Karlos V.aren Europa

Karlos V.a inperio bakarrean batutako Europa bakar baten ideia berreskuratzen saiatu zen Mendebaldean. Protestantismoaren hedapenak eta europar monarkien sendotzeak egitasmo hau hutsean utzi zuten.

Oinordetza unibertsala

Habsburgoko Karlosek (1500-1558), Felipe Ederra artxiduke eta Joana Eroaren semeak, oinordetza familiar garrantzitsu bat bildu zuen bere baitan, politika europarraren ardatz bilakatu zelarik XVI. mendearen lehenengo erdian zehar:

  • Bere aitaldeko amonarengandik, Borgoinako Mariarengandik, Herbehereak eta Konderri Frankoa jaso zituen; eta honetaz gain, Borgoinako duke titulua oinordetzan hartu zuen.
  • Bere aitaldeko aitonarengandik, Maximiliano I. enperadorearengandik, 1519an Austrien (edo Habsburgoen) familiaren ondare-oinordetza jaso zuen eta baita Alemaniako enperadore hautatua izateko eskubidea ere, azken hau urte berean gertatu zelarik.
  • Bere amaldeko aitona-amonengandik, Errege Katolikoengandik, Espainiako erreinuak, Gaztelakoak ziren lurralde amerikarrak, eta Aragoiko Koroarekin bat eginda zeuden lurralde italiarrak (Napoli, Sizilia eta Sardinia) jaso zituen 1516an.

Frantziaren aurkako gudak

Karlos V.ak bere agindupean Europa kristau bat lortu nahi zuen, baina bere egitasmoak Frantziaren aurkakotasunarekin topo egin zuen. Bertako erregeak, Frantzisko I.a (1515-1547) eta Enrike II.a (1547-1559), enperadorearen estatuengatik inguratuak sentitzen ziren eta harekin norgehiagokan zebiltzan Milango dukerria eta Italiako iparraldearen kontrola lortzeko asmoz.

 

  • Lehenengo guda (1522-1526). Frantzisko I.ak Iruña hartu zuenean hasi zen, zein geroago garaitua eta harrapatua izan zen Paviako batailan (1525).
  • Bigarren guda (1526-1529). Frantzisko I.ak Klemente VII. Aita Santuarekin (1523-1534) bat egin zuen. Gudaroste inperialek Erroma arpilatu zuten (1527) eta Aita Santuak Karlos V.a koroatu zuen Bolognan (1530).
  • Hirugarren guda (1536-1538). Frantzisko I.ak Soliman Gorena sultan turkiarrarekin bat egin zuen eta Savoia menperatzen saiatu zen, Karlos V.ak Proventza inbaditzen zuen bitartean.
  • Laugarren guda (1542-1544). Frantzisko I.ak turkiarrekin bat egin zuen berriro eta enperadoreak, Alemaniako arazo erlijiosoekin lanpetuta, Crêpy-ko pakea onartu zuen.
  • Bosgarren guda (1552-1556). Enrike II.ak Lorrena inbaditu zuen eta Metz, Toul eta Verdungo plazak hartu zituen, bere menpean geldituko zirelarik Vaucelles-eko tregoaren ondoren.

Printze luteranoen aurkako borroka

Martin Luterok (1483-1546) hasi zuen Erlijio-erreformak (29. gaia ikusi), enperadorearen autoritateari aurre egin eta Eliza alemaniarraren ondasun handien jabetza nahi zuten alemaniar printze askoren laguntza izan zuen.

  • Worms (1521), Spira (1529) eta Augsburgoko (1530) Dietetan, enperadorea Lutero eta printze protestanteekin elkarrizketan aritzen saiatu zen, baina ez zuen adostasunik lortu.
  • Hizketaldia agortu zenean, liskarrean zeuden alderdiak indarkeriaz baliatu ziren. Alemaniar protestanteek Smalkaldako Liga sortu zuten, eta katolikoek berriz, Nürembergeko Ligan bat egin zuten.

1547an, Albako dukearen (1508-1582) agindupean zeuden gudaroste inperialek protestanteak garaitu zituzten Mühlbergeko batailan; baina 1552an, Saxoniako Mauriziok (1521-1553) enperadorea traizionatu zuen Frantziarekin bat eginez, eta Innsbruck-en irabazi zuen.

Augsburgoko bakearen ondorioz (1555), Karlos V.ak alemaniar printzeen erlijio-askatasuna onartu zuen, horrek Alemanian protestantismoaren garaipena suposatu zuen.

Otomandar Inperioa

XVI. mendeko beste inperio handia turkiar-otomandarra zen, ekialdeko Europan eta Ekialde Hurbileko zati handi batetan zehar hedatzen zena eta goieneko unea Soliman Gorenarekin (1520-1566) ezagutu zuena. Karlos V.ak kristautasunaren osotasuna arriskuan jartzen zuen Inperio musulmanaren kontra borrokatu zuen.

1529an, Hungaria menpean hartu ondoren, sultana Vienaren kontra abiatu zen, Austriako Etxearen ondare-estatuen bihotza zena. 1531n setio berri bat izan zen; Karlos V.ak Viena babestera joan zen eta turkoei aurre egitea lortu zuen.

Data garrantzitsuak

  • 1516 Harbsburgeko Karlos Gaztelako errege izendatua da.
  • 1517 Martin Luterok doktrina katolikoaren kontrako bere laurogeita hamabost tesik argitaratzen ditu.
  • 1519 Karlos I.a Alemaniako enperadore aukeratua da, Karlos V.aren izenarekin.
  • 1530 Augsburgoko Dieta.
  • 1531 Vienaren kontrako turkiarren setio berri bat. Protestanteek Smalkaldako Liga sortzen dute.
  • 1545 Trentoko kontzilioa: Kontraerreformaren hasiera.
  • 1547 Mühlbergeko bataila: Karlos V.ak protestanteak garaitzen ditu.
  • 1555 Augsburgoko bakea: Alemaniako printzeek erlijio-askatasuna lortzen dute.
  • 1556 Karlos V.ak koroari uko egiten dio Bruselasen.
  • 1558 Karlos V.a Yusteko monasterioan hiltzen da, Caceresen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana