XVII. mendea: nagusigoa lortzeko borroka

Espainiako gainbeherak eta Europako nagusigoa lortzeko borrokak XVII. mendea bereiztu zuten. Frantzian eredu politiko absolutista garatu zen, eta ekonomiaren ardatza Mediterraneotik Atlantikora pasatu zen, bereziki potentzia kolonial berrietara, Ingalaterra eta Herbehereetara.

Absolutismoa

XVII. mendean zehar, errege europarrak sistema politiko berria ezartzen saiatu ziren: absolutismoa, erregearen botere neurrigabeagatik bereizten zena.

Frantzian, Europako nazio aberatsena eta biztanle gehien zituenean, monarkia absolutuak irabazi zuen, Richelieu kardinalaren (1582-1642) -Luis XIII.aren (1610-1643) ministroa-, eta Mazarino kardinalaren (1602-1661) -Luis XIV.aren (1643-1715) adin-txikitasunean zehar agintaria- ekintza politikoari esker.

Absolutismoaren ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:

  • Administrazio-zentralizazioa, jaun handiei eta eskualdeko legebiltzarrei boterea murriztuz.
  • Armada sendo eta zentralizatu baten eraketa.
  • Errege-finantzen onbideratzea eta Estatuaren aberastasuna industriaren sustapena eta eskulanen esportazioaren bitartez.

Luis XIV.arekin, Eguzki Erregearekin, Frantzia europar potentzia nagusia bilakatzen saiatu zen, Espainia eta Austriako Habsburgoen aurrean (33. gaia ikusi).

Ingalaterran, 1640 eta 1688 urteetako matxinadek monarkia absolutua inposatzeko ahaleginak bertan bera utzi zituzten; eta Orangeko Gilermoren (1689-1702) eskutik, monarkia konstituzionala ezarri zen, non erregearen boterea Legebiltzarrak mugatzen zuen.

Inperio kolonialak

Ingalaterrak, Herbehereek eta neurri txikiagoan Frantziak, gogorki lehiatu zuten hedapen kolonialean. Hedapen honen ardatzak hurrengoak izan ziren:

  • Itsas indarren modernizazioa eta gehiagotzea.
  • Ekialdeko Indietako konpainien eraketa, Indiako ozeanoan komertzioaren antolaketaz arduratzen zirenak
  • Finantza-garapena, banku handien eraketaren bitartez, Amsterdamekoa (1609) eta Londresekoa (1694) bezala.

Amerikan, espainiarrek eta portugaldarrek beren lurraldeen kolonizazioa finkatu zuten, ingelesen, frantziarren eta nederlandarren barneratzeari aurre eginez, batez ere Ipar Amerikan eta Antilletan. Metal baliotsuen ibilbideak -Veracruz eta Limatik Cádiz edo Sevillara-, mehatzen agortzearen ondorioz, bizitasuna galdu zuen.

Afrikan esklaboen ibilbidea antolatu zen, Gineako golkoko lantegietatik Antillak eta Brasileko landaketetara.

Espezien ibilbidea Insulindiatik Lurmutur Hiriraino zihoan, eta Afrika inguratuz, Amsterdamera heltzen zen.

Hogeita hamar Urtetako guda

Hegemonia eskuratzearren Europar potentzien arteko borroka, Hogeita hamar Urteetako gudan (1618-1648) islatu zen batez ere.

  • Gatazka Pragako defenestrazioarekin (1618) hasi zen, Estiriako Fernandoren -geroko Fernando II. enperadorea (1619-1637)- kontrako txekiar protestanteen matxinadarekin. Honek bere senide zen Espainiako Felipe III.ari (1598-1621) eta Alemaniako printze katolikoei laguntza eskatu zien. Alderdi inperialak Mendi Zurian lortu zuen garaipena (1620).
  • 1625ean Cristian IV. (1588-1648) errege daniarrak protestanteen alde esku hartu zuen; baina garaitua izan ondoren, Lübeck-eko bakea sinatu behar izan zuen (1629).
  • Lützen-go batailan hil zen Gustavo Adolfo II. (1611-1632) errege suediarrak 1629an parte hartu zuen. Suediarrek Nördlingen-en porrot egin ondoren, Pragako Bakea sinatu zen (1635).
  • Frantziako parte hartzeak, 1635 urteaz gero, gudaren norabidea aldatu zuen. Espainiar tertzioak Rocroi-en garaituak izan ziren (1643) eta gudaroste inperiala berriz, Bavaria eta Pragan.
  • Westfaliako bakearen bitartez (1648), Espainiak Herbehereen independentzia onartu zuen eta Frantzia europar politikaren epaile bihurtu zen.
  • Espainiak eta Frantziak gudan jarraitu zuten 1658 urtera arte, hain zuzen ere, frantziarrek, ingelesek lagunduta, gudaroste espainiarra behin betiko garaitu zutenera arte. Pirinioen bakearen ondorioz (1659), Espainiak Artois, Rosselló, Cerdanya eta Flandeseko hiri ugari galdu zituen.

Data garrantzitsuak

  • 1604 Eskozia Berriaren kolonizazio frantziarra.
  • 1605 Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarra Moluketan ezartzen da.
  • 1618 Pragako defenestrazioa: Hogeita hamar Urtetako guda hasten da.
  • 1620 Mayflowerko ingeles puritanoek Plymouth sortzen dute.
  • 1621 Hamabi Urteetako tregoa amaitu eta gero, nederlandarrek Espainiaren aurkako gerrari berrekiten diote.
  • 1625 Garaipen espainiarra Bredan nederlandarren aurka.
  • 1640 Guda zibila Ingalaterran. Ingeles ezarpena Madrásen (India).
  • 1642 Richelieu kardinala hiltzen da. Mazarino kardinalak Espainiaren kontrako bere areriotasun politikarekin jarraitzen du.
  • 1643 Tertzio espainiarren erabateko porrota Rocroien. Luis XIV.aren koroatzea Frantzian.
  • 1648 Westfaliako bakea.
  • 1649 Ingalaterrako Karlos I.aren porrota eta exekuzioa. Oliver Cromwellek Errepublika aldarrikatzen du.
  • 1659 Pirinioetako bakea.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana