Ingelesezko nobelaren berrikuntza

Gerren arteko garaian, Atlantikoaren bi aldeetako idazleek ekin zioten ingelesezko literatura eraberritzeari, eta haien kalitatea eta aurkikuntza bikainak izan ziren. Alde batetik, Britainia Handian Joyceren Ulises gailendu zen, abangoardiako obra berritzaileetan lanik nabarmenena. Bestalde, Amerikako nobelagile entzutetsuek ere eragin handia izan zuten.

Ingalaterrako nobelagile moderno nagusiak

  • James Joyce (1882-1941) XX. mendeko nobelagilerik funtsezkoenetako bat da, narraziora ekarri zituen berrikuntzengatik. Bere obra guztia, idazleak maitatu eta gorrotatzen zuen Irlandaren inguruan dabil. Hasierako liburuak honako hauek dira: Dublineses (1914), oraindik ipuin tradizionalak direnen artean Los muertos bikaina eta Retrato del artista adolescente (1917) nabarmentzen dira; azken hau autobiografikoa eta teknika berriagokoa.

    Ulises (1922), bere maisu lana, obra gailena da literaturaren historian. Dublindar batzuen bizitza egun bat kontatuz, gure garaiko gizaki arruntaren bizimodua azaltzen zaigu, Odisearen parodia batean. Nabarmenena baliabide formal berriak dira: barne bakarrizketak, denboran zeharreko jauziak, lengoaiaren etengabeko esperimentazioa, etab.

  • Virginia Woolfek (1882-1941) baloreen galtzearen kontzientzia azaltzen zuen; denborarekin obsesionatuta zegoen, bizitzaren euskarria eta galbidea baita aldi berean. Bere nobelen egiturak denbora jokoetan eta barne bakarrizketetan du oinarria: Mrs. Dalloway (1925), Al faro (1927) eta Las olas (1931).
  • David H. Lawrence (1885-1930). Ez du horren estilo berritzailerik eta erabili ohi dituen gaietako bat bizi-sena da, naturan eta sexualitatean agerikoa. Hona bere lanik onenak: Hijos y amantes (1913), amarekin izan zuen harreman bereziaren adierazle; Mujeres enamoradas (1920) eta El amante de Lady Chatterley izenekoak (1928); azken hau hainbat urtez debekatua izan zen, aristokraziako emakume ezkondu batek basozainarekin dituen harreman gartsuak azaltzen ditu.
  • Aldous Huxleyk (1894-1963) kontakizunak eta ikuspegiak tartekatu zituen Contrapunto (1928) nobelan. Bere lanik ezagunenean, Un mundo feliz (1932) etorkizuneko gizartea sentimendurik gabea eta teknologiaren menpekoa izango zen.

Beste idazle britainiar batzuk

  • G. K. Chesterton (1874-1936) Aita Brown detektibearen sortzailea izateaz gain, umorezko eta saiakeraren antzeko eleberrien egilea da, El hombre que fue Jueves (1908), kasu.
  • E. M. Fosterren (1879-1970) estilo fina hainbat nobelatan azaltzen da: Pasaje a la India, (1924).
  • K. Mansfieldek (1888-1923) azterketa psikologikorako zeukan gaitasuna agerikoa da bere ipuinetan.

Belaunaldi galdua

Idazle amerikar hauek Lehenengo Mundu Gerrak eragindako atsekabea eta nahasketa adierazten zuten; Europara joan zirenek, gerraren zentzugabekeria eta ankerkeria salatzeaz gain, beste gai batzuk ere jorratu zituzten: hogeigarren hamarkadako poztasuna eta jazz garaiak, ekonomiaren gainbehera, eta Estatu Batuetako gizartea, oro har.

  • Francis Scott Fitzgerald (1896-1940) arrakastako idazlea izan zen eta aberatsen bizimodua ezagutu zuen, baita bere nobeletan kritikatu ere. Azken urteetan, ordea, hainbat arazok nahigabeturik bizi izan zen: diru-estuasuna, bere obrarekiko segurtasunik eza eta emaztearen eromena. Alkoholari emana, Hollywooden lan egin zuen hil aurretik.

    Belaunaldi galduaren aldartea irudikatu zuen A este lado del paraíso (1920) nobelan. El gran Gatsby- ren (1926) maisu lanaren gaia aberatsen bizimodu distiratsua bezain hutsala dela eta amets amerikarra da. Beste izenburu batzuk honako hauek dira: Tierna es la noche (1934) eta El último magnate (1941), zinearen mundua erakusten zuen nobela amaigabea.

  • Ernest Hemingwayren (1899-1961) estilo neurritsua eta zuzena eredua izan zen askorentzat; bere lanetan balore berriak bilatzen dira maitasunean, abenturan, ekintzetan eta bestelako emozioetan. Kazetari lanetan ihardun zuen eta oso ipuin onak idatzi zituen. Heriotzarekin etengabeko jolasetan ibilita, azkenean bere buruaz beste egin zuen.

    Bere nobeletan egilearen obsesioak eta bizimodu kezkatsua antzematen dira: Lehenengo Mundu Gerran zauritua izan zen (Adiós a las armas, 1929); Parisen bizi izan zen, (Fiesta, 1926) eta Espainia asko maitatu zuen, batez ere zezenketak, (Muerte en la tarde, 1932). Ehizarekiko zuen grina ere igartzen da Las verdes colinas de África (1935) lanean. Ondorengo lanak dira Por quién doblan las campanas (1940), Espainiako Gerra Zibilari buruzkoa, eta El viejo y el mar (1950), Nobel Saria eman ziona 1954an.

  • William Faulknerrekin (1897-1962) abangoardia amerikarrak goia jo zuen. Bere obra zailen istorioak Yoknapatawphan gertatzen dira, Estatu Batuetako hegoaldea irudikatzeko asmatu zuen lurraldean, alegia.

    Egilea hizkera oparoaz eta era guztietako teknikez baliatzen zen. Lehenengo nobeletan El ruido y la furia (1929) eta Mientras agonizo (1930), hainbat pertsonaia desberdinen barne bakarrizketak nahasten dira, baita atzeratuenak ere.

    Beste obra batzuek gizakiaren zitalkeria eta basakeria dituzte gaitzat, teknika desberdinez baliatuak: denbora jauziak, pertsonaia askoren ikuspegiak, hutsuneak kontakizunean, etab. Santuario (1931) bahiketa basati baten kronika da; Luz de agosto (1936) arrazakeria du gaitzat, eta Absalom, Absalom! (1936) hegoaldeko iraganaren azterketa bat da. Nobel Saria lortu zuen 1949an.

Estatu Batuetako beste idazle batzuk

John Dos Passos (1896-1970) abangoardiako teknikaz baliatzen da Manhattan Transfer (1925) nobela kolektiboan New York hiria deskribatzeko, eta U.S.A trilogian (1930-1936) gizarte amerikarra. Sinclair Lewisek (1885-1951) probintzietako hiri txiki bat irudikatu zuen Calle mayor (1920) nobelan, eta Babbitt izenekoan (1922) negozioen mundua erakusten zuen; Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 1962an. John Steinbeckek (1902-1968) hegoaldeko miseriaren eta bizimodu latzaren azterketa kritikoa egiten du De ratones y hombres (1937) eta Las uvas de la ira 1939) nobeletan. Nobel Saria lortu zuen 1930ean.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana