Gaur egungo nobela Britainia Handian eta Estatu Batuetan

Ingelesa hainbeste herrialdetan zabalduta izateagatik, ingelesezko literatura Ingalaterratik haratago hedatu da, eta arrazoi beragatik kultura desberdinetako eragina jaso du. Estatu Batuetako literaturak, ordea, Europari nolabait bizkar emanda, bere lurraldearen eta biztanleen ezaugarriei eta aniztasunari erreparatzen dio sakonki (76. gaia ikusi).

Britainia Handiko gerraosteko narratiba

  • Bi idazle tradizionalak, Ivy Crompton-Burnett (1884-1969) etxe-zerbitzarien infernuen miatzailea (Criados y doncellas, 1947), eta Jean Rhys (1894-1979) dira, azken hau Charlotte Brönteren zenbait pertsonaia erabili zituelarik Ancho mar de los sargazos lanean (1966). Evelyn Waugh ere (1903-1966) kontserbadore azaltzen zen -azalean eta mamian- bere obra ugarietan, Retorno a Brideshead izenekoan, kasu (1945).
  • George Orwellek (1903-1950) nobela erabili zuen Stalinen totalitarismoa kritikatzeko: Rebelión en la granja, animaliak protagonista dituena (1945) eta 1984, etorkizunaren ikuspegi etsigarria (1948). Arthur Koestlerrek ere (1905-1983) estalinismoa salatu zuen El cero y el infinito nobelan (1940).
  • Graham Greene (1904-1991) gerraosteko idazlerik handienetakoa da; narratzaile trebea, etika eta erlijioaren alorreko kezkak eta ardurak aztertu zituen (El poder y la gloria, 1940; El americano tranquilo, 1955).
  • Bajo el volcán (1947) bere nobela famatuan Malcom Lowryk (1909-1957) kutsu autografikoa duen alkoholiko baten erretratua osatu zuen.
  • Lawrence Durrellen (1912-1990) Cuarteto de Alejandría (1957-1960) osatzen duten nobelak Egiptoko hiri hartan daude giroturik, eta haietako istorioak elkarri lotuta azaltzen dira.
  • William Goldingek (1911-1993), 1983ko Nobel saridunak, giza arrazoimenaren azpian datzan izaera basakeria aztertu zuen El señor de las moscas nobelan (1954). Fantasiazko giroaz baliatu bazen ere, J. R.Tolkienek ere (1892-1973) ongia eta gaizkiaren arteko lehia aukeratu zuen bere lanik arrakastatsueneko gaitzat, El señor de los anillos.

Gerora, zenbait nobela idazle «gazte haserreek» protesta jarreretara hurreratuko ziren (82. gaia ikusi): haietako batek, Kingsley Adamsek (1922), unibertsitateko giroa utzi zuen barregarri Jim, el afortunado lanean (1945); eta Alan Sillitoek (1928) langileen eta baztertuen kontzientziazioa aztertu zuen bere bi lanetan Sábado por la noche y domingo por la mañana, (1958), eta La soledad del corredor de fondo (1959).

Beranduago bada ere, beste bi idazlek ere arrakasta lortu zuten: Anthony Burgessek (1917-1993) La naranja mecánica lanarekin (1962) eta John le Carrek (1931) espioitza nobelekin, El espía que surgió del frío kasu.

Idazle gazteen artean aipatzekoak dira J. Barnes (1946), I. McEwan (1948), G. Swift (1949) eta K. Ishiguro (1954).

1984 filmako irudia, Orwellen nobelan oinarritua.

Gerraosteko narratiba Estatu Batuetan

Gerraosteko hainbat nobelagilek gizarte salaketarako jarrera jaso zuten beren aurrekoengandik: horren adierazgarri dira James Ageeren (1909-1955) Una muerte en la familia (1957) edo Robert Warrenen (1905-1989) Todos los hombres del rey (1946), politikari baten arrakasta eta porrota azaltzen dituena.

Ildo beretik, eta detektibeen istorioen bidez, nobela beltzaren azpigeneroak agerian uzten du gizarte amerikarraren alde iluna: James Cain (1892-1977), Dashiell Hammett (1894-1961) eta Raymond Chandler (1888-1959).

Idazle juduen artean maila jasoko egileak daude, bai emigratuen artean -Isaac B. Singer (1904-1991)- bai autoktonoen artean ere: Saul Bellow (1915), Carpe diem idatzi zuena (1956); B. Malamaud (1914- 1986); P. Rothek (1933) EEBBetako ohiko familia judu baten karikatura garratza egin zuen El lamento de Portnoy nobelan (1969); J. Hellerrek (1923) militarren satira idatzi zuen Catch-22 lanean (1961).

Idazle beltzek arrazakeria dute gai nagusitzat. R. Ellisonek (1914-1994) beltz baten desengainua kontatu zuen El hombre invisible (1952) lanean. Aipagarriak dira, halaber, James Baldwin (1924-1987) eta Toni Morrison (1931), 1993ko Nobel Saria eskuratu zuena.

Hegoaldeko nobeletan lurralde hartako etsipena ageri da, Carson McCullersen (1917-1967) La balada del café triste (1951) izenekoan adibidez, eta beste batzuetan esklabotasunaren gaia jorratzen da, adibidez William Styronen kasuan (1925): Las confesiones de Nat Turner (1967). Hegoaldeko gaia ukitu ondoren, Truman Capotek (1924-1984) gaztaroaren alde gozoa (Desayuno con diamantes, 1958) eta iluna aztertu zituen (A sangre fría, 1966).

Berrogeita hamarreko hamarkadan beat belaunaldiak, hezigaitza eta konformagaitzak, bere eredua aurkitu zuen Henry Millerrengan (1891-1980) eta bere obraren sexualitatean (Sexus, 1949; Nexus, 1960). Jack Kerouacen (1922-1969) En el camino (1957) izan zen bere manifestua, bizitza ibiltari baten kronika, alegia. Bestalde, William Burroughsek (1914-1997) drogak aukeratu zituen El almuerzo desnudo bere lanaren hari nagusitzat (1969).

Azken urteotan korronte esperimental bat gailendu da, ondoko idazleek osatua, besteak beste: J. Purdy (1923), W. Kennedy (1928), John Barth (1930), Robert Coover (1932), Thomas Pynchon (1937) edo Paul Auster (1947).

Norman Mailerrek (1923) narratiba errealistarako duen kalitatea Ozeano Pazifikoko gerrari buruzko obra batean azaldu zuen, Los desnudos y los muertos (1948) lanean. Ondoren, kazetaritza berriari ekin zion, erreportajeetan literatur kutsua eta asmo kritikoa uztartuz, Los ejércitos de la noche (1968) lanean kasu.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana