Espainiaren nagusitasuna: Felipe II.a

Felipe II.ak lurralde izugarri zabalak eskuratu zituen. Katolizismoaren defendatzailea zen heinean, lurralde hauek elkartuak mantentzen saiatu zen bere aitaren erregetzaren oinordetzan jaso zituen arerioen eta «Eguzkia ezkutatzen ikusten ez zuen» inperioaren arazo ekonomikoen kontra.

Inperio Hispaniarra

Felipe II.a (1527-1598) errege koroatu zen bere aita Karlos V.aren (28. gaia ikusi), abdikazioaren ondoren 1556an. Austriako artxidukerria eta alemaniar Inperioa kenduta, hauek bere osaba Fernandok (1558-1564) jaso baitzituen, errege berriak inperio handi bat bildu zuen, zeinak Espainia Europako botere hegemoniko bilakatu zuen XVI. mendearen bigarren erdialdean.

  • Espainia eta bereziki bertako lurralde aberatsena zen Gaztela, bere boterearen oinarri ziren.
  • Karlos V.aren ondare estatuak Herbehereek, Franko Konderriak, Milanesadoak, Napolesek, Siziliak eta Sardiniak osatzen zuten.
  • Afrikan Orango plazak, Gomerako Velez Haitza, Alcazarquivir, Melilla eta Tanger jaso zituen oinordetzan.
  • Amerikan bere jabetzak Kalifornia eta Floridatik Magallaneseko itsasarteraino iristen ziren.
  • Asian, Filipinak eta Ozeano Bareko irla ugari.
  • 1581ean iberiar batasuna lortu zuen Portugaleko errege koroatzean.

Itsasoz bestaldeko kolonia portugesen bitartez izaera unibertsala jaso zuen Inperioaren neurrigabetasunak, izugarrizko erantzukizuna suposatu zuen Felipe II.arentzat, zeinaren Kontrarreformaren txapeldun gisako (29. gaia ikusi) izaera kementsuak irudi historiko oso eztabaidagarrian bihurtu zuen.

Gatazkak

  • 1565ean turkiarrak Maltaz jabetu ziren eta 1570an Txipre eta Tunez menpean hartu zituzten. Felipe II.ak Liga Santua osatu zuen Pío V. (1566-1572) Aita Santua eta Veneziarekin, eta itsas armada boteretsua antolatu zuen, zeinak Austriako Joanen (1545-1578) agindupean, Lepantoko batailan (1571) otomandarrak garaitu zituen. Hala amaitzen da Mediterraneoan turkiar hegemonia.
  • Felipe II.ak Frantziako Enrike II.a garaitu zuen (1547-1559) San Quintingo batailan (1557) eta Frantziako zortzi erlijio-gudetan (1562-1594) bando katolikoaren alde egin zuen Nafarroako Enrikek (geroago Enrike IV, 1589-1610) zuzendutako hugonoteen aurka. Bi herrien arteko gudak Vervinsko bakearekin (1598) amaitu ziren.
  • 1566an Herbehereak Orangeko Gilermok (1533-1584) zuzendurik, espainiar domeinuaren kontra altxatu ziren, kalbinismora bihurtuak ziren herri multzoak beraiekin bultzatuz. Albako dukeak (1508-1582) 1567 eta 1573 urteen bitartean burutu zuen zanpaketak Espainiari buruzko kondaira beltza eragin zuen. 1581ean Iparraldeko probintziek beren independentzia aldarrikatu zuten.
  • 1588an Felipe II.ak Armada Garaiezina antolatu zuen Ingalaterra hartzeko asmoz, nongo erreginak, Isabel I.ak (1558-1603) holandar protestanteen alde jarduten zuen. Ingalaterrako itsas armadaren gogortasunak eta itsas ekaitzak espainiar porrota eragin zuten.

 

 

Espainiaren arazoak

Europako hegemonia mantentzearen Felipe II.aren nahia, Gaztelan biltzen ziren zergetan oinarritzen zen batez ere, nongo ekonomiaren funtsa ardi merinoen artilean, oihalaren industrian eta batez ere Gaztelako azoketan garatutako merkataritzan zetzan.

Baina, hurrengo arazoek Espainia krisi ekonomiko latz batetan hondoratu zuten:

  • Europako beste herriekin alderatuta biztanleria eskasa, guden eta Amerikarantz gertaturiko emigrazioaren eraginez.
  • Amerikatik ekarritako urre eta zilar kopuru handiak espainiar produktuen prezioen garestitze handia eragin zuen.
  • Frantzia, Otomandar Inperioa eta Ingalaterraren aurkako gudak finantzatzeko egin zen ahaleginaren ondorioz, estatuak elkarren segidan jasandako hiru porrot ekonomikoak, 1557, 1575 eta 1597an.

Hauek izan ziren beste barne arazo batzuk:

  • Aben Humeyaren moriskoen kontrako Alpujarretako guda (1568-1671), zeintzuen matxinada Austriako Joanek zapaldu zuen.
  • Zaragozako matxinada Antonio Perezen alde (1540-1611), Aragoiko legeen babesa bilatu zuen erregearen idazkari ohia, zeina espioitzaz akusatua izan baitzen.

Data garrantzitsuak

  • 1557 Espainiar ejertzitoak frantziar gudarosteak garaitzen ditu San Quintinen.
  • 1558 Felipe II.aren lehiakide zen Ingalaterrako Isabel I.aren erregealdia hasten da.
  • 1560 Frantziako Karlos IX.aren erregealdia hasten da, Katalina de Medicisen erregeordetzapean.
  • 1561 Felipe II.ak bere Gortea Madrilera mugitzen du.
  • 1562 Frantziako erlijio-gudak hasten dira.
  • 1563 Trentoko Kontzilioa amaitzen da.
  • 1568 Aben Humeyak gidatzen zituen Alpujarretako morisko granadarren matxinada.
  • 1571 Austriako Joanek Lepantoko itsas garaipena lortzen du turkiar itsas armadaren kontra.
  • 1572 San Bartolome gaua (abuztuaren 24a): hugonoteen sarraskia Parisen.
  • 1578 Arraseko batasuna: Herbehereetako hegoaldeko probintziak Espainiaren agindupera itzultzen dira.
  • 1579 Utrechteko batasuna: Herbehereetako hegoaldeko probintziek independentziaren aldeko borroka aldarrikatzen dute.
  • 1581 Tomareko Korteetan, portugaldarrek Felipe II errege moduan hartzen dute. Herbehereek independentzia aldarrikatzen dute.
  • 1588 Armada Garaiezinaren hondamendia.
  • 1594 Borbondarren Enrike katolizismora bihurtzen da eta Frantziako errege koroatzen dute.
  • 1598 Vervinseko Bakea: erlijio guden amaiera eta erlijio aniztasunaren onarpena. Felipe II.a Escorialean hiltzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana