artean, kanpoko kapitalek eragin handia izango dute Euskal Herriko industriagintzan. 1881-1914 artean, Gipuzkoan eta Bizkaian industria handiak errotu ziren eta 1914 eta 1935 artean, garapen ekonomikoa biziko da sektore batzuetan.

Barakaldo

Barakaldo 1896an, industriaren garapena nabarmena da irudi honetan

Hala ere, biztanle gehienek, nekazaritzan lan egiten zuten eta egitura hauetan ere aldakuntza sakonak jasan ziren; esaterako, nekazaritzako eremuak zabaldu ziren inguruko zilegi-lurrak eta basoak pribatizatuz.

Arrantzan, XVIII. mendearen erdialdean, balearen eta bakailaoaren garrantzia galduz zihoan heinean, kostaldeko arrantzak gorakada handia izan zuen eta XX. mendean, bokarta edo antxoak uzten zituen irabazi handienak, esportatu egiten baitzen. Merkataritza-arloan, trenaren zabalkundea gertatu arren, gehienbat itsasoz egiten jarraitu zen produktu desberdinen garraioa, eta XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, merkataritzako harremanak barneko industria-mugimenduaren zerbitzuan zeuden. Bestalde, Euskal Herriko banketxeak industrializazio-prozesuan erabat murgildurik zeuden.

XX. mendearen hasieran, euskal ekonomiak bere unerik loratsuenetakoa bizi zuen. Burgesia industriala nagusitu zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban eta Nafarroan, industrigintza ahula zen oraindik eta nekazaritzak zuen nagusitasuna. Iparraldean, laborantza, artzaintza eta basoa dira sektore ekonomiko garrantzitsuenak eta kostaldeak, industria pixka bat eta turismoa ditu.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana