Luis XIV.aren Frantzia

Botere absolutu batekin izendaturik, Luis XIV, Eguzki Erregea, Europako politikaren arbitro bihurtu zen. Bere agindupean zuzenean zegoen armada iraunkor batek kontinentea bere menpean edukitzea ahalbidetu zion, parte hartu zuen guda ugariren bitartez; artean, Frantzia aberastu egiten zen eta bere hedapen kolonialari ekiten zion teoria merkantilista jarraituz.

Richelieu, Mazarino eta Colbert

Hiru gizonek lagundu zuten absolutismoaren garaipenean Frantzian:

  • Richelieu kardinala (1582-1642): lehen ministroa eta Luis XIII.aren (1610-1643) lehen aholkularia, erregearen autoritatea berreskuratu zuen, 1625ean matxinatu ziren hugonoteak (protestanteak) zapalduz, eta goi nobleziaren boterea mugatuz, probintzietan gobernadoreak izendatzean. Kanpo-politikan, Frantziak Europako potentzia bezala zuen papera sendotzen saiatu zen, Habsburgoko Etxearen arerioekin bat eginez.
  • Mazarino kardinala (1602-1661): lehen ministroa izan zen, Luis XIV.ak (1643-1715) adin nagusitasunik ez zuen bitartean, eta Richelieu kardinalaren bidea jarraitu zuen. Bere politika erdiratzaileak Frondako matxinada eragin zuen (1648-1652), Pariseko Legebiltzarrak bultzatua eta nobleen laguntzarekin, zeinek erregetzaren botereak mugatzearen xedea zuten.
  • Jean-Baptiste Colbert (1619-1683): Luis XVI.aren finantzetarako ministroa, errege-finantzak ordenan jartzeaz eta Estatuaren aberastasuna bultzatzeaz arduratu zen. Merkantilismoak inspiraturik, Frantzian egindako manufakturen kanpo-salmenta bultzatu zuen, beste nazioen urre eta zilarra erakartzeko. Honetarako, lantegiak eta merkataritza eta gudako flota handi bat eraikitzea agindu zituen, eta itsasoz bestaldeko kolonien sorrera bultzatu zuen.

Merkataritza eta kultura-hedapena

Merkantilismoaren ekonomia-teoriaren arabera, industria hornituko zituen lehengai merkeak izateko Frantziak inperio koloniala sortu behar zuen.

  • Espezien ibilbidea ziurtatzeko, Colbertek Ekialdeko Indietako Konpainia sortu zuen (1664). Madagaskar, Reunion eta Indian (Pondicherry eta Chandernagore) sortu ziren lantegiek, Frantziak kolonia nederlandar eta ingelesekin lehiatzea ahalbidetu zuten.
  • Amerikan, Mendebaldeko Indietako Konpainiaren bidez (1664) Quebec eta Montrealen fundazioekin XVII. mendean hasitako presentzia indartu zen Kanadan. Honetaz gain, 1682. urtetik aurrera Frantziak Louisiana hartu zuen.

Erregetza absolutuaren handitasun politiko eta militarrak, klasizismoak bereiztu zuen aro kultural distiratsuarekin bat egin zuen.

  • Artea eta pinturari dagokionez, Barrokoak akademiek araututako arte-mota latz eta zorrotz bati lekua utzi zion, hau artista guztiek jarraitu behar zuten bidea zelarik. Nicolas Poussin, Le Nain anaiak eta Lorrenako Claudio dira margolari aipagarrienak. Arkitektura klasizista Versalleseko Jauregiak finkatu zuen.
  • Frantses literatura klasikoaren mendean, Molière dramagilea eta Pierre Corneille eta Jean Raciene poeta dramatikoak dira azpimarragarrienak. Filosofia eta zientziari dagokionez, René Descartes eta Blaise Pascal jenioak aipatu behar dira.

Eguzki Erregea, europar politikaren ardatza

Kanpoaldean, Luis XIV.ak hedapen-politika bat garatu zuen Habsburgoen eta aliatuen kontura.

Louis Le Vauk eta Jules Hardouin Mansartek eraikia, Versailleseko Jauregia Luis XIV.aren erabateko boterearen zeinu eta klasizismo barrokoaren eredua da. Eraikina Le Nôtrek diseinaturiko lorategiek inguratzen dute.

Gudaren ministroa zen Louvoisko markesak (1641-1691) antolatutako eta erregeak berak gidatutako gudaroste boteretsuarekin, Frantziak gailentasun europarra lortu zuen, gatazka batzuen ondoren Espainiaren kalterako (32. gaia ikusi):

  • Itzultze-Gerra (1667): Luis XIV.ak Herbehereen gain soberania aldarrikatu zuen, Espainiari eta Suediak, Ingalaterrak eta Probintzia Batuek osatzen zuten Aliantza Hirukoitza Protestanteari aurre eginez. Akisgraneko bakeak amaiera eman zion (1668).
  • Holandako guda (1672-1678): Luis XIV.ak berriro eraso zituen Espainiako, enperadorearen eta alemaniar printzeen laguntza zuten Probintzia Batuak. Nimegako bakearen bitartez (1678), Frantziak Konderri Frankoa eta Herbehereetako lurralde berriak eskuratu zituen.
  • Augsburgoko Ligaren guda (1689-1697): Luis XIV.aren botere hazgarriak bere kontran jarri zituen enperadorea, alemaniar printzeak, Espainia, Ingalaterra, Probintzia Batuak eta Savoia. Ryswickeko bakea medio (1697), gudan zehar harturiko lurraldeak, Estrasburgo izan ezik, itzuli zituen Luis XIV.ak.
  • Espainiar Ondorengotza-Gerra (1701-1713): Borboiko Felipe, Luis XIV.aren iloba, eta Habsburgoko Karlosen arteko gatazka (37. gaia ikusi).

Mazarino kardinala

Austriako Ana erregeorde bilakatu zenean, Mazarino kardinalari deitu zion aholkulari gisa. Honek Richelieu-ren zerbitzura lan egin zuen eta Estatu-arazoak ongi ezagutzen zituen. Kardinalak heziketa politikoa eman zion Luis XIV.ari, eta hil aurretik, inorengan ez fidatzea aholkatu zion.

Data garrantzitsuak

  • 1643 Luis XIII.aren heriotza. Mazarino da lehen ministroa.
  • 1648 Hogeita hamar Urtetako gudaren amaiera eta Westfaliako bakea.
  • 1652 Frondako matxinadaren amaiera.
  • 1659 Espainia eta Frantziaren arteko gudaren amaiera, Pirinioetako bakearen bitartez.
  • 1661 Mazarino kardinalaren heriotza. Luis XIV.ak hartzen du boterea.
  • 1667 Itzultze-gerra handia hasten da: Frantziak Flandes eta Konderri Frankoa inbaditzen ditu.
  • 1668 Akisgraneko bakea.
  • 1672 Holandako guda hasten da: Frantziak Probintzia Batuak inbaditzen ditu.
  • 1678 Nimegako bakea.
  • 1681 Luis XIV.ak Estrasburgo hartzen du Europan alarma piztuz.
  • 1686 Frantziaren kontra Augsburgoko Liga antolatzen da.
  • 1688 Augsburgoko Ligaren guda hasten da.
  • 1697 Ryswickeko bakea.
  • 1701 Espainiako Ondorengotza-Gerra hasten da.
  • 1713 Utrechteko ituna: Ondorengotza-Gerraren amaiera.
  • 1715 Luis XIV.a hiltzen da eta Luis XV.ak jarraitzen dio.

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana