Naturalismoa Espainian. Poesia errealista

Naturalismoa (21. gaia ikusi), 1882 inguruan, polemika gogor baten erdian sartu zen. Sektore kontserbadoreek ezmorala eta katolizismoaren aurkakotzat zeukaten, gizakiari bere jarrera aukeratzeko askatasuna ukatzen baitzion. 1890 inguruan, naturalismoa ezabatzen joan zen eta honek ez zuen eragotzi Vicente Blasco Ibañezek XX. mendeko lehen bi hamarkaden zehar eleberri naturalistak arrakastaz idazten jarraitzea. Poesia lantzen jarraitu zen eta publikoaren artean harrera ona izan zuen, nahiz eta gaur gure sentsibilitatetik urruna gertatu.

Pardo Bazan

Emilia Pardo Bazan, naturalismo frantsesa zabaldu eta defendatu zuen lehena izan zen, La cuestión palpitante (1881) liburuan, baina bere oinarri teoriko zientifikoak arbuiatu zituen, doktrina katolikoaren aurkakoak baitziren.

Emilia Pardo Bazanen Erretratua. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Etapa naturalista

La tribuna (1882) teknika naturalista jarraituz idatzita dago. Politika gizarteko gaiari buruzko obra da, non protagonistak defendatzen dituen ideal errepublikanoak kritikatzen baitira.

Bere eleberri garrantzitsuena Los pazos de Ulloa (1886) da, hiriko pertsonai batzuk galiziar herrixkako beste ordezkariekin duten txokean oinarritua. Pertsonaiak ingurugiroaren bitartez zehaztuta agertzen dira.

Etapa espiritualista

Insolación eta Morriña, biak 1889koak, trantsizio eleberriak dira, non autoreak pertsonaien azterketa psikologikoa nabarmentzen baitu. Una cristiana eta La prueba (1890) naturalismo espiritualista bilatzea suposatzen dute.

Bere azken eleberriak, nabarmenki espiritualistak eta sinbolikoak dira: El tesoro de Gastón (1897), El saludo de las brujas (1898), La quimera (1905), La sirena negra (1909) eta Dulce sueño.

Naturalismoari dagokion deskribapen hiperrealistarekiko gustua, Los pazos de Ulloako atal honetan ikusten da, non erailketaren eszena jasotzen baita. Los pazos de Ulloaren jarraipena La madre Naturaleza (1887) da, zeinek determinismo naturalista nabartzen baitu.

Blasco Ibañez

Vicente Blasco Ibañezek ospe handia izan zuen bere garaian, neurri batean, bere nortasun eta bizitza abenturazaleagatik.

Blasko Ibañezen ekoizpen zabala hiru ziklo ezberdinetan sailka daiteke:

  • Valentziar zikloa: 1894an hasi zen eta ziklorik garrantzitsuentzat hartzen da.

Osatzen duten obrek teknika naturalistako eleberriak dira, zeinek Valentziako eskualdeko giroen taldea hartzen baitute: hiria, itsasoa eta mendia, paisaien kolorezko deskribapen eta eskualdeko ohiturekin.

Horien artean, Arroz y tartana (1894) nabarmenduko genuke, Valentziako burgesia txikiari buruzko eleberria; Flor de Mayo (1895), Valentziako arrantzaleei buruzkoa; La barraca (1898), baratzean girotua eta Cañas y barro (1902), Albuferan kokatua.

  • Ziklo politikoa: 1903 eta 1906 bitartean, Blasco Ibañezek joera antiklerikal eta errepublikanozko hainbat eleberri argitaratzen ditu: La catedral (1903), El intruso (1904), La bodega (1905) eta La honda (1906).

    Literatur ikuspuntutik, ziklo honetako obrak oztopo dira, bere iritzi politikoen pisu handiegiarengatik.

  • Amaierako zikloa: Ziklo honetako eleberririk garrantzitsuena, errealismoa gaindituta dagoen garaian, Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) da, nazioarteko proiekzio handikoa, munduko gerraren aldekoak defendatzen dituelako.

La Barracako azala, bere jatorrian El Pueblo egunkarian argitaratutakoa, zein Blasco Ibañez berak zuzentzen baitzuen. Eleberrian, baratze valentziarreko nekazari pobreen arazoak aztertzen dira teknika naturalisten bitartez. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Garai errealistako poesia

Garai honetako poesia ekoizpenean, Becquer eta Rosalia de Castroren (23. gaia ikusi) ikuspegi subjektiboaz gain, bi joera nabarmentzen dira:

  • Campoamorren (1817-1901) eszeptiko eta prosaikoa.
  • Nuñez de Arceren (1834-1903) diskurtsibo eta erretorikoa.
  • Gaur egun ia baloratzen ez bada ere, Campoamorren olerkiak bere garaian fama eta ospe izugarria izan zuen. Bere poesia liburu garrantzitsuenak hauek dira: Dolorosas (1846), Pequeños poemas (1873-1892) eta Humoradas (1886).

    Bere estiloa prosaikoa, arrunta, ia lagunartekoa eta bere gaiak mentalitate eszeptikoan oinarritzen dira.

Ramon de Campoamor, J. Espalterrek egina (Madrileko Ateneoa).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana