Hegel (II)

Hegelek bazekien Frantses Iraultza mundu modernoaren oinarrizko aurkikuntzari zor zitzaiola: askatasunari. Bere aurrean espiritu alemaniarra ezin zela altxatu ulertu zuen. Ziur zegoen Alemaniak ekintza iraultzaile hori eta askatasun eta berdintasun ereduak, Estatuaren esentzia legez, bere gain hartu behar zituela.

Logika tradizionala eta hegeliar logika

Logika arrazoiketaren egitura eta printzipioez arduratzen den diziplina da. Hegelentzat, aldiz, logikak pentsamendua aztertzen du. Baina, bere ustez, ez dagoenez pentsamendutik independente den errealitate objektiborik, pentsamendua errealitate objektiboa baita, logika errealitateaz arduratu behar da. Baina, errealitate hau azken errealitatea da bere forma huts-garbian, gizakien buruetan, edo izaki finituetan, edo mundu naturalean hartzen dituen forma abstraktuetatik aldendua. Azken zentzu honetan, hegeliar logika logika tradizionalarekin ahaidetzen da.

Metodo dialektikoa

Dialektika historia, errealitatea eta ezaguera adierazteko eta ulertzeko modua da; aurkakoen arteko gatazka azaltzen duen prozesua da eta hiru momentutan antolatzen da: tesi, antitesi eta sintesia.

Horrela, historia hiru momentu hauen segida izango litzateke honako hauetan adierazirik:

  • Gizarte grekoa, gizabanako-gizarte harmoniagatik (tesia).
  • Banakako kontzientziaren sorrera Sokratesekin eta Erreformara arte (antitesia).
  • Frantses Iraultzaren osteko garaia, harmonia eta banakako kontzientzia berriro elkartzen direlarik (sintesia).

Prozesu hau espirituan ematen da, bere helburua askatasunerako garapena delarik. Metodo dialektikoa ezagueran aplikatzearen emaitza, prozesu baten azalpena da, bertan honako hauek bereizten direlarik:

  • Izatea, agertzen zaiguna, gainetik emana legez dago (tesia).
  • Esentzia: kanpotik agerikoa denaren eta sakonago eta funtsezkoagoa denaren arteko antitesi bat dakar.
  • Ideia absolutua: izatearen eta pentsatzearen arteko gatazka gainditzen da (sintesia).

Etika eta politika

Espirituak ere bere adierazpen dialektikoa du hiru momentutan: espiritu subjektiboa, espiritu objektiboa eta espiritu absolutua. Espiritu objektiboak espiritu subjektiboaren produkzioak hartzen ditu; hauen artean, etika eta politika.

Hegelek moraltasun eta etikotasun arteko bereizketa egiten du.

  • Moraltasuna, bere ekintzen printzipio legez inolako kanpoko aginpiderik ezagutzen ez duen ongiaren nahimen subjektiboa da.
  • Etikotasuna ongiaren errealizazio eta determinazio zehatza da instituzio sozial eta politikoen multzoaren barruan: familia, gizarte zibila eta Estatua.

Gizarte zibila

Gizabanakoaren eta Estatuaren arteko erdiko fasea da; Estatuaren hasierako fasetzat ere hartzen da.

Gizarte zibilak gizarte-beharrak betetzeko bidea ematen du eta gizarte-estamentuez osatuta dago:

  • Nekazariak.
  • Industrialariak.
  • Funtzionarioak.
  • Aukera askeko profesionalak.

Estamentu hauetako bakoitzean, gizabanakoak, lan-modu batera mugatzeko beharraren berri jakinik, esker ona eta duintasuna lor dezake gizarte zibileko kide legez.

Estatua

Estatuak Hegelen filosofia moral eta politikoan duen garrantzia bi puntutan bermatzen da:

  • Estatuak espiritu objektiboaren adierazpenik hoberena osatzen du.
  • Estatua askatasunaren benetako bermatzaile legez eratzen da.

Instantzia nagusia

Estatua, instantzia nagusi eta subirano legez, segurtasun eta egonkortasun soziala lortzeko, justiziaren benetako zentzuari bide emateko, eta gizakiak, bere beharrik premiazkoenak konpontzeko asmoz, ondare ekonomikoan parte hartzeko aukera izateko, arduraduna da.

Hegel, Estatua gizabanakoen borondate askearen produktu legez ulertzen duten ikuskera kontraktualista eta liberalengatik aldentzen da. Hegelentzat, Estatuaren partaide izatea ez da herritarrak hartzen duen erabakia. Berak nahi edo nahi ez, erabaki edo ez, gizabanakoaren egia Estatuaren partaide izateak mantentzen du; gizakia den oro, dio Hegelek, Estatuari zor dio.

Askatasunaren esparrua

Hegelek Estatua askatasunaren errealizazio eraginkorraren esparrutzat hartzen du. Askatasun subjektibo eta askatasun objektiboaren arteko kontrajartzea gainditzen deneko eremua.

Estatuak ez dio mugarik jartzen askatasunari, baizik eta bi zentzutan posible egiten du:

  • Estatuak askatasun subjektibo handia ematen die pertsonei, gizartea antolatzeko beste edozein era historikok baino gehiago.
  • Estatuaren kide diren instituzioek beren nahiak adierazteko eta kanporatzeko aukera ematen diete gizabanakoei, batzuen eta besteen arteko istiluak gerta ez daitezen.

Estatuak ere herritarrak politikoki eta afektiboki batzen dituen ideia adierazten du:

  • Ikuspuntu politikotik, beren interes partikular eta askeak interes unibertsalekin bateratzeko aukera ematen dielako.
  • Ikuspuntu afektibotik, Estatuak abertzaletasun-sentimendu bat irakasten duelako; eta desintegrazioa eragozten duen, osotasunaren partaide izatearen eta nortasunaren sentimendua sortzen duelako, Atenasko gizartean gertatu zen bezala.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana