Alemania eta Italiako nobela garaikidea

Alemaniak eta Italiak, Bigarren Mundu Gerran galtzaile ateratako herrialdeek, antzeko bilakaera izan dute. Haien literaturan nabarmenak dira faxismoak eragindako zauriak, ekonomiaren suspertzea eta gizarte garatua. Kontuan izatekoak dira, halaber, Suiza eta Austria, alemanieraren esparrukoak, hala nola Portugalgo neorrealismoa, garai berekoa.

Alemaniako gerraosteko narratzaileak

  • Elias Canetti (1905-1994), jatorriz hebrear sefardia, mendeko idazlerik gorenetakoa da. Alemanera izan zen bere literatur hizkuntza. Auto da Fe nobela handiaz gain (1935), antzezlanak, egunkariak eta hainbat liburukitako oroitzapenak idatzi zituen. Nobel Saria lortu zuen 1981ean.
  • Ernst Jünger (1895-1998) nortasun konplexuko idazlea izan zen. Ideologia guztiei heldu zien, nazismoari barne (En los acantilados de mármol, 1939; El nudo gordiano, 1953).
  • Heinrich Böll (1917-1985), hezikaitza eta nekaezina. Gerra aztertu zuen (El tren llegó puntual, 1949), baita konformagaitzen porrota (Opiniones de un payaso, 1963) eta Alemaniako gizartearen zurikeria ere (Retrato de grupo con señora, 1971). Nobel Saria eskuratu zuen 1972an.

    Hirurogeita hamarreko hamarkadan Uwe Johnsonek (1934-1984) agerian azaldu zuen Alemaniaren banaketa (Conjeturas sobre Jakob (Jakoben inguruko usteak), 1959). M. Walser (1927) eta beste idazle askok abangoardiako formak eta konpromiso politikoa uztartu zituzten.

  • Günter Grass (1927) mugimendu horretako adibiderik nabarmenena da. Bere nobeletako estiloa espresionista eta bihurria da (El tambor de hojalata, 1959; Años de perro, 1963), eta haietan Alemaniako historia hurbilena eta nazismoa aztertzen ditu. Literaturako Nobel saria eman zioten 1999an.

Alemaniar literatur berria

Alemaniako ekialdekoak dira Anna Seghers (1900-1983; La decisión, 1959) eta Christa Wolf idazleak (1929; El cielo dividido, 1963).

Thomas Bernhard austriarrak (1931-1988) ez du bere herriaren irudi samurrik eskaintzen idatzi zituen lan autobiografikoetan. Bere nobelek komunikazio eza eta gaurko gizakiaren estuasuna azaltzen dituzte (Trastorno, 1967; La calera, 1970).

Peter Handke austriarrari (1942) hasierako esperimentalismotik datorkio lengoaiarekiko duen ardura handia (El miedo del portero ante el penalty, 1970; Carta breve para un largo adiós, 1972).

Aipatu beharrekoak dira azken urteetako bi nobela arrakastatsu: 1979ko La historia interminable (Amaigabeko istorioa), Michael Enderena (1929-1995), eta 1985eko El perfume (1985), Patrick Süskindena (1949).

Italiako neorrealismoa

Italiako gerra ostetxoan neorrealismoaren estetika da nagusi; gizarte gatazkaren berri zehatza eman nahirik, idazleek irakurle gehienek ulertzeko moduko hizkera darabilte.

Honakoak dira gai jorratuenak: Hegoaldeko atzerapen egoera (I. Siloneren Fontamara, 1930; F. Jovineren Señora Ava, 1942), fazismoaren garaiak (V. Brancatiren El viejo con botas, 1945; C. Leviren Cristo se detuvo en Éboli, 1945), erresistentzia (B. Fenoglioren La mala hora, 1945), hirietako jendearen bizimodua (V. Pratoliniren Crónica de pobres amantes, 1947), juduen jazarpena (P. Leviren Si esto es un hombre, 1947), etab.

  • Cesare Pavese (1908-1950) poeta, argitaratzailea, itzultzailea, orduko idazlerik garrantzitsuenetako bat da; bere nobeletan nabarmena da errealismo mitiko lirikoa, eta bakardadea eta elkartasuna kontrajartzen ditu (De tu tierra, 1941; La luna y las fogatas, 1950).

    Elio Vittoriniren (1908-1966) Conversación en Sicilia lanean (1941) antzeko kutsu erreala eta existentziala ageri da, inguru itxietan irudikatua.

  • Alberto Moravia ere (1907-1990) gerra osteko nobelagile handietako bat da. Idazle oparoa, Italiako gizartearen azterketa osoa azaldu zuen, denboran zehar antolatua: Los indiferentes (1929), La romana (1947) eta La vida interior (1978).

Italiako azken korronteak

Siziliako bi idazle dira narratiba errealistaren adierazgarrienak. G.T. de Lampedusak (1896-1957) uharteko historia dakar gogora El gatopardo nobelan (1958). Leonardo Sciasciak (1921-1989) mafia aztertzen du El día de la lechuza nobelan (1961), eta Italiako politika 1971ko beste nobela batean El contexto.

  • Pier Paolo Pasolini (1922-1975) poeta, zine zuzendaria eta saiakeragile zorrotza izan zen; bere nobeletan Erromako auzo pobreen bizimodua eta hizkera islatu zituen (Muchachos de la vida, 1955).

Giorgio Bassaniren nobelak (1916-2000) Ferarako hirian kokatuta daude (El jardín de los Finzi-Contini, 1962), eta Natalia Ginzburgek (1916-1991) familia eta denboraren joana ditu gai nagusitzat bereetan (Léxico familiar 1963). Bi idazleek aukeratu zuten intimismoaren ukitua, giro eta pertsonaia desberdinak ardatz dituela.

G. Manganellik (1922-1990), eta bereziki Carlo E. Gaddak (1893-1973) esperimentalismora jo zuten; azken idazle horrek unibertso barregarriak sortu zituen (El zafarrancho aquel de via Merulana, 1957).

Idazle berriagoak ditugu Umberto Eco (1932), El nombre de la rosa, 1980) G. Bufalino (1920-1996), C. Magris (1939) eta Antonio Tabucchi (1943).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana