Indibidualismoa eta utilitarismoa

Frantziako Iraultzaren ondoren, XIX. mendean, desoreka handiak egon ziren Europan. Hori gertatu zen burgesiak Erregimen Zaharreko ordezkariak boteretik kendu ezin zituztelako, eta langileen eta indar burgesen arteko aliantza tenporalak kontraesanezkoak zirelako. Kulunkaldi handiak sortu zituen horrek, erreakziotik iraultzarakoak. Pentsatzailerik zuhurrenek sistema berrantolatzeko eman zituzten eskaintzak indibidualismoa eta utilitarismoa izan ziren.

Indibidualismoa

Indibidualismoaren kontzepzio filosofikoaren arabera, giza talde guztien edo gizarte guztien oinarrizko unitatea indibiduoa da. Indibidualismoa honelakoa izan daiteke:

  • Politikoa: gobernuak, indibiduoen adostasunean oinarritua, interes indibidualak errepresentatzen, eskubideak zaintzen eta indibiduo bakoitzaren interesen asetasuna sortzen ditu.
  • Etikoa: ontasun eta interes publikoek zehazten dute ekintzen moralitatea.
  • Erlijiosoa: fededun indibidualak ez du bitartekorik behar eta bere patuaren erantzulea da.
  • Ekonomikoa: sistema ekonomikoa ekimen askean eta jabetza pribatuan oinarritu behar da.

Tocqueville: Estatu Batuetako indibidualismoa

  • Gizakien baldintzen berdintasuna, guztiek ontasun berdinak gozatu eta norberaren poztasuna lortzeko borrokatu ahal duten ziurtasunean oinarritua.
  • Estatu Batuetako indibidualismoaren birtuteak honako hauek dira: nekaezintasuna, erantzukizuna, sakrifiziorako gaitasuna, lan egiteko gaitasuna, harrotasuna eta askatasuna.
  • Gizaki pribatuaren eta gizaki publikoaren arteko banaketa.
 

Orleans Berriko kotoi bulegoa, Degás-ek egindako koadroa.

Estatu Batuetako indibidualismoaren akatsak

  • Muturreko indibidualismoa eta Estatuaren gaietan izandako desinteresa direla kausa, indiferentzia politikoa da biztanleen bertute ideal bakarra, eta gobernu ona da probetxua eta poztasuna lortzeko biztanleak molestatzen ez dituen instituzioa.
  • Indibidualismoak balore materialistak, baldar eta kaskarrak bultzatzen ditu: espiritu akatsak inkubatzen ditu gizakiengan, kontsumitzeko objektuen dependentzia handiegia bezala.
  • Estatu Batuetako indibidualismoaren baloreak atseginik zintzoen eta askatasuna gozatzeko formarik gorenen aurka daude.

Utilitarismoa

Utilitarismoa mundu anglosaxoiko kontzepzio filosofiko, moral, politiko eta ekonomikoaren artean eragin handikoena da. Indibidualismoaren akatsak gainditzen saiatu zen ikuspuntua da.

Ideia nagusia da ongizatearekin eta poztasunarekin erlazionatutako ondorioek ekintzen moralitatea ezartzen dutela. Dotrina horren ordezkari nagusiak ondoko hauek dira: Jonathan Bentham eta John Stuart Mill.

  • Poztasunaren printzipioa: ekintzak zuzenak dira poztasuna bultzatzen duten neurrian, eta ez dira zuzenak poztasunaren aurkakoa bultzatzen dutenean.

    Millen aburuz, poztasuna berez desiragarriak diren atsegin sentigarri eta intelektualen konbinazioa da. Poztasunaren barruan, norberaren errespetua, dignitatea, justizia eta eskubideak ere badaude.

  • Ongizate orokorraren printzipioa: ekintzen ondorioek pertsona kopuru handienen ongizaterik eta poztasunik handienak lortu behar dituzte.
  • Sakrifizioaren printzipioa: moral utilitaristaren iritziz, gizakia beste gizakien onerako, bere ontasunik handiena sakrifikatzeko gai da. Baina ez du onartzen sakrifizioa berez ona denik.

Utilitarismoa eta liberalismoa

Mill idealismoaren printzipioen eta baloreen defendatzaile handia izan zen, Askatasunari buruz liburuan erakutsi zuen bezala. Liberalismoarekin eta indibidualismoarekin duen konpromisoa laburtzen da funtsezko eskubideetan bildutako askatasun indibidualak defendatzean, eta Gobernuaren eta Estatuaren funtzioak (biztanleen seguritatea ziurtatzeko funtzioak) txikitzean.

Bere programa liberala honako hau zen:

  • Kontzientzia, adierazpen eta eztabaidatzeko askatasunak ezin dira inolako murrizketaren pean egon.
  • Biltzeko eta bizimodua hautatzeko askatasunak beharrezkoak dira ongizate orokorra eta gizaki guztien poztasuna ziurtatzeko.
  • Pluraltasun ideologikoa eta tolerantzia gizakien gaitasunak askatasunez praktikan ipintzeko garantiarik onenak dira.
  • Gizaki guztiek beren onura bilatzeko askatasuna izan behar dute, beren bidea jarraituz, besteei berea errespetatuz.
  • Askatasunekin bateragarria den sistema politiko bakarra ordezkatze-sistema da, gehiengoak eta gutxiengoak onartzen dituena.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana