Nobela garaikidea Europan

Frantziako gerraosteko literaturaren bizkortasuna, existentzialismoak lehenik eta nouveau roman delakoak geroago mundu guztian izan zuten eraginak argi adierazten du. Bestetik, hedabideek bultzatuta, kulturaren globalizazioak hainbat herrialdetako idazle handien lana azaleratu du.

Gerraosteko existentzialismoa

Existentzialismoa filosofia eta kultura arloko mugimendu zabala da; orduko Europaren hondamenaren eta gerra hotzaren arriskuaren aurrean, auzitan jarri zuen bizitza eta heriotzaren zentzua -edo zentzurik eza-.

  • Jean-Paul Sartre, itzal handiko filosofoa, literaturaz ere baliatu zen bere iritziak plazaratzeko. Egunkari itxuraz idatzitako La náusea nobelan azaltzen zuenez (1938), gizakia bizi itomenak estuturik bizi da, «libre izaten beharturik baitago». Bere antzezlanetan - A puerta cerrada, 1945; Las manos sucias, 1947- etsipenez erakusten ditu gizakien arteko harremanei buruzko ikuspegia.
  • Simone de Beauvoir (1908-1986), Sartreren bizikidea, feminismoaren teorizatzailea ez ezik (El segundo sexo, 1949), nobelagile bikaina ere izan zen (Los mandarines, 1954), eta maila jasoko autobiografia idatzi zuen.
  • Albert Camusek, beharbada garai horretako idazle onena, giza izaeraren absurdoa aztertu zuen bere nobeletan (El extranjero, 1942; La peste, 1947), Calígula (1938) eta Los justos (1950) drametan, edo 1942ko saiakera batean, El mito de Sísifon.

    Beste idazle aipagarri batzuk: Jean Genetek (1910-1986), zeini gaizkilea eta pederasta izana leporatzen zitzaion, Diario de un ladrón (1949) eta antzezlan garratzak idatzi zituen; Boris Vian (1920-1959), Parisko existentzialismoaren eta gerraosteko kultura frantziarraren ikurra zena, eta Julien Gracq (1910), El mar de las Sirtes idatzi zuena (1951).

 

Albert Camus (1913-1960), H. Cartier-Bressonek egindako argazki batean. Algerian jaioa eta familia xumekoa, ia autodidakta izan zen. Eztabaida bizia izan zuen Sartrerekin, eta 1957an Nobel Saria eman zioten. Handik gutxira hil zen, auto istripuan.

Nouveau romanetik hona

Berrogeita hamarreko hamarkadan sortuta, nouveau roman taldeak alde batera utzi zituen ohiko nobelaren ezaugarriak (errealismoa, ekintza, pertsonaiak, mezua), eta ikuspegi bat hartu zuen ardatz, zinemagintzaren kutsu nabarmena erakutsiz.

  • Deskripzio hutsetan oinarrituz, Alain Robbe-Grilletek (1922), mugimenduaren teorizatzaileak, giro klaustrofobikoa zuten anti nobelak idatzi zituen (El mirón, 1955; La celosía, 1957).
  • Mugimenduko kideak izan ziren, besteak beste, N. Sarraute (1902-1999), M. Butor (1926; La modificación , 1957), C. Simon (1913; La ruta de Flandes, 1960) eta M. Duras (1914-1985; Hiroshima, mon amour, 1959; El amante, 1984).

    Aldaerak gorabehera, azken garaietako narratibak berreskuratu egin du kontaketarako joera. Horren erakusgarri dira M.Tournier (1924), G. Perec (1936-1982), P. Mondiano (1945), eta frantsesez jarduten diren T. Ben Jelloun (1944) eta Amin Maalouf (1950) idazle arabiarrak.

XX. mendeko europar nobelagile handiak

  • Errusia: Maximo Gorkik (1868-1926) erromantizismoa eta iraultzaren aldeko propaganda uztartu zituen La madre nobelan (1907). Isaak Babelek (1894-1941) Cuentos de Odessa idatzi eta Errusiako gerra zibilaren berri eman zuen Caballería roja bere lanean (1923-25). Gai berbera jorratu zuen M. Sholojovek (1905-1984) El don apacible nobela luzean (1928- 1940); Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen 1965ean. Ondorengo idazleen artean, M. Bulgakov (1891-1940) umoreaz eta fantasiaz baliatu zen El maestro y Margarita lanean (1966); Boris Pasternak poeta handiak (1890-1960) El doctor Zhivago nobela famatua idatzi zuen (1957), eta A. Soljenitsin disidenteak (1918) Un día en la vida de Ivan Denisovich (1962).

Alexander Solzhenitsin.

  • Eskandinaviako herrialdeak: mende hasierako idazleen artean, gogoratzekoak dira, batetik, Knut Hamsun norvegiarra (1859- 1952; Hambre, 1890; Bendición de la tierra, 1917), Nobel sariduna 1920an, eta bestetik, Suediako bi emakume idazle: Nils Holgersson (1901-2) eta Selma Lagerlöf (1858-1940; La leyenda de Gösta Berling, 1891; Nobel sariduna 1909an). Gerraostekoak dira P. Lagerkvist eta L. Gustafsson suediarrak (1891-1974 eta 1936), M. Waltari finlandiarra (1902-1979; Sinuhé el egipcio, 1945) eta K. Blixen emakume idazlea, kontakizun bikainen egilea (Danimarka, 1885-1962).
  • Polonia: gerren arteko literaturaren bizitasuna «hiru zaldizkoek» adierazten dute: Bruno Schulzen kontakizun espresionistak (1892-1942), S. Witkiewicz, dramagilea berau ere (1885-1939), eta W. Gombrowicz (1904-1969: Ferdydurke, 1938; Pornografia, 1960). Gerraostean J. Andrzejewsji (1909-1983; Cenizas y diamantes, 1948) eta S. Lem zientzi fikzioaren arloko idazlea (1921) nabarmendu ziren.
  • Txekoslovakia: Bigarren Mundu Gerraren aurrean aipagai ageri dira J. Hasek (1883- 1923) eta K. Capek (1890-1938). Lehenak gerraren aurkako satira garratza idatzi zuen, Las aventuras del buen soldado Svejk (1921), eta bigarrenak etorkizuneko ikuskizun asaldagarriak osatu zituen. Gerraosteko garaian aipatzekoak dira B. Hrabal (1914-1997), bere umore kritikoagatik, Trenes rigurosamente vigilados, eta bereziki M. Kundera (1929), gaur egungo idazlerik garrantzitsuenetako bat (La broma, 1967; La insoportable levedad del ser, 1984).
  • Beste nobelagile gogoangarri batzuk hauek dira: I. Andric serbiarra (1892-1975; El puente sobre el Drina, 1945), Mircea Eliade errumaniarra (1907-1986), H. Mulisch holandarra (1927), H. Claus Begikako flandestarra (1929) eta N. Kazantzakis greziarra (1885-1979: Zorba el griego, 1946).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana