Erreforma eta Kontrarreforma

Erdi Aroaren amaieratik, Elizaren ustelkeria eta grina txarrekin bukatuko zuen erlijio-erreforma sakon bat hastearen beharra nabaritzen zen Europan. Lutero izan zen, Alemanian, ezarritako dogmarekin hautsi zuen lehena, mendebaldeko kristautasunaren batasunari amaiera jarriz.

Lutero eta bere tesiak

XVI. mendearen hasieran elizak ematen zuen irudiak kristau asko sutan jartzen zituen, eliza karguen salerosketa, printze errenazentistak bezala jokatzen zuten Aita Santuen luxuak, klerikoen bizitza lasaia eta hauen prestakuntza eskasa bezalako ohiturak ezin baitzituzten onartu.

Martin Lutero (1483-1546), Wittenbergeko Unibertsitatean, agustindar fraidea eta teologia irakaslea, Erromaren kontra altxatu zen Leon X. ak (1513-1521) 1517an induljentzien predikamendua, hots, bekatuen barkamena limosnen truke, agindu zuenean, San Pedro basilikaren berreraikuntza ordaintzeko.

Martin Lutero bere tesiak Wittenbergeko elizan kokatzearen unea irudikatzen duen grabatua.

Urte bereko urriaren 30ean, Luterok doktrina katolikoaren kontrako bere laurogeita hamasei tesi jarri zituen Wittenbergko elizaren atean. Bere erreformaren puntu garrantzitsuenak hauek ziren:

  • Fedearen bidezko zuribidea: fedearengatik bakarrik salbatzen dira pertsonak, ez ekintzengatik.
  • Apaizgo unibertsala: sinestun guztiek askatasunez interpreta ditzakete testu sakratuak.
  • Bibliaren azterketa askea, eliza egiaren iturri dela eta biblia interpretatzeko autoritatearen jabea denaren ohituraren aurka.
  • Apaizen zelibatu behartuaren indargabetzea.
  • Sakramentuak bitan murriztea: bataioa eta eukaristia.

Erreforma eta politika

Alemanian Luteroren ideiak azkar zabaldu ziren, estatu ugaritan bananduta egoteagatik eta bertako printzeek Karlos V.aren eta Aita Santuaren agintepetik independizatu nahi zirelako (28. gaia ikusi).Horrela, Erreforma interes politikoak justifikatzeko arma ideologiko bilakatu zen.

Ingalaterran, nagusikeriazko monarkia indartzearen nahiak bultzatua, motibazio politiko berberak, Erromako Elizarengandiko urruntzea ekarri zuen, Enrike VIII.ak (1509-1547) Eliza Anglikanoa sortzea erabaki zuenean (1534).

Suitzan, Erreformak Ulrico Zuinglio (1484-1531) eta batez ere Juan Calvino (1509-1564) izan zituen protagonista bezala. Azken honek Ginebran predestinazioaren doktrinan oinarrituko muturreko gobernu bat ezarri zuen. Kalbinismoa Herbehereetatik, Eskoziatik (presbiterianoak), Ingalaterratik (puritanoak) eta Frantziatik (hugonoteak) zabaldu zen.

Erreformaren ondorio garrantzitsuena Europa bata bestearekin liskarturik zeuden fede ezberdinetan banatzea izan zen.

Karlos V.a eta alemaniar printze protestanteen arteko Augsburgoko bakearen ondoren (1555), menpekoek beraien jaunaren erlijio bera hartu behar zutenaren ideia inposatu zen, cuius regio, eius religio formularen arabera ("hala da bere herria, hala bere erlijioa"). Ez zen onartu erlijio disidentziarik mugape bakoitzaren barruan.

 

Trentoko Kontzilioa eta Kontrarreforma

Eliza katolikoak ere erreforma nahia zuen. Rotterdameko Erasmok (h. 1469-1536) instituzio barrutik Elizarekiko kritika bat burutu zuen, baina protestanteekin adostasuna izatea ezinezkoa zela segurtatu zenean bakarrik egon zen egiazko erreakzioa.

Ondorioa Kontrarreforma izan zen, honen oinarriak eta Luteroren Erreformarenak guztiz kontrakoak zirelarik. Paulo III.ak (1534-1549) Trentoko Kontzilioa (1545-1563) deitu zuen dogma katolikoa ezarri eta doktrinaren zabalkunde era berriak sortzeko.

Kontzilioaren berehalako eraginak hurrengoak izan ziren:

 

  • Dogma: fedearen eta ekintzen bitartez lortzen zen salbazioan, zazpi sakramentuetan, apaizen zelibatuan eta Birjina eta santuen gurtzan sinesmena mantendu zen; Aita Santuak kristautasunaren buru bezala eta Elizak testu sakratuen interpretatzaile bakar bezala zuten papera finkatu zen.
  • Baliabide berriak: apaizgoaren hezkuntza hobetzeko seminarioak sortu ziren, eskola ugari eraiki ziren, Kristau jakinbidea (katixima) ezarri eta beste kontinentetan misio lanak areagotu ziren.
  • Jesusen Konpainia, 1540an San Ignazio Loiolakoak (h.1491-1556) sortua, izan zen Aita Santuen euskarri garrantzitsuena Kontrarreforma praktikan jartzeko.

 

 

Data garrantzitsuak

  • 1512 Julio II. Aita Santuak Letrango V. Kontzilioa deitzen du eliz antolaketa birmoldatzeko.
  • 1517 Martin Luterok Wittenbergeko elizaren atean bere doktrina katolikoaren kontrako laurogeita hamasei tesiak ezartzen ditu.
  • 1521 Karlos V.ak Wormsko Dieta deitzen du luteranoekin akordio bat lortzen saiatzeko.
  • 1528 Ulrico Zuinglioren ideien arrakasta Suitzan.
  • 1529 Spirako Dieta: luteranoek enperadorearen proposamenak gaitzesten dituzte, momentu hartatik aurrera protestante izendatuak dira.
  • 1530 Augsburgoko Dieta: ez dago enperadorea eta printze protestanteen arteko akordiorik.
  • 1531 Alemaniar printze protestanteak Smalkadako Ligan elkartzen dira eta gudarako prestatzen dira.
  • 1534 Enrike VIII.a katolizismotik baztertzen da Nagusitasun Aktaz baliatuz eta Ingalaterrako Elizaren buru bilakatzen da.
  • 1545 Trentoko Kontzilioa: Kontrarreformaren hasiera.
  • 1540 Loiolako San Ignaziok Jesusen Konpainia sortzen du.
  • 1552 Espainiaren aurkako gudan, Frantziako Enrike II.ak alemaniar protestanteekin bat egiten du.
  • 1555 Augsburgoko bakea: alemaniar printzeek erlijio askatasuna lortzen dute.
  • 1563 Trentoko Kontzilioa bukatzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana