XVIII. mendeko antzerkia eta poesia

Espainiako XVIII. mendeko antzerkiaren egoerak izan zituen ezaugarri, barroko osteko antzerki kontinuista eta herritarraren aldekoen, eta berriztatze neoklasikoa bultzatu nahi dutenen arteko eztabaida etengabe eta sutsuak. Olerkigintzak, bestalde, eredu barrokoetatik erromantizismo aurreko sentiberatasuneraino eboluzionatu zuen, Meléndez Valdésen poesia neoklasikotik pasatuz.

Barroko osteko antzerkia

XVIII. mendeko lehenengo erdian, estereotipo barrokoen oinordeko ziren mota askotako komediak antzezten ziren.

Saineteak ezaugarri ditu ohitura eta herri-tipoak irudiztatzea eta bere hizkera errealista eta barregarria. Goiko irudian Las castañeras picadasen 1882ko argitalpen baten ilustrazioa. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

  • Antzerki barrokoaren komedia kontinuista hutsak: XVIII. mendeko dramaturgoek Lope eta Calderonen ereduak baino ez dituzte errepikatzen (16. gaia ikusi) eta (17. gaia ikusi), baina beraien asmamen, trebezia eta orijinaltasunik gabe.
  • Magia-komediak: XVIII. mendean izan zuten arrakasta handia, batez ere herriaren artean. Izan ere, sorginkerien, mamutzarren eta txundigarria nagusi zen beste edozein ikuskizun baten bitartez ondo pasarazi eta dibertitzea zen beren helburu bakarra.
  • Komedia heroikoak: kontu miresgarriekiko herri-gustuak azaltzen du halaber komedia heroikoaren garapena.

Antzerki neoklasikoa

XVIII. mendeko azken hereneko antzerkiak didaktikotasuna bereganatu zuen.

Neoklasikoak drama espainiarra berriztatzearen aldekoak ziren, alderdi formaletan ez ezik, moraletan ere bai. Hori zela-eta, egitura aldetik perfektua eta eduki hezigarrikoa izan nahi zuen antzerki-mota bat agertu zen.

Erreforma neoklasikoak tragediari eta komediari eragin zien, eta bere eredu hurbilenak inspirazio frantsesekoak ziren.

Leandro Fernandez de Moratin

Moratinek komedian ideologia neoklasiko hertsia herri-arrakastarekin bat eginarazten jakin zuen. Bere ustez, komediak gauza guztien gainetik helburu didaktikoaren bila joan behar zuen, eta basakeriatik, jakintasunik ezetik eta ohitura txarretatik sortzen ziren jokamoldeak irrigarri utzi behar zituen.

Ekoizpen dramatikoa

Hitzartutako ezkontzak (El viejo y la niña, El barón eta El sí de las niñas), gazteen heziketa (La mojigata) eta garaiko herri xehearentzako komediak (La comedia nueva o el café) satirizatzen dituzten bost komedia besterik ez da bere ekoizpen dramatikoa.

Poesia-aldiak

  • XVII. mendeko amaieratik 1750 arte

    Aldi honetako ereduak olerkari barroko handiak dira: Gongora, Quevedo eta, nolabait, Lope de Vega (13. gaia ikusi), (14. gaia ikusi) eta (15. gaia ikusi). Eredu horiek zaharkituta zeuden ordurako.

  • 1750etik 1770era bitartean

    Olerkigintzak joera estetiko berriak bilduak zituen bere baitara: barrokoari aurre egitea eta Espainiako XVI. mendeko eredu grekolatindarretara itzultzea (12. gaia ikusi) eta (13. gaia ikusi).

    Bereizgarriena artzain-gaietara itzultzea da eta, berarekin batera, naturaren ikuspegi berri eta sentiberatasun berri batera, sentsualagoa eta samurragoa, anakreontikoan batik bat adierazten zena.

  • 1770etik 1790era bitartean

    Ilustratuek atseginago zituzten gaiak agertu ziren: adiskidantza, elkartasuna, guztien ongia, eta abar.

    Alderdirik bereizgarrienetariko bat poesia filosofikoa eta erabilgarria zen, zeinek bertsoa ideia berriak atsegintasunez transmititzeko erabili nahi baitzuen. Hortaz, inprimategiari edo mediku- edo geografia-aurkikuntzei odak idatz zitezkeen.

    Beste alderdi batek, askoz oparoagoa izan zenak, sentimenduetan sakondu zuen eta batez ere olerkari lagunei zuzentzen zitzaizkien bertsozko epistoletan islatu zen.
  • 1790etik 1820ra bitartean

    Sentimenduzko tonua zorrotzagoa egin zen eta erretorika erromantikoa aurreratzen zituzten baliabide estilistikoez baliatzen zen. Oso nabaria poesia aberkoia edo zibila zen.

Juan Melendez Valdes

Melendez Valdes garaiko olerkaririk onena izan zen bere prestakuntza klasiko eta moderno bikainari esker, baita dohain liriko ezohiko batzuei esker ere.

Bere poesiak, aldi honen barruan egin ziren genero guztien erakusgarriak ziren. Berak zabaldu zuen oda anakreontikoa, hil arte praktikatzen jarraitu zuena.

Era berean, lehendabiziko Odas filosóficas y sagradas ondu zituen, nazioko agintariei edo lagunei eskainitako Elegías y Epístolasetan poesia ilustratu intimista garrantzitsuena nazioko agintariei edo lagunei eskainitako Elegías y Epístolasetan poesia ilustratu intimista garrantzitsuena dena. Aldi berean, erromantze deskriptibo eta historiko-legendarioaren, eta abesti aberkoiaren moda hasi zuen.

Hitz lauz Las bodas de Camacho el Rico komedia ondu zuen eta Discursos forensesen bilduma, oso interesgarria dena, bere ideia ilustratu aurrerakoiengatik.

Melendez Valdesen erretratua, Goyak egindako koadro baten kopia. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana