Amerika prehispanikoa

Europarrak Amerikara heldu zirenean, bertan garapen kultural ezberdinak izan zituzten herri ezberdin ugari bazeuden. Iparraldean Paleolitikoaren antzeko bizimoduak zeuden bitartean, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikan zibilizaziorik garrantzitsuenak garatu ziren.

Maiak

Maien zibilizazioa erabateko gainbeheran zegoen Espainiarrak heldu zirenean. Hona hemen horren garapenaren faseak:

  • Aldi klasikoa (IV.-IX. mendeak): Peten lakuaren inguruan sortu zen eta Chiapas, Yucatan eta hego-ekialderantz hedatu zen. Maiak hiri-estatu konfederakunde batetan egituratzen dira, hauen artean Tikal, Piedras Negras, Palenque eta Copan azpimarratu behar direlarik.
  • Klasiko ondoko aldia (X.-XV. mendeak): lurzoruen agorpenak eta tolteken inbasioak maiak Yucatan penintsulara emigratzera derrigortu zituzten, bertan Chichen Itza, Mayapan eta Uxmal bezalako hiriak agertu zirelarik.

Hona hemen maien kulturaren ezaugarriak:

  • Nekazaritza eta merkataritzan oinarritutako ekonomia.
  • Hirietako gobernua halach uinic deitutako buruzagi militar gorenari zegokion. Honek bere senideek osatutako kontseilu baten laguntza zuen.
  • Idazkera hieroglifiko mota baten erabilpena.
  • Astronomia eta aritmetikazko ezaguerak.
  • Artea: zeramika, eskultura monumentalak eta tenplu piramidalak.
  • Hilobiaz haraindiko bizitzan sinestea: euren jainko nagusiak Chac eta Kukulcan ziren.

Aztekak

Aztekak XIII. mendean kokatu ziren Mexikoko haranean, bertan euren zibilizazioa sortu zutelarik, aurretiko kulturetako elementuez jabetuz, esate baterako, Teotihuacanekoak eta olmeka eta toltekenak.

  • 1325ean Texcoco lakura heldu ziren, Aztlan ospetsutik zetozelarik, eta Tenochtitlaneko hiria sortu zuten.
  • 1433an Itzcoatlek (1427-1440) hiru hirik osatutako konfederakunde bat eratu zuen: Tenochtitlan, Texcoco eta Tlacopan, hemendik zabalkuntza hasi zelarik Mexikoko haranean zehar.
  • XVI. mendearen hasieran, Moctezuma II.ak (1502-1520) Inperioa zabaldu zuen.

Hona hemen azteken zibilizazioaren ezaugarriak:

  • Artogintzan oinarritutako ekonomia. Zeramika eta ehun tindaketa.
  • Calpulli izeneko senide-taldeetan oinarritutako gizarte egitura.
  • Hiri handien eraikuntza, esate baterako, Tenochtitlan eta Xochicalco. Bertan piramide mailakatuak egin zituzten (Eguzkiaren piramidea mundu osoko handiena).
  • Idazkera piktografikoa.
  • Astronomiari buruzko ezagutzak, oso egutegi aurreratu batekin.
  • Giza oparietan oinarritutako erlijioa. Hona hemen horren jainko nagusiak: Quetzlcoatl (suge lumaztatua), Tezcatlipoca, Tlaloc eta Huitzilopochtli.

Inkak

Andeen inguruan, inken Inperioak aurreko zibilizazioen ekarpen kulturalak jarauntsi ditu, batez ere Huantar-eko Chavin eta Tiahuanacoko zibilizazioenak.

Inken dinastiaren ezarpenerako oinarria kitxuak izan ziren eta 1200. urtean heldu ziren Cuzcora. Kondairak dioenez, Manco Capàc izeneko lehen inka edo subiranoak nekazaritzaren artea ezagutarazi zion bere herriari, bere emazteak emakumeei josten erakusten zien bitartean.

Inken Inperioan zegoen urre eta zilarrezko bitxien ugaritasunari esker, Atahualpa subiranoak gela zabal bat bitxiz betetzeko gai izan zen, Espainiako konkistatzaileei bere erreskatea ordaindu ahal izateko.

Ondorengo inkek euren hegemonia ezarri zieten inguruko herriei eta euren boterea gaur egungo Peru, Bolivia, Ekuador, Argentina eta Txileko Iparraldeari dagozkien lurraldeetara hedatu zuten. Hona hemen inken zibilizazioaren ezaugarriak:

  • Arto landaketa behealdeetan eta patata landaketa goi-ordokian.
  • Llama, alpaka, txakurra eta akuriaren etxekotzea.
  • Eraikin monumentalak, esate baterako, Machu Picchu hiria, Huanacauri eta Huillcanotako tenpluak, eta Pilco Kayma eta Huiracochapampako jauregiak. Galtzada sare bat ere egin zuten, merkataritza eta kontrol politikorako garrantzitsua zena.
  • Ez zekiten idazten, baina koloreko soka sistema bat erabiltzen zuten kontabilitate eta mezuetarako.
  • Gizartea ayllu deitutako klanetan egituratzen zen. Lurraldea suyu izeneko lau probintzia handietan banatuta zegoen, apo izeneko gobernadoreek zuzendutakoak.
  • Jainko nagusiak Viracocha (jainko sortzailea) eta Inti (Eguzkia) ziren.

Data garrantzitsuak

  • 1500 Andeetan Chavineko kultura jaiotzen da.
  • 350 Nazcako kultura garatzen da Perun.
  • 100 Motxeko kulturaren agerpena, Peruko iparraldeko kostaldean.
  • 200 Olmekak Mexikon barneratzen dira.
  • 600 Titikaka lakuaren hegoaldean dagoen Tiahuanaco hiriaren eragina handitzen da.
  • 850 Mexikora heldu ondoren, toltekak Tulako hiria eratzen dute.
  • 900 Maien zibilizazioaren krisia. Epe klasikoaren amaiera.
  • 1000 Toltekek Yucatanera migratzen dute. Maien zibilizazioaren klasiko ondoko epea hasten da.
  • 1200 Inkak Cuzcoko eskualdean kokatzen dira.
  • 1325 Aztekak Texcoco lakura heltzen dira eta Tenochtitlan eraikitzen hasten dira.
  • 1428 Aztekak Mexikoko haranaz jabetzen dira.
  • 1433 Itzcoatlekin Texcoco, Tenochtitlan eta Tlacopanen arteko konfederakundea eratzen da.
  • 1451 Maien zibilizazioa gain behera dator.
  • 1471 Tupac Yupanquik inken Inperioa hegoalderantz hedatzen du.
  • 1492 Kristobal Kolon Guanahaniko uhartera heltzen da, Amerika aurkituz.
  • 1502 Moctezuma II bere osaba Ahuizotli jarraitzen dio.
  • 1525 Huayna Capac izeneko inka hiltzen da. Atahualpa eta Huascar oinordekotza lortzeko lehian aritzen dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana