Pentsamendua Espainian

Panorama filosofikoan ia espainiar pertsonaia garrantzitsurik gabe hiru mende pasa ondoren, Unamuno eta Ortega indar eta orijinaltasun ezezagunekin datoz. Denboraren joanarekin, bi autore hauek eta Francisco Giner de los Ríos, merezi duten garrantzia hartzen joan dira eta orokorrean, gure ondare kulturalaren balorea eta bereziki filosofikoarenari errebisioa egitera behartu gaituzte.

Unamuno eta existentzialismoa

Miguel de Unamuno oinarrizko pertsonaia da espainiar pentsamenduan, baina pertsonai publiko polemikoa ere izan zen: sozialista bere gaztaroan, hasiera batean ideia errepublikanoen alde agertu zen, matxinatuekin harreman bitxia izanez amaitzeko. Bere obretan, estilo erraz eta zehatzarekin idatziak, giza existentzia hilezkortasun sentimendua eta Jainkoa eta arrazoian fedearen arteko etengabeko gatazka bezala islatzen da.

Bere filosofia proposamena

Arrazoi ugari direla eta, Unamuno ezaugarri bakarraz definitzea oso zaila da, errealitate baten aurrean jartzen badugu. Hala ere, bere filosofia proposameneko ondorengo puntuak nabarmendu daitezke:

  • Unamunoren interesa, bereziki banakako indibidualtasunean eta norberekiko zintzotasun eta zuzentasunean kokatuta dago.
  • Filosofiak giza existentziaren zentzuari espresioa eman eta munduko zein bizitzaren kontzeptu bateratu eta erabatekoa eratzeko dugun beharrari erantzuna eman behar dio.
  • Existentziaren sentimenduak barneko jarrera eta ekintza sortzen ditu; kontzeptu haren arrazoia da.
  • Egiak, bizitza bultzatzen duen neurrian, haren menpe egon beharra dauka.
  • Bizitza egiaren irizpide garbia da eta "ez adostasun logikoa", zein arrazoiarena soilik baita.

Jainkoa eta existentzia

Giza existentziako arazoentzako irtenbiderik erakargarriena betirako bizitzarenganako esperantza da, zein "hilezkortasun gose" eta "Jainko gosea"n espresatzen baita. Biak ere ezin dira arrazoiarekin konpondu, bere helburuaren fede sortzailearengatik soilik baizik.

Unamunoren fedearen ezaugarriak hauek dira:

  • Irudimenaren potentzian atsekabetuta dagoen konfiantza aktiboa da.
  • Hilezkortasunarekiko fedea ez dator kanpotik eta bizitzeko nahiz existentziala den beharrari erantzuten dio.
  • Hilezkortasunarekiko fedea ez dator kanpotik eta bizitzeko nahiz existentziala den beharrari erantzuten dio.

Subjektibotasuna

Subjektibotasunari buruzko bere trataeratik ateratzen ditugun ondorioak hauek dira:

  • Gizakiaren dimentsiorik garrantzitsuena bere banakakotasun zehatza da, gizaki orokorraren aurrean.
  • Gizakia unibertsala egiten da bere izaeran iraunez.

Ortega y Gasset: bizitzeko arrazoia eta ikuspuntua

Unamunok bezala, José Ortega y Gassetek garrantzi berezia dauka bere garaiko politika eta gizarte bizitzan, politiko eta Revista de Occidente-ko sortzaile bezala adibidez. Filosofiarekin eginiko ekarpen garrantzitsu eta zabalarekin batera egin zuen lana da.

Erraziobitalismoa

Ortegaren pentsamenduko oinarrizko ezaugarrietarikoa da. Bizitzeko arrazoiaren ideian oinarrituriko kontzeptuari dagokio. Horrek esan nahi du, bizitzak, nola jokatu jakitea eskatzen duenez, arrazoiaren beharra duela.

Arrazoia ez da printzipio edo axioma talde bat, zeinen aurrean bizitzak amore eman behar baitu. Bizitza erabateko errealitate bezala kontsideratzean, beste instantzia guztiak, arrazoia barne, bere menpe daude. Ez da jarrera irrazionala, historiaren barnean arrazoia eta bizitza disolbaezinak egiteko joera duen postura baizik. Bizitzako arrazoia, arrazoi historikoa ere bada.

Perspektibismoa

Perspektibismoa, Gure garaiko gogoeta bat liburuan garatutako bere ezagutza teoriaren gunea da. Ideia nagusia, errealitateak dimentsio bakarra ez duela da. Ikuspuntu bakoitza bakarra, ordezka ezina eta beharrezkoa da eta guztiak egiazkoak dira. Ikuspuntu taldea historiaren esparruan deskubritzen da. Ikuspuntu posible eta eraginkor guztien batzeak, gauza bakoitzaren benetako irudia ematen du eta horixe litzateke erabateko egia.

Gizaki bakoitzak, bere banakakotasunetik, errealitatearen zati bat aukeratzen du, eta, aldi berean, belaunaldi bakoitza ezagutza era baten espresio bilakatzen da.

Ideiak eta sinismenak

Ideia eta sinismenen arteko ezberdintasuna ez da zorrotza, Ortegaren helburua, biak gizakien bizitzan nola portatzen diren eraren berri ematea baita.

  • Ideiak: bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira, aztertu, onartu eta imita ditzakegunak.
  • Sinismenak: guregan daude eta gure bizitzako substantzia dira. Ekintza hau bi eratan sinistu daiteke:
    • Batetik, sinesmenak guregan daudela esaten denean, gizabanako bezala egituratzen gaituztela azpimarratzen da.
    • Bestetik, beregan gaudela esaten dugunean, sinesmenen dimentsio komun kolektiboa azpimarratzen da.

Ortegaren konklusioa ondorengoa da: nahiz eta zenbait ideia guretzat oso garrantzitsuak izan, gure bizitzan ezin sustraituko dira ideiak izateari utzi eta sinesmenetan bihurtu arte. Sinesmenen ezaugarria, beraiei esker bizi eta beraiekin konta daitekeela da.

Ortegaren hainbat obra.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana