XX. mendeko europar poesia (I)

XIX. mendearen bigarren erdiko frantziar sinbolismoak (70. gaia ikusi) arin eman zuen fruitua, mende berriaren hasierako poesia jasoaren bultzatzailea izan baitzen Europan. Izan ere, abangoardiaren iraultza berehala iritsiko zen (34. gaia ikusi), eta poesia tradizionalarekiko haustura burutzeaz gain, ordura arte sumatu ez ziren etorkizunerako bideak urratu zituen.
  • Erabat desagertu ez baziren ere, metrika klasikoen ordez bertso askea nagusitu zen.
  • Poesiaren barne erritmoak errima ordezkatu zuen, hau da, esaldien joskerak eta hurrenkerak eragindako efektuak nagusitu ziren.
  • Garrantzi handiagoa eman zitzaien poemaren ikus efektuei: letra larriak, hutsuneak, bertsoek osatutako irudiak.
  • Sinboloa eta metafora funtsezko tresnak bilakatu ziren.

Helburua edertasuna eta harmonia iparra dituen unibertso poetikoa sortzea bada ere, poesia bide bat izango zen errealitatearen alde ilun eta misteriotsua azaleratzeko.

Mende hasierako poesia

Artean, bizirik zeuden aurreko mendeko estetikazaletasuna eta dekadentismoa, esate baterako Gabrielle d'Annunzio italiarraren kasuan (1863- 1938), baina interesgarriagoak dira orduko beste mugimendu batzuk.

  • Frantzian, Mallarmeren jarraitzaileak poesia hutsa garatzen ari ziren: errealitatearen muineraino iritsi nahian, alde batera uzten zen gauzen itxura. Egilerik ospetsuena Paul Valery da (1871-1945), La joven Parca (1917) eta El cementerio marino (1922) idatzi zituena. Berarentzat funtsezkoa zen hitza zehatzak lortzea.

    Era bereko klasizismo modernoa bilatzen zuen Paul Claudel (1868- 1955) eta Charles Peguyren (1873-1914) poesia kristauak eta.

Paul Valery frantsesaren poesiak kutsu intelektuala azaltzen badu ere, aldi berean sentibera, sentsuala eta musikala da, eta eragin nabarmena izango zuen geroko literaturan, 27ko belaunaldian esate baterako (36. gaia ikusi).

  • Alemanian, Jugendstil izeneko estetizismo sinbolista eta inpresionista izan zen errealismoaren garailea, Stefan George gidari zuela (1868-1933). Garaiko poeta alemaniarren artean Rainer Maria Rilke da nagusia (1875-1926); Libro de horas eta Elegías de Duino idatzi zituen, eta haietan erruz ageri dira metaforak, zehaztasuna lortzeko asmoz.
  • Ingalaterrako poesian, Thomas Hardyren errealismotik (1840-1928) William B.Yeats irlandarraren abertzaletasunera eta misteriora pasatu zen, aldi berean zuzena eta sinbolikoa zen idazkera batera, alegia.
  • Constantin Cavafis greziarrak (1863-1933) bi gai jorratzen ditu bereziki bere poema fin eta dotoreetan: bere homosexualitateak eta denboraren joanak sortzen zioten estuasuna batetik, eta Antzinaroaren irudikatzea bestetik.

Surrealismoa Frantzian

XX. mendearen hasieran, Guillaume Apollinaire (1880-1918) aitzindaria izango zen literaturaren eta arteen abangoardietan, gerora 1918ko Caligramas liburuan jasoko zituen forma aske eta "ideograma lirikoei" esker.

Tzarraren dadaismoak eta Freuden inkontzienteak eta ametsek batera sortua, surrealismoa izango zen garrantzi handieneko mugimendua. André Bretonek (1896-1966), mugimenduaren fundatzailea eta gidari nagusiak, 1924ko Manifiesto idatzi zuen.

Hizkera poetiko berria idazkera automatikoaz eta "hilotz bikainaren" jokoaz baliatzen zen: bertsoko hitz bakoitza pertsona desberdin batek idazten zuen, eta emaitzak bitxi-bitxiak izaten ziren.

Taldeak oso bide tirabiratsua izan zuen, barne gatazken eta hausturen artean, eta Louis Aragon izan zen egoeraren erakusgarri argiena (1897-1982). Azkenean, taldea komunismora hurbiltzearen polemika piztu zen. Hirugarren olerkari handia Paul Eluard (1895-1952) izan zen, maitasunaren poeta, erromantizismoa eta abangoardia bildu zituena.

Besteengandik bakarturik agertzen da Saint-John Perse (1887-1975), idazle klasizista, dotorea eta estilo hertsikoa Anábasiseko (1924) autorea.

Abangoardia beste herrialde batzuetan

Filippo T. Marinetti italiarra (1876-1944) goiz iritsi zen abangoardietara. Manifiesto futurista idatzi zuen 1909an; onomatopeian oinarritutako estiloaz gain, eredu klasikoetatik aldendutako joskera askea erabiltzen zuen.

Vladimir Maiakovski errusiarrak (1893-1930) -poeta berritzailea, kartelgilea eta dramagilea- konpromisoa eta abangoardia elkartu zituen. Iraultza sobietarraren propagandista sutsua zen, eta Errusian bera izan zen futurismoaren bultzatzaile nagusia. Bere buruaz beste egin zuen.

Fernando Pessoa portugaldarra (1888-1935) mende horretako idazlerik handienetakoa da. Izaeraren arazoak obsesionaturik, heteronimoak asmatu zituen: gezurrezko poetak, zein bere estilo eta nortasunarekin, eta denak ala denak balio itzelekoak.

Alemaniako espresionismoa Georg Traklen poesian ageri da (1887-1912); are nabarmenago izan zen Gottfried Bennen kasuan (1886-1956), hasierako jarrera ezkorretik errealismo ironiko eta metafisikora pasatu baitzen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana