Itzuli orri osora

Poema surrealista bat

« Hitzaren azpian
sugarrak daude

Lokamutsak oroimenaren gainetik
pirritaka
darabiltzaten
eskuak baino ikusgarriagoak

Eguzkiraino iristen
gara sorginkeriaz

Maitasunak beira
zapore mina du

Koralak dira
itsaspetik azaleratzen

Basora itzultzen
den perfume desgertua da

Gardentasuna da
bere zorrak kitatzen

Betiereko buru hori da
ezpainak goxoki irekiak

Murutik honako aldean

Eta bestean pika baten puntan akaso »

A. Breton, R. Char eta P. Eluard.